Wednesday, 8 May 2024

Francisco Bergoglio ("aita saintua"), jesuitak, Deustuko Unibertsitatea eta BFA. Desagertzen lagundu?

Hau aurkitu dugu gaur: Carlo María Viganò-k 2018ko gutun ireki baten Francisco Aita Santua salatzen du eta dimititzea eskatzen, Theodore Mc Corrick-ek hamarkada pìlo baten ume-gazteak sexutan behartzen zituen, eta artean, zurrumurruak eta salaketak izan arren elizan bertan, gora eta gora egiten zuen hierarkia santuzalean. Aita Santua (Francisco Bergoglio), 2013tik jakitun izan arren, ezer egin ez, bere aholkulari hurbila zen Theodorekiko. 

Francisco hau itzelezko pieza omen da. Argentinako gure lagun Nicolasek 11 ordu luzetako dokumentala eman dio, ikerketa argi eta zorrotzaren ondorioz (zetako zinemara joan? Hobe dokumentalak, errealitatea fikzioa baino handiago!). Jesuitei buruzko ikarragerikeriak aipatzen ditu. Loiolako Iñaki gurea / San Ignacio de Loyolari (Iñigo Lopez de Loyola, "pobre de bondad" gisa sinatzen omen zuena ;-) buruz, hainbeste datu. 

Gure erakundeek goratzen duten gizon hura eta botere handia ematen diegun jesuitak beste muturrean izan behar genituzke, beharbada? Erakunde/errakunde gisa desagertzen lagundu behar genieke?

Baiezkoan gaude, eta geu BFA izanik, horretan lagundu behar dugu. 

Lagundu diezaiegun jesuita gaixo ustelei bergizarteratzen. Delituak eginda dituztenak, zorrak ordaindu ditzatela ere bai. Eta Deustuko Unibertsitateari eta haien hegalpekoei (eta berdin, edozein eliza erakunderi) herritarron poltsikoetatik harrapatutako diru publikoak bideratu? Ez eta pentsatu ere.

UNAI REMENTERIAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO PRAKTIKA JURIDIKOKO ESKOLAREN 50. URTEURRENA OSPATU DU - Komunikazioa - Bizkaia.eus

Eten ditzagun haiekiko diru-laguntza bide ustelak. 

Errespetatzen dugu edozein sinesmen, baina, herritarrei diruak harrapatu behar dizkiegu, jesuita eta elizei ezer emateko? Argi dugu ezetz. Gizaki bakoitza gai da bere dirua zeini emateko erabakitzeko, ala horretarako be administrazio erakunde bat behar dugu?

**************

Uste genuena baino askoz sistemikoagoa da ume eta gazteen sexu abusuen drama. Elizak, politikariek eta botere ekonomikoak bat egiten dabe kontu hauetan (hementxe, gurean, handi, esaterako, Kote Cabezudo, Odon Elorza eta abarren kasua), oso oso aspalditik. Eta trauma latza uzten du biktimengan eta gizarte osoan. Errepikatzen eta handitzen den bola hori geldiarazi behar dugu eta trauma horiek gainditzen lagundu.

Bertoko elizpeko sexu abusuen drama hau betiko amaitzen laguntzeko, honelako harietatik tiraka hasi gara:

Sistema eraldatzen hainbeste zeregin daukagu. Aspertzeko astirik ez. Eta elkarren artean egin behar dugu. Auto-eratutako funtzerritarren sare hazkor eta sormentsu baten.

Nor gogoz?

ge


ps. Bide batez, beste proposamen bat, Elixabete Etxanobe eta abarrek egin beharrekoa egin dagien: utziko diogu San Ignacio-rena ospatzen? Izan gaitezen aitzindari BFAn eta libre utzi dezagun uztailaren 31, norberak erabakitzeko jai hartu edo bulegora sistema eraldatzen etorri pozik. Azken batean (bizkaitar sutsuontzat), Loyolakoa gipuzkoarra ez al zan ;-)?

San Ignacio de Loyola-ren aldeko ereserkia (hemen behean)

nahiko zintzoa, azken baten, 

bakeari buruzko oso iritzi bestelakoa izan arren guk

Inazio gure patroi handia
Jesusen konpainia
fundatu eta dezu armatu

ez da ez etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean

nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik inpernua!

Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia

garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Fedeak, ez kristau nereak
ez dauka beldurrik inongo aldetik

Inazio hor dago
beti ernai dago
armetan jarria
dauka konpainia
txispaz armaturik
bandera zabalik,

gau eta egun
guk guztiok bakea dezagun,
beti gau eta egun
gau eta egun".

(si vis pacem, para bellum?)

No comments:

Post a Comment