Asko dakin Odonek, entzun:
FUNTZIONA
Monday, 7 July 2025
Thursday, 3 July 2025
Pekoratza. Jairo Restrepo, maisu
Tuesday, 1 July 2025
Internet labana, Funtziona kili-kolo
BFAn egiten dodan zeregin interesgarrienetakoa da, ziur aski, Funtziona blog hau hornitzea.
Inguruko funtzionarioei eta kanpoko herritarrei, funtzerritarrei eta funtzerri-gurei ere esaten dotset tarteka, eraldatu behar dogula, zeroratu arte, administrazioa, eta blog horretan azaltzen dodazela nire zergatiak, kezkak, ideiak,...
Azken aldian, orain arte ez bezala, "moztu" egin digute (eta gainerako BFAkoei be?) adierazbide hori. Goiko irudi horretan dakarrena agertzen jata. Beren-beregi eginda? Arau aldaketa orokor bat, besterik gabe?
Tira, idazten jarraituko dogu, argi da, eta aurrerantzean akats gehiago eginda edizioan-eta.
Akastasun horrek, baiki, balioa gehitzen dio emaitzari.
Izan be, "komunikazio" honetan guztian, benetan berresten doguna zera da-eta. Hemen ari garen artean, interneten jainkotasuna eta boterea indartzen dogu zelanbait, eta geure buruak haren mirabe makurtu, gero eta gehiago. The method is the message.
Zirriborro akastunek askoz balio handiago daukate, di-da kaleratutako ideia eta datu printzak.
Norbaiten pizgarri balitz?
ge
Friday, 27 June 2025
Guggastakeria, ALC Mundakan "magia egiten"
(Instagramera ekarri dogunetik, kopitsaska.)
Oso bortitza egin jaku, gaur #Mundaka ko horma batean @agirre_lehendakaria_center izenekoen etorrera igartzea.
Goizeko 6etan, #zulora gentozela, blausta, kartel ikaragarri itsusia!
Koloreak, ikurrak, testuak, kode elektronikoak,... pufa, ze gogorra!
#GuggenheimUrdaibai #GuggenheimUrdaibaiEz
#GuggenheimUrdaibaiStop
2008 bueltan hasitako "serie" tamalgarri honen azken kapitulu hauetan, goitik behera diseinatutako estatuaren beste eraso bat somatzen dogu.
Bitartean, egunero-egunero egiten ari diren hainbat "txapuza" (egoitza turistikoak, zaharren egoitzak, Osakidetzak herritarrak tratatzeko hainbat modu kaltegarri, diru-laguntzak laguntxuei bai hori beti eraginkorki, jan-txakurren hedabide propagandistiko diru publikoz sustengatuak, eraikuntza eta hirigintza negozio zikinak, droga gehiegikeria eta tenteltze orokorra sustatu bazter orotan, nekazari arloa alde orotatik kaltetu,...) egiten jarraitzen dute, ia inork ezer esan gabe.
Badakizu, magoen antzean, #Guggastakeria espektakularki zentzungabe honetara herritarron eta taldeen arreta erakarri ezker eskuaz, eta bitartean, eskuinagaz #txapuza guztiak aurrera.
#NoizArte?
#HolyKapitalismoa
@agirre_lehendakaria_center en kartelagatiko (https://www.instagram.com/p/DLZfCgtsqhXteNpMzgdSbHENiLcubLLdgF2_Mc0/) astindu horretatik askatzeko, kopia bat egin eta iruzkin batzuk atera jakuz. Zuribaltzeko goiko horretan dekozuz.
BFAgaz kontratua izanda, gure ardurapeko zereginetako bat, deretxat.
#Funtzerritarrak
#zulora #zulotik
#HolyKapitalismoa
Ze iritzi?
ge
Monday, 16 June 2025
Gerra iruzurrak
Militar ibili zen urte askoan, goraka, saritua eta.
Halako baten heldu egin zen gizona, antza, eta
gerra iruzur itzela dela azaltzeko liburuki entzutetsua idatzi zuen 1935ean Smedley Butler-ek.
Hemen deskargatu dezakezu, entzuteko moduan, hemen gazteleraz.
ge
Zurrunbilo matematika, bizitza begiratzeko beste modu bat
Zurrunbilo matematikak, antza, Marko Rodin-ek aurkituak. 1993ko hitzaldi honetan zabal azaltzen du kontua:
A lecture by Marko Rodin who discovered the mathematics behind an ancient symbol and found that number patterns in the design were revealing a way to create a self recycling energy source. This is a class where he explains thoroughly the numbers and their qualities (numbers are not strictly just quantitative in nature) and how he created his coil. Circa 1993.
Aspaldikoa ei da kontua. Nikolas Tesla ere horretan ei zebilen jakintsu. Hemen azaltzen digu hori Robert Sepehr-ek.
BFAn ekonomia sustatzeko/puskatzeko (zeozxer laguntzen dogunero, inguruko lehiakideak kaltetzen doguz, zero batuketa, egonean egoten ikasi?), 2030 Agenda ei dugu ardatz.
Honela azaltzen digu Jose Alfonso Hernando Abejón-ek zer den Agenda hori.
Zurrunbilo matematikak aztertu ditu sakon urteotan, eta horretan oinarrituta liburu bat ere idatzi dau JAHk, dena azaltzeko: Teoría del Todo i-fotónico.
César Actis-ek ere polito azaltzen omen ditu matematika bortizearrak, UTP eta Yane-k hemen dakartzate César Actis-en azalpenak.
Ikasten, ikertzen, zurrunbiloan,
ge
Thursday, 12 June 2025
Artazu eta euskara (Oskar Alegriak-eta film laburra)
Lurrak euskaraz hitz egiten digu hemen.
Euskarari lotuz, lurrari lotzen gatxakoz.
Lehenari eta geroari, tokiko arimari.
Erderei lotuak haizeak eramanen.
Euskal Herri (alkarri) estutuak bizi-bizi irauten du. Lausotuak haizeak eraman.
Alkarri. elkarri, elkerri, eskualerri, euskalerri,
Binakako euskarazko itunek ere itzelezko balioa daukate.
Trajikoa da hizkuntza baten galera.
Epikoa hura berbiztea.
Ederra bidea.
Zorionak!
ge