Wednesday 22 December 2010

2011ko AGENDA (IV) eta KASUALITATEAK (II, III, IV,...)

Azken idatziko oso antzeko iraodkizunak izan ditugu egunotan.Guk idatzitako 2011ko agenda opariari buruzko iradokizuna, hauek guztiak baino lehenagokoa, oraindik erantzunik gabe... Oso bitxia egiten zaigu zer antzekoak diren denak euren artean, oso homogeneoak mezuan eta itxuran... Hona hemen:
1. El detalle de la agenda (2010/12/17): Es una pena qué un detalle como es la agenda se quede durante todo el año en el cajón de muchos compañeros sin utilizarla,entre los cuales me incluyo.Es un tema que lo hemos comentado en el trabajo y pensamos qué estaría bien hacer una encuesta para saber si este formato de agenda lo utiliza la gente.

Erantzuna (2010/12/17): Se recoge tu sugerencia.

2. AGENDA AÑO 2010 (2010/12/17): ESTOY DE ACUERDO CON LA SUGERENCIA DE LOS COMPAÑEROS SOBRE EL TAMAÑO DE LA AGENDA Y ME SUMO A SU PROPUESTA

Erantzuna (2010/12/17): se recoge tu sugerencia

3. AGENDAS (2010/12/17): Estoy de acuerdo con la sugerencia del tamaño de las agendas. Es de agradecer el detalle pero me parece que debido al tamaño de ellas son poco prácticas y con un tamaño más asequible las utilizaría mucha más gente.

Erantzuna (2010/12/1): Se recoge tu sugerencia.

4. AGENDAS (2010/12/17)
Estoy de acuerdo con l@s compis sobre el cambio de tamaño de las agendas, estas de ahora son muy incomodas y nada prácticas

Erantzuna (2010/12/17): Queda recogida la sugerencia.

5. AGENDA (2010/12/20): La agenda de este año es muy original y bonita pero como dicen mis compañeros poco práctica. Yo todos los años me tengo que comprar una de tamaño bolso y regalar la que me da la Diputación, y es una pena.

Erantzuna (2010/12/21): Queda recogida tu sugerencia.

Laster argitaratuko guk egindakoa eta erantzuna, baietz,... irrikitan gaude :-)!

Ondo bizi!

Eleder

Friday 17 December 2010

2011ko AGENDA (III) eta KASUALITATEAK

2011ko agenda opariari buruzko iradokizuna sartu genuen intraneten, herenegun.
Erantzunik ez du jaso oraingoz, baina gaur zera aurkitu dut, oso gauza kuriosoa.
Iradokizun anonimo bat, gaurko dataz jarria eta erantzundakoa.
Gaia, antzerakoa. Mezua, gazteleraz, oso leunduta. Erantzuna, iradokizuna batu dela. Argitaratuko ote dute eta erantzun, zorrozxeagoa zen honen aitzindaria (egun bi lehenago jarria)?

Izenburua:  AGENDA
Iradokizun data: 2010/12/17: 
SE AGRADE E INCLUSO HACE ILUSION EL DETALLE DE LA AGENDA QUE TODOS LOS AÑOS NOS ENVIAN POR ESTAS FECHAS. NO SÉ EN EL RESTO DE SERVICIOS DE DIPUTACIÓN CUAL ES LA VALORACIÓN, PERO POR LO QUE YO HE PODIDO COMPROBAR EN MI ENTORNO DEDUZCO QUE NOS SERIA MUCHO MAS UTIL UNA AGENDA DE TAMAÑO BOLSO O BOLSILLO, TENIENDO EN CUENTA QUE EN NUESTRAS AGENDAS LO QUE APUNTAMOS SON LOS QUEHACERES DIARIOS Y NO REUNIONES, EVENTOS Y DEMAS... COMO PUEDE SER EL CASO DE LOS JEFES. ASI PUES VOTO POR UNA AGENDA MÁS MANEJABLE PARA QUIENES NO TENEMOS GRANDES EVENTOS QUE ANOTAR.

Erantzun data: 2010/12/17

Erantzuna: 
Se recoge tu sugerencia.
BFAko misterioak...

Ondo bizi!

Eleder

Wednesday 15 December 2010

2011ko AGENDA (II)

Atzo JLB eta JMIri bidalitako mezuen ostean iradokizuna jarri dut gaur aurrekoa moldatuta eta luzatuta, BFAko intraneten.
2011ko agenda opariei lotuta... bestelako proposamenak

JL Bilbaoren eta JM Iruarrizagaren txartel bana barruan, 2011ko agenda jaso dugu, eguberri sasoia delako edo. Borondate ona eskertuko diegu.

Baina beste urte baterako, dena den, opari hori aurreztea edo eraldatzea iradoki gura nuke.

-dirua, lana, eta energia (ingurumenekoa bai eta hori egiten parte hartu duen hainbat jendearena) aurrezteko
-antzeko agendak oparitu izan dizkigute Aldundian azken urteetan. Zertarako? Zenbatek erabiltzen dute horren agenda profesionala behar den moduan? Jende askok zera egiten dugu: amatxuri, umeren bati edo ondokoren bati oparitu berak gero han zirriborroren bat egiteko,... horretarako hobe kuaderno zuri bat...
-kutsu paternalistegia
-Aldundikide guztiok ote daukagu 3000 opari inguru erosteko aurrekontua kideei nahi ditugun opariak egiteko? JLren eta JMren irudia kaltetzen ari gara!
-zentzubako gauzak egiteari uzteko aukera paregabea ematen digu honek, etengabe bere izaera hobetu gura duen erakunde bizia garela frogatuz, ohitura antzuetan lotu barik.
3000 agenda bidali direla. 20*3000= 60000 €. Demagun azken hamar urteetan ere egin egin dela. 60000*10=600.000 €. Ez da gutxi, gero, zirriborrotxu batzuk-eta egiteko!

Hurrengo urteko 60.000 € hipotetiko horietarako ideia bat:  zozketatxo bat. Kide batek, behintzat, jaso dezala sari ganorazko bat :-)!. Jakina beste aukera eder asko daude: ezer ez egitea litzateke sinpleena, baina badakigu hori oooso zaila dena :-)!  http://zenhabits.net/the-art-of-doing-nothing

Ideia horiek lagungarri direlakoan, adeitasunez,

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

pd: iradokizun hau, egutegiei eta zapiei buruz egindakoei lotutakoa da... denak gehituz gero gora egingo lukete nabarmen aipatutako zifrek eta nik-nik-nik jaso dezakedan aginaldoa :-)!

Tuesday 14 December 2010

2011ko AGENDA

Gaur urteroko moduan agenda bidali digute. Agenda modernotxua, tamaina handi xamarrekoa, nahiko fashiona, gris distiratsuzko azalaz,... Open Design markakoa (www.opendesign.it). Hau jasota, JL Bilbao Diputatu Nagusiari eta JM Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen foru diputatuari antzeko mezu bana bidali diet, kontua bideratu nahian eta espazioa ireki nahian. Ea erantzun atseginen bat jasotzen dugun... Hemen azpian mezua:

Egun on, Jose Luis,
zure txartelaz lagunduta datorren 2011ko agenda jaso berri dut. Antza, oparia egiten diguzue eguberri sasoia delako edo. Lehenik borondate ona eskertuko dizuet.
Beste urte baterako, dena den, opari hori aurreztea iradoki nahi nizuke. Arrazoi asko daude horretarako, besteak beste:
-dirua, lana, eta energia (ingurumenekoa bai eta hori egiten parte hartu duen hainbat jendearena) aurreztuko dugu.
-antzeko agendak oparitzen dizkigute Aldundian azken urteetan. Eta zertarako? Zenbatek erabiltzen dute horren agenda bereziki profesionala behar den moduan? Jende askok zera egiten dugu. Amatxuri, umeren bati edo ondokoren bati oparitu berak gero han zirriborroren bat egiteko,... horretarako, aski da kuaderno zuri bat...
-kutsu paternalistegia hartzen diot nik ekimen honi
-zerue sakelatik ordaintzen duzu? bestela, zertarako zure txartela erantsi? Aldundikide guztiok ote dugu 3000 opari inguru erosteko aurrekontua erabiltzea gainerako kideei nahi ditugun opariak egiteko?
-zentzu gehiegi ez duten gauzak egiteari uzteko aukera paregabea ematen digu honek, etengabe bere izaera hobetu nahian ari den erakunde bizia osatzen dugula frogatuz, ohitura antzuetan lotu barik eta berrikuntzarekiko zabal-zabal....
Tira, ideia horiek etorri zaizkit kontu honen harira eta zurekin konpartitu nahi nituen, lagungarri zaizkizulakoan. Gustura elkartuko naiz zurekin, nahi duzunean, honetaz guztiaz patxadaz eta aldarte onenean buruz buru mintzatzeko, eta elkar ezagutzeko.
Adeitasunez,
Eleder Aurtenetxe Pildain
Antolaketa Teknikaria
Ekonomi Sustapen Saila
telef zkiak ersntsi dizkiet, deituko ote nauten edo...

Monday 13 December 2010

CON LA MÚSICA... ¡MUY BIEN :-)! (2010-9-14ko iradokizunari lotuta)

Gaur jarritako iradokizuna BFAko barne-atarian

Me ponen a Andrés Calamaro en la ofi, y empiezo a bailar, me siento feliz en este momento de trabajar en un sitio así. Me doy cuenta de mis errores, por ejemplo, al publicar la anterior sugerencia (HARI MUSILAZ: ¿con la música a otra parte? 2010-9-14).

Como se me respondía en la sugerencia -anónimamente- (...Kasu hauetan, elkarren ondoan bizitzen ikasi beharko da. ) uno aprende a convivir, a relativizar, se le puede ver la cara buena a todo... ¿Quién ha dicho que importe, por ejemplo, que tenemos un hilo musical en el que se nos bombardee constantemente con melosas canciones que casi nunca me gustan tanto como la que hoy me ha alegrado el día, y tiendan a desconcentrarme (¡además, pagando por ello!)?¿Qué importa, por cierto, que una persona a la que también le gusten las canciones en euskara pueda sentirse "bichi rari/discriminadi"? ¿Por una parte hacemos planes de normalización y por otra parte ignoramos completamente el euskara en algo tan elemental?

Lehen aipatutako iradokizun harentzako erantzuna honela amaitzen zen: "Edonola ere, zure kezka zure saileko Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari helarazi diogu." Eskertuko dut oraingoan neure zerbitzuko buruari ezer ez esatea. Nik neuk emango diot eta, nahi badut, neure hizkuntza eta musika zaletasunen berri :-)!

Ondo bizi,

eleder.aurtenetxe@gmail.com

Publizitate korporatiboa, opariak,... egutegiak eta Santo Tomas eguneko zapiak

Gaur jarritako iradokizuna BFAko barne-atarian


Orain dela gutxi, Aldundiko III argazki digitalen lehiaketako irudi zoragarri ederrekaz osatutako 2011ko egutegia bidali digute.

Oso polita, baina gehiegizkoa nire aburuz. Aski dugu egutegia behar badugu, e-mailez orri xume bat jasotzea, eta inprimatu behar duenak inoprimatuko du, ez da? Zertarako horrelako handikeriak? BFAko parteago senti gaitezen? BFA-ATARILEKUren publizitatea egiteko? Publizitaterik eraginkorrena ahoz ahokoa delakoan nago. Beraz, barrukoentzako lana hobeto egiten saiatzea proposatzen diot etxe barrukoak bereganatu nahi lituzkeenari... Behintzat paperetan eta aurreztuko genuke.

Beste gai bat zen, baina, mezu honen pizgarria. Goiko gaiaren parentelakoa. Santo Tomas eguna datorrela eta, azken urteetan Aldundiaren "opari" diren zapi berdeak ikusi izan ditugu kalean. "Debaldekoak", itxuraz. Baina horrelako gauzak ez dira inoiz debalde... Jendearen onarpena jasotzeko trikimailu heldugabeak iruditzen zaizkit. Lehengoaren ildotik, nire iradokizuna: mesedez, norbaitek zapiak oparitu nahi baditu, Santo Tomas egunean, bere sakelatik egin dezala, BFAren irudia alde batera utzita...

Adeitasunez,

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

Monday 6 December 2010

EUSKARAREN ERABILERAZ IRADOKIZUNA

Gaur jarritako iradokizuna BFAko barne-atarian

Aurreko iradokizunaren harian gogoratu zaigunez Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak dira euskaraz lan egiteko gogoz dabiltzanentzako aukera nagusia, euskara ikastaroez gain. Euskararen erabileraren ildo horretatik jarraituz ideia bi botako ditut, ardura duen inori balio bazaizkio edo:


1. Aldundiko proiektu jakin batzuetarako euskarazko lan-taldeak (eguneroko lan kontuei lotutako taldeak) sustatzea, bai sailen barne bai sailen arteko proiektuetarako.

2. Euskarazko trebakuntza-ikastaroak sustatzea.

Antza denez, nahikoa da 5 ikasle ikastaro baten euskarazko taldea osa dadin. Nahiko erreza dirudi, beraz, Aldundian dagoen euskaldun proportzioa kontuan hartuta. Gaur egun ikastaro gehien-gehienak erdera hutsean dauzkagu. Euskaraz nahi duenak ez dauka inongo aukerarik, ia-ia. Nola da posible? Ez al da adierazgarria? Irudikatu, ikastaro gehienak euskaraz balira, langileen arteko euskarazko harremanak ugarituko lituzke horrek, ez da? Eta hori kanpora begira igarriko litzateke, bai? Gainera gaur egun euskaldun batek arlo honetan duen gabezia handia gaindituko genuke, bide batez...

Trebakuntzaren arduradunez gain, uste dut ideia hau euskaren gaineko ardura duen jende guztiak bultzatu dezakeela, nork bere saileko zerbitzu orokorretan proposatuz,... zer deritzozu zuk?

eleder.aurtenetxe@bizkaia.eus

Wednesday 20 October 2010

LANKIDEAK ELKAR TREBATZEN

Proposamena egin dut gaur sailean, trebakuntzari lotuta. Hona hemen:

SAILEKO LANGILEOK ZUZENDUTAKO/EMANDAKO IKASTARO LABURRAK
Saileko jendeak gai sorta bati buruzko sarrera-hitzaldiak edo ikastarotxoak eskainiko ditu.

Nik neuk, informatika gai hauei buruz ikasi nahi nuke, esate baterako, eta baliteke Saileko norbait gai izatea horri buruzko ikastarotxoa prestatzeko.

- Nola Wiki bat erabiltzen hasi?
- Blogak: wordpress/blogger/blogari,...
- Sare Sozialak lan inguruan: zer dira eta zertarako balio dezakete?
- Prezi (www.prezi.com). Jendaurreko aurkezpenak egiteko tresna
- Ikus entzunezko tutorialak egiteko aplikazioak: JING (http://www.techsmith.com/jing)

Denetarikoentzat.

NORK EMANA: SAILEKO KIDEAK. Jarraian hori horrela izatea proposatzeko argudioak:
Sailean ehun lagun inguru gagoz. Jendeak asko daki gai askori buruz, baina gehienok oso gutxi dakigu (nik behintzat) jendeak dakienari buruz. Bestalde, batzuetan badira oso interesgarri eta erabilgarri zaizkigun gaiak baina denbora gutxi daukagu gaia gure kabuz ikasteko.

Beste onura batzuk:
1. Talde batean bilduta arinago eta hobeto ikasi ohi da.
2. Lankideen arteko harreman-sarea aberasteko balioko du.
3. Honen bitartez jendeak esploratzeko eta konpartitzeko joera sustatuko genuke.
4. Ikastaroa emateko ardura hartzen duena trebatu egingo da bi arlotan gutxienez: gaiari berari buruzkoan eta ikastaroak ematearen inguruan
5. Ikastarotxo labur hauetan ikastaro luzeagoen premia agertuko da batzuetan.
6. Beharrak testatzeko modu egokia da.

Nik neuk Espazio Irekiari buruzko ikastarotxo bat eskaini nahi dut eta hori beste fitxa batean azaldu dut.
 
Ondo bizi!
 
Eleder

Monday 18 October 2010

ANTXOAK ALA BOKARTAK?

Guztion ahotan dabil antxoa kontua.


Jende pilo bat gaiaz berba egiten eta elcorreo.es webgunean sartu beharrean. Batzuk fitxaketa kanpoko orduetan ere, asteburu eskasa pasa dabe gaiak sututa. ("Bai, zer lotsa, nik ere Aldundian behar egiten dut"! ). Guztion ahotan dabilen horretarako adierazbideak eskaini behar lituzke BFAk nire iritziz. Bai intraneten (inon ageri ote da gaia eta artikulu ospetsu hori?), bai eta presentzialki.

Niretzako ahoz ahoko berba egitea aberatsagoa denez, zera proposatzen dut: gaiari buruz berba egiteko eta "kantzeladorena" baino hobebide argiagoak abiarazteko topaketa luze bat antolatzea, aldundikideoi eta kanpokoei deialdi zabala eginez.

Gainera, horretarako Espazio Irekiko metodologia sinple bezain eraginkorra proposatzen dut. Hemen argibide gehiago horretaz: http://www.openspaceworld.org/euskara/index.html.

Adeitsu eta samur, zuen ekarpenen zain,

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

(Uztailaren 29an gai honi buruzko idatzia bidali nuen postontzi honetara eta argitaratu ez. Irailaren 29an berriro bidali eta argitaratu ez, berriz. Oraingo hau argitara emango ote?)
Gaur iradokizun hori jarri eta ohiko erantzuna jaso dugu: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da."
 
Ea oraingoan nora doan!
 
Ondo bizi!
 
Eleder

Tuesday 14 September 2010

HARI MUSIKALAZ (¿Con la música a otra parte?)

Gaur beste iradokizun bat. Oporrak izan ditut aurreko astean, baina zer garen aldundikideak, orduan ere lana burutik kendu ezinik, honen inguruko zerbait proposatu behar nuela etorri zitzaidan burura.
Hari musikala kentzearen alde gaude aldundikide gehienak eta horixe egitea iradoki gura dut lerro hauen bitartez. Izan ere, hari musikalak BETETZEN DUEN FUNTZIOA ERRAZKI ORDEZKATU DAITEKE eta hari musikala kenduta honako hauek saihestuko ditugu gutxienez:

1. Kostua. Mesedez, arduradunen batek, esan ahal digu zenbat ordaintzen dugun urtean BFAn hari musikala izateko?

2. Langileen arteko tira-birak (batek musika klasikoa nahi duela, besteak rockanrola eta beste batek isiltasun gozoa... benetan horrelako txikikeriek ere batzutan arazoak sortzen dituzte)

3. Hari musikalaren kontratazio, konponketa,... eta abarrari lotutako lana.

Beste ohar bi iradokizun honen harira:

1. Horrelakoetan piztu ohi zaigun jakinmina: ZEIN DA ISTORIOA?

Zein ote da hari musikalaren jatorria? Noiz eta zergatik ezarri zen hari musikala? Konturatu zaitez, orduko hartan inork jarri izan ez balu eta gaurko arduraduna bazina, zuk zeuk jarriko zenuke?...

2. Iradokizun honen familiakoak izango lirateke berogailua eta aire egokituari buruzkoak, baina ziur aski adostasunerako zailagoak, sistema horien menpe-menpekoak gara-eta gaur egun

Ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
Ea honen erantzunik jasotzen dugun. Orain arte, ohiko erantzun formal-makinala, besterik ez: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da. "

LANALDI MURRIZTUKO AUKERAK ZABALDUZ

Beste iradokizun bat bota dut gaur intraneten, blog honetan "FITXAJE KONTUAK" izenez argitaratu  aurrekoa oraindik erantzun barik dagoen arren. Oporretan ote dira arduradunak?
Oso positiboa iruditzen zait BFAn lanaldia murrizteko eskaintzen ditugun aukerak.


Horiei buruzkoak irakurtzen ibili naiz atzo eta aukera horiek zabaltzeko ideia bat etorri zait: eta lanaldi murriztuan ari direnenei astean egunen baten edo batzuetan etorri behar ez izateko aukera emango bagenie, lan orduak asteko 3 egunetan-edo betez?

Pentsa dezagun, adibidez, Mendexan bizi den aldundikidea, pertsona nagusi baten kargu egon eta jardun erdian ari dena, egunean 4 ordu betez. Beharbada harentzat, BFArentzat eta ingurumenarentzat komenigarriago astelehen, asteazken eta ostiralean etortzeko aukera izatea, joan-etorrietako ordukada hori saihestuz.

Zer iritzi, aldundikideok?

Ondo-ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
Makinaren erantzun kunplimenduzkoa:
¡Gracias por tu colaboración! La sugerencia se ha recibido correctamente.
Ondo bizi!
 
Eleder

Wednesday 11 August 2010

2010eko ANTOLAKETA TEKNIKARIEN OPOSIZIOA BFAn (IV). 71-98 GAIAK (HERRI ADMINISTRAZIOA)

71- Sektore publikoan ari diren langileak. Motak. Eskalak eta azpieskalak. Betekizunak. Hautapen-prozesua. Lan-egoera galtzea.
72- Administrazio publikoan lanpostuak betetzeko moduak. Lanpostuak betetzeko prozesuko faseak: deskripzioa eta ezaugarriak. Administrazio-karrera.
73- Administrazio publikoan ari diren langileen administrazio-egoerak.
74- Administrazio publikoetako lanpostuen zerrendak. Oinarrizko arau-esparrua. Euskal Administrazio Publikoko lanpostuen zerrenda.
75- Giza baliabideen plangintza estrategikoa: giza baliabideen kudeaketa estrategikoa. Giza baliabideen plangintza estrategikoa. Giza baliabideen plangintza estrategikoaren ereduak.
76- Enplegu planak: antolamendu juridikoa. Antolamendu egituren eta lanpostuen aldaketa. Langileei egiteko berriak ezartzea eta postu batetik bestera aldatzea. Enplegu plan batean dauden langileen egoera.
77- Eginkizunen eskuliburua prestatzea: kontzeptua. Edukia. Giza baliabideen zuzendaritzaren onura.
78- Lanpostuen balorazioa eta giza baliabideen kudeaketa: lanpostuen balorazioaren xedea. Lanpostuen balorazioa Funtzio Publikoari buruzko legerian. Balorazio-metodoak.
79- Ordainsari-egituraren azterketa: indarreko legeria. Soldata kontzeptuen eta soldataz kanpoko ordainsarien aplikazioaren analisia. Soldata-politikaren helburuak.
80- Administrazio Publikoan ekoizkortasun-sistema bat ezartzeko metodoa: kontzeptua eta legeria. Bete beharreko baldintzak. Proposamena eta sistemaren garapena. Organoak. Kontrol-mekanismoak.
81- Ebaluazio-sistema formalek arrakasta edukitzeko antolamenduan bete beharreko baldintzak. Ebaluazioaren aurreko baldintzak. Baldintzak ebaluazioan bertan eta ondoren. Ebaluazioaren helburuak: Izan litezkeen emaitzak.
82- Enplegatu publikoen trebakuntza: funtzio publikoan indarrean dagoen legezko eredua.
83- Bizkaiko Foru Aldundiko eta beraren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan-baldintzak araupetu dituen Erabakia. Xedapen orokorrak. Lanaldia, atsedenaldiak, jaiegunak, oporraldiak, aparteko zerbitzuak, lizentziak eta baimenak. Ordainsarien araubidea.
84- Bizkaiko Foru Aldundiko eta beraren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan-baldintzak araupetu dituen Erabakia. Erretiro-sariak, kontsumorako maileguak eta aseguruak. Barne igoera sustatzea. Osasuna, segurtasun eta osasun batzordeak, prebentzioko ordezkariak, eta jarduera toxikoak, nekagarriak eta arriskutsuak. Nola erabili sindikatuko kide izateko, sindikatu-ekintzarako, ordezkaritzarako, parte hartzeko, batzartzeko eta negoziazio kolektiborako eskubideak.
85- Administrazio publikoaren antolamenduaren kultura: antolamenduaren kultura zer den. Ezaugarriak eta elementuak.
86- Administrazio publikoaren antolamenduaren kultura: antolamenduaren kultura eta aldaketa.
87- Administrazioaren eginkizunak eta prozesuak: erakunde publikoen oinarrizko eginkizunak. Administrazio-prozesuak. Administrazio-prozesuen analisia eta arrazionaliazioa.
88- Enplegatu publikoen antolamendua: enplegatu publikoen egituraren ezaugarri orokorrak. Langileen arloko politika eta haien kudeaketa eta administrazioa. Giza baliabideen kudeaketa: faktore garrantzitsuak eta adierazkariak.
89- Erakunde publikoetako kontrol eta informazio sistemak: kontrol-dimentsioak. Kudeaketaren kontrola. Erakunde dimentsioen kontrola.
90- Antolamendua hobetzeko estrategiak: aldaketa-eragileak. Administrazioa modernizatzeko prozesuak.
91- Erakunde publikoetako antolamendua aldatzea: erakunde publikoen bizi-zikloa. Antolamendu-aldaketa interpretatzeko ereduak.
92- Langileen hautapena. Kanpoko hautapena. Administrazio Publikoan indarrean dagoen eredua.
93- Erantzukizun sozial korporatiboa bultzatzea tokiko eta erregioetako erakundeetatik. Zer den ESK: definizioa. Irismena. ESKen tresnak. Erakunde publikoen egitekoa ESKen sustapenean. Erregioetako administrazioen jardunaren hobekuntza.
94- Baliabide elektronikoen bitartez administrazio-prozeduretan gertatu den erraztea eta diseinuaren eraberrikuntza: Administrazio Elektronikoa. Erraztea eta diseinua eraberritzea.  Erraztea eta arautegia.
95- Datuen babesa. 15/1999 Lege Organikoa: xedea eta aplikazio-eremua. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. EAEko 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa.
96- Administrazio Elektronikoa.  11/2007 Legea, ekainaren 22koa. Printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak. Identifikazioa eta autentifikazioa. Erregistro, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak. Agiri eta fitxategi elektronikoak. Prozeduren kudeaketa elektronikoa. Administrazioen arteko lankidetza.
97- 2.0 Administrazioa. Definizioa. Printzipio orokorrak. Tresnak. Ezartzeko eragozpenak eta gakoak.
98- Administrazio Publikoa informazioaren gizartearen aurrean. E-administrazioa: zer den, onurak, arriskuak eta ezartzeko eragozpenak.

Berdez jarritako gaiak, 94-98, 2006ko oposizioko gaiekiko berrikuntzak.

Ondo izan,

Eleder

2010eko ANTOLAKETA TEKNIKARIEN OPOSIZIOA BFAn (III). 28-70 GAIAK (ANTOLAMENDUA-KALITATEA)

28- Antolamenduaren printzipio orokorrak. Printzipioen formaulazio eta mugak. antolamenduaren egitekoa: definizio teorikoa eta eginkizunak. Egitura eta prozedurak. 
29- Antolamendu egituren oinarrizko elementuak. Administrazioaren antolamendu egituren ohiko akatsak. Eredu alternatiboak.
30- Enpresa zuzendaritza. Zuzendaritza eta buruzagitza. Zuzendaritzaren egitekoak. Zuzendaritzaren trebeziak. Zuzendaritzaren agintaritza. Agintaritza eskuordetzea. Enpresaren boterea.
31- Enpresako lan-taldeak: Trebakuntza; eginkizunak; eraginkortasuna; onurak; eragozpenak. Lan-taldean aritzea.
32- Erabakiak hartzea. Faseak. Erabakiak arazoen arabera. Erabakietan eragina izaten duten faktoreak. Taldean hartzen diren erabakiak. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.
33- Agintaritza eskuordetzea: eskuordetzearen definizioa, ezaugarriak eta motak. Zer egin behar den agintaritza ondo eskuordetzeko.
34- Langileen motibazioa. Lan-motibazioa. Langileen motibazioa: bi korronte teoriko handiak. Motibazioa eta beharrizanen arteko hierarkia. Ikasitako beharrizanak. Lan egiteko modua eta lanerako motibazioa.
35- Langileak motibatzeko prozesua. Motibazio instrumentala. Motibazioa lanaren balioaren, igurikizunen eta emaitzen arabera. Laneko helburuak: motibazio eragileak. Laneko konparazioen ondoriozko motibazioa. Langileak motibatzeko teknikak.
36- Enpresaren erabakiak hobetzeko teknikak. Arriskuen ebaluazio numerikoa. Erabakien zuhaitza. AMIA metodoa. Teknikak: «nola» eta «zergatik» hurrenkeran. Taldean erabakiak hobeto hartzeko teknikak. Delphi teknika. Sormena sustatzeko teknikak.
37- Lan-bilerak. Zer diren eta zertarako egiten diren. Lan-bileren faseak. Motak. Profesionalen arteko eztabaidak. Lan-bileretan aritzen direnak: motak eta bakoitzaren tratamendua.
38- Lanpostuen analisia. Helburuak. Jardueren eta egitekoen analisia. Ezaugarriak. Metodoak.
39. Trebakuntza Plana: Justifikazioa. Kontzeptua. Eskaintzari buruzko trebakuntza. Eskariari buruzko trebakuntza. Bien arteko konparazioa. Trebakuntza plana egiteko kontuan eduki beharreko faktoreak. Helburu nagusiak.
40- Trebakuntza plana ezartzeko metodoa. Faseak. Arazoak eta konponbideak.
41- Langileek enpresan parte hartzea. Langileen ordezkaritza-organoak. Enpresa-batzordea eta langileen ordezkariak. Sindikatuen ordezkariak. Ordezkarien bermeak. Langileen batzarra.
42- Negoziazio kolektiboa: oinarrizko kontzeptuak. Negoziazio kolektiboaren prozesua. Negoziazio kolektiboaren faseak.
43- Pertsonen eta lanpostuen arteko egokitzapena. Nolako onurak dituen giza baliabideen antolamenduan. Pertsonen eta lanpostuen arteko egokitzapena: metodoa. Giza baliabideen inbentarioa. Ustiapen informatikoa. Tratamendu berezia duten taldeak.
44- Harrera Plana. Zer den eta helburuak. Faseak. Harrera egiteko eskuliburua.
45- Jardunaren ebaluazioa: zer den, helburuak eta onurak. Jardun motak. Jarduna ebaluatzeko ikuspegiak eta metodoak. Jarduna ebaluatzeko sistemen akatsak.
46- Lehia: zer den. Osagaiak. Ezaugarriak eta motak. Lehiaren araua. Lehien profilak. Lanpostu-multzoak eta gaitasunaren araberako trebakuntza.
47- Bulegoetako eremuen banaketa.
48- Txosten teknikoak. Kudeaketa txostenak idazteko teknikak. Ahozko aurkezpenetarako teknikak. Irudi lagungarriak.
49- Artxiboa. Definizioak. Helburuak. Motak. Etapak. Oinarri teorikoak. Artxiboen tratamendua.
50- Agiriak kudeatzeko sistemak. Definizioa. Agiriak kudeatzeko sistemak eta kudeaketa sistema klasikoak aurrez aurre. Agiriak kudeatzeko sistemak: kontzeptuak eta oinarrizko funtzionalitateak.
51- Europako bikaintasunaren eredua. Bikaintasunaren oinarrizko printzipioak. Irizpide agenteak. Emaitzen irizpideak. Adierazkarien identifikazioa. Emaitzen kudeaketa.
52- Europako bikaintasunaren eredua. Autoebaluazioaren oinarrizko kontzeptuak: hainbat ikuspegi. RADAR matrizea eta nola erabiltzen den. Hobekuntza plana eta autoebaluazioaren emaitzak kudeaketa planean txertatzea.
53- Barruko komunikazioa: definizioa eta motak. Komunikazioaren oinarrizko arauak. Barruko komunikazioaren kudeaketa. Komunikazioan izaten diren eragozpenak. Komunikazio-sareak. Egoeraren analisia: komunikazioaren diagnostikoa. Barruko komunikazioa hobetzeko plana.
54- Barruko komunikazioa: komunikazioa hobetzeko teknikak. Komunikazioa lan-taldean. Sailen arteko komunikazioa. Intranet, barruko komunikaziorako tresna. Intraneta komunikazio-tresna gisa abiarazteko betekizunak.
55- Kalitatea kudeatzeko sistema ISO 9001:2008 Arauaren arabera. UNE-EN ISO 9001:2008 Arauak ezartzen dituen betekizunak. Prozesuen definizioa. Adierazkariak eta helburuak. Kalitate sistemen dokumentazioa. Etengabeko hobekuntza. Kalitate sistema ezartzea eta ziurtatzea.
56- Barruko kalitate-auditoretzak: helburua eta ezaugarriak. Barruko kalitate-auditoretza egiteko metodoak: programazioa, prestakuntza eta burutzapena. Auditoretzaren txostena.
57- Zerbitzu-gutunak: definizioa, helburuak, eduki orokorra eta garatzeko metodoak. Ziurtapenaren betekizunak. Arauen ziurtapena eta administrazio publikoen eremuko zehaztapenak.
58- Kudeaketa prozesuka. Prozesuen mapa. Prozesuen deskripzioa. Prozesuen jarraipena, neurketa eta hobekuntza. Erlazioa EFQM ereduko irizpideekin. Prozesuen araberako kudeaketa helburuak lortzeko. Prozesuen araberako sistemen oinarrizko agiriak.
59- Proiektuen kudeaketa. Plangintza eta kontrola. Proiektuaren faseak. Helburuak. Jardueren identifikazioa. Baliabideak. Epeak eta kostuak. Proiektuak kontrolatzeko tresnak.
60- Proiektuen kudeaketa. Proiektuaren taldea. Proiektuaren burua.
61- Bezeroaren gogobetetzea: kudeaketan daukan eragina. Bezeroen gogobetetzea neurtzeko metodoak. Ohiko adierazkariak. Emaitzen ustiapena.
62- Pertsonen gogobetetzea. Pertsonen gogobetetzean eragina duten dimentsio nagusiak. Laneko giroa aztertzeko galdesortak. Laneko giroari buruzko azterlana egiteko metodoa.
63- Pertsonek parte hartzeko tresnak. Hobekuntzako taldeak eta arazoak konpontzeko metodoak. Bost “s”en programa. Hobetzeko proposamenen sistemak.
64- Buruzagitza: definizioa eta eredu teorikoak. Buruzagitza-estiloak. Buruzagitza, nortasunaren ezaugarria. Buruzagitza, portaera. Buruzagitza ikuspegi humanistaren eta situazionalaren arabera. Egoeraren eta buruzagitza-estiloaren arteko egokitzapena. Egitekoaren eta buruzagitza-estiloaren arteko egokitzapena.
65- Buruzagitza situazionala enpresan. Zuzendaritza erlazioaren aldagarriak. Zuzendarien portaera. Lanbide-heldutasuna: zer den. Lanbide-heldutasuna: mailak. Enpresa zuzendaritzaren kontzeptu situazionala. Zuzendaritza-estilo situazionalak. Buruzagitza-estiloa zehazteko metodoa.
66- Aginte taula. Kontzeptua, ezaugarriak. Onurak. Nola erabil daitekeen kudeaketa publikoan. Ezarpena.
67- Berrikuntza. Berrikuntza, kudeaketa-irizpideak aldatzea. Prozesuak, berrikuntzaren elementuak. Berrikuntza, antolamendurako ahala. Antolamenduaren ikuspegi orokorra. Industria eta zerbitzuak: berrikuntza-jardun konbergenteak.
68- Segurtasuna eta higienea. Lan eta osasun baldintzak. Arriskuen prebentzioa. Arrisku psikosozialak.
69- Ingurumena kudeatzeko sistemak eta administrazio publikoak: EMAS. ISO 14001 Araua; konparazioa EMAS-ISO 14.001 Arauarekin. Parte hartzeko arrazoiak. Ingurumen-eraginak.
70- Ingurumena kudeatzeko sistemak eta administrazio publikoak: EMASen betekizunak. Ingurumenaren arloko politika, auditoretzak eta ingurumen-adierazpena. Politikek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa eta ingurumena kontratazio publikoan.
ngurumena kontratazio publikoan.

44, 45, 46, 48, 56, 57 eta 66. gaiak 2006ko oposiziokoekiko berrikuntzak, antza denez.


E leder

2010eko ANTOLAKETA TEKNIKARIEN OPOSIZIOA BFAn (II). 1-27 GAIAK (ZATI OROKORRA)

1. gaia.- Estatua: Kontzeptua eta osagaiak. Estatu motak. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak.
2. gaia.- Funtsezko eskubide eta betebeharrak.
3. Europar Batasuna. Bilakaera eta erakundeak.
4. gaia.- Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomi estatutuak. Esanahia.
5. gaia.- Euskadiko Autonomi Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: bakarrekoak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak. Ertzaintza. Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa. Lurralde historikoetako erakundeak. Ogasuna eta ondarea. Estatutuaren erreforma.
6. gaia.- Estatuaren eta Euskadiko Autonomi Erkidegoaren arteko Ekonomi Ituna. (BAO, 98. zk., 2002ko maiatzaren 24koa). Aurrekariak. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, abiaburu orokorrak, zerga harmonizazioa, lankidetza abiaburua eta Estatuari bakarrik dagozkion eskumenak. Finantza-harremanak: printzipio nagusiak eta kupoa: kontzeptua. Batzordeak eta Ituneko Tartekaritza Batza.
7. gaia.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru erakundeen arteko harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: beraiei bakarrik dagozkienak, legeriaren garapenezkoak eta burutzapenezkoak.
8. gaia.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru erakundeen arteko harremanei buruzkoa (jarraipena). Finantza eta aurrekontuko autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko ogasun orokorra. Foru ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta foru ogasunen arteko diru-eskuarteen banakuntzari buruzko ideia orokorra. Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua. Herri Kontuen Euskal Auzitegia.
9. gaia.- Espainiako toki araubidea: Konstituzio abiaburuak eta lege araupetzea.
10. gaia.- Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Udalerriaren antolaketa eta eskumenak. Foru aldundiak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean.
11. gaia.- Administrazioaren Legearekiko eta Zuzenbidearekiko menpekotasuna. Zuzenbide Publikoaren iturriak: Legea. Lege-motak.
12. gaia.- Araudia: kontzeptua eta motak. Egiteko prozedura. Arautzeko ahalaren mugak eta legez aurkako araudien kontrako babesa.
13. gaia.- Administrazio Publikoaren nortasun juridikoa. Pertsona juridiko publiko motak.
14. gaia.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea. Administrazio prozedura. Abiaburuak eta ezarpen-eremua. Administrazio prozedurako interesatuen eskubideak eta betebeharrak.
15. gaia.- Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio egintza motak. Administrazio egintzaren osagaiak.
16. gaia.- Administrazio egintzen eragingarritasuna eta haien baldintzapena. Betearaztasuna eta etendura. Beterazpena. Deuseztasuna eta deusezgarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea.
17. gaia.- Administrazio prozedura orokorraren faseak. Interesatuak. Ebatzi beharra. Presuntziozko egintza. Epe-mugak eta epeak.
18. gaia.- Administrazio errekurtsoak. Motak. Lege araubidea.
19. gaia.- Sektore Publikoaren kontratuak. Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen xedea eta aplikazio eremua. Kontratu moten mugaketa. Erregulazio harmonizatua izan behar duten kontratuak. Administrazio kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuen burutzapena eta forma. Baliogabetasun araubidea. Kontratazioaren arloko errekurtso berezia.
20. gaia.- Gastu publikoa: Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren ekonomi ondorioak.
21. gaia.- Uztailaren 6ko 6/89 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsari erregimena:
22. gaia.- 5/2006 Foru Araua, abenduaren 29koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa. Atariko titulua: «xedapen orokorrak» (xedea eta ezarpen-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (abiaburu orokorrak, ekonomi eskubideak eta ekonomi betebeharrak). II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrak (abiaburu orokorrak eta aurrekontuen programazioa, edukia eta onespena).
23. gaia.- Euskara Estatutuan. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Hizkuntz eskakizunen azterketa berezia, araubide juridikoa eta aplikazioa.
24. gaia.- 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa: Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izaera, osaketa eta eskumenak. Eraketa, antolaketa eta jardunbidea. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaketa eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun nagusia. izeneztapena, izendapena, izaera eta estatutu pertsonala. Kargua uztea eta ordezkatua izatea.
25. gaia.- Otsailaren 13ko 3/1987 Foru Araua (jarraipena). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Foru Administrazioa. Arau orokorrak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru arauen proiektuak egiteko prozedura. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio ebazpenak. Ekonomi antolamendua eta kontratazio araubidea.
26. gaia.- Genero ikuspegia: emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko tresna. Genero politika: kontzeptua eta motak. Berdintasuna lortzeko erakunde-tresnak: ekintza positibotik genero Mainstreaming-era. Nazioarteko tresnak. Emakumeen aurkako bazterkeria era guztiak desagerrarazteko ituna.
27. gaia.- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen azalpena. Atariko titulua. Erakundeen eskumenak, erakundeen antolaketa, Euskadiko herri administrazioen arteko koordinazioa, genero-ikuspegia botereen eta Euskadiko herri administrazioen jardueran sartzeko neurriak eta emakumeen aurkako indarkeria. Bizkaian emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta genero politikak ezartzeko Foru Planaren helburuak.

Horiek dira ikasi beharreko gaiak. Antzeko plazetarako oposizioetan ohikoak ditugu.  Eskemak egin, buruz ikasi eta azterketan bota. Laster gehiena ahaztuta. Nork esan zizun funtzionari-plaza baten dagoela zure zoriontasuna?

Eleder

ANTOLAKETA TEKNIKARIEN 2010eko OPOSIZIOA Bizkaiko Foru Aldundian (I)

Esan izan dugu. Asko dauka hobetzeko Bizkaiko Foru Aldundian langileak aukeratzeko prozesuak. Aurreko idatzian aipatutakoaren haritik, badugu esku artean 2010ean deitzekoa (ssssh! oraindik honetaz ezer publikatu barik gagoz eta) den BFAko Antolaketa Teknikarien plaza bitarako oposizioetarako gai-zerrenda. Gai-zerrendaz gain, gainerako inguru-abarrak, norbaitek behar balitu eskatu lasai!

Aurreko deialdian 13 plazetarako lehiaketa iragarri zitzaigun (ikusi lotura horretako 17486-17494 orrialdeak)... Ordukoan Aldundian bitartekeko funtzionario plazarekin lanean gengozen13 antolaketa teknikarion buruetatik atera ziren gaiak. Argitaratu bainbo dezente lehenago bagenekien zer gai izango ziren eta zer material erabili behar zen oposizioak modu errezean prestatzeko. Oraingoa orduko hartan aldaketa gutxi batzuk eginda dator.

Hiru bloketan, beraz, datorren oposiziorako gaiak. Atal bakoitzean zer den azpiko lotura hauetan duzu:
  1. ZATI OROKORRA
  2. ANTOLAMENDUA-KALITATEA
  3. HERRI ADMINISTRAZIOA
 Guzti honen gainean ere galdetu egin digute. Hara bat-batean burura etorri zaizkigun galdera batzuk:

Nork jarri ditu oposizioko azterketetako gaiak? Nola, zer irizpidez, noren proposamenak batuta?
Zein da erantzun zuzena gai bakoitzari dagokionean (batez ere, 2. eta 3. blokeetan)? Zeren arabera zuzenduko dute? Eta gai bakoitzeko bibliografia? Horrek ere argitaratu behar lituzkete gai zerrendarekin batera, ez da?
Zer zentzu dauka idatziako froga batek, buruz ikasteak, azterketa-orrietara botatzeak eta hilabetegarrenean dena ahazteak? Zer bermatzen du, aukeratutako jende horrek buruz ondoen eta arinen idazten dakitela horretaz gain?
 Nola bermatzen digute legeak behartzen dituen berdintasuna eta gardentasuna?
Zer froga objektiboago jar zitekeen? Ba al dago test moduko ariketarik jartzea?
Gai asko horren subjektiboak izateak epaimahaiari gura duen jendeari kalifikazio hobea edo txarragoa ematea errazten du. Horren inguruan errekurtso bat jarriz gero (suposatu, "uste dut kalifikazio hobea merezi nuela") ez dago alde horretatik zereginik. “EPAIMAHAIAREN DISKREZIONALITATE” izeneko kontzeptua asmatu dute horretarako.
 Ondo izan,

Eleder

ATZAMARRA ZERBITZU-BURUAK IZENDATZEKO

Kale burrukean protagonista nagusi izan ei danaren bila nabilela, beste pieza azpimarragarri hau aurkitu dot.

Orain arte, zerbitzu-buruak (aldundiko funtzionarioek lor dezaketen goreneko postua) atzamarrez aukeratzen zituen politikoak. Aurrerantzean, zuzenduko ei dabe, César Martínez de Herediak jakinazo dauenez.

Aurrekoan El Correok berria hemen. Tartean epaiketak izan dira kasu honetan ere. BFA legeen, abokatuen eta epaiketen eremua da, bidenabar.

Eleder

KALE-BURRUKEA

Kostaldeko harri batean bazan batzoki eder bat. Bertako arduraduna, oso atsegina, egunero ateratzen zan ondakinak katuei emoten.

Hantxe Auzoan Bizkaiko Foru Aldundiko Zuzendari bat bizi zan. Honek, baina ez ei zituen horren gogoko katutxuek.

Zer baldintzatan ez dakigu ondo, baina, antza danez, sua atera zan egun baten.

Gizonak batzokiko arduraduna gogor hartu ei dau eta orman kontra jo-edo.

Epaitegian dago salaketea jarrita, eta herri horretako kaleak kartelez josi ei dabez, alderdiko zigiluz, katuei jaten emotea eragotzi behar dala ta,...

Alderditik deitu ei dabe Zuzendari hori azalpen eske. Berak sano-sano bota ei dau "batzokiko arduraduna zala? hori ez nekien ni, bada! Zerbitzari arrunt bat besterik ez zala uste izan nendun,..."

Herri txikietatko kontuek. Bizkaiko Foru Aldundia ere herri txiki baten modukoa dogu.

Ondo bizi!

Eleder

IRAGARKIAK: GETXOKO (edo gertuko kostaldeko) ETXE-ZAINDARIAK

Iragarki hau jarrita izan dut hilabete maiatzaren 20tik gaur arte, GURETZAT izeneko txokoa dago-eta BFAko intraneten. Berririk ez horren inguruan... Jakina, blog honetan nahiko tokiz kanpo geratuko da idatzi hau, baina osagarri izan daiteke era berean.
Getxo aldean bizi, eta udan alde egin behar, merezitako oporrak gozatzera?
Baina, etxea bakarrik uzteko bildur?
K-O-N-F-I-A-N-T-Z-Ako norbaiten bila baina inor aurkitu ez?

Hemen gaude zu laguntzeko gertu! Geuk egingo dugu etxearen kargu, zure ametsetako txoko gozoanlaaaaasai egon zaitezen ...

Prozedura? Egun batean kafea elkarrekin hartu, berbaz hasi, eta ordubeteren buruan, baietz bi aldeen ingurukoak diren lagun mordoska aurkitu!

Eleder    2010/05/20

Friday 30 July 2010

FITXAJE KONTUAK

.--------------------------------------
... Gaur berandu ibili gara: 7:47etan fitxatu. Horren ordutegi estua dogu ze ganoraz armoztako astirik bez etxean. "Gorliz" tabernan 2,50 €takoa itzela da: zukua, pintxoa eta kolakaua. 8:30etarako bueltan ginen, zintzo-zintzo.

Hasteko, hotmail kontua ireki eta etxeko gauza pare bat eta gero ohiko elcorreo.es, eroski,es, fotocasa.com eta horrelakoak. Ingurua isil-isilik. Basamortua dirudi. Danak antzeko zereginetan gabiz, segurutik.

9:30ak ja, haizean pasetan ari jaku goiza! Bizkor, postontzi korporatiboa (MICROSOFT Outlook) zabaldu behar dot oin eta Mireneri idatzi, kafe-ordua lotuteko! Artean ziren beste meZZu batzuk (ai, egunen baten nauk be holango bat idatzi ahal banendu, klik egin eta 2000tik gora lagunenganaño atoan!). Bai eta nagusiaren enkargutxuren bat, baie horrek etxongo dau apur baten...

11etakoa luzatu egin jaku ohikoa baino gehiago. Hareri eta honeri maskalak jaten ibili gara gaur be, ia 12ak arte!

Bueltan papelito pare bat mahaigainean. Di-da bideratuko doguz eta 13ak hortxe dekoguz. Gaur barikua danez, marianitotan! Berehala doa denborea gustura gagozenean, eta 14:27etan, "ala lagunak, asko maite zaituztet (fitxaje-orduetan, batez be), baie fitxetan joan behar naz. Astelehenean kontauko dostezue gehiago!"...
_______________________________________

Lagun batek bidali berri didan mezu horrek, irribarreaz gain, galdera hauek iradoki dizkit:

  1.  NOLA FUNTZIONATUKO GENUKE FITXAJE-MAKINARIK EZEAN?
  2.  HORRELAKOETAN, MAKINEK KONPONTZEN AL DIZKIGUTE ARAZOAK ALA SAKONAGO JO BEHAR GENUKE?
  3. NOLA NEURTZEN ETA BALORATZEN DUGU FUNTZIONARIOAK FITXAJE-ORDUTEGITIK KANPO LANARI EMANDAKOA?
  4.  ZER EGIN DEZAKEGU ASTELEHEN GOIZETIK OSTIRALERA ARTEKOA EMANKORRAGOA ETA GOZAGARRIAGOA IZATEKO?
  5.  FUNTZIONARIOEK DIPUTAZIOAREN HELBURUAK (HANDI ETA TXIKI), ZEREGINAK, EGITEKO MODUAK,.... ETA ABARRAK JARTZEAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZATEAK ZER ERAGIN IZANGO LUKE MOTIBAZIOAN?
  6. NOLA SUSPERTU GENEZAKEEN PARTE-HARTZE HORI?
Eta zuk, zer deritzozu?

Asteburu on eta opor onak!

eleder.aurtenetxe@gmail.com

Tuesday 13 July 2010

BESTELAKO OPOSIZIOEN ALDE (III): BFAn antolaketa teknikarien oposizio "berezia"

Argi dago. Instituzio handiegiak dauzkagu. Jende gehiegi bertan. Herria erakundearen zerbitzuko, alderantziz izan beharrean. Aukeraketa-prozesuek argi uzten dute. Guztiz manioulagarriak eta nahiko manipulatuak dira, dakidantxuaren heinean. Urte batzuk daramatzat erakunde publikoetan lanean eta uste hori gero eta argiago.

Datorren urtean ANTOLAKETA TEKNIKARIEN oposizioa omen dator Bizkaiko Foru Aldundira. Oraindik ez da publikoa. Oposizio horretako azterketetarako ikasi beharreko gaiak erabakitzen ari dira uda honetan.

Gai horien barririk baduzu? Nora joko zenuke gaion barri izateko (publikatu aurretik, jakina, "lehiakideen" aurretik, udazkenera itxaron barik,...)? Aldundiko langile aukeraketa zerbitzuan lagunen bat bai? Unibertsitatean Lan Antolaketa Sailean, beharbada? Sindikaturen baten? Akaso, Aldundian antzeko plazak betetzen ditugun teknikarion artean? Beharbada alderdi politikoaren tabernan?

Bide-zidor asko daude, bai, legeari tururu egin eta "lehiakideei" aurre hartzeko. Kontuz, gero, baina. Aldundian nagoen azken aldian jabetu naiz. "Bide-zidor, bihotz lehor,... eta bizia pilulari zor".

Ondo bizi!

Eleder

io: laaaaasai, gaion barri dakigunerako botako dogu-ta blog honetako lerro-artera!

GGGGG!!! GAUR GAZI-GOZO: GIPUZKOARA GUR'OT ;-)!

Aldundiko kontuez nolabait askatzeko ekin genion blog honi. Aireztatzeko, barru eta kanpo, zelanbait. Hona hemen aire kirastuko puskertxu bet:
Gure mundutxoa (Aldundikoa eta beste, baztarrotan, antzeko) barregarria izan daiteke, ondo begituz gero. Goenkalen bezala, BFAn "maixiatzea da lege/lagi-zar ;-)".
Atzo bertan jakin izan dodan zerbait: norbaitek galdetu egin omen dio nire ezagun bati: "Egia al da Eleder hau KOMUNA batean bizi dana?". Ziur aski, kaka-tokia eta komuna pareko mailan dagoz jendea sailkatzea eta mailakatzea hainbeste maite duen jende-modu honen buruan. Hori bota ei duen norbait horrek, aurreko idatzian aipatutako oposizio-aferan zeresan eta erabaki-puntu zuzena du, antza.
Ai, ai, ai!!!

Bizkaia maite, "Gipuzkoara gur'ot ointxe bertan!" botako neuke horrelakoetan bat-batean, baina badakigu zuk eta nik antzera gabiltzala auzootan eta berotako ateraldi "traidore" hori izenbururako irizpide jolastiak ekarri duela, gehiagoko barik.

Azkenean horrelako ziztadek eragin eskasa euki behar dabe. Zelan erantzuten dotsegun, hortxe gakoa. Nik neuk argi daukot: komunera noa oraintxe bertan, askatu behar dot eta ;-)!

Ondo bizi!

Eleder

Monday 24 May 2010

PARTE-HARTZEA eta IRADOKIZUN POSTONTZIA (I)

Eta biharamonean aurreko idatziaren erantzuna heldu

Fecha de respuesta: 20/05/2010
Respuesta:
Zure galderan planteatzen duzun gaia Aldundian dauden sindikatuekin negoziatzen den gaietako bat da. Sindikatu horiek proposamenak egiten dituzte, gaian interesa duten taldeen proposamenak kontuan hartuta. Horregatik, ez dauka zentzurik proposamen pertsonalak egiteko foro bat zabaltzeak. Hala ere, egokitzat jotzen baduzu, Funtzio Publikora bidal ditzakezu zure ekarpenak. Organo horrek aurkeztutakoa aztertzeko konpromisoa hartzen du.


PARTE-HARTZEA eta IRADOKIZUN POSTONTZIA (II)

Aldundiko intranetean daukagun iradokizun-postontziari buruz idatzi dut iradokizuna gaur bertan, aurreko erantzunak hotz utzi nauela eta. Hona hemen:

"Postontzi honek (edo, beharbada, diseinatu behar genukeen ordezko tresna batek) bere rola hobeto egin dezan guztion ekarpenak biltzea proposatzen dut.

Hona hemen galdera batzuk, bidea zabaltzeko eta ekarpen gehiago biltzeko:

1. Zein da postontziaren sorreraren historia (noren ideia, zer asmoz,...)

2. Betetzen ari ote da bere rola (jende askoren sormena ondo bideratzea antolakundea hobetzeko)? Hobeto bete zezakeen?

3. Zein da bere funtzionamendua (Foro edo berri-taldean arauak agertzen dira; hemen ez dut halakorik ikusi)?

4. Zein da arduraduna?

5. Zelan hobetu dezakegu sistema (prozedura, parte hartzea, testuen formatoa,....)?

6. Aldundikideok sindikatuen edo Funtzio Publikoaren bidez jorratu behar ote ditugu horrelako gaietan ditugun ideiak?

7. Erabiltzen hasi eta ulertu izan dudanaren arabera, honela funtzionatzen du IRADOKIZUN POSTONTZIAK, gutxi gorabehera:

a. norbaitek iradokizuna bota
b. postontziaren arduradunak erantzuteko pertsona egokia aukeratu (???)
c. arduradun horrek erantzun, sinatuta edo sinatu gabe (zergatik?)
d. bidea zabaldu duen horrek erantzuteko, gauzak argitzeko, ideia gehiago emateko edo galdetzeko aukerarik ez
e. beste inoren iritzirik biltzeko modurik ez

Pentsa al dezakegu iradokizunei etekin handiagoa ateratzeko prozedura eta formato egokiago batez?

8. Zer informatika-tresna izan daitezke egokiak horretarako?"

Iradokizuna sartu eta berehala, " Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da." erantzun dit makinak. Egin beharrekoa egin osteko atsegina!

Ondo izan,
Eleder

Wednesday 19 May 2010

BESTELAKO OPOSIZIOEN ALDE (II)

Laster etorri zait erantzuna arduradun batengandik (ordu bi pasatu barik, argiratatuta zen). Hona hemen:


Kaixo Eleder, ez nator bat esaten duzunarekin. Zuk parte hartutako prozesu hori gardena , publikoa eta berdinatsun balditzetan garaturik izan zen. Egia bada zuek 13ok gaiak aukeratzea, jakin dezazun guk ez genuen ez horrela eskatu ezta plangintzatu ere. Guk zerbitzu orokorretara jo genuen, eta handik etorri ziren gaiak. Prozesu guztiak hobe daitezke, eta honek, seguro, hobekuntza eremu handia dauka, eta zure mezua jasoz gero horretan sakondu dugu, baina berdintasun baldintzak eta gardentasuna bermaturik egon ziren eta horretan jarraituko dugu.

Ondo izan eta ea honetan sorte handiago daukazun!!!!!

Nora ote doa hau dena? Ziur aski, honelako kinka "larriak"planteatzea da hobekuntzarako lehenengo urratsa.

Ondoren, beste hau erantsi blogari honek:

Oso ondo. Neu ere prest naukazu prozesu hau hobetzen laguntzeko.

Dena den, oposizioan galdetu beharreko gaiak "barruko 13 hautagaiok" aukeratuak
izanda, barrukook oposiziorako ikasi beharreko gaiok zeintzuk ziren askoz
lehenago jakinda eta gai horien laburpenak esku artean izanda, berdin izango
luke aukera oposizioa ateratzeko "kanpoko jendeak"?

Berdintasuna eta gardentasuna?

Nik ere zorte ona opa dizut, hobekuntza-eremu handia izan dezakeen prozesu honetan zein beste edozertan. Arestian esan bezala, hemen naukazu laguntzeko gogoz.

Ondo bizi!
Eleder Aurtenetxe Pildain

Nora ote goaz hasitako bide honetan? Ziur aski honelako kinkatxoak behar dira edozein prozesu hobetzeko bideari benetan ekiteko.

BESTELAKO OPOSIZIOEN ALDE

Bizkaiko Foru Aldundiko intranetak iradokizunetarako txoko bat ematen digu bertako langileoi. Gaur hitz hauek bota ditugu bertan:

Bilbon, 2010-V-19

Eguerdi on,

duela 3 urte aldi baterako antolaketa teknikari gisa ari nintzen lanean. 13 lagun ginen antzeko plazetan.

2007an 13 antolaketa teknikarirentzako plaza finkoak betetzeko oposizioa etorri zen. Oposizioko lehenengo azterketetako gaiak "barruan" ginen 13 lagunenengandik atera ziren.

TXAPUZA HANDI BAT.

Kanpoan geratu nintzen.

  • Onena: horixe. Prozesu ustel haren alaba den plazarik eskuratu ez izana.
  • Txarrena: horrelako txapuza handi horren lekuko izan, aurka egon eta esan arren, horrela atera zela: txapuza ustel, handi, mots hura.

Atzo hasi naz barriro Aldundian aldi baterako plaza batean. Diotenez, datorren urtean dator oposizioa berriro ere. Oposizio-prozesu hau askoz hobeto diseinatu behar dugu, azterketetako gaiak aukeratzetik bertatik.

Gardentasuna, berdintasuna, publizitatea,... berma ditzagun, egin behar den moduan.

  • Parte hartu nahi duzue guzti hau askoz modu justuagoan, produktiboagoan eta dibertigarriagoan eman dadin etorkizuneko oposizioetan?
  • Nork du ardura aurreko oposizio hartakoa berriz gerta ez dadin? Mesedez
    jarri harremanetan.
  • Zelangoak izan behar lukete oposizioko gaien aukeraketa-prozesuak, azterketen diseinuak eta zuzenketa irizpideak?

Honen inguruan asko egon daiteke berba egiteko. Irekitako espazio hau oso emankorra izango delakoan, ondo bizi!

eleder.aurtenetxe@bizkaia.net

Mezua idatzi eta kili-kili gozo bat bihotzean nuela onartu-klika egindakoan, honela erantzun dit makinak: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da".

Zer poza, makinaren atzean dauden lankideak horren atsegin handiz har bezate mezua, jinkoarren!