Tuesday 14 September 2010

HARI MUSIKALAZ (¿Con la música a otra parte?)

Gaur beste iradokizun bat. Oporrak izan ditut aurreko astean, baina zer garen aldundikideak, orduan ere lana burutik kendu ezinik, honen inguruko zerbait proposatu behar nuela etorri zitzaidan burura.
Hari musikala kentzearen alde gaude aldundikide gehienak eta horixe egitea iradoki gura dut lerro hauen bitartez. Izan ere, hari musikalak BETETZEN DUEN FUNTZIOA ERRAZKI ORDEZKATU DAITEKE eta hari musikala kenduta honako hauek saihestuko ditugu gutxienez:

1. Kostua. Mesedez, arduradunen batek, esan ahal digu zenbat ordaintzen dugun urtean BFAn hari musikala izateko?

2. Langileen arteko tira-birak (batek musika klasikoa nahi duela, besteak rockanrola eta beste batek isiltasun gozoa... benetan horrelako txikikeriek ere batzutan arazoak sortzen dituzte)

3. Hari musikalaren kontratazio, konponketa,... eta abarrari lotutako lana.

Beste ohar bi iradokizun honen harira:

1. Horrelakoetan piztu ohi zaigun jakinmina: ZEIN DA ISTORIOA?

Zein ote da hari musikalaren jatorria? Noiz eta zergatik ezarri zen hari musikala? Konturatu zaitez, orduko hartan inork jarri izan ez balu eta gaurko arduraduna bazina, zuk zeuk jarriko zenuke?...

2. Iradokizun honen familiakoak izango lirateke berogailua eta aire egokituari buruzkoak, baina ziur aski adostasunerako zailagoak, sistema horien menpe-menpekoak gara-eta gaur egun

Ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
Ea honen erantzunik jasotzen dugun. Orain arte, ohiko erantzun formal-makinala, besterik ez: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da. "

LANALDI MURRIZTUKO AUKERAK ZABALDUZ

Beste iradokizun bat bota dut gaur intraneten, blog honetan "FITXAJE KONTUAK" izenez argitaratu  aurrekoa oraindik erantzun barik dagoen arren. Oporretan ote dira arduradunak?
Oso positiboa iruditzen zait BFAn lanaldia murrizteko eskaintzen ditugun aukerak.


Horiei buruzkoak irakurtzen ibili naiz atzo eta aukera horiek zabaltzeko ideia bat etorri zait: eta lanaldi murriztuan ari direnenei astean egunen baten edo batzuetan etorri behar ez izateko aukera emango bagenie, lan orduak asteko 3 egunetan-edo betez?

Pentsa dezagun, adibidez, Mendexan bizi den aldundikidea, pertsona nagusi baten kargu egon eta jardun erdian ari dena, egunean 4 ordu betez. Beharbada harentzat, BFArentzat eta ingurumenarentzat komenigarriago astelehen, asteazken eta ostiralean etortzeko aukera izatea, joan-etorrietako ordukada hori saihestuz.

Zer iritzi, aldundikideok?

Ondo-ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
Makinaren erantzun kunplimenduzkoa:
¡Gracias por tu colaboración! La sugerencia se ha recibido correctamente.
Ondo bizi!
 
Eleder