Wednesday 9 January 2013

Urte barria espazioa irekitzeko gogo barriz



Zorion txartel hau topatu dot epostan, gure saileko ahaldun Imanol Pradalesek bidalita. Aurrekoan bururatutako proposamena luzatzeko aukera ona. Hara zer idatzi diogun:



From: PRADALES GIL, Imanol
Sent: miércoles, 19 de diciembre de 2012 17:12
To: ZZ_DPTO. PROMOCION ECONOMICA
Subject: RV: ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!




Zorionak Imanol!



Consonniri buruzko albistea ikusi nuen prentsan lehengo egunean. Zure izena aipatzen zuten, gure Sailetik bideratu ahal den laguntza,… beste ideia bat etorri zitzaidan burura, hara:



Uste dut horrelako egoeretan ezin egokiago izan daitekeela Espazio Irekiko topaketa antolatzea.

Enpresa munduan asko erabili izan da egoera konplexu,  gatazkatsu eta urjenteei aurre egiteko, parte-hartze zabalaz. Oso produktiboak eta sormentsuak izan ohi dira horrelako topaketak. Eta gure etxean bertan daukagu horiek antolatzeko jende prestu-prestua, Imanol.



Beharbada, Consonniz gain, espazioa irekitzeko beste aukera batzuk bururatzen zaizkizu zuri? Horrela bada, gustora entzungo dizugu.



Elkartuko gara egun baten horretaz mintzatzeko (30´aski izango da)? Gura duzunean!



Ondo-ondo izan,



Eleder

638.733.223
Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena