Monday 6 November 2023

Guggenheim Urdaibai? Ez, eskerrik asko!

 


Hemendik: AURTENETXE PILDAIN, Eleder

Bidaltze-data: lunes, 6 de noviembre de 2023 16:12
Hona: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB <sindicato.lab@bizkaia.eus>; CCOO <sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT <sindicato.ugt@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>
Cc: GUGGENHEIM URDAIBAI <guggenheimurdaibai@bizkaia.eus>; guggenheimurdaibaistop@bizkaia.eus; ETXANOBE LANDAJUELA, Elixabete <elixabete.etxanobe@bizkaia.eus>
Gaia: Guggenheim Urdaibai Stop_Nola hasi elkarlanean?

 


Arrasti on, zer moduz?

Gugenheim Urdaibai proiektua

zentzungabekoa eta tokiz eta legez kanpokoa dugu,

itxura guztien arabera.

 

BFAko langile moduan are mingarriago,

gure erakundearen izenean ematen ari delako.

Ze aurpegi agertzen jaku kalera atera eta BFAko langile garela esatean?

 

Aukera paregabea, publikoki eta BFA barneko elkar laguntza sare bat

eratzeko, gizarteko aldarri ozen eta argiagaz bat egiteko

eta BFAko langileon duintasuna berreskuratzeko.

 

Ez dago beste alde batera begiratzerik,

ez eta proiektu burugabeko eta bihotz gabeko

honen aldeko atzamar bat mugitzerik,

soldatapean ari gareneko aitzakiapean.

 

Zintzoki adierazizko dut nire ustea,

gure betebehar etiko, moral, legezko eta profesionala da

honelako ustelkeriei aurre egitea,

eta Busturialdeko eta Bizkaiko benetako garapen sozio-ekonomikorako

erakundeen babes eta bultzada adimentsua asmatzea eta eragitea,

politikarien eta tarteko aginte ustelen gainetik (halakorik balego).

 

Nola hasi gaitezke, BFA barrutik #GuggenheimUrdaibaiStop mugimendua laguntzen?

 

Zer diozue?

 

Arratsalde polita bizi,

 

Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

Ekonomia Sustatzeko Saileko antolaketa teknikaria

BFA

94 406 80927

 

ps. Hemen azken hilabeteotan gora eta goraka datorren gizarte oldarrari buruzko informazio ugari:

Guggenheim Urdaibai Stop! – Guggenheim Urdaibai proiektuaren kontrako herri plataforma. (wordpress.com)