Thursday 11 August 2011

IZAN ALA EZ IZAN?

Laster (irailaren 13an, antza) antolaketa tekinkarientzako oposizioetako lehenengo azterketa dugu BFAn. Prozesu hau (eta antzeko beste asko), eta horrek dakarren funtzionario ibiltzeko moldea ilun samarra egiten zaigunez baina alde onak ere badituela pentsatuta, opari bat egitea erabaki dugu: azterketa horretan, BFAren antolaketari buruzko azterketa eta proposamenak (buru-mapa baterako gai polita) botako ditugula idatzian. Galdetzen digutenari jaramonik gehiegi egin barik, garena eta garen neurrikoak onartuta egin dezakegun tesirik handiena egiteko ilusioaz..

Gogorra izan behar da epaimahaiko izan eta bata bestearen atzean horrenbeste berdinkeria entzutea, ez da? Eta, txiripaz hau ere, bertan lagun zahar ugari suertatu direnez, abegi onekoa izan behar :-)!

Beraz, oposizioaldi honetan kanpo geratuko gara postuetatik eta zerrendatik. Orain betetzen dugun aldi baterako plaza, "jabea" itzuli arte dagokigu, dirudienez. Orduan postuari agur, eta diputatu postura gero, beharbada, hori dabil eta zurru-murru :-)!

Eta bitartean, ume-zaintzarako jarduna (eta soldata) %50ean murriztekotan, hori urrian hasita edo.

Izan ala ez izan?

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com



FUNTZIOBA

Duela urtebete inguru ekin genion blog honetan idazteari.

Gaur kolorez aldatu dugu. Lehengo hondo-baltzetik, larrosara pasa gara.

Agerira ere ekarriko dugu. Orain arte oso lurrazpikoa genuen hau zabaldu gura dogu.

Lankide biri ere esana diogu jada. Bertan Bizkaiko Foru Aldundian funtzionario lanean ibiltzeak eragindako batzuk eta BFAn hobekuntzak eragiteko gogoz idatziak batu eta batuko ditugu.

Kolore aldaketarekin batera aldarte aldaketa ekarri nahi dogu aurrerantzean.

Esan dezagun "dolualdia" pasa dogula jada. Duela urtebete sartu gara (bigarren aldiz) hemen lanean baina, aitortzen dugu!, sumindura puntu bat genekarrela aurreko esperientziatik eta oposizioaren inguruan bizitakoetatik. Sumindura erakundearekin eta funtzionaritzarekin, baina geure buruarekin ere bai, eraldaketa gutxi eragin izan dugulako eta erosokeria/bildurraren eremuaren gozo-zozoan erdi-lo geratu garelako sarri.

Aurrera begirako erronka batzuk, blog honi gagozkiola: bertan jarritakoak publiko hutsak izatea; konponbideetan zentratzea, sumindura puntua arinduta; garenarekiko "B" aldea izan ordez osotasunean jardutea,... ondo pasatuz!


Une batez, eraldaketaren ikur, izena ere aldatzea bururatu zaigu: "funtziona"tik FUNTZIOBAra (funtzio-hobea edo,... funtziobakoak/obabakoak?), baina, ze arraio! Doluak aitortuta eta dolu horien frogak agerian; geure hutsak bertan zuri-baltzean utzita eta zuzenketak egiteko prest; argi eta itzal; euskera batua eta bizkaiera, zuzena eta okerragoa nahasean (euskera osoa maite dogu, bai ? :-),... kontu osoagoa izango dela begitandu jaku atzenean,...

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com


pd: hau idazten ari garela, Paul Foreman handiaren post hau heldu zaigu: Drawing the line of forgiveness.