Monday, 8 April 2024

Athletic ala hil? Espazio publikoen kudeaketaz, administrazio publikoen eraikinetan

Eskuzko zirriborro bat idatzi dut gaur bulegora sartu bezain laster,

Athletic ala hil?

ikurrekin gertatzen ari denak eraginten digun lainoa argitzen hasteko.

Ahaldunari mezua ere, egoera honetatik zer ikasi ahal dugun ikusteko.

Bide batez, genero betaurrekoak jantzita, zer ikusten dugu  Gizonezkoen Futboleko Espainiako Errege Koparen finalaren aurreko eta osteko egunotan Bizkaian gertatzen ari denari eta egiten ari garenari begira?

***************

Beste idatzi bat egin behar dotsegu, aldun nagusiari bideratuta, bere/gure etxe nagusiko honen barri galdetzeko eta proposamena egiteko, "Guggenheim Urdaibai Stop" ikurrak jarriko bagenitu hor?



********************
Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikin nagusian, Bilboko Kale Nagusikoan, aurreko ostegunean-edo (2024-4-2) ezarri zituzten zapi zuri-gorriak, zuri-baltzean "Bizkaia zurekin" idatzita. Hilabete barru EAJ/PNVrentzako partida garrantzitsua, EAEko hauteskundeak. 
Honen masa artaldealdi indartsuan, 
zelan bazter utzi propaganada eta manipulaizio aukera goxo erraldoia?

*****************
Ostegunean bertan, apur bat beherago, Plaza Bibiriblaren inguruan, istiluak, udaltzain eta ertzain zuri mordoa, harmatuta eta botere administratibo eta politikoen bultzadaz eta babesaz, azal baltzeko hainbat kaleko saltzaile xaxatzen, jotzen, eta materiala kentzen, Bllbo erdi-erdian.

Hemen horri buruzko zeozer: Violencia policial | Decenas de policías cargan contra manteros en Bilbao - El Salto - Hordago (elsaltodiario.com). Athetic-en kamisetak -eta saltzen ari ziren,  Espainiako Errege Koparen finaren bezpera aurrekoan. 

Nork agindu zien? Zer agindu? 
Zergatik? Zertarako?



Ai, ai, ai!

ge



**************

Hemendik: Eleder
Bidaltze-data: 2024(e)ko apirilaren 8(a), astelehena 12:23
Hona: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA 
Gaia: Eraikinaren sarrerako bandera

 

Egun on, Ainara eta lagunok!

 

Lotsa ematen dit mezu hau bidaltzeak,

Zalantzatan ibili naiz,

Baina ekintsuak izan behar omen garenez,

sustatzaileak, Bizkia Aurrera,

Neuk ere aurrera 😉!!

 

Zer dela eta BFAko lanerako eta zerbitzurako

eraikinean sartu eta bandera hori erdi-erdian

aurreko asteko ostegunetik (2024-4-4)

Espainiako Errege Koparengatik?

(ikurriña, eta haren erdian

Athletic Club Bilbao furbol taldearen ikurra).

 

Bertako behargin ugariren aburuz, tokiz kanpo dago,

Zerbitzua ematen diegun askorentzat ere bai.

 

Batzuentzat mingarria da.

Jendea libre da erlijio, sexu-aukera eta abarrei buruz, bai?

Ba kontu honetan ere bai.

 

Ez dagokigu Bizkaiko Foru Aldundiari

Mallorcazale, Athleticzale edo

futbolkeriaz paso egitea inori inposatzea,

betaurreko moreak jantzita, bide batez.

 

Ez eta Athletikurriña, SoS Arrazakeria,

edo Guggenheim Urdaibai Stop

Ikurra hor, sartu erainiknean eta

Lehenengo lehenengo hori

Ikustera behartzea ere.

Ala?

 

Uste dut ulertzen duzula, Ainara, zer diodan,

kendu dezagun sarrerako ikur hori lehen bait lehen,

ekintza tokiz kanpoko hau agindu duenari

ahalik eta azalpen gozoenak emanda.

 

Ulertuko du eta haziko gara.

lagundu ahal badugu, esan lasai.

 

Less is more.

 

Ondo izan,

 

Gentza Eleder

 

Ps. Zirriborro hau idatzi dut goizean,

asaldadura samurtzeko

No comments:

Post a Comment