Friday 30 July 2010

FITXAJE KONTUAK

.--------------------------------------
... Gaur berandu ibili gara: 7:47etan fitxatu. Horren ordutegi estua dogu ze ganoraz armoztako astirik bez etxean. "Gorliz" tabernan 2,50 €takoa itzela da: zukua, pintxoa eta kolakaua. 8:30etarako bueltan ginen, zintzo-zintzo.

Hasteko, hotmail kontua ireki eta etxeko gauza pare bat eta gero ohiko elcorreo.es, eroski,es, fotocasa.com eta horrelakoak. Ingurua isil-isilik. Basamortua dirudi. Danak antzeko zereginetan gabiz, segurutik.

9:30ak ja, haizean pasetan ari jaku goiza! Bizkor, postontzi korporatiboa (MICROSOFT Outlook) zabaldu behar dot oin eta Mireneri idatzi, kafe-ordua lotuteko! Artean ziren beste meZZu batzuk (ai, egunen baten nauk be holango bat idatzi ahal banendu, klik egin eta 2000tik gora lagunenganaño atoan!). Bai eta nagusiaren enkargutxuren bat, baie horrek etxongo dau apur baten...

11etakoa luzatu egin jaku ohikoa baino gehiago. Hareri eta honeri maskalak jaten ibili gara gaur be, ia 12ak arte!

Bueltan papelito pare bat mahaigainean. Di-da bideratuko doguz eta 13ak hortxe dekoguz. Gaur barikua danez, marianitotan! Berehala doa denborea gustura gagozenean, eta 14:27etan, "ala lagunak, asko maite zaituztet (fitxaje-orduetan, batez be), baie fitxetan joan behar naz. Astelehenean kontauko dostezue gehiago!"...
_______________________________________

Lagun batek bidali berri didan mezu horrek, irribarreaz gain, galdera hauek iradoki dizkit:

  1.  NOLA FUNTZIONATUKO GENUKE FITXAJE-MAKINARIK EZEAN?
  2.  HORRELAKOETAN, MAKINEK KONPONTZEN AL DIZKIGUTE ARAZOAK ALA SAKONAGO JO BEHAR GENUKE?
  3. NOLA NEURTZEN ETA BALORATZEN DUGU FUNTZIONARIOAK FITXAJE-ORDUTEGITIK KANPO LANARI EMANDAKOA?
  4.  ZER EGIN DEZAKEGU ASTELEHEN GOIZETIK OSTIRALERA ARTEKOA EMANKORRAGOA ETA GOZAGARRIAGOA IZATEKO?
  5.  FUNTZIONARIOEK DIPUTAZIOAREN HELBURUAK (HANDI ETA TXIKI), ZEREGINAK, EGITEKO MODUAK,.... ETA ABARRAK JARTZEAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZATEAK ZER ERAGIN IZANGO LUKE MOTIBAZIOAN?
  6. NOLA SUSPERTU GENEZAKEEN PARTE-HARTZE HORI?
Eta zuk, zer deritzozu?

Asteburu on eta opor onak!

eleder.aurtenetxe@gmail.com

Tuesday 13 July 2010

BESTELAKO OPOSIZIOEN ALDE (III): BFAn antolaketa teknikarien oposizio "berezia"

Argi dago. Instituzio handiegiak dauzkagu. Jende gehiegi bertan. Herria erakundearen zerbitzuko, alderantziz izan beharrean. Aukeraketa-prozesuek argi uzten dute. Guztiz manioulagarriak eta nahiko manipulatuak dira, dakidantxuaren heinean. Urte batzuk daramatzat erakunde publikoetan lanean eta uste hori gero eta argiago.

Datorren urtean ANTOLAKETA TEKNIKARIEN oposizioa omen dator Bizkaiko Foru Aldundira. Oraindik ez da publikoa. Oposizio horretako azterketetarako ikasi beharreko gaiak erabakitzen ari dira uda honetan.

Gai horien barririk baduzu? Nora joko zenuke gaion barri izateko (publikatu aurretik, jakina, "lehiakideen" aurretik, udazkenera itxaron barik,...)? Aldundiko langile aukeraketa zerbitzuan lagunen bat bai? Unibertsitatean Lan Antolaketa Sailean, beharbada? Sindikaturen baten? Akaso, Aldundian antzeko plazak betetzen ditugun teknikarion artean? Beharbada alderdi politikoaren tabernan?

Bide-zidor asko daude, bai, legeari tururu egin eta "lehiakideei" aurre hartzeko. Kontuz, gero, baina. Aldundian nagoen azken aldian jabetu naiz. "Bide-zidor, bihotz lehor,... eta bizia pilulari zor".

Ondo bizi!

Eleder

io: laaaaasai, gaion barri dakigunerako botako dogu-ta blog honetako lerro-artera!

GGGGG!!! GAUR GAZI-GOZO: GIPUZKOARA GUR'OT ;-)!

Aldundiko kontuez nolabait askatzeko ekin genion blog honi. Aireztatzeko, barru eta kanpo, zelanbait. Hona hemen aire kirastuko puskertxu bet:
Gure mundutxoa (Aldundikoa eta beste, baztarrotan, antzeko) barregarria izan daiteke, ondo begituz gero. Goenkalen bezala, BFAn "maixiatzea da lege/lagi-zar ;-)".
Atzo bertan jakin izan dodan zerbait: norbaitek galdetu egin omen dio nire ezagun bati: "Egia al da Eleder hau KOMUNA batean bizi dana?". Ziur aski, kaka-tokia eta komuna pareko mailan dagoz jendea sailkatzea eta mailakatzea hainbeste maite duen jende-modu honen buruan. Hori bota ei duen norbait horrek, aurreko idatzian aipatutako oposizio-aferan zeresan eta erabaki-puntu zuzena du, antza.
Ai, ai, ai!!!

Bizkaia maite, "Gipuzkoara gur'ot ointxe bertan!" botako neuke horrelakoetan bat-batean, baina badakigu zuk eta nik antzera gabiltzala auzootan eta berotako ateraldi "traidore" hori izenbururako irizpide jolastiak ekarri duela, gehiagoko barik.

Azkenean horrelako ziztadek eragin eskasa euki behar dabe. Zelan erantzuten dotsegun, hortxe gakoa. Nik neuk argi daukot: komunera noa oraintxe bertan, askatu behar dot eta ;-)!

Ondo bizi!

Eleder