Euskal erakundeen arteko elkarlana onuragarri izan daiteke kasu askotan.
Iruña-Veleiako afera, oso argi, aukera horietako bat dugu.
Hara, Hernaniko Udaletik ere ari dira laguntzen. Hernaniko lagun batzuek mozioa aurkeztu dute Heraniko Udalean Arabako Diputazioari eskatzeko, Iruña-Veleia auzian garbi joka dezaten, to! Eta Udal Batzarrak 2024-3-26an onartu.
Biba zuek! Hemen bideo argigarri bat, 2024koa, oso interesgarria.
3:52 minutuan hasita, eta 7:05ean bertso ederrak tarteko. Hernani, biba zuek!
Gora euskal herria!
Kontuan hartu nahi dugu Patxi Zabaleta euskaltzainak 2020an egindako epaiketaren osteko idatzi interesgarri hau, esaterako, Oso zentzuzkoa iruditzen zaigu Patxi, eta aspaldi ibili da gai hau lantzen, hurbiletik jarraitzen trama osoa. Gogoan hartu ahal dugu ere Patxiren hitzaldi jantzi eta argitsu hau, Gasteizko 2016koa. Argi dio hasiera-hasieran Patxik, bere ustez. han aurkitutako ostrakak "ez dira faltsuak eta gainera, salatzen duten faltsifikazioa, ezinezkoa da".
Zelan lagundu geinke BFAtik gai hau argitzen, Elixabete eta Leixuri? Kontuan izan Eusko Jaurlaritza eta AFA (Arabako Foru Aldundia), EHU, Euskaltzaindia eta beste hainbat erakunde direla gai honek lokaztuak.
Benito Lertxundi kantari handiak ere argo eta labur hitz egiten digu, hara, "gurea bezalako herri menperatuetan horrelakoak, tamalez, askotan gertatu dira":
Erakundeen arteko lankidetzan eredugarria izan daiteke urrats hau, gai luze eta polemikoa argitzeko, justizia egiteko eta euskararen eta kulturaren alde.
Hasi gaitezen.
Gu laguntzeko prest.
Alberto Santanarekin bildu gaitezke ere bai (Aldundiak eta Elizbarrutiak indusketa arkeologikoa bat sustatu dute VECVNIAko hiri indigena aurkitzeko, egungo Bilboren sorterria - Komunikazioa - Bizkaia.eus)
Eleizarekiko (kasu!) horrelako tratu sakonetan sartu ordez (Aldundiak eta Elizbarrutiak indusketa arkeologiko bat sustatu dute VECVNIAko hiri indigena aurkitzeko, egungo Bilboren sorterria - Komunikazioa - Bizkaia.eus), edo hori baino lehenago, behintzat, uste dut Iruña-Veleiakoari heldu behar diogula. Zer deritzozue?
Gure Bizkaia maitean ere, oso interesgarria eta jakintsu, Albertorekiko osagarria dugun Aitzol Altunnaren lan mardula. Gadakoztarra dogu Aitzol hau ere!
Oso ondo etorria iritzi kontra jarrien arteko elkarrizketa! Ezadostasunak argitu eta aurrera!