Monday, 12 August 2024

Gora autodidaktak, burujatetza bazterrera!


James Corbett eta Richard Grove (Ignite - Get Autonomy)-en arteko elkarrizketa eta ikus-entzuleen hainbat iruzkin ezin interesgarriagoak, hor goiko bideoan.

**************
2025-6-25 James Corbett-ek itzelezko ospea, hona be ekarri gendun aurreko urtean. Orain, susmo handiz begiratuko geunkez hagandikoak. Hara zergatik, Independentea n iruzkinetan idatzi gendun hau:

Egun on, lagunok!

James Corbett-en lan ugari irakurri-entzun izan doguz azken urteotan, sasoi buru-lausootako molde ez-jarrai, partzial, azaleko arin horietan irakurri be.

Eta interesgarri eta fiidagarritza jo izan dugu. Atsegina be. “Etxekoa, ia?”

Ze iritzi?

Zenbat eta “informazio” gehiago ibili munduan (gero eta zentralizatuago, gero eta gehiago “bizi” gara inperioko puntako AEBri begira?), are eta burope konplexuagoak be, eta zailago horrelakoei buruz ondo jakiten.

Internepeko lagun maiteok: nondik heldu gara, kasu honetan legetxe, inondik ezagutzen ez dugun Canadan sortu ei zan eta Japonian bizi ei dan predikuak jasotzeko pantaila bati itsatsita hainbeste denbora emotera?

Bere sasoian ez gendun irakurri Indepeko artikulu hau. Gaur azaletik. Iruzkinak bai, eta Gorkak esandakoak beste gai bat zabaltzen du.

Zer esaten daben eta ze asmoz, horreri erreparatzen ikasi behar. Eta era berean, zer isilitzen daben eta zergatik?

Norbaitek arreta pilo bat bereganatzen duenean, horren handi egiten uzten diotenenan, horrelakoei ere xehexeago begiratu behar.

Galbahea, lerro artean “irakurri”, lagun-taldean irakurri eta komentatu,… beste modu batzuetan heldu behar dotsegu “informazioari”.

Nazioarteko kazetari, barri-emole eta esatari “independenteen” artean be, batzuk “gora” egiten baitabe, eta beste asko zokoratzen (sarri be zuloratzen) dabezenez.

Parisen be txakurrako ortozik ;-)!

**************

Badakigu zer irakatsi nahi diguten, hobe genukeela txikitatik eskola sistematik kanpo izatea seme-alabak eta auzotarren arteko zaintza-hazkuntza-hezkuntza sistema autoeratura (betikoa, berezkoa, bizitza bera) itzultzea.

 


La sociedad desescolarizada.doc (ivanillich.org.mx)

John Holt ideas | unschooling-life learning
Crecer sin escuela | Péter Szil

John Taylor Gatto: The Underground History Of American Education.doc 2016koa deskargatzeko moduan hor.


************ 

Eta oso zaila egiten zaigu askori, hala ere. Itzela da era askotako presioa eta jazarpena. Azken hamarkadetan "Unschooling" edo "homeschooling" ibili izan direnek horri buruzko istorio asko kontatu ahal dizkigute. Hemen "Crecer sin escuela" mugimenduari buruzkoak: 

Frantziako Estatua ere, antza, kontua legez estutzen ari da, hara: French homeschooling law from Summer 2022 | France home education (parentconcept.com)

************

Gaur 2024-8-13an beste erreferentzia interesgarri honen berri izan dugu: David James Rodriguez.

************

 

Propaganda eta burujatetzari, izkin.

Ikasteko eta ikasten ikasteko grinari eutsi, goratu eta gozatu!


ge

No comments:

Post a Comment