Thursday 16 May 2024

Eslovakian, Robert Fico lehen ministroa tirokatua

Robert Fico (Eslovakiako lehen ministroa) hiltzen saiatu dira atzo, antza. 

Dr. Makis-en eskutik honela jakin dugu:"shot in assassination attemt after rejecting WHO Pandemic Treaty"

"Slovakia's Prime Minister Robert Fico shot in Assassination Attempt today after rejecting WHO (World Health Organization / OME / Osasaunerako Munduko Erakundea)  Pandemic Treaty"

Read on Substack
Horri buruz idatzita: Eslovakian prime minister who opposed WHO Pandemic Treaty shot in assassination attempt - Todayville

Juraj Cintula izan omen da tiro-emailea. Idazlea eta poeta. Ez bakezalea, horratio be! Fernando Morás-ek informazio ugari gizon honen historiari buruz. Eta Pandemic Treat delakoari buruz aipamenik ere ez, Bai, Robert Fico-k hainbeste etsai handi ei dituela dio berak.


ge

Wednesday 15 May 2024

Burua zaindu. Botikina

Nork bere burua zaindu behar dugu. Hemen autodidaktentzat osatzen ari garen liburu zerrenda

Burua jan nahi digute handik eta hemendik botere indar ugarik.


(FIB: fashionably irrational beliefs)

Propaganda eta matraka, ekin eta ekin, han, hor eta hemen.

Eta, eremu jakin batzuetan oso oso jakintsuak izan arren, harrigarria, horrelako iruzurrak sinistu egiten ditugu askota. Nola liteke? Hemen horren azalpen bat: Why Smart People Believe Stupid Things (odysee.com).

Aurrezaintzarako eta nork bere burua jagoten laguntzeko, zerrendatuko ditugu hemen informazio ale interesgarriak.

1. Vernon Coleman-en eskutik bideoa eta idatzia, eutanasiaren propaganda desmuntatzen: They want to kill you – Here’s how they’ll do it (vernoncoleman.com)

Vernon Coleman-en kasua oso argi agertu da botereko psikopatek nola jokatzen duten, komeni ez zaizkien egiak esaten dituztenak baztertzen saiatzeko. Hara, bere webgunetik:

"Like all qualified medical doctors who have told the truth about covid-19, Dr Vernon Coleman has been repeatedly lied about and libelled on the internet and in the mainstream media. In March 2020, after studying the covid death figures and comparing the death statistics in the UK to that of previous years, Dr Coleman said that the threat of covid-19 had been wildly exaggerated and that there was no pandemic. In that first video, he warned that the pandemic fraud (or hoax) would result in the deliberate, cold-blooded deaths of many old people (which it did), the introduction of mandatory vaccinations and the disappearance of cash (now a serious threat). As a result of his video, his Wikipedia page was deliberately and dramatically changed by government employees and used to 'monster' him. All his lifetime achievements were removed. Without any evidence or justification he was, among other things, labelled a 'conspiracy theorist' and said to be 'widely discredited'. Google, which works with Wikipedia, reproduced the lies in an attempt to discredit him, so that nobody would believe his warnings. Biographies on www.vernoncoleman.com include references."

Jack King-en liburu honetan oinarritu da Vernon Coleman, bere idatzia eta bideoa egiteko. Eutanasiaren propaganda itzela egiten ari direla salatzen du, xede argi nagusi batez:  dirua irabaztea.

2. Kuriosoa, gure garaiotan hainbeste aipatzen izan daben Jesukristo/Jesus/Josutxu. Bizi izan ote zen inor holakorik? Welcome to Enlightenment! – Religion: the Tragedy of Mankind. Articles by Kenneth Humphreys (jesusneverexisted.com)

Liburua: 

Zer dio egileak (Kenneth Humphreys)?
"Why is a hardcore atheist drawn with such passion and commitment to Jesus studies? Humphreys' answer is unequivocal: Jesus is a myth, a syncretic creation from antiquity. But Christianity is very real, and has a history which is both fascinating and terrible. Christianity isn't really about Jesus but about humanity, its follies and its fantasies, its capacity to deceive and be deceived. Above all, it is about an institutionalised ideology which has had, and continues to have, a criminal and corrosive effect on humanity. That is more than enough reason to study it closely."
Hemen bideo laburtxuak, azalpenekin: JesusNeverExistd - YouTube










Tuesday 14 May 2024

Kissinger, Killinger

Maitasuna eta mosuak baino, asasinatzeak eta hilketak gogokoago zituen, antza, Henry Kissinger-ek.

Etxean, inguruan, umetan,ospe ona zeukan. "Kissinger"-ek, gure haurtzaroan, gizon argi eta ahaltsua adierazten zuen.

100 urte arte bizi izan da. Botere-gose aseezinekoa omen genuen Henry. Oso tipo desorekatua, antza, eta, beste asko legez, eragin ikaragarria eta hilgarria izan duena bere bizitza osoan. Berak esanak omen:

"Boterea, afrodisiako gorena"

"Ilegalkeriak berehala egiten ditugu; inkonstitutzionalkeriek eguteko denbora apur bat gehiago behar izaten dugu"

Propagandan maisu. 1973an Bakearen Nobel Saria jaso be! Eta itzalpeko jokoetan beti. AEB-CIA-Storesner, Videla, Pinochet (Allenderen erahilketa), Fidel Castro,....  

Futbolzalea. Ba 1978an Argentinak Mundiala ustelki irabaztean eren HK izan ei zen, itzalpeko "crack" nagusia!

Txiki-txikitatik biolentzia ugari inguruan, eta horren trauma itzel batez bere bizialdi osoan? Osatu gabeko trauma, eta horrelako izaera psikopata hiltzaile bat?

Elyzabeth alaba, oso urrun bizitza publikotik. Eta David semea, antzean fokoetatik ihesi, Conaco produktorean, zinema munduan eta 4 seme-alaba. Ez batak ez besteak ez du aitaren bidetik jo, antza, zorionez.

Los Liberales-eko taldeak dokumental hau eman digu, informatzeko eta hausnartzeko asko ematen du honek:

 

Eta beste hau, Esapinian eta munduan Kissinger-ek izandako eragina. Honen arabera, CIA, Carrero Blancoren hilketaren arduran, Cristina Martín Jiménez-ek argi-argi dauko behitzat.

Berrian honela eman zuten HKren heriotzaren berri

ETB-Kissinger, bilatu, eta ezer ez aurkitu. Ze arraroa!

Kissinger baten rolarekiko irakurketa ulerberagoa, esaterao, hemen

Monday 13 May 2024

Gobernua, iruzurrik handiena?



Gobernuari buruz hausnartu behar genuke funtzerritarrok.

Zertan eman gure bizitza, erabaki garrantzitsua baita.

Hara, 2023ko liburu interesgarri bat, hausnarketan lagun: New 5th Edition of “Government”- The Biggest Scam in History… Exposed! Now Available - Government Scam (government-scam.com)

Izenburuak dioenez, gobernua (eta administrazio erakunde osoa, gehituko dugu), historiako iruzurrik handiena dugu. Bai ote?

Askotan ari gara esaka, BFAn ere horretaz haunartu behar dugula. Zer egiteari utzi, beharbada, desagertu arte erakunde gisa. Sistema eraldatzen.

Hemen elkarrizketa interesgarri bat, liburuaren gainean. Egilearen inguruko informazio gehiago hemen.

Hausnartze on!

ge



Wednesday 8 May 2024

Francisco Bergoglio, jesuitak, Deustuko Unibertsitatea eta BFA. Desagertzen lagundu?

Hau aurkitu dugu gaur: Carlo María Viganò-k 2018ko gutun ireki baten Francisco Aita Santua salatzen du eta dimititzea eskatzen, Theodore Mc Corrick-ek hamarkada pìlo baten ume-gazteak sexutan behartzen zituen, eta artean, zurrumurruak eta salaketak izan arren elizan bertan, gora eta gora egiten zuen hierarkia santuzalean. Aita Santua (Francisco Bergoglio), 2013tik jakitun izan arren, ezer egin ez, bere aholkulari hurbila zen Theodorekiko. 

Francisco hau itzelezko pieza omen da. Argentinako gure lagun Nicolasek 11 ordu luzetako dokumentala eman dio, ikerketa argi eta zorrotzaren ondorioz (zetako zinemara joan? Hobe dokumentalak, errealitatea fikzioa baino handiago!). Jesuitei buruzko ikarragerikeriak aipatzen ditu. Loiolako Iñaki gurea / San Ignacio de Loyolari (Iñigo Lopez de Loyola, "pobre de bondad" gisa sinatzen omen zuena ;-) buruz, hainbeste datu. 

Gure erakundeek goratzen duten gizon hura eta botere handia ematen diegun jesuitak beste muturrean izan behar genituzke, beharbada? Erakunde/errakunde gisa desagertzen lagundu behar genieke?

Baiezkoan gaude, eta geu BFA izanik, horretan lagundu behar dugu. 

Lagundu diezaiegun jesuita gaixo ustelei bergizarteratzen. Delituak eginda dituztenak, zorrak ordaindu ditzatela ere bai. Eta Deustuko Unibertsitateari eta haien hegalpekoei (eta berdin, edozein eliza erakunderi) herritarron poltsikoetatik harrapatutako diru publikoak bideratu? Ez eta pentsatu ere.

UNAI REMENTERIAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO PRAKTIKA JURIDIKOKO ESKOLAREN 50. URTEURRENA OSPATU DU - Komunikazioa - Bizkaia.eus

Eten ditzagun haiekiko diru-laguntza bide ustelak. 

Errespetatzen dugu edozein sinesmen, baina, herritarrei diruak harrapatu behar dizkiegu, jesuita eta elizei ezer emateko? Argi dugu ezetz. Gizaki bakoitza gai da bere dirua zeini emateko erabakitzeko, ala horretarako be administrazio erakunde bat behar dugu?

**************

Uste genuena baino askoz sistemikoagoa da ume eta gazteen sexu abusuen drama. Elizak, politikariek eta botere ekonomikoak bat egiten dabe kontu hauetan (hementxe, gurean, handi, esaterako, Kote Cabezudo, Odon Elorza eta abarren kasua), oso oso aspalditik. Eta trauma latza uzten du biktimengan eta gizarte osoan. Errepikatzen eta handitzen den bola hori geldiarazi behar dugu eta trauma horiek gainditzen lagundu.

Bertoko elizpeko sexu abusuen drama hau betiko amaitzen laguntzeko, honelako harietatik tiraka hasi gara:

Sistema eraldatzen hainbeste zeregin daukagu. Aspertzeko astirik ez. Eta elkarren artean egin behar dugu. Auto-eratutako funtzerritarren sare hazkor eta sormentsu baten.

Nor gogoz?

ge


ps. Bide batez, beste proposamen bat, Elixabete Etxanobe eta abarrek egin beharrekoa egin dagien: utziko diogu San Ignacio-rena ospatzen? Izan gaitezen aitzindari BFAn eta libre utzi dezagun uztailaren 31, norberak erabakitzeko jai hartu edo bulegora sistema eraldatzen etorri pozik. Azken batean (bizkaitar sutsuontzat), Loyolakoa gipuzkoarra ez al zan ;-)?

San Ignacio de Loyola-ren aldeko ereserkia (hemen behean)

nahiko zintzoa, azken baten, 

bakeari buruzko oso iritzi bestelakoa izan arren guk

Inazio gure patroi handia
Jesusen konpainia
fundatu eta dezu armatu

ez da ez etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean

nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik inpernua!

Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia

garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Fedeak, ez kristau nereak
ez dauka beldurrik inongo aldetik

Inazio hor dago
beti ernai dago
armetan jarria
dauka konpainia
txispaz armaturik
bandera zabalik,

gau eta egun
guk guztiok bakea dezagun,
beti gau eta egun
gau eta egun".

(si vis pacem, para bellum?)