Tuesday 29 November 2011

ANTZERKIAN PARTE: OPOSIZIOKO AZTERKETAN IDATZI ETA IRAKURRIA (2011ko iraila aldean)

2011n antolaketa teknikariak aukeratzeko oposizioa izan dugu BFAn. Prozesu ustela zela idatzi izan dugu blog honetan (begira oposizioak etiketapean idatzitakoak). Gogo gutxi horrelako prozesuen bitartez aukeratzen duen erakunde publiko batean lehiatzeko, baina zerbait egin nahi...

Azkenean  aurkeztea erabaki genuen. Lehenengo azterketan "1.El estado 2. Gestión por proyectos eta 3. (?? , ahaztuta) "gaiak jarri zizkiguten 4 ordutan-edo idatziz garatzeko.

Guk buru-mapa arin bat egin eta bat-batean idatzi genuena hemen duzu irakurgai, azken finean azterketa ustela zela salatzeko... https://docs.google.com/viewer?a=v&pid=sites&srcid=ZGVmYXVsdGRvbWFpbnxlbGVkZXJidW18Z3g6Njg2MzA0OTc2ZDg2NTZlMA&pli=1

Zerbait eragiten du honek guztiak? Tximeleta hegoak astintzen, beharbada?

Ondo izan,

Eleder

Thursday 11 August 2011

IZAN ALA EZ IZAN?

Laster (irailaren 13an, antza) antolaketa tekinkarientzako oposizioetako lehenengo azterketa dugu BFAn. Prozesu hau (eta antzeko beste asko), eta horrek dakarren funtzionario ibiltzeko moldea ilun samarra egiten zaigunez baina alde onak ere badituela pentsatuta, opari bat egitea erabaki dugu: azterketa horretan, BFAren antolaketari buruzko azterketa eta proposamenak (buru-mapa baterako gai polita) botako ditugula idatzian. Galdetzen digutenari jaramonik gehiegi egin barik, garena eta garen neurrikoak onartuta egin dezakegun tesirik handiena egiteko ilusioaz..

Gogorra izan behar da epaimahaiko izan eta bata bestearen atzean horrenbeste berdinkeria entzutea, ez da? Eta, txiripaz hau ere, bertan lagun zahar ugari suertatu direnez, abegi onekoa izan behar :-)!

Beraz, oposizioaldi honetan kanpo geratuko gara postuetatik eta zerrendatik. Orain betetzen dugun aldi baterako plaza, "jabea" itzuli arte dagokigu, dirudienez. Orduan postuari agur, eta diputatu postura gero, beharbada, hori dabil eta zurru-murru :-)!

Eta bitartean, ume-zaintzarako jarduna (eta soldata) %50ean murriztekotan, hori urrian hasita edo.

Izan ala ez izan?

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com



FUNTZIOBA

Duela urtebete inguru ekin genion blog honetan idazteari.

Gaur kolorez aldatu dugu. Lehengo hondo-baltzetik, larrosara pasa gara.

Agerira ere ekarriko dugu. Orain arte oso lurrazpikoa genuen hau zabaldu gura dogu.

Lankide biri ere esana diogu jada. Bertan Bizkaiko Foru Aldundian funtzionario lanean ibiltzeak eragindako batzuk eta BFAn hobekuntzak eragiteko gogoz idatziak batu eta batuko ditugu.

Kolore aldaketarekin batera aldarte aldaketa ekarri nahi dogu aurrerantzean.

Esan dezagun "dolualdia" pasa dogula jada. Duela urtebete sartu gara (bigarren aldiz) hemen lanean baina, aitortzen dugu!, sumindura puntu bat genekarrela aurreko esperientziatik eta oposizioaren inguruan bizitakoetatik. Sumindura erakundearekin eta funtzionaritzarekin, baina geure buruarekin ere bai, eraldaketa gutxi eragin izan dugulako eta erosokeria/bildurraren eremuaren gozo-zozoan erdi-lo geratu garelako sarri.

Aurrera begirako erronka batzuk, blog honi gagozkiola: bertan jarritakoak publiko hutsak izatea; konponbideetan zentratzea, sumindura puntua arinduta; garenarekiko "B" aldea izan ordez osotasunean jardutea,... ondo pasatuz!


Une batez, eraldaketaren ikur, izena ere aldatzea bururatu zaigu: "funtziona"tik FUNTZIOBAra (funtzio-hobea edo,... funtziobakoak/obabakoak?), baina, ze arraio! Doluak aitortuta eta dolu horien frogak agerian; geure hutsak bertan zuri-baltzean utzita eta zuzenketak egiteko prest; argi eta itzal; euskera batua eta bizkaiera, zuzena eta okerragoa nahasean (euskera osoa maite dogu, bai ? :-),... kontu osoagoa izango dela begitandu jaku atzenean,...

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com


pd: hau idazten ari garela, Paul Foreman handiaren post hau heldu zaigu: Drawing the line of forgiveness.

Monday 18 April 2011

IGARLEARENAK: 2010eko ANTOLAKETA TEKNIKARIEN OPOSIZIOA BFAn (V)

Ia ia betean asmatu genuen. Aurreko udan atera genituen esklusibaz Bizkaiko Foru Aldundiko antolaketa teknikarientzako oposizioaren gaiak. Oraindik ez zegoen publikoki deituta, eta beraz, igarlea hiper-boteretsua izan beharko luke gizakiak han ezer asmatzeko. Orain dela aste pare bat txiripaz jakin dut badatorrela oposizio hori. Deialdia BAOeko 2011ko otsailaren 25eko BAO. 39. zenbakian argitaratu da. Gai-zerrendak begiratu eta alderatu ditut.
Oker ez banago, gai guztiak asmatu genituen bete-betean gure igarpenean . Alde bakarra: gure igarpenaren 27. gaia kendu dute eta beraz, benetako gaien 27. gaitik aurrera zenbaki dantza txiki hori dago (guk 28.tzat jotzen genuena 27.a da benetan,...). Hori kenduta, berdin-berdina dirudi. Igarle onak, ez da? ;-)!

Oposizioko benetako gaiak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2011ko negu bukaeran argitaratuak; gaiak 5605. orrialdean hasita): lotura honetan, goialdeko B.O.B loturan joz gero.

Guk egindako iragarpeneko gaiak, hiru zatitan (2010eko udan argitaratuak):
Ezagun batek, oposizioa badatorrela esan nion. Egun batzuk garrenean berak: "plaza horiek izen-abizenak dituzte eta!". Nik "bai, zeintzuk?". Igarriko ote du?

Bitartean hausnartzeko...
  • Nortzuk eta noiztik dakite zer gai galdetu behar zituzten?
  • Nortzuk egin dute gai zerrenda? Nork zabaltzen du?
  • Hau guztia zilegi al da? Zer egin daiteke hau geldiarazteko? Ala, jende askori entzuten zaionari jaramon egin "ba, hor ez dago zer eginik, utzi kontua lasai!" eta axolagabekeria itogarri honetan jarraitu?
  • ...
Nik neuk zerbait egin nahi dut honen aurrean, idatzi xume hau gutxienez, ezer handirik mugituko ez dalako susmoan, eta bertan energia gehiegi xahutu nahi barik. Besteak beste, "legeen" bildur,... Dena den, elkar-lanean arituz gero beste zerbait izan zitekeen hau dena. Animatzen?

....Ondo bizi!

Eleder

Monday 3 January 2011

NO TE DESNUDES TODAVÍA

Hari musikala pizten didate azken aldian, nire bulego-txoko honetan orain arte ez bezala. Idatzi izan ditugu honi buruzko iradokizunak Aldundiko barne-atarian lehenago ere.
Zaila dirudi bide horretatik ezer aldarazterik. Malgu jokatu dezagun eta bil ditzagun, bada, tarteka heltzen zaizkigun arte-printzak idatzi honetara. Izan ere, aipatutako iradokizun horietako baten erantzunean esaten zitzaigun:
Oso joera zabaldua da lantokietan hari musikala jartzea eta horren alde egiten duten azterlanak daude. Gure erakundean kontuan hartutako irizpidea musika geldoa eta lasaia eskaintzen duen kanal bat aukeratzearena izan da. Hala ere, badakigu batzutan gogaikarria izan daitekeela eta lantoki berean lan egiten duten pertsonek iritzi ezberdinak izan ahal dituztela horren inguruan. Kasu hauetan, elkarren ondoan bizitzen ikasi beharko da."

Gaur Luis Eduardo Autek ahots eztiaz zera abesten digu goizeko 8etan doi-doi, etxe gozoko izerak utzi eta hain laster...: "No te desnudes todavía, no te desnudes todavía,..." Bilbo 3ºCtan ezagutu izan dugun goiz negukoan.

Gogaikarria? Inondik ez, kontrara :-)! Abiadura ikuspuntutik geldoa esan ahal zaio Auteren kantaerari, baina, batzuon burua hain dabil arin ze, berba alberdaniatsuok entzute hutsak biiiiizkor garamatzate bulegotik kanpoko espazioetara,... espero dezagun urte batzuk pasa daitezen gure buru-egoera kontuan hartuko duten "kantzelak" asmatu arte. 

Gaur hamaiketakoan zer? Salda beroa, jakina :-)!

Eleder

pd: txiripaz heldu naiz helbide honetara atzo (2011-VIII-10): http://grooveshark.com . Nork bere gustora molda dezake doinu-sorta online entzuteko - eskaintzen duen aukera mugatuaren  barne; baina zabala, hala ere, norberak musika sortzeko aukera, betiere :-)-