Cogito ergo sum.
Pentsatzen dut. Pentsatzen nuen.
Orain gero eta apendizeagoa naiz,
ordenagailuaren eta adimen artifizialaren gailu.
Adimen artifiziala, ze izen bitxia!
Adimen? Ka! Propaganda.
Ikastaroak proposatu genituen eta batzuk bazter utzi zituzten, tarteko arduradun batzuen bidez jakin genuen. Nola jakin genuen 2024ko trebakuntza planerako 16 proposamenetatik bazter utzi zitutzten bakarrak, geuk proposatutakoak izan zirela? Inork ezer
esan gabe, ezustean, azalpenik gabe! Zerrendatik ezabatu gintuzten, eta kito.
Komunikazioa? Kar! BFA style :-)! Talka edo gatazkatxoa? Ez, eskerrik asko ;-)!
Hauek dira proposatu eta baztertu zizkiguten ikastaro proposamen biak:
1. Ekonomia Sustatzeko Proiektu handien kudeaketa (kasurako, Guggenheim Urdaibai). Zer eta zelan? Ekonomia eta bizi-kalitatea uztartzen.