Tuesday, 14 September 2010

LANALDI MURRIZTUKO AUKERAK ZABALDUZ

Beste iradokizun bat bota dut gaur intraneten, blog honetan "FITXAJE KONTUAK" izenez argitaratu  aurrekoa oraindik erantzun barik dagoen arren. Oporretan ote dira arduradunak?
Oso positiboa iruditzen zait BFAn lanaldia murrizteko eskaintzen ditugun aukerak.


Horiei buruzkoak irakurtzen ibili naiz atzo eta aukera horiek zabaltzeko ideia bat etorri zait: eta lanaldi murriztuan ari direnenei astean egunen baten edo batzuetan etorri behar ez izateko aukera emango bagenie, lan orduak asteko 3 egunetan-edo betez?

Pentsa dezagun, adibidez, Mendexan bizi den aldundikidea, pertsona nagusi baten kargu egon eta jardun erdian ari dena, egunean 4 ordu betez. Beharbada harentzat, BFArentzat eta ingurumenarentzat komenigarriago astelehen, asteazken eta ostiralean etortzeko aukera izatea, joan-etorrietako ordukada hori saihestuz.

Zer iritzi, aldundikideok?

Ondo-ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
Makinaren erantzun kunplimenduzkoa:
¡Gracias por tu colaboración! La sugerencia se ha recibido correctamente.
Ondo bizi!
 
Eleder

1 comment:

  1. Erantzuna (egunean bertan etorri zitzaiguna, oriango honetan):

    Planteatzen ari zarena murrizketa metatua da eta aukera hori txandaka lan egiten duten langileei eskaintzen die Aldundiak. Ez zen akordiorik lortu aukera hori ordutegi guztietara zabaltzeko.

    ReplyDelete