
Herenegun Aldundiko lanean ekonomia sustatzeko saileko ahaldunak jende pilo bat gonbidatu gintuen BAT-era, 2023-27ko plana aurkezten.
Hainbeste zulo ikusi genituen hitzaldian, lehengo intuizio ugari beirargi geratu baitzitzaizkigun, eta hainbeste zalantza handiagotu.
Oso luze izango litzateke dana hemen adieraztea.
Atzo ahaldunagaz berba egin gendun bere hitzaldiaren osteko kafealdian labur. Busturaialderako plan handi bati ekin behar diogula azaldu zuenez hitzaldian, Guggenheim Urdaibai proiektuari buruzko kezkari buruz ari ginela eten egin ziguten laster (haren aholkularietako bat etorri eta eraman zuen, segituan, hitza ahotan utzita).
Arinegi gabiltzala ematen du, entzuteko eta berba egiteko astirik bez. Hori dela eta, mezua idatzi diogu,esan bezala:
Hemendik: AURTENETXE
Bidaltze-data: 2024(e)ko martxoaren 19(a), asteartea 16:55
Hona: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA
Gaia: Ostekoa RE: Sailaren 2024ko Bilera/Reunión Departamental 2024
Kaixo Ainara,
eta idatzi hau irakurtzeko astia hartuko dozuenori,
agur t´erdi!
Hemen jarrian, di-da, atzoko aurkezpen ekitaldiak
-BFAko Ekonomia Sustatzeko
Sailaren 2023-27 jarduera plana aurkezten,
saileko funtzzionarioei eta
eraginpeko enpresa publlikoetako jendeari,
Bilboko plaza biribileko BAT
erainkinean-lehengo BBVArenean-
piztu dizkidan ekarpen batzuk, zirri-borro gisa:
- Formatoa (honetaz hitz egin
genuen, ados antzean, aldatuko dogula aurrerago): hizlari bat eta 150
lagun inguru entzuten ordubete luzean. Galdera-erantzunetan nork
ezer esango? Inork ere ez.
Horren ordez, hobeto informazioa
grabatu eta epostaz bidali. Eta elkartzen garen aukera bakan hauetan,
askoz modu parte hartzaileagoan (Gune Irekia, esaterako?). Kontuan
hartu, metodoa da mezua. Zer transmititu genuen? Sormenik eza, obedientzia,
propaganda, jarraitasuna etab. Bitartekoa da mezua (the medium is the
message).
- Hizkuntza: norentzat ari gara
berbaz? Euskara izan behar da nagusi hor, kontuan hartuta
euskararen erabilera gehitzeko traktore izan behar garela administrazioa,
eta onartuta
dekogun foru araua, bete-betekoa da hori. Atzoko proportzioaren
alderantzizkoa, %80 euskaraz, % 20 gazteleraz? Erdizka ulertzen
dutenek, gaztelerazkoa irakurrita, aurrera.
- Sentsazio orokorrak,
gure jardun guztietarako: gauza gutxiago egitea komeni da, hobeto pentsatuta
(beraz, astiroago, parte hartzaileago eta askoz argitasun
gehiagogaz) eta ondorioz, hobeto.
Hil da domekan Harrison Owen
handia, zuloa utzi du mundu zabalean, eta era berean itzelezko ondarea. eta
harengandik ikasiak zabaltzen jarraituko dugun komunitate bizi-bizia. Haren
omenez, kontuan hartu daigun: lan eta jardun gehiegi egiten dugu. Gehiegi
konplikatzen dugu bizitza eta mundua. Kalterako. Askoz errezagoa eta
atseginagoa izan daiteke guztiontzat.
Lan gutxiago egin behar dogu.
Plan gutxiago.
Digitalizazio gutxiago.
Turismo gutxiago.
Diru-laguntza gutxiago.
BFAren gonapeko lobby gutxiago.
Museo gutxiago.
Propaganda eta #Burujatetza gutxiago.
Zer egiteari utzi ahal diogu?
Zelan? Zer egin, ordez, denbora horretan? Horiek galdera gidariak izan
behar ditugu gizarte osoan.
Eta BFA horretan eredu izan behar
gara.
- Atzoko hitzaldian ezer
esan nahi ez daben hitz huts pilo bat genituen. Eta propaganda
hitzak ere bai, ugari.
Aurrekanpainako mitin kutsua zeukan, eta
hilabete barru, apirilaren 21ean EAEko hauteskundeak ditugula kontuan hartuta,…
BAT eraikinetik atera, eta bulegorantza, zer ikusi genuen aurrez-aurre, handi-handi?
Sabin Etxeko horman Imanol Pradales-en (Ekonomia
Sustatzeko Saileko ahaldun izandakoa hori ere) horma-irudi erraldoi bat:
“Indar berria” zekarren bertan 😉! ”
EAEko lehendakarigaiarentzako propaganda.
Niretzat atzokoa horren antzeko zeozer izan dugu.
Aurrekanpainako mitina. BFAko gobernuaren sinesdunen fedea indartzeko
ekitaldi bat?
Aztoratuta atera nintzen. Katerinaren eta
kafe-pasteltxoen ordez paseo baten beharrean, ideiak argitzen eta pausa
hartzen.
Esandako gauza askotan bestelako ideiak dauzkagu
askok, eta, aurreikusi arren, gogortxu egin zitzaigun atzokoa. Ohitura
faltagatik?
- Harrituta: txaloak atzo hitzaldi bukaeran.
Guztiz tokiz kanpo gengozan? Kosta egin jakun bertara agertzea, ez-erosoa
izango zitzagula jakinda. Laneko arduraz eta bizitzako xedez erabaki
gendun, joan, eta ideiak zabaldu. Elkarrizketa.
Deigarria, bukaeran, entzule batzuk txaloka?
Horrek ez du esan nahi hobeto ari garenik, badakizu.
Har ditzagun animo emateko direla. Gutxi pentsatzen duen jende ugari egon da
han bebai, antza, eta beste alde batetik, ohiko jende-modu lausengaria.
Igo-bedarrak be ugari. Hori sinesten dot.
Herritarren bataz-besteko lagin bat eginda, 150 lagun
hartuta, zelakoa izango genuke hitzaldi osteko erantzuna?
- Zertan hurbil?
Bizkaiaren alde, herritarren alde, inguru naturalaren alde, euskararen
alde, jendeak bizimodu osasuntsu eta alaia egiteko autonomia izatearen
alde, herritarren parte hartzearen eta jakintzan oinarritzearen alde.
Gauza askotan gagoz ados.
- Zertan urrun? Hainbeste
proiektu zehatz (BAT dorrea, Price Waterhouse Coopers, Guggenheim Urdaibai
Stop, NIC, parte-hartze prozesuen antolamendua, publiko-pribatu jokaerak,
lan-karga desorekatuak, lan antolaketa eta hierarkia mota,
funtzionariotzaren inguruko ustelkeriak, digitalizazio soberakoa,
zentzunik gabeko start-upak; 42 Urduliz, marabilla? Zalantza handiak
ditut, senez, gazte gaixoak! Zer egiten dogu, nor eta “Telefónica”ren
eskutik!?!; lan-inguruaren antolamendua eta erabakiak hartzeko modua;
bertoko nekazari basozain ekologikoen aldeko ekimen estrategikoak,
industriaren alor estrategikoak)
- Funtzionarioentzat,
politikarientzat, lobbyetako agententzat:
Nor da burua
(nagusia/jefea)? Zer egin behar dugu , jefeak esandakoa? Nork agintzen
dio jefeari? Eta buruaren “gainekoari”?
Eta ahaldunari, nork agintzen
dio?
Enpresa pribatuetako lobby
jakinek, izkutuko jendilajeak?
Eta ahaldunari agintzen
diokenari, zeinek?
Eta, gorago eta gorago, guztien gainean nor da, ba?
Andere Goikoa? Jaun Goikoa? Anbotoko Mari?
Hara, gutako bakoitza jaun-andere
(goiko, jakina 😉), bana garenez
nori jaramon egin behar diogu?
Danaren gainean, norbere
buruari.
(askok sinesten dogu hori)
Norbere barruan, nork bere
bihotzeani begiratu behar dogu,
eta horri obeditu, batez ere.
Eta horren kontra dagoenari,
lasai ezetz,
eta azaldu zergatik.
Hortik hasi.
Eta hortik abiatuta,
ingurukoekiko elkarlana. Hori da proposatzen dugun antolaketa modua.
Natura eder autoeratu
eta adimentsua ematen den modu berean.
Senez dakigu hori.
Eta oraingo antolaketa modu hauek
arrotz zaizkigu.
Gaixogarri.
Hortik joko bagenu, askoz
errezago, atseginago eta emankorragoa, den-dena.
- Izatez, zelan izan
daiteke horren hitsa, zurruna, goibela, estua, oro har,
eguneroko bulego giro pantailapeko
hau?
(Datorren ikasturterako “Desdigitalizazioa
eta autoeraketa”
ikastaroa proposatuko dot,
neurriz pasatzen ari garelakoan 😉)
Ez dantza, ez kanta, ez
algara?
Gauza handi bat egiten ari
garela, horrelakoak berez-berez sortzen dira edozein jende-multzotan,
Enpresetan, komunitatetan.
Estuguneak, eta tentsioak eta
malkoak ere, tarteka.
- Zer egin geinke
eguneroko langunean, gaur hasita, horri guztiari buelta egiteko?
Eskerrik asko atzorako gonbiteagatik,
Ainara eta bertaratutako guztioi,
zer pentsa eman digu,
eta biziberritu!
Besarkada bana,
Gentza Eleder
Ps. Pozik atzo apur bat berba egin ahal izan
genuelako hitzaldi ostean,
eta aurreko idatziak irakurtzen izan dituzuela jakiteagatik.
Laster eten zen elkarrizketa beste norbait etortzeagaz,
baina beste egun baten jarraitu ahal dogu.
Guggenheim Urdaibai proiektu horri buruzko kezka aipatu
gendun
(informaziorik ba ote dogun, zenion, eta nik, gitxi dagoela,
propaganda bai lar,
Baina talde hauetan ari direnak fin dabiltza eta fidagarri
jataz: guggenheimurdaibaistop.org;
Zain Dezagun Urdaibai) eta esan nizun,
beste gai askok ere eragiten didate kezka
eta premia,
2023-27 plan hori entzun eta gero estreinakoz atzo.
Eta BFAren eta gure sailaren egunerokoak ere bai.
Horregatik, hemen lanean ari naizen artean, arduraz jokatuko
dot
eta idatziz egingo ditut ekarpenak
Funtziona
blogean, bai eta Mastodon eta Twitter bidez.
Beste alde batetik, proiektu ilusionagarri bat pizten
ari zaigu gero eta argiago,
Zulotik ahozko elkarrizketa-saioari ekitekotan gagoz, .
pentsalari eta ekintzaile
handiak gonbidatuko ditugu gurera
eta, gai zabalak izango baditugu
ere,
sarri izango doguz erdigunean
Bizkairako eta mundurako
alternatiba sormentsuak.
Atea zabalik danontzat,
nor gonbidatu behar genuke
Zulotik ateratzeko
bidean,
barriketarako?
*****************
Horraino atzoko mezua.
BFAko arduradunentzat, eta haien artean, batez ere, horko egoera hobetzea esku daukaten hainbat funtzionario, funtzerritar, eta herritarrentzat.
Izan ere, funtzionario eta funtzerritarrak gara, hein handi batean be, administrazioaren benetako arduradunak.
Ez, ez du balio esateak,
"politikariak ustelak dira"
eta hor konpon ;-)!
Zulo konplexuagoan gagoz sartuta.
ge