Wednesday 14 February 2024

Maita eta zaindu espazio publikoa

 


Gaur argazki hau aurkitu dut lanerako intranet aplikazioan:


Ez nuen ulertzen.

Pantaila batetik lehengora edo hurrengora egiten izan dudanean, honelako argazki koloretsua.

Maitasun erromantikoari buruz, gainera?

Geroago jabetu naiz, "Bizkaia" marka darama. Hau da BFAk berak sustatutako zeozer. Eta gero, kontxo, bai, gaur otsailaren 14 (San Valentín). Eta horri begira egon behar gara?

Konturatu naiz gero, 

Lotura bat zeukan argazkiak, eta hau irakurtzera bideratu nau (eta nik jarraitu): Aldundiak kanpaina bat jarri du martxan maitasun erromantikoak ezkutatzen dituen desberdintasunei buruz hausnartzeko - Komunikazioa - Bizkaia.eus.


Irakurtzen ibili naiz, eta zer pentsa asko eman dit. Distraitu. Eraman nau idatziak, eta gertaerak. Lerro hauek idaztera ere. Hori eskertzzen diot "aparatoari". Gogoeta egitea eta hori zabaltzeko bulkada.

Zer dela eta BFAn lanean ari garela ere,"komunikazio" kanpaina = propaganda? 

Lantokiak gero eta antza handia dauka azoka xelebre bategaz.


Propaganda eta publizitatez jotzen gaitu behin eta berriro erakundeak berak. Hemen giltzapean gauzkatenez, eta ezin ihesi (norberak aukeratuta), to gaur kanpaina bat, bihar hauteskunde kanpainako saiotxo bat, etzi mitina. Berdin dio gaia zein den: "Tour de France"; "maitasun erromantikoa"; "euskara"; "aldaketa klimatikoa" "digitalizazioa"edo "Covid19", hemen erakundea, gatibu gauzkan funtzionario, herritar, funtzerritarrak euren matraken jomugan.

Azken aldian buruan dabil, nola erabili behar genuke lantokiko espazio publikoak? Nork agintzen du hor? Zer jarri ahal dogu, zer ez? Zelan arautu hori?

Argi legoke kontua, bakoitzak bere tokitxoan, bere kaxa jarri pegatinak, afitxak, propagandak. Beste tarte jakin bazuk, publikoagoak, bakoitzak gura duena jartzeko argitara. 

Eta gainerako tokiak, hutsik. 

Hemen arazoa zera da, gainerako toki horiek, etengabe inbbaditzen dizkigutela. Nortzuk? Zabaltzen dituzten mezuei begiratuta, "goikoak" direla ematen du.

Zelan horri buelta egin?