Nora ote doa hau dena? Ziur aski, honelako kinka "larriak"planteatzea da hobekuntzarako lehenengo urratsa.Kaixo Eleder, ez nator bat esaten duzunarekin. Zuk parte hartutako prozesu hori gardena , publikoa eta berdinatsun balditzetan garaturik izan zen. Egia bada zuek 13ok gaiak aukeratzea, jakin dezazun guk ez genuen ez horrela eskatu ezta plangintzatu ere. Guk zerbitzu orokorretara jo genuen, eta handik etorri ziren gaiak. Prozesu guztiak hobe daitezke, eta honek, seguro, hobekuntza eremu handia dauka, eta zure mezua jasoz gero horretan sakondu dugu, baina berdintasun baldintzak eta gardentasuna bermaturik egon ziren eta horretan jarraituko dugu.
Ondo izan eta ea honetan sorte handiago daukazun!!!!!
Ondoren, beste hau erantsi blogari honek:
Oso ondo. Neu ere prest naukazu prozesu hau hobetzen laguntzeko.
Dena den, oposizioan galdetu beharreko gaiak "barruko 13 hautagaiok" aukeratuak
izanda, barrukook oposiziorako ikasi beharreko gaiok zeintzuk ziren askoz
lehenago jakinda eta gai horien laburpenak esku artean izanda, berdin izango
luke aukera oposizioa ateratzeko "kanpoko jendeak"?Berdintasuna eta gardentasuna?
Nik ere zorte ona opa dizut, hobekuntza-eremu handia izan dezakeen prozesu honetan zein beste edozertan. Arestian esan bezala, hemen naukazu laguntzeko gogoz.
Ondo bizi!
Eleder Aurtenetxe Pildain
Nora ote goaz hasitako bide honetan? Ziur aski honelako kinkatxoak behar dira edozein prozesu hobetzeko bideari benetan ekiteko.
No comments:
Post a Comment