Tuesday 16 April 2024

Funtzionarioak eta funtzerritarrak (2)

(Independentean ematen hasi dira Funtzionarioak eta funtzerritarrak, 3 zatitan emotekoa. Hango elkarrizketak beste idatzi hau piztu digu, f&f 2).



TabuGaia dugu hau, ez ala?

Kontu erraldoi eta konplexua.

Hemengo funtzionariotzak diru mordoa zurgatzen du.

Eta, bestalde, nork bere bizitzan, nork bere kontzientziaz eta irizpidez, diru horiek berbideratzen ditu: mikroekonomia, diru-motore.

Horregatik funtzionario dabilenarentzat, galdera handia zera da: “hi Funtzerri, zertan emango donk metatutako dirutza?”

EHE/EAE/Naf-eko diru gehiegikeria eta puzkeriak (eta horri lotutako lur-ur-itsaso eremuaren suntsitze progresiboa), gure estatu egituretatik eratorriak ditugu.

Nondik diru soberako hori? Inon dan jende-modu argiena (kar, ortozik ibiltzen be ahaztu jaku-ta 😉 garelako?

Ez, beste estatu eta herrien baliabide eskaskeriaren, indarkeriaren eta gerren lepotik, nabarmenago.

Oinarri sakonean indarkeria (gerra, erahilketa, mehatxua, beldurra, xantaia,…) dago.

********

Ai, funtzionariook argi hitz egingo bagenu gehiago, kasu askotan!

Ustelkeria egozten zaie politikariei. Uste dut funtzionario gabiltzanak ere gure ardura badugula horretan, ala?

Izatez, haiek baino askoz ardura handiagoa dugula argi daukat. Askoz gehiago garelako hutsagatik?

Eta administrazioaren dantza ustelean sartzen garen herritarrok (hainbeste) be, ardura zatiren bat ere izango dogu, tarteka, gutxiago-gehiago, ala?

Esan dogu, kontu konplexua da.

Eta hau dana eraldatzeko abentura, zirraragarria!

***********

Funtzionarioen ardurari buruz. Nork bideratzen du “ustelaren” ustelkeria, ilegalki eta isilean, (jabetu barik, gehienetan) bere burua kateatuz eta gaixotuz?

Animatu gaitezen funtzionario lanetan gabiltzanak funtzerritar jokatzen eta, barrutik, egitura eta ohitura ustelok desagerrarazten.

Estatu egitura zentralizatu eta biolentoaren ordez, elkar elikatzeko bizi-sare oparora itzultzeko, gure izatera itzultzeko.

Bihur gaitezen baso,
izan gaitezen itsaso,
zurekin bat, antzinako arbaso.

Antzinakoa, aitzin!

Arrunt eraldatzaile joka dezakegu. Desobediente, sortzaile eta autoeraketaren alde egiten, lankide eta herritarrekiko sareen bitartez.

Testuinguru horretan, funtzionario dabilen jendeak funtzionaritzari eta eguneroko politika errealari buruzko pentsamendu, elkarrizketa eta adierazpen publiko kritikoetara iraultzea oso lagungarria izango da.

Hainbeste funtzionarioren depresioak, buruko gaixoak eta gainbeherako itzaltzeak saihesteko modu bat ere bada.

Oxala, ontsa hala!

(Ohar bat, 3 zatitan askatzekoa dugun idatzi luze hau, “Funtzionarioak eta funtzerritarrak”, Funtziona blogera ekarri genuen, 2023ko azaroan, Xabier Irastorza Garmendiari Mastodon-en sektore publikoko grebaren atarian irakurri genion idatzi batek eraginda: https://mastodon.eus/deck/@Xabirastorza/111569572270453142).

ge

ps. 2024-4-29an jasotako bat, egunotakoa. 



No comments:

Post a Comment