Monday 18 April 2011

IGARLEARENAK: 2010eko ANTOLAKETA TEKNIKARIEN OPOSIZIOA BFAn (V)

Ia ia betean asmatu genuen. Aurreko udan atera genituen esklusibaz Bizkaiko Foru Aldundiko antolaketa teknikarientzako oposizioaren gaiak. Oraindik ez zegoen publikoki deituta, eta beraz, igarlea hiper-boteretsua izan beharko luke gizakiak han ezer asmatzeko. Orain dela aste pare bat txiripaz jakin dut badatorrela oposizio hori. Deialdia BAOeko 2011ko otsailaren 25eko BAO. 39. zenbakian argitaratu da. Gai-zerrendak begiratu eta alderatu ditut.
Oker ez banago, gai guztiak asmatu genituen bete-betean gure igarpenean . Alde bakarra: gure igarpenaren 27. gaia kendu dute eta beraz, benetako gaien 27. gaitik aurrera zenbaki dantza txiki hori dago (guk 28.tzat jotzen genuena 27.a da benetan,...). Hori kenduta, berdin-berdina dirudi. Igarle onak, ez da? ;-)!

Oposizioko benetako gaiak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2011ko negu bukaeran argitaratuak; gaiak 5605. orrialdean hasita): lotura honetan, goialdeko B.O.B loturan joz gero.

Guk egindako iragarpeneko gaiak, hiru zatitan (2010eko udan argitaratuak):
Ezagun batek, oposizioa badatorrela esan nion. Egun batzuk garrenean berak: "plaza horiek izen-abizenak dituzte eta!". Nik "bai, zeintzuk?". Igarriko ote du?

Bitartean hausnartzeko...
  • Nortzuk eta noiztik dakite zer gai galdetu behar zituzten?
  • Nortzuk egin dute gai zerrenda? Nork zabaltzen du?
  • Hau guztia zilegi al da? Zer egin daiteke hau geldiarazteko? Ala, jende askori entzuten zaionari jaramon egin "ba, hor ez dago zer eginik, utzi kontua lasai!" eta axolagabekeria itogarri honetan jarraitu?
  • ...
Nik neuk zerbait egin nahi dut honen aurrean, idatzi xume hau gutxienez, ezer handirik mugituko ez dalako susmoan, eta bertan energia gehiegi xahutu nahi barik. Besteak beste, "legeen" bildur,... Dena den, elkar-lanean arituz gero beste zerbait izan zitekeen hau dena. Animatzen?

....Ondo bizi!

Eleder