Showing posts with label internet. Show all posts
Showing posts with label internet. Show all posts

Tuesday, 1 July 2025

Internet labana, Funtziona kili-kolo

 




Labana moduan, internet. Informazioa, ideiak, elkar-laguntza e.a. zabaltzeko balio du; eta baita ere, iruzurra, burujatetza, menderatzea, faszismoa etabarrak zabaltzeko. 

BFAn egiten dodan zeregin interesgarrienetakoa da, ziur aski, Funtziona blog hau hornitzea.

Inguruko funtzionarioei eta kanpoko herritarrei, funtzerritarrei eta funtzerri-gurei ere esaten dotset tarteka, eraldatu behar dogula, zeroratu arte, administrazioa, eta blog horretan azaltzen dodazela nire zergatiak, kezkak, ideiak,...

Azken aldian, orain arte ez bezala, "moztu" egin digute (eta gainerako BFAkoei be?) adierazbide hori. Goiko irudi horretan dakarrena agertzen jata. Beren-beregi eginda? Arau aldaketa orokor bat, besterik gabe?

Tira, idazten jarraituko dogu, argi da, eta aurrerantzean akats gehiago eginda edizioan-eta.

Akastasun horrek, baiki, balioa gehitzen dio emaitzari. 

Izan be, "komunikazio" honetan guztian, benetan berresten doguna zera da-eta. Hemen ari garen artean, interneten jainkotasuna eta boterea indartzen dogu zelanbait, eta geure buruak haren mirabe makurtu, gero eta gehiago. The method is the message.

Zirriborro akastunek askoz balio handiago daukate, di-da kaleratutako ideia eta datu printzak. 

Norbaiten pizgarri balitz?

ge

Thursday, 7 March 2024

Microsoft Edge, BFA, internet eduki kutsatzaileak eta langileen babesa

BFAn lanean ari garenok pribilejio ugari dauzkagu, antza.

Badira bestelakoak ere. 

Hainbeste keria handi bada inon, hau toki horietako bat dogu.

Horietako pairatze txiki-handi bati buruzko eskaera ofiziala egin barri dogu, internet bidez egunero-egunero milaka langileok pairatzen ahal doguzen infoxikazio erasoei buruzko xehetasun ugariz, eta eskaera argi bategaz: moztu hau, lehen bait lehen, mesedez!

Propaganda etenbakoa, espainoltze saiakera zurruna (kontuan hartu hemen Foru Arau bidez dugula onartuta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, eta ziur gagoz, praktika hori guztiz arau horren kontrakoa dogu!), kokolotze saio etengabea, kontsumismora, sexismora, eta ergelkeria anitzetara bultzatzen. Gaur bai, bihar ere bai, uneoro, internet erabili behar izaez gero.

Eskaera egina dago, goiko lotura horretan idatzia, eskuz eta kontzientziaz, braustada batez ateratako zirriborroa erregistrotik pasata. 2023ko abenduan bota gendun horren barri laburpen bat.

Urte bat emon dogu BFAko azken lanaldi honetan hau egin arte, eta nik dakidala, beste inork ez dau holangorik egin orain arte, milakon artean.

Noraino gauzen asimilatuta/kolonizatuta?





gr