Showing posts with label gerrak. Show all posts
Showing posts with label gerrak. Show all posts

Monday, 16 June 2025

Gerra iruzurrak

Militar ibili zen urte askoan, goraka, saritua eta.

Halako baten heldu egin zen gizona, antza, eta 

gerra iruzur itzela dela azaltzeko liburuki entzutetsua idatzi zuen 1935ean Smedley Butler-ek.

Hemen deskargatu dezakezu, entzuteko moduan, hemen gazteleraz.

ge

Wednesday, 16 April 2025

Utzi pakean (BFAko info-trintxeratik). Eliri gutuna

Gaur Elixabete Errandoneari eskaria egin dotsegu, erregistrotik ofizialki bidalitako eskaeraren bidez.
Infoxikazio eraso egunerokoa eten dezaten. 

Hemen xehetasunak, adibide pilo batez hornitutako idatzian (9 orrialde).

Hemen adibide batzuk:  


ESSko Orueta Gotzainaren kaleko eraikinaren sarrerako hari musikal hura kentzeko eskaera egiten ibili ginen urtetan, 2010etik behintzat bai, eta azkenean, 2024an itzali egin doskue. Zorionekoak!

Espero dagigun, oraingoan administrazioa bizkortxuago ibiltzea, MSN horregazko katea eten dagigun laster, mesedez!

Gure buruak infoxikaziotik eta burujatetza saio makinatuetatik babes ditzagun!

***********************
Aurreko asteburuan Ezpeletan ginen, Eusko Eguna. Inguruko barriez jabetzeko ere politak dira horrelako bilguneak. Hormetan itsatsitako kartelak, informazio iturri baliagarria. Haietako batek eman zigun arreta, bereziki, hara. 

"Gure lurraldea publizitatetik babes dezagun" eskatzeko gizarte-mugimendu berezi bat osatu behar izatera heldu gara, to!
Hemen euren webgunea, Bizi-Stop Pub. Dirudienez, frantsez hutsez bizi dan mugimendua, euskarazko heriotzerako bidean?

Eusko Eguneko egitarauan kontu interesgarri ugari:
   

Eta musikan, Xiberoots, arima-buru-gorputzak dantzan :-)!
*************************
Bai, burua babestu behar dogu, infoxikazioa, buropeak eta burujatetza itzelak dira-eta sasoi hauetan. Guda terminoetan hitz egiten dabe gaur egun propaganda erasoei buruz. Beti izan bada ere horrelako zerbait, gure poltsikoetatik ordaindutako zerbitzu sekretuetan egositako operazio ugari-ugari.

Konspiraziorik ez dagoela? (Hori sionistu daigun be burua jaten dabiltza jo eta ke, holakoei irainak eta mofak botata)

Zertarako ordaintzen dotsegu, ba, CIA, Mosad, Ertzaintza, militar eta abarretako sekretupekoei? 

Bai, euren lana egiten ari dira horiek ere. 
Batzuk fin-fin, eta beste batzuk baldar antzean (eskerrak!)

ge

ps: Horretaz jabetzeko iturri interesgarri batzuk hemen: 

Wednesday, 5 March 2025

Eragozpen fiskala, zer da eta nola egingo dugu?

 

Zer da #EragozpenFiskala? | eragozpenfiskala.org

"Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin, hala nola militarismoa, kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.


Eragozpen fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da, ekintza ezbiolento bat hain zuzen ere, eta honetan datza: gure zergen parte bat ez ordaindu eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara."

Nola egiten da? | eragozpenfiskala.org


Nola egiten da?

  1. Apirilaren hasieran, PFEZren kanpaina hastearekin batera, dagokion Foru Ogasunak errenta aitorpenaren zirriborroaren proposamena eskuragarri duzula adierazten duen jakinarazpena jasoko duzu.
  2. Hori dela eta, aitorpena bitarteko elektronikoen bidez egingo duzu dagokion atarian, une honetatik aurrera, eta zure Eragozpen Fiskala egin ahal izango duzu.
  3. Maiatza eta ekaina bitartean, Eragozpen Fiskaleko plataformak laguntza-zerbitzu bat eskaintzen du, aldez aurreko hitzordua, Eragozpen Fiskala aplikatuz errenta-aitorpena egiteko.
  4. EAEko lurralde historiko bakoitzean zerbitzu bereiziak ditugu PFEZaren aitorpenean laguntzeko, Eragozpen Fiskala aplikatuz.
  5. Jarraian, Eragozpen Fiskala zure lurraldean nola gauzatu behar den azalduko dizugu, harremanetarako datuak barne.
  6. Behin Objekzio Fiskala eginda, mesedez bete jarraipen-inkesta hau.

Bizkaian bizi bazara

  • Apirilaren hasieran jakinarazpen bat jasoko dugu, errenta-aitorpenaren proposamenaren zirriborroarekin eta beste informazio batzuekin.
  • Zirriborroaren kontsulta eta errenta-aitorpenaren entrega bitarteko elektronikoen bidez bakarrik egin ahal izango dira.
  • Beti bezala, garrantzitsua da zuek ez aurkeztea; izan ere, kasu horretan, ezinezkoa izango litzateke berriro ere gure bulegoan zerga-eragozpenarekin egitea, eskatu zure hitzordua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasunaren webgunean aurki dezakezue informazio gehiago
  • Eragozpen Fiskaleko Bulegoa maiatzean eta ekainean egongo da irekita. Zure hitzordua erreserbatzeko, bete formulario hau. Zuregana joko dugu hitzorduaren data eta ordua baieztatzeko eta edozein zalantza argitzeko.
  • Maiatzaren 4an eta 17an, tailerretara joan ahal izango zara Objekzio Fiskala modu kolektiboan egiteko. Bakearen Etxea: Fika kalea 4, Lonja Bilbao.
  • Ez ahaztu gutun hau Bizkaiko Ogasunera bidaltzea (2024ko diputatuarentzako gutuna).
  • Eta nahiago baduzu, zure etxean ere egin dezakezu Objekzio Fiskala, tutorial honek azaltzen dizu nola egin👇 .

Monday, 5 August 2024

Jugoslabiako gerrak Balkanetako herriak suntsitu

 


2. Munduko Gerraren ondoren Europan izandako gerrarik latzenari buruzko dokumental interesgarria Nova Lectio-ko lagunek.

Gerrak eragin, populazioa murriztu, tokiak berreraikitzeko negozio handiak, arma eta indarkeriaren industriako negozioa, herri zigortuak.

ge


Tuesday, 14 May 2024

Kissinger, Killinger

Maitasuna eta mosuak baino, asasinatzeak eta hilketak gogokoago zituen, antza, Henry Kissinger-ek.


Gure etxean, inguruan, umetan, ospe ona zeukan. "Kissinger"-ek, gure haurtzaroan, gizon argi eta ahaltsua adierazten zuen.

100 urte arte bizi izan da. Botere-gose aseezinekoa omen genuen Henry. Oso tipo desorekatua, antza, eta, beste asko legez, eragin ikaragarria eta hilgarria izan duena bere bizitza osoan. Berak esanak omen:

"Boterea, afrodisiako gorena"

"Ilegalkeriak berehala egiten ditugu; inkonstitutzionalkeriek eguteko denbora apur bat gehiago behar izaten dugu"

Propagandan maisu. 1973an Bakearen Nobel Saria jaso be! Eta itzalpeko jokoetan beti. AEB-CIA-Storesner, Videla, Pinochet (Allenderen erahilketa), Fidel Castro,....  

Futbolzalea. Ba 1978an Argentinak Mundiala ustelki irabaztean eren HK izan ei zen, itzalpeko "crack" nagusia!

Txiki-txikitatik biolentzia ugari inguruan, eta horren trauma itzel batez bere bizialdi osoan? Osatu gabeko trauma, eta horrelako izaera psikopata hiltzaile bat?

Elyzabeth alaba, oso urrun bizitza publikotik. Eta David semea, antzean fokoetatik ihesi, Conaco produktorean, zinema munduan eta 4 seme-alaba. Ez batak ez besteak ez du aitaren bidetik jo, antza, zorionez.

Los Liberales-eko taldeak dokumental hau eman digu, informatzeko eta hausnartzeko asko ematen du honek:

 

Gaur (2024-8-5) beste dokumental baten berri izan dugu. Nova Lectio-ko lagunek egindakoa.

Eta beste hau, Esapinian eta munduan Kissinger-ek izandako eragina. Honen arabera, CIA, Carrero Blancoren hilketaren arduran, Cristina Martín Jiménez-ek argi-argi dauko behitzat.

Berrian honela eman zuten HKren heriotzaren berri

ETB-Kissinger, bilatu, eta ezer ez aurkitu. Ze arraroa!

Kissinger baten rolarekiko irakurketa ulerberagoa, esaterao, hemen

Oso agiri berezia, honako hau, antza, sasoi baten konfidentziala, 1974koa: Implications of Worldwide Population Growth For U.S. Security and Overseas Interests(THE KISSINGER REPORT)December 10, 1974. 

 Aurkibidea jarrian, bertan baltzez jarri doguz deigarrienak.

Part One --Analytical Section

Chapter I World Demographic Trends 19-34 Chapter II Population and World Food Supplies 34-39 Chapter III Minerals and Fuel 40-49 Chapter IV Economic Development and Population Growth 50-55 Chapter V Implications of Population Pressures for National Security 56-65 Chapter Vl World Population Conference 66-72 

Part Two -- Policy Recommendations 73

Section I A U.S. Global Population Strategy 74-84 

Section II Action to Create Conditions for Fertility Decline: Population and a Development Assistance Strategy 85-105 A. General Strategy and Resource for A.I.D. Assistance  85-91B. Functional Assistance Programs to Create  Conditions for Fertility Decline 92-102 C. Food for Peace Program and Population 103-105 

Section III International Organizations and other Multilateral Population Programs 106-107 A. UN Organization and Specialized Agencies B. Encouraging Private Organizations 

Section IV Provision and Development of Family Planning Services, information and Technology 108-120 A. Research to Improve Fertility Control Technology B. Development of Low-Cost Delivery Systems C. Utilization of Mass Media and Satellite Communications System for Family Planning 

Section V Action to Develop Worldwide Political and Popular Commitment to Population Stability 121-123 

Kissinger kriminal bihozgabe eta burua jandako tipo arriskutsu baltzenen pareko marrazten dabe hemen  esaterako, makina bat agiri, bideo eta liburutan: A Ponerological Profile - Un Perfil Ponerologico - Henry Kissinger.

Adibidez honako liburu hau, deskargatzeko moduan: The trial of Henry Kissinger (Christopher Hitchens), eta bertako sarreratik orri hau:



ge