Monday 3 January 2011

NO TE DESNUDES TODAVÍA

Hari musikala pizten didate azken aldian, nire bulego-txoko honetan orain arte ez bezala. Idatzi izan ditugu honi buruzko iradokizunak Aldundiko barne-atarian lehenago ere.
Zaila dirudi bide horretatik ezer aldarazterik. Malgu jokatu dezagun eta bil ditzagun, bada, tarteka heltzen zaizkigun arte-printzak idatzi honetara. Izan ere, aipatutako iradokizun horietako baten erantzunean esaten zitzaigun:
Oso joera zabaldua da lantokietan hari musikala jartzea eta horren alde egiten duten azterlanak daude. Gure erakundean kontuan hartutako irizpidea musika geldoa eta lasaia eskaintzen duen kanal bat aukeratzearena izan da. Hala ere, badakigu batzutan gogaikarria izan daitekeela eta lantoki berean lan egiten duten pertsonek iritzi ezberdinak izan ahal dituztela horren inguruan. Kasu hauetan, elkarren ondoan bizitzen ikasi beharko da."

Gaur Luis Eduardo Autek ahots eztiaz zera abesten digu goizeko 8etan doi-doi, etxe gozoko izerak utzi eta hain laster...: "No te desnudes todavía, no te desnudes todavía,..." Bilbo 3ºCtan ezagutu izan dugun goiz negukoan.

Gogaikarria? Inondik ez, kontrara :-)! Abiadura ikuspuntutik geldoa esan ahal zaio Auteren kantaerari, baina, batzuon burua hain dabil arin ze, berba alberdaniatsuok entzute hutsak biiiiizkor garamatzate bulegotik kanpoko espazioetara,... espero dezagun urte batzuk pasa daitezen gure buru-egoera kontuan hartuko duten "kantzelak" asmatu arte. 

Gaur hamaiketakoan zer? Salda beroa, jakina :-)!

Eleder

pd: txiripaz heldu naiz helbide honetara atzo (2011-VIII-10): http://grooveshark.com . Nork bere gustora molda dezake doinu-sorta online entzuteko - eskaintzen duen aukera mugatuaren  barne; baina zabala, hala ere, norberak musika sortzeko aukera, betiere :-)-