Guztion ahotan dabil antxoa kontua.Gaur iradokizun hori jarri eta ohiko erantzuna jaso dugu: "Eskerrik asko laguntzeagatik! Zure iradokizuna ondo jaso da."
Jende pilo bat gaiaz berba egiten eta elcorreo.es webgunean sartu beharrean. Batzuk fitxaketa kanpoko orduetan ere, asteburu eskasa pasa dabe gaiak sututa. ("Bai, zer lotsa, nik ere Aldundian behar egiten dut"! ). Guztion ahotan dabilen horretarako adierazbideak eskaini behar lituzke BFAk nire iritziz. Bai intraneten (inon ageri ote da gaia eta artikulu ospetsu hori?), bai eta presentzialki.
Niretzako ahoz ahoko berba egitea aberatsagoa denez, zera proposatzen dut: gaiari buruz berba egiteko eta "kantzeladorena" baino hobebide argiagoak abiarazteko topaketa luze bat antolatzea, aldundikideoi eta kanpokoei deialdi zabala eginez.
Gainera, horretarako Espazio Irekiko metodologia sinple bezain eraginkorra proposatzen dut. Hemen argibide gehiago horretaz: http://www.openspaceworld.org/euskara/index.html.
Adeitsu eta samur, zuen ekarpenen zain,
eleder.aurtenetxe@bizkaia.net
(Uztailaren 29an gai honi buruzko idatzia bidali nuen postontzi honetara eta argitaratu ez. Irailaren 29an berriro bidali eta argitaratu ez, berriz. Oraingo hau argitara emango ote?)
Ea oraingoan nora doan!
Ondo bizi!
Eleder