Monday 8 April 2024

Desdigitalizazioa_Kogitalizazioa


Cogito ergo sum.
Pentsatzen dut. Pentsatzen nuen.
Orain gero eta apendizeagoa naiz, 
ordenagailuaren eta adimen artifizialaren gailu.
Adimen artifiziala, ze izen bitxia!

Adimen? Propaganda.

Ikastaroak proposatu genituen eta batzuk bazter utzi zituzten tarteko igobedar batzuen bidez jakin genuen. Nola jakin genuen 16 proposamenen artean bazter utzitako bakar bien egile ginela? Inork ezer esan gabe, azalpenik gabe, zerrendatik ezabatu eta kito. 

BFA style :-)! Talka edo gatazkatxoa? Ez, eskerrik asko!

1.       Ekonomia Sustatzeko Proiektu handien kudeaketa (kasurako, Guggenheim Urdaibai). Zer eta zelan?  Ekonomia eta bizi-kalitatea uztartzen.

2.       Lau orduko lan astea (Tim Ferriss-en ildotik)

3. Beste proposamen hau utzi egin zuten. 

Izatez, gutxienez 8 lagaunek izan agertu behar dute interesa, ondoren, ikastaroam aurrera egiteko.

Tim Ferriss-en ideiei buruzkoak (2.a) ez luke izango, ziur aski, nahiko jenderik, eta errazagoa zen aurrera uztea, jausten uztea, 

1.an ere apenas inork ez luke izenkin emango, baina beharbada ikuste hutsetik kentzea nahiago izan zuten? 

Eskaintzatik at, zeintzuk eta ikastaro ezin interesgarriago horiek biak, hasunarketa estrategikoan laguntzera bideratuak!

Hain zuzen, ez sobera pentsatzea, esaneko izatea, otzan izan eta ogia jan. Hori nahi dugu beharginengandik, ingurukoengandik?

Horregatik, uste, gero eta gutxiago proposatzen/agintzen digute bulegoan egiteko.

Bulegoan egiteko bidaltzen diguten zeregin bakoitzeko, apur bat pentsatu eta bi ondoriotara iritsi gaitezkeelako: 1 zeregin hutsala da eta 2. gizartearen kalteko zeregina da (gehienetan bigarrena).

Hurrengo ikasturterako ikastaroa diseinatzen hasiak gara.

Desdigitalizazioa. Ze neurritan komeni zaigu digitalizatze delakoa? Zer kendu dezakegu? Zer egiteari utzi? Zertan ari gara sobera, kalteko? Nola desmuntatu gehiegikeria, katastrofera iritsi gabe? Ekimen eredugarriak: altxa burua; komunitateak konpartitzeko gailu telematikoak. 
Entzun hemen, 32. minutu bueltan.




Hari lotuta, beste bat: Kogitalizazioa, pentsamendu kritikoa, sortzailea eta kolektiboa lantzeko ikastaroa gura dogu BFAn. 

Basamortu honetan iraultza txiki ugari gerta daitezen amets dugu. Dena behetik gora, atzekoz aurre, alde erantziz dantzarazi, irriz.

ge

ps. eta hemen proposatutako zeregin bat izanik, Langileen Trebakuntza kudeatzea, denbora asko emoten dogu ikasten, eta ikasitakoa partektzen, ikasi nahi duenak ikasiko du-eta.

Gaur zorioneko gara, oso material interesgarria ikus-entzuten ari garelako, eta hemen utziko dogu, froga: The End of Germ Theory featuring Dr. Tom Cowan.


No comments:

Post a Comment