Wednesday 23 May 2012

BFAn espazioa irekitzen

Garai biziak, garai mugituak, garai aldakorrak,...

Zuen laneko ardurapean ba al dira konpondu edo bideratu beharreko arazoak? Arazo konplexuak eta laster konpondu behar genituzkeenak? Konponbiderako pertsona talde anitza behar genuke buruari eragiten eta gogotsu, bai? Gainera konponbidean garrantzitsuak diren pertsona horietako batzuen artean ikamikak, ezin-ikusiak, komunikazio arazoak, gatazkak? Balio ezinbestekoa duen jende pasiodun ugari artean, ez da? Sua pizteko moduko pasio maila sarri?

Asko dira horrelako egoerak lan munduan eta zaila izan ohi da horiei heltzea. Hori dela eta geroko gerotan utzi ohi ditugu, edo partzialki heltzen diegu...

Beste zerbait probatu nahi? Saia gaitezen Espazio Irekiko Teknologiaz, antolakunde anitzetan arrakastaz erabili izan den bilera parte-hartzaile eta sormentsuak burutzeko metodoaz. Talde txikietan erabiltzeko modukoa zein oso handietan (2000 artekoak).

Zorionez Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailean badugu metodo horretan fazilitadore ibili izan garen lantalde ahaltsu bat. Eta zuei laguntza emateko gogoz gaude. Aprobetxa dezagun!

Zaudeten sailean zaudetela, Aldundi barruan zein kanpoko zuen ardurapeko esparruetan Espazio Irekikoak antolatu nahi badituzue, hemen gaituzue zuen zerbitzurako.

Kontaktua: Eleder Aurtenetxe Pildain (8113 tel)


Hemen Espazio Irekiari buruzko informazio gehiago (artikuluak eta bideoak barne): http://burumapak.blogspot.com.es/2012/05/zer-da-espazio-irekia-espazio-irekiko.html