Monday 29 April 2024
Burujabe ala burujale?
Sunday 28 April 2024
Peter. Eta Peter-en sozioak, zer? Eta guk gainerakook?
Albisteak ikusten nabil.
Etxean TV-rik ez dagoenez, azken aldian
Nicolás Morás-en albistegia begiratzen dogu sarri.
TV kate nagusietako ohituraren ordez (lur-jota, noraezean, buruko osasuna jota eta oreka galbidean) uzten gaituen propaganda eta "albiste" metrailakada baten ordez, egunean gai baten murgiltzen da sakon gure Nicolás. Hala ere, hau tantaka hartu, neurriz, kontu gogor asko daude hor elkarri lotuta.
(Ai, ze polit, Mundakako hormetan,
"Fuck TV" muraltxoa,
esker mila, artista ezezagunari ;-)!
Ikasi egiten dugu horrela dexente, TV-ek albo batera utzi nahi izaten dituzten gai garrantzitsuei buruz. Hau bai trebakuntza! Geure oreka pertsonala berreskuratzen laguntzen diguna eta erabaki estragikoak hartzen, erabat norantza zuzentzen laguntzen diguna.
Asteburu honetan, antza, Pedro Sánchez bolo-bolo.
Ba gu, asteburuan be, pozik lanean, ikasten eta dakiguna zabaltzen, esaterako, Nicolásen ikerketaren berri. Zein da Pedro Sánchez? Zeintzuk dira gure gidariak eta laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzan, Bilboko Udalean, BFAn etab?
Eta hemen xehetasun gehiago, IgnacioCorts-en eskutik.
Eta orain jakin dugu, bilbotar bat eragile, Begoña Gómez. Honi ere, ongi etorri jardun bat egin behar genioke, errejimena hankaz gora jartzen ari omen da ;-)!
Zer egin behar luke EAJ/PNV-k Madrilen, Pedro Sánchezegazko negozioetan murgildu, ala gizon horren jokabidea kontuan hartuta, salatu eta bestelako kideak bilatu?
Diru truke, edozer? Horrelakoa da bizitza, eta aurrera egin behar, isil-isilik? Salatu eta agur Ben Hur? Biak bateragarri, hau da, "sentitzen dogu asko horrelako jende-modu eta alderdiekin bat egin behar, tipo honek alde egin behar du lehen bait lehen, baina bitartean, "gure herriaren onerako" hau eta hau eta beste hori sinatuko dugu eurekin"? Edo, ipuin hutsak Nicolasena eta gu inozo danasinestekoak (nire intuizioak eta gainerako arrazoibideek oso sinesgarritzat daukate, horregatik hona ekarri)? Edo, "gure politikariak" ez-jakin inuzenteak? Dana jakin eta eurek antzekoak, eta isildu behar? Ai, ai, ai, zenbat zalantza!
Beste bat: oso argi ikusten izaten jake Pedro Sánchez-i bezala, gure Urkullu, Rementeria, Errandonea eta abarrei, hizketan entzuten hutsean, faltsukerian ari direla. Antzezten ari direla. Ez dutela bihotzez ez eta buruz hitz egiten.
Norbaitek idatzitako gidoia (oso trakets, gezur agerikoetan, lotsagarri, horien eredu gorenetakoa, gure Unai Rementeria Imaz, Ahaldun Nagusi izan arte igo zena, to!; eta haren eskutik etorri den Elixabete Etxanobe Landajuela, beste bat, hara hemen Urdaibaiko Guggenheim hipotetikoari buruzko ipuinak tamalgarri irakurtzen, eta "globar" bota dau inkontzienteki, "global" en ordez, ziur aski "robar", ohostu, lapurtzeari buruz pentsatzen?).
Nola da posible horiek agertzen gure ordezkari gisa?
Zer dute Pedro Sánchez horren antzeko? Gora-nahi itsu bat? Narzismo eta psikopatia (hemen, Rosa Díez-ek Sanchezi buruz: "makiabelikoa, narzisista eta psikopata").
Eta batez ere, honelako batekin, zelako tratua izan behar lukete ganorazko politikariek? Zergatik ditugu goi-goian eta zelan eraldatu sistena?
Eta susmo-zalantzatan gu.
Hor goian lotu ditugu bideotxo batzuk. Ziur, honelako asko ikusita zaude lehen be (bota lasai, iruzkinetan, holangorik badaukazu).
Horiek, hain maila eskaseko azken hamarkadetako "politikari" horien curriculum-a ikertuko balitu Nicolás Morás batek, zer agertuko litzateke?
*************
Uste dut alde guztietatik ekinda desmuntatu behar ditugula, "politika"/administrazio/estatu egitura ustel hauek. Eta, aurkakoan ohituta/eroso bagaude ere, "gure alderdiei" ere badagokiela, behetik gora, holakoei ezetz esatea.
Eta, azkenik, funtzerritarrok zenbat eta argiago esan gure ezetza, hau kalamastra desastroso hau lehenago diluituko da eta, beharbada, beste era bateko antolakunde bizi, tamaina egokiko, organiko, sormentsu, orekatu eta emankor batean bihurtu.
Hala bedi!
ge
Wednesday 24 April 2024
Bizkaiaren memoria galdua. Jardunaldiak Bilbon (apirila-azaroa)
Independentean eman digu berri Angel Bidaurrazagak. Hor lotura horretan xehetasun gehiago.
EGITARAUA:
- Apirilak 25, osteguna – 19:00. Hitzaldia (gazteleraz). Iñaki Sagredo: “El sistema defensivo navarro en Bizkaia”
- Maiatzak 23, osteguna – 19:00. Hitzaldia (euskaraz). Aitzol Altuna: “Bizkaia eta Bilbo Nafarroako Erresuman”
- Irailak 26, osteguna – 19:00. Hitzaldia (gazteleraz). Odón Ulibarrena: “Trayectoria del Derecho a Decidir de los nativos pirenaicos”
- Urriak 24, osteguna – 19:00. Hitzaldia (euskaraz). Joseba Agirrezkuenaga: “Euskal Gobernu eta Estatu foralaren sorrera eta egituraketa, “Irurac bat” (1800-1877)”
- Azaroak 23, larunbata – 11:00. Mahai-ingurua. “Zuzenbide Piriniarra, Bizkaiko eta Nafarroako foruen jatorria”. Mahai-inguruaren ondoren bazkari bat antolatuko da. Bazkaldu nahi izatekotan, izena eman behar da
Tuesday 23 April 2024
Zorua garbitzearen beharraz (Zach Bush eta nekazaritza birsortzailea)
Lehengo egunean, euskarako eskolako solasaldian atera da gaia. Atheltic-ek eragindako gabarraldiaren ondoren itzel zikin utzi omen genuen Bilboko zati handi bat. Plastikoak nonahi lurrean, landetan eta ibaian.
Eta irudi horiek, antza, smartphone-en bidez hara-hona bero ibili dira, eta horrek min.
Ze zikinak garen! Min.
"Zelan "gure garbiketa zerbitzuek" ez dabe, ba, "garbitu" (itxura garbitu, itxurakeria. Bistatik kendu arren, bardin gara zaskeltoak, dana lurrera botaz, eta BFA bera, horrelako "ekimen handiak" sustatuz.)"
Baina hori ez dugu ikusi gura.
Atheltic-zaleak eta erregezaleak?
Ez-errealzaleak?
(Geuk behar dogunaren parekoa, BFAn,ahalduntze birsortzailea.
Jarraitu irakurtzen, ingelesez, hemen: Climate – Awakening a new story (Zach Bush).
Ez al dago beste biderik? Zer antolatuko genuke, honelako erabakiak modu argiagoan hartuko bagenitu?
Hasi gaitezen funtzerritar talde bat, eta eratu dezagun elikadura gaia Bizkaian berbideratu eta ekonomia berroneratzen lagunduko duen beste zerbait, eta beste modu baten.
Stefano Mancuso, italieraz. Landareengandik ikasten, italiera ikasten
ge
Monday 22 April 2024
Gure bozka
Atzo EAEko hauteskunde eguna.
Azken asteotan, Esapiniako Erregearen gizonen futboleko Kopak BFAn eragin digun astindua dela-eta, bor-borka geneuzkan hainbat sentipen eta burutaziok bozka egin dute, eta gaur erregistro bidez bideratu dizkiogu Elixabete Etxabnobe Landajuela, BFAko ahaldun nagusiari.
- Hemen 16 orriskako gutun irekia.
- Espainiako Erregearen gizonezkoen futboleko Koparen finalaren aitzin eta ondoren BFAk egindako propoaganda operazioaren balorazio-txostena eskatu diogu,
- idatzi horretako hainbat galderei erantzutea
- eta propaganda-burujatetza operazio horiek guztiak lehen bait lehen etetea.
- Agiri honetan argazki batzuk, eranskin gisa.
- Hau erregistrorako sar-papera.
Eraldatzen ari gara.
Gaur ere aurrera bizkaitar eta mundutarrak!
Nola bideratuko dogu etorkizuneko jarduna BFAn?
ge
ps. Donostiaraino heldu da ufada.
Hara Jose Ignazio Ansorenaren hau be, ederra:
"sentimendu kolektiboen irakinezko txanpa luzearen ondoren!"
"arreta handiena jarri behar diegu sentimendu eroen sua isiotzen dutenei"
Thursday 18 April 2024
Ekimen handiak? Ez, eskerrik asko! Musika masak manipulatzeko, Bad Bunny, Joe Biden etab.
Nicolás Morás-ek ikerketa polita egin du, eta gai garrantzitsu ez-ohiko bati heldu dio, bikain!
Kontua ez baita soilik polito egitea. Zertan jardun eta zertan ez-jardun erabakitzea da gakoa.
Zulotik sistemak eraldatzen. (Online Ikastaroak).
Zuloan gauzela, pantailari begira, aukera asko dauzkagu. Marca ++ begiratu dezakegu begi kontzientez eta eraldatzailez, zaborretatik kemena eta ekin sromentsuak loratzen dira eta sarri.
On-line ikastaroak ere eskura ditugu. Azken aldian sistemen eraldaketari buruzko batean (Ashoka Foundation-ek eratua) izena eman dugu. Interesgarria da oso gaia.
Hemen behar duguna, BFAn, horixe, sistema eraldatzea. Eta horretan ere ikasi dezakegu.
Argi dugu, bestalde, desdigitalizazioari ekin behar diogu, eta goitik behera, AEBetako eta nazioarteko lobby-en presiopean zainetaraino sartu dizkiguten pantailotatik alde egin gehiago, eta benetako sistema eraldaketak jauzi eder egingo duela aurrera, zulokide ditugun lagunen arteko elkarrizketa zuzen, ausart eta sormentsuei ekingo diegunean.
Eta askoz hobeto pasatuko dugu ;-)1
ge
Wednesday 17 April 2024
Etorkizun begetala? Hiererkiatik sare bizi autoeratuetara. Landareengandik eta historiatik ikasten. Eraldatzen.
Stefano Mancuso entzun genuen 2017an Radio 3-eko "El bosque habitado"-n. Polito eragin zigun. Gero Bilbon be ibili da urteotan. Funts publikoen bidez oso diruz lagundutakoa da Mancuso han eta hemen, unibertsitatean eta hainbat ekitaldi publikotan. Goiko elkarrizketan, (-52:02 tik - 35:09 tartera, minutajea negatiboetan, saioaren hasieran) "El futuro es vegetal" liburuko "Democracias verdes" ataleko azalpen luzetxoa daukagu.
Ekonomia sustatzeko pentsamoduak barrizteko bide itzel ederrak zabaltzen dizkigu lagunak.
Hemen beste elkarrizketa bat, Stefano Mancuso Radio 3-en, 2019an. "El increible viaje de las plantas" liburua aurkezten.
Landareen bizitza eta elkarren arteko harremanak oso ondo ikertuak ditu. Oso interesgarria bere ildoa eta ideiak. Bideo honetan luze hitz egiten du horretaz, eta ganera italieraz ere! (Eta itzulita).
Funtzionariotzari, antolamendu hierarkikoari eta burokraziari buruzko ideiak ere oso argi ematen ditu, (57:10 minutua eta 1:20:00 artean, gutxi gora behera), anekdota ugari emanda.
Nola antolatu gizartea? Zer ikasi dezakegu landareei begira?
"Antolamendu hierarkikoak azkarrizko arazoak ematen dizkigu. Burokraziaren gaitz gehiegizkoa. Informazioa mailaz maila ibiltzera behartzen dugunez, erroreak gehitzen dira eta denbora asko galtzen dugu. Neure inkonpetentziaren mailara arte igoko dot hierarkian gora, beraz, bakoitza bere inkopetentzia maila gorenean gara, eta edozein kargutan dagoena, hor inkonpetentzagatik gaude(Peters-en paradoxa); gaiztakeriaren hutsalkeria"
Aipatzen dituen iturriak ere oso interesgarriak, besteak beste Hannah Arendt eta "Gaiztakeriaren hutsalkeria/ La banalidad del mal" liburua:
Stanley Milgram eta bere esperimentu ospetsuak, (dokumental honetan laburtuak):
Zelan egingo dugu egitura hierarkiko kalteko hau erabat eraldatu eta, landareen antzera, bizitzaren antzera bizitzeko, gure taldeak, enpresak, gizartea, administrazioa eta abarrak, bizi antolatzeko?
ge
Tuesday 16 April 2024
Funtzionarioak eta funtzerritarrak (2)
(Independentean ematen hasi dira Funtzionarioak eta funtzerritarrak, 3 zatitan emotekoa. Hango elkarrizketak beste idatzi hau piztu digu, f&f 2).
TabuGaia dugu hau, ez ala?
Kontu erraldoi eta konplexua.
Hemengo funtzionariotzak diru mordoa zurgatzen du.
Eta, bestalde, nork bere bizitzan, nork bere kontzientziaz eta irizpidez, diru horiek berbideratzen ditu: mikroekonomia, diru-motore.
Horregatik funtzionario dabilenarentzat, galdera handia zera da: “hi Funtzerri, zertan emango donk metatutako dirutza?”
EHE/EAE/Naf-eko diru gehiegikeria eta puzkeriak (eta horri lotutako lur-ur-itsaso eremuaren suntsitze progresiboa), gure estatu egituretatik eratorriak ditugu.
Nondik diru soberako hori? Inon dan jende-modu argiena (kar, ortozik ibiltzen be ahaztu jaku-ta 😉 garelako?
Ez, beste estatu eta herrien baliabide eskaskeriaren, indarkeriaren eta gerren lepotik, nabarmenago.
Oinarri sakonean indarkeria (gerra, erahilketa, mehatxua, beldurra, xantaia,…) dago.
********
Ai, funtzionariook argi hitz egingo bagenu gehiago, kasu askotan!
Ustelkeria egozten zaie politikariei. Uste dut funtzionario gabiltzanak ere gure ardura badugula horretan, ala?
Izatez, haiek baino askoz ardura handiagoa dugula argi daukat. Askoz gehiago garelako hutsagatik?
Eta administrazioaren dantza ustelean sartzen garen herritarrok (hainbeste) be, ardura zatiren bat ere izango dogu, tarteka, gutxiago-gehiago, ala?
Esan dogu, kontu konplexua da.
Eta hau dana eraldatzeko abentura, zirraragarria!
***********
Funtzionarioen ardurari buruz. Nork bideratzen du “ustelaren” ustelkeria, ilegalki eta isilean, (jabetu barik, gehienetan) bere burua kateatuz eta gaixotuz?
Animatu gaitezen funtzionario lanetan gabiltzanak funtzerritar jokatzen eta, barrutik, egitura eta ohitura ustelok desagerrarazten.
Estatu egitura zentralizatu eta biolentoaren ordez, elkar elikatzeko bizi-sare oparora itzultzeko, gure izatera itzultzeko.
Bihur gaitezen baso,
izan gaitezen itsaso,
zurekin bat, antzinako arbaso.
Antzinakoa, aitzin!
Arrunt eraldatzaile joka dezakegu. Desobediente, sortzaile eta autoeraketaren alde egiten, lankide eta herritarrekiko sareen bitartez.
Testuinguru horretan, funtzionario dabilen jendeak funtzionaritzari eta eguneroko politika errealari buruzko pentsamendu, elkarrizketa eta adierazpen publiko kritikoetara iraultzea oso lagungarria izango da.
Hainbeste funtzionarioren depresioak, buruko gaixoak eta gainbeherako itzaltzeak saihesteko modu bat ere bada.
Oxala, ontsa hala!
(Ohar bat, 3 zatitan askatzekoa dugun idatzi luze hau, “Funtzionarioak eta funtzerritarrak”, Funtziona blogera ekarri genuen, 2023ko azaroan, Xabier Irastorza Garmendiari Mastodon-en sektore publikoko grebaren atarian irakurri genion idatzi batek eraginda: https://mastodon.eus/deck/@Xabirastorza/111569572270453142).
ge
ps. 2024-4-29an jasotako bat, egunotakoa.
Mailegutarako liburuak
Ekonomiari buruz hobeto pentsatzen lagunduko diguten liburu interesgarri ugari ditugu eskura.
Mailegutarako utziko ditugu, interesa daukonak harreman egin:burumapak@gmail.com. Hauetako batzuk ere gehitu ditzakegu mailegu-zerrendan (haietako beste asko emanak ditugu jada.)
1. Turismo ekonomiari buruz: "La domination touristique"
Monday 15 April 2024
Gizarte ekintza, gazteak, gurasoak. Zer gertatzen da? Nola hobetu sistema?
2024-2-17ko bideo interesgarria hemen, "Tutelados: un ana´lisis crítico del sistema de protección de menores en España" liburuaren aurkezpenean Francisco Cárdenas Ropero, Aprodeme-ko presidentea.
Kote Cabezudo, Odon Elorza, boterea, estatu egiturak, PNV-PSOE, alderdiak eta politikariak, zertan gabiltza?
Inoiz BFAko (Bizkaiko Frou Aldundia) lankideei galdetu diet:
"Ezagutzen duzu, Kote Cabezudo kasua?
Zelako trama luze, trinko eta gogorra dagoen, jada 30 urtetan? Zenbat "politikari", alderdi politiko, epaile-jende, enpresa jendea eta gure elitetxoko lagun hartzen dituen mataza konplexu horrek?
El Diario Vasco-ko argzkilari zenak (Donostian prestijio handiena ei zeukan berak, politikari, aktore eta modeloen artean, antza) 20 urteetan zehar ehundaka adingabeko bortxatu izan dituela, eta haien irudi pornografikoak interneten saldu, iruzurrak, gezurrak, txantajeak-eta tarteko?
Hori guztia gertatzen zela Odon Elorza sasoi hartan alkate zenaren eta Donostiako Udalaren (eta beste botereguneetako) laguntasun eta babes itzela zuen artean? Antza denez, hango botereduntxoen jai handietan "merkantzia sexual" moduan erabiltzen zituztela haietako hainbat gazte?
..."
Galdetu dudanean, inork ezer jakin ez.
Medioek ere (El Correo, Deia, Diario Vasco - Kote Cabezudo kolaboratzaile zuten- eta abarretan holakoak estali nahi izaten dituzte; Garak, Berriak, Argia eta Hor Dagok be, apenas egin izan duten ikerketa sakonik ez kanpaina handirik gaiari helduta).
Horren gai latza izanik, zer dela eta ezjakinkeria harrigarri hori?
Hemen Kote Camachoren gidaritzapean 2024an burutu berri duten "Puzzleak. Bortxaketaren jauregia" film laburra zabaldu ahal izateko gonbidapena.
Zer egin dezakegu herritarrok eta funtzerritarrok honelakoetan?
Hurbileko politikariei, esan behar diegu: "badakigu, eta ez dugu honelako ezer onartzen Zer dakizu honetaz? Zer egingo duzu, zer egingo dugu, horretaz ikasteko? Zer egingo, inoiz horren antzekorik berriz gerta ez dadin?".
Nola liteke gai honetaz ez jakitea Bizkaian, BFAn, ia inork? Zer egin behar dugu gure informazio ohiturei dagokionean? Ze iturritara jo? Ze elkarrizketa piztu gure bulegoetan?
Zer egin behar dugu gure beldurrarekin? zer egin galdetzeko, jakiteko berdurrarekin, beste alde batera begiratzera eramaten gaituen horrekin? Honelakoak jakin eta hala ere, boteredunaren itzalpera bildu eta irrifar zozoa egite horrekin, besterik ez eta?
Ze trauma daukagu gure jarrera horien azpian? Nola landu traumok?
Hemen utziko ditut gaiari buruzko iturri batzuk gaian kokatzen laguntzeko:
2018-4-9: Carta abierta a Odón Elorza de una víctima de Kote Cabezudo (gaceta.es)
2023-1-31: Melchor Miralles kazetariak (bideo elkarrizketa, 3´): "Odón Elorza Protegía y Financiaba a Kote Cabezudo "
2024-4-9: Cabezudo-sarearen aurrean isiltasunak bortxaketa iraunarazten du – Independentea.eus
Dokumentalak ere egin izan dituzte gaiari buruz: "En el nombre de ellas" (Netflix); eta Puzzleak (Kote Camacho).
ge
Saturday 13 April 2024
Sun, sun, sun; errege-erreginak; errealzaleak; nola izkin egin eta sormentsu ekin?
Non kokatu behar gara funtzerritarrok?
Ez da erraza norbere zentroan egonda, norbere arima-bihotz-buru-gorputzek bat eginda daudenean, egunero, une oro zer egin eta zer egiteari utzi, asmatzen.
Ekonomia Sustatzeko Sailean gaude BFAn. Ekonomia sustatzeko, beste Guggenheim museo batzuk egitea ei da giltza gure burubako buruen eta artaburuen arabera.
Imajina ditzakegu, holako tokibakokeria gauzatzeko eldarniotan, gure Elixabete Etxanobe (ai, ai, ai, inork idatzi dion gidoia gaizkirakurtzen duen beste agindupeko bat?) eta Imanol Pradales (hau ere gurean ibili zan duela urte batzuk, batzuen "ekonomia sustatzen") amets egiten, Felipe Espainiako Errege eta haren lagun Letizia Ortiz-ekin inaugurazioa handikeriazkoan, pozarren!
(Hor goian BFAko lehengo diputatu nagusia, Unai Rementeria, Espainiako errefe Filiperen atzetik, Athletic-en Petronor-en 50. urteurrena ospatzen).
Sun-sun-sun-sun-sun-sun
Athletic txapeldun izateagatik,
borboiaren prakapera?
(Ai Athletic, gerora jakin izan dogu
"padrenuestroa" mantra antzean darabilkiela, sorpresa!)
Jakina, gure BFAko estrategen arabera,
ekitaldi handiak (gabarraldia, kasu)
ekonomia sustatzeko oinarri garrantzitsu ditugu.
Basque Eventing Factory, holakoren bat laster eratzen badute ez gara harrituko.
BFAn, athleticzale gora-behera. errealzale izan behar dogu. Errealitatea ezagutu, maitatu eta eraldatu.
Errege-erreginzale? Oraingoz ez gaituzte horretan sobera behartzen. Izkin egin ahal diegu. Eta horrekin bat, horrelako jende-modu galduengandik etortzen zaizkigun hainbat agindu-proposameni ere bai, izkin egin.
Pase forala diputatu foralei?
Zentzunik gabeko/kalteko/zalantzako zeregin bat proposatzen digutela, edo horrelako zerbaitetarako azpi-aginduren bat? Izkin.
Ez diezagutela horrelako txepelkerietan denbora galtzerik eskatu.
Ez diezaiegun arima horren merke saldu.
Izkin.
Eta gurean zentratu, elkar lagunduz. Hainbeste daukagu egiteko, ez-egiteko eta desegiteko!
Errealzale eta errege-erreginzale maiteok, kontuan hartu: borboiak, (eta haien mendeko foruzaleak?) honelakoak ei dira:
eta honelakoak:
*************
Norengandik datorkigu hartzen dogun soldatzarra, zerbitzari publikook?
Zergatik eta zertarako?
Nola horri balioa eman?
Goiko bideoetan azaldutakoaren erdia egia bada, zer egin norberak honelako inguru baten, osorik mantendu eta ekonomia sustatzeko, herritar eta mundutarrak laguntzeko?
Zentzunezkoetan sormentsu jardun. Bestelako zeregin antzu-kaltekoak saihestu, izkin; lankide-lagunekiko harremanak zaindu; norbere kabuz eta elkarrekin jakinminez ikasi; elkar-laguntza sareetan murgildu eta herritarrentzako eta mundurako aukerak zabaldu eta ugaritu.
Hortik etorriko dira emaitza oparoak eta sorpresa ederrak.
Eta (argia ikusten ari gara asteotan) gure bide bat, "Funtziona"ko hauxe dugu, ikasi, pentsatu, askatu partekatu eta ekin. Elkarrekin ekin.
Trebakuntza, sormena eta esperimentazioa, euskeraz.
Sun, sun, sun.
Gentza Eleder
BFA - Ekonomia Sustatzeko Saila
Antolaketa teknikaria
Hau mundu Sorosa!
Nicolás Morás-ek argi, George Soros eta abarren arteko tratu ustel hipokrita eta mundukalteei buruz. Sorosle zoroa?
Hemen Nikolasen ekarpen handi ugari: https://www.youtube.com/LosLiberales
ge
Thursday 11 April 2024
Gabarra egunean, zulotik, eup!
Bbaltz inongori ez dakiola okurritu bertara kamiseta zuri-gorririk saltzen urreratu.