Monday 8 April 2024

Le Tour 23_merchandisinga BFAkoentzat

2023ko udan "Le Tour de France" negozio pribatua bultzatu eta diruztatu zuten BFAk, Eusko Jaurlaritzak, eta bertako hainbeste udalek (Deportes | El gasto oculto de las tres etapas del Tour en Euskadi eleva la inversión pública a 14,2 millones - El Salto - Hordago (elsaltodiario.com))

Gogoan dut orduko Arteagako argazki gogoangarri sormentsu herritar hau, irriz.

Inauguraziorako Abstract performance to celebrate Switzerland's rail opening - Daily Mail (youtube.com)

Bideotxoa egin eben, kamarak etorri arte, beste aldera zeuzkatela karteltxoak, zer idatzita?

"Tour 23, ongi etorri!" edo?

San Pelaiotik Bakiora heltzear, errepide zolan ere marka utzi zuen Tourrak, han handi idatzia zuriz: "Armstrong, reparte" ;-)!


Gaur "opari" egin nahi digute funtzionario ari garenoi, (eta gure bitartez herriari bueltan?).

60 lote ei dauz sobera. Norbaitentzat eskatu behar ote dogu?

Laster baten 10 lagunek agertu dabe interesa (80 garela).


#Propaganda?

#Eroskeria?

#patermaternalismoa?

Gure BFAren ildo estrategikoetakoa ei da "ekimen handiak" eratzea. Jendea ekartzeko gurera. Ekonmiaren pizgarri, antza, danon (bertokoon) on gurean-edo. Eta horietakoa izan da iazko Tour de France delakoa ekartzeko dirutza ordaintzea,...Era guztietako ondorioekin.

Burujabetza? 
Ez. 
Burujatetza.


Zer pentsa ematen du. 

Noraino ote hau guztia, jendea mugitzera, merchandising-a kontsumitzera, masa elkartzera eta batetik bestera joan-jin zentzungabean erabiltzera bultzatzeko kemen mugagabe hori den bateragarri, ahobeteka darabilten "trantiszio ekologiko" delakoarekin.

Ze iritzi?

ge

Hemendik: SERVICIOS_GENERALES_PROMOCION_ECONOMICA <ssg_promocion@bizkaia.eus>

Bidaltze-data: 2024(e)ko apirilaren 8(a), astelehena 14:35
Hona: eraikineko biztanle-erabiltzaile guztiei, posta irekian
Gaia: Lote promocional de pasado Tour de Francia/Frantziako Tour iragana sustatzeko lotea

 

Egun on,

Frantziako iraganeko Tourreko 60 sustapen-lote inguruko soberakin txiki bat dago.

Norbaitek nahi izanez gero, adierazi, mesedez, mezu elektroniko honen bidez.

Eskaera-hurrenkeraren arabera entregatuko dira.

Agur bero bat,

Zerbitzu Orokorrak

Buenos días,

Hay un pequeño sobrante de alrededor de 60 lotes promocionales del pasado Tour de Francia.

Si alguna persona está interesada en ellos, por favor indicadlo respondiendo a este mail.

Se entregarán por orden de petición.

Un saludo,

Servicios Generales

 

 

Bertan sartuta dugun panelean testu bat eskegi genuen (2024-2-10ean). Panela berrerbili, beste iragarki batzuetarako, #GuggenheimUrdaibaiStop mugimenduan garela.

Athleticaldi zoroa baliatuz, askatu ote ginen, aurrera! 

Ka!




Biharmonerako, kenduta egon da.
Oso-oso gustuko eta eraman behar?
Adierazpen Nazkatasuna?

Berrezarri beharko, bai?

ge



No comments:

Post a Comment