Wednesday 20 March 2024

Zulotik mitina


   

Herenegun Aldundiko lanean ekonomia sustatzeko saileko ahaldunak jende pilo bat gonbidatu gintuen BAT-era, 2023-27ko plana aurkezten. 

Hainbeste zulo ikusi genituen hitzaldian, lehengo intuizio ugari beirargi geratu baitzitzaizkigun, eta hainbeste zalantza handiagotu.

Oso luze izango litzateke dana hemen adieraztea. 

Atzo ahaldunagaz berba egin gendun bere hitzaldiaren osteko kafealdian labur. Busturaialderako plan handi bati ekin behar diogula azaldu zuenez hitzaldian, Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko kezkari buruz ari ginela eten egin ziguten laster (haren aholkularietako bat etorri eta eraman zuen, segituan, hitza ahotan utzita).

Arinegi gabiltzala ematen du, entzuteko eta berba egiteko astirik bez. Hori dela eta, mezua idatzi diogu,esan bezala: 

  

Hemendik: AURTENETXE 

Bidaltze-data: 2024(e)ko martxoaren 19(a), asteartea 16:55

Hona: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA

Gaia: Ostekoa RE: Sailaren 2024ko Bilera/Reuni贸n Departamental 2024

 

Kaixo Ainara,

eta idatzi hau irakurtzeko astia hartuko dozuenori,

agur t´erdi!

 

Hemen jarrian, di-da, atzoko aurkezpen ekitaldiak

-BFAko Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2023-27 jarduera plana aurkezten,

saileko funtzzionarioei eta eraginpeko enpresa publlikoetako jendeari,

Bilboko plaza biribileko BAT erainkinean-lehengo BBVArenean-

piztu dizkidan ekarpen batzuk, zirri-borro gisa:

 

  1. Formatoa (honetaz hitz egin genuen, ados antzean, aldatuko dogula aurrerago): hizlari bat eta 150 lagun inguru entzuten ordubete luzean.  Galdera-erantzunetan nork ezer esango? Inork ere ez.

Horren ordez, hobeto informazioa grabatu eta  epostaz bidali. Eta elkartzen garen aukera bakan hauetan, askoz modu parte hartzaileagoan (Gune Irekia, esaterako?). Kontuan hartu, metodoa da mezua. Zer transmititu genuen? Sormenik eza, obedientzia, propaganda, jarraitasuna etab. Bitartekoa da mezua (the medium is the message).

 

  1. Hizkuntza: norentzat ari gara berbaz? Euskara izan behar da nagusi hor, kontuan hartuta euskararen erabilera gehitzeko traktore izan behar garela administrazioa, eta onartuta dekogun foru araua, bete-betekoa da hori. Atzoko proportzioaren alderantzizkoa, %80 euskaraz, % 20 gazteleraz? Erdizka ulertzen dutenek, gaztelerazkoa irakurrita, aurrera.

 

  1. Sentsazio orokorrak, gure jardun guztietarako: gauza gutxiago egitea komeni da, hobeto pentsatuta (beraz, astiroago, parte hartzaileago eta askoz argitasun gehiagogaz) eta ondorioz, hobeto.

 

Hil da domekan Harrison Owen handia, zuloa utzi du mundu zabalean, eta era berean itzelezko ondarea. eta harengandik ikasiak zabaltzen jarraituko dugun komunitate bizi-bizia. Haren omenez, kontuan hartu daigun: lan eta jardun gehiegi egiten dugu. Gehiegi konplikatzen dugu bizitza eta mundua. Kalterako. Askoz errezagoa eta atseginagoa izan daiteke guztiontzat.

 

Lan gutxiago egin behar dogu.

Plan gutxiago.

Digitalizazio gutxiago.

Turismo gutxiago.

Diru-laguntza gutxiago.

BFAren gonapeko lobby gutxiago.

Museo gutxiago.

Propaganda eta #Burujatetza gutxiago.

 

Zer egiteari utzi ahal diogu? Zelan? Zer egin, ordez, denbora horretan? Horiek galdera gidariak izan behar ditugu gizarte osoan.

 

Eta BFA horretan eredu izan behar gara.

 

  1. Atzoko hitzaldian ezer esan nahi ez daben hitz huts pilo bat genituen. Eta propaganda hitzak ere bai, ugari.

 Aurrekanpainako mitin kutsua zeukan, eta hilabete barru, apirilaren 21ean EAEko hauteskundeak ditugula kontuan hartuta,… BAT eraikinetik atera, eta bulegorantza, zer ikusi genuen aurrez-aurre, handi-handi?

Sabin Etxeko horman Imanol Pradales-en (Ekonomia Sustatzeko Saileko ahaldun izandakoa hori ere) horma-irudi erraldoi bat: “Indar berria” zekarren bertan 馃槈! ”

EAEko lehendakarigaiarentzako propaganda.

 



Niretzat atzokoa horren antzeko zeozer izan dugu. Aurrekanpainako mitina. BFAko gobernuaren sinesdunen fedea indartzeko ekitaldi bat?

 

Aztoratuta atera nintzen. Katerinaren eta kafe-pasteltxoen ordez paseo baten beharrean, ideiak argitzen eta pausa hartzen.

 

Esandako gauza askotan bestelako ideiak dauzkagu askok, eta, aurreikusi arren, gogortxu egin zitzaigun atzokoa. Ohitura faltagatik?

 

 

  1. Harrituta: txaloak atzo hitzaldi bukaeran. Guztiz tokiz kanpo gengozan? Kosta egin jakun bertara agertzea, ez-erosoa izango zitzagula jakinda. Laneko arduraz eta bizitzako xedez erabaki gendun, joan, eta ideiak zabaldu. Elkarrizketa.

 

Deigarria, bukaeran, entzule batzuk txaloka?

 

Horrek ez du esan nahi hobeto ari garenik, badakizu. Har ditzagun animo emateko direla. Gutxi pentsatzen duen jende ugari egon da han bebai, antza, eta beste alde batetik, ohiko jende-modu lausengaria. Igo-bedarrak be ugari. Hori sinesten dot.

 

Herritarren bataz-besteko lagin bat eginda, 150 lagun hartuta, zelakoa izango genuke hitzaldi osteko erantzuna?

 

  1. Zertan hurbil? Bizkaiaren alde, herritarren alde, inguru naturalaren alde, euskararen alde, jendeak bizimodu osasuntsu eta alaia egiteko autonomia izatearen alde, herritarren parte hartzearen eta jakintzan oinarritzearen alde. Gauza askotan gagoz ados.

 

  1. Zertan urrun? Hainbeste proiektu zehatz (BAT dorrea, Price Waterhouse Coopers, Guggenheim Urdaibai Stop, NIC, parte-hartze prozesuen antolamendua, publiko-pribatu jokaerak, lan-karga desorekatuak, lan antolaketa eta hierarkia mota, funtzionariotzaren inguruko ustelkeriak, digitalizazio soberakoa, zentzunik gabeko start-upak; 42 Urduliz, marabilla? Zalantza handiak ditut, senez, gazte gaixoak! Zer egiten dogu, nor eta “Telef贸nica”ren eskutik!?!; lan-inguruaren antolamendua eta erabakiak hartzeko modua; bertoko nekazari basozain ekologikoen aldeko ekimen estrategikoak, industriaren alor estrategikoak)

 

  1. Funtzionarioentzat, politikarientzat, lobbyetako agententzat:

 

Nor da burua (nagusia/jefea)? Zer egin behar dugu , jefeak esandakoa? Nork agintzen dio jefeari? Eta buruaren “gainekoari”?

Eta ahaldunari, nork agintzen dio?

Enpresa pribatuetako lobby jakinek, izkutuko jendilajeak?

Eta ahaldunari agintzen diokenari, zeinek?

 

Eta, gorago eta gorago, guztien gainean nor da, ba? Andere Goikoa? Jaun Goikoa? Anbotoko Mari?

 

Hara, gutako bakoitza jaun-andere (goiko, jakina 馃槈),  bana garenez

nori jaramon egin behar diogu?

Danaren gainean, norbere buruari.

(askok sinesten dogu hori)

Norbere barruan, nork bere bihotzeani begiratu behar dogu,

eta horri obeditu, batez ere.

 

Eta horren kontra dagoenari,

lasai ezetz,

eta azaldu zergatik.

Hortik hasi.

 

Eta hortik abiatuta, ingurukoekiko elkarlana. Hori da proposatzen dugun antolaketa modua.

 

Natura eder autoeratu eta adimentsua ematen den modu berean.

Senez dakigu hori.

Eta oraingo antolaketa modu hauek arrotz zaizkigu.

Gaixogarri.

 

Hortik joko bagenu, askoz errezago, atseginago eta emankorragoa, den-dena.

 

  1. Izatez, zelan izan daiteke horren hitsa, zurruna, goibela, estua, oro har,

eguneroko bulego giro pantailapeko hau?

(Datorren ikasturterako “Desdigitalizazioa eta autoeraketa”

ikastaroa proposatuko dot, neurriz pasatzen ari garelakoan 馃槈)

 

Ez dantza, ez kanta, ez algara?

 

Gauza handi bat egiten ari garela, horrelakoak berez-berez sortzen dira edozein jende-multzotan,

Enpresetan, komunitatetan.

Estuguneak, eta tentsioak eta malkoak ere, tarteka.

 

  1. Zer egin geinke eguneroko langunean, gaur hasita, horri guztiari buelta egiteko?

 

 

Eskerrik asko atzorako gonbiteagatik,

Ainara eta bertaratutako guztioi,

zer pentsa eman digu,

eta biziberritu!

 

Besarkada bana,

 

     

Gentza Eleder 

 

 

Ps. Pozik atzo apur bat berba egin ahal izan genuelako hitzaldi ostean,

eta aurreko idatziak irakurtzen izan dituzuela jakiteagatik.

Laster eten zen elkarrizketa beste norbait etortzeagaz,

baina beste egun baten jarraitu ahal dogu.

 

Guggenheim Urdaibai proiektu horri buruzko kezka aipatu gendun

(informaziorik ba ote dogun, zenion, eta nik, gitxi dagoela, propaganda bai lar,

Baina talde hauetan ari direnak fin dabiltza eta fidagarri jataz: guggenheimurdaibaistop.org

Zain Dezagun Urdaibai) eta esan nizun,
beste gai askok ere eragiten didate kezka eta premia,

2023-27 plan hori entzun eta gero estreinakoz atzo.

Eta BFAren eta gure sailaren egunerokoak ere bai.

 

Horregatik, hemen lanean ari naizen artean, arduraz jokatuko dot

eta idatziz egingo ditut ekarpenak

Funtziona blogean, bai eta Mastodon eta Twitter bidez.

 

Beste alde batetik, proiektu ilusionagarri bat pizten ari zaigu gero eta argiago,

Zulotik ahozko elkarrizketa-saioari ekitekotan gagoz, .

pentsalari eta ekintzaile handiak gonbidatuko ditugu gurera

eta, gai zabalak izango baditugu ere,

sarri izango doguz erdigunean

Bizkairako eta mundurako

alternatiba sormentsuak.

 

Atea zabalik danontzat,

nor gonbidatu behar genuke

Zulotik ateratzeko bidean,

barriketarako?

*****************

Horraino atzoko mezua. 

BFAko arduradunentzat, eta haien artean, batez ere, horko egoera hobetzea esku daukaten hainbat funtzionario, funtzerritar, eta herritarrentzat. 

Izan ere, funtzionario eta funtzerritarrak gara, hein handi batean be, administrazioaren benetako arduradunak.

Ez, ez du balio esateak, 

"politikariak ustelak dira"

eta hor konpon ;-)!


Zulo konplexuagoan gagoz sartuta.


ge

Friday 8 March 2024

Zulotik atera beharraz

Duela hilabete pare bat pasadizo bitxia bizi izan genuen BFAko bulegoan.



1. Goizean goiz mezua irakurri eta ingurukoak honetaz berba, zuloan sartuta emon beharko ei gendula goiz osoa, atsedenaldirako etenean atera ezinik.

From: SERVICIOS_GENERALES_PROMOCION_ECONOMICA <ssg_promocion@bizkaia.eus>

(mezu anonimo tipikoa funtzionario mundu honetan)
Sent: Monday, January 15, 2024 6:44 PM
Eraikineko langile guztiei ; seguridad; control.inspeccion.presencia

Subject: Manifestaci贸n que finaliza en C/Obispo Orueta 6 y cierre de puertas/ Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian amaitzen den manifestazioa eta ateen itxiera


Egun on,

Urtarrilaren 16an, asteartea, Mecaner-en manifestazio bat izango da, Orueta apezpikuaren kaleko 6an amaituko dena.

Segurtasunetik esan digutenez, manifestazioa Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakira iristean, eraikinera sartzeko ateak itxiko dituzte.

Aurreikusten da 09: 15etatik aurrera itxiko dela atea, eta itxita egongo direla kontzentratuta dauden denboran, amaitu arte.

Kontuan izan atseden- eta lan-irteera posibleei dagokienez.

 

ZERBITZU OROKORRAK

Buenos d铆as,

Este martes 16 de enero hay una manifestaci贸n de Mecaner que finaliza en Obispo Orueta,6.

Desde seguridad nos han indicado que al llegar la manifestaci贸n a Obispo Orueta 6, cerrar谩n las puertas de acceso al edificio.

Se prev茅 que el cierre de la puerta sea a partir de las 09:15 y se mantendr谩n cerradas en el rato que est茅n concentrados hasta su finalizaci贸n .

 

Tenedlo en cuenta de cara a las posibles salidas de descanso y trabajo.

 

SERVICIOS GENERALES

 


2. Burura

Hemendik: AURTENETXE 
Bidaltze-data: 2024(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea 09:41
Hona: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA Cc: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB <sindicato.lab@bizkaia.eus>; CCOO <sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT <sindicato.ugt@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>;  eta kopian, hainbeste lankideri, era guztietako alienatzekoak


Gaia: FW: Manifestaci贸n que finaliza en C/Obispo Orueta 6 y cierre de puertas/ Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian amaitzen den manifestazioa eta ateen itxiera

Egun on, Ainara, zer moduz?

Kezkatuta nago gai honen kontura,

bigarren aldia baita hilabete gutxitan

gure eraikinetik ateratzen debekatu nahi diguzuena.

 

Holan dio oharrak.

Segurtasunetik esan digutenez, manifestazioa Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakira iristean, eraikinera sartzeko ateak itxiko dituzte.

 

Manifestazioa Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakira iristean, eraikinera sartzeko ateak itxiko dituzte.

Aurreikusten da 09: 15etatik aurrera itxiko dela atea,

eta itxita egongo dela kontzentratuta dauden denboran,

amaitu arte.

 

Kontuan izan atseden- eta lan-irteera posibleei dagokienez.”

 

Legezkoa ote da langileoi bulegotik irtetzea debekatzea kanpoan konzentrazio bat egoteagatik?

Atsedenaldia gora-behera, mugitzeko aske gara eta zalantza handiak dauzkat hau legezkoa denik.

Izatekotan, bulegora sartzen debekatu, kanpokoek arriskuan jartzen gaituztela pentsatuko bageni, normalagoa irudituko litzaidake.

Kanpoan arriskua eta gu hemen entzerratuta?

Nor da honen arduradun? “Segurtasunetik esan digutenez,…” aipatzen da. Oso lauso egiten zait hori. Zeinek du agindu hori ematen? Azalpen zehatzagoak behar genituzkeela uste dut.

 

Zer egin ahal dogu honen aurrean?

Eskatzen dut gai hau aztertzea eta

hala badagokigu, gaur bertan zuzentzea,

eta, batez ere, hurrengoetarako kontuan hartzea.


Laguntzeko prest,

ondo izan,


ge


Ps. Beste alde batetik aukera aparta ematen digu Mecaner-ekoak honaino etortzeak.

gatazkari buruz zuzenean entzun,

zertan lagundu ahal dogun aztertu, eta horrelakorik balego, lagundu.

 

Ateak zabalik uztea, intuizioz, aberasgarriagoa iruditzen zait.

 

3.  Argia

From: zerbitzuko buruak bere izen-abizenez
Sent: Tuesday, January 16, 2024 10:46 AM
To: guztioi
Subject: Aclaraciones sobre el mensaje Manifestaci贸n que finaliza en C/Obispo Orueta 6 y cierre de puertas/Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian amaitzen den manifestazioa eta ateen itxiera mesuari buruzko azalpenak

 

Egun on,

Ateak ixteari buruz jasotako iruzkinen aurrean, Orueta apezpikuan amaitzen den manifestazio baten ondorioz, honako hau argitu behar da:

Inoiz ez da iradoki langileak eraikinean sartzea edo eraikinetik irtetea debekatuta dagoenik. Izan ere, bidalitako mezuaren azken paragrafoak honako hau adierazten du: "Kontuan izan, atsedenerako eta lanerako balizko irteerei begira".

Hau da, ez da debekatzen irteera/sarrera, baizik eta pertsonen zirkulazioa alda dezakeen manifestazioaren berri ematen da.

Eraikinaren itxiera puntuala planteatzen da kanpoko pertsonek barruan arazorik sor ez dezaten.

Jasotako iruzkinak eta iradokizunak eskertuz, kontuan hartuko dira gai horri buruzko etorkizuneko mezuen idazketa hobetzeko.

 

ZERBITZU OROKORRAK


4. Normal samar, atera ahal izan ginen.  Atea zarratu moduan utzita. Hurrengoetan argiago izango da, araiz.

Graban diren langileekin ez gingen mintzatu. Arazoa bideratzeko Gune Irekia oso egokia litzaiguke.


ge

Buenos d铆as,

Ante los comentarios recibidos en relaci贸n con el cierre de puertas debido a una manifestaci贸n que termina en Obispo Orueta aclarar lo siguiente:

En ning煤n momento se ha sugerido la prohibici贸n de entrar/o salir del edificio al personal. De hecho, el 煤ltimo p谩rrafo del mensaje enviado indica “Tenedlo en cuenta de cara a las posibles salidas de descanso y trabajo”.

Es decir , no se proh铆be la salida/entrada, sino que se avisa de la circunstancia de la manifestaci贸n que podr铆a alterar la circulaci贸n de personas.

 El cierre puntual del edificio se plantea para evitar que personas externas pudieran generar problemas en su interior.

Agradeciendo los comentarios y sugerencias recibidas, se tendr谩n en cuenta para mejorar la redacci贸n de posibles futuros mensajes sobre esta materia.

 

SERVICIOS GENERALES

 





Thursday 7 March 2024

Microsoft Edge, BFA, internet eduki kutsatzaileak eta langileen babesa

BFAn lanean ari garenok pribilejio ugari dauzkagu, antza.

Badira bestelakoak ere. 

Hainbeste keria handi bada inon, hau toki horietako bat dogu.

Horietako pairatze txiki-handi bati buruzko eskaera ofiziala egin barri dogu, internet bidez egunero-egunero milaka langileok pairatzen ahal doguzen infoxikazio erasoei buruzko xehetasun ugariz, eta eskaera argi bategaz: moztu hau, lehen bait lehen, mesedez!

Propaganda etenbakoa, espainoltze saiakera zurruna (kontuan hartu hemen Foru Arau bidez dugula onartuta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, eta ziur gagoz, praktika hori guztiz arau horren kontrakoa dogu!), kokolotze saio etengabea, kontsumismora, sexismora, eta ergelkeria anitzetara bultzatzen. Gaur bai, bihar ere bai, uneoro, internet erabili behar izaez gero.

Eskaera egina dago, goiko lotura horretan idatzia, eskuz eta kontzientziaz, braustada batez ateratako zirriborroa erregistrotik pasata. 2023ko abenduan bota gendun horren barri laburpen bat.

Urte bat emon dogu BFAko azken lanaldi honetan hau egin arte, eta nik dakidala, beste inork ez dau holangorik egin orain arte, milakon artean.

Noraino gauzen asimilatuta/kolonizatuta?





gr