Lan mardula eta argia, politikari, kazetari, finantza, prostituzio eta abusuen sare itzel nahasiko ustelkeria agerian utziz, Whitney Webb-ek egindakoa, "One Nation under blackmail vol. I / vol. II" (Xantaiapeko nazioa - AEBri buruz, gure gainekoen gainekoei buruz), ale bitako liburutzarra,
Blackmail: the action, treated as a criminal offence, of demanding payment or another benefit from someone in return for not revealing compromising or damaging information about them:
"they were acquitted of charges of blackmail" · "she recounted the blackmail threats"
Hau da, politika munduko hainbat eta hainbat lagun goi-goiko, harrapatuta dauzkatela (askotan gaztetxuekiko sexu abusutan eta abarretan), nahierako erabakiak sina ditzaten. Bestela, haiei buruzko kontu latzak argitara ekarriko dituztelako mehatxupean. AEBn (gugan eragiten duen inperioko gailurraldean).
Lehenengoz entzuten duenarentzat gogorregia, bai? Aspaldi horretaz irakurri eta azken aldian inoiz baino nabarmenagoa denean, eta politikarien funtzionamendu absurdoa gero eta nabarmenagoa denean, nork du zalantzarik?
Latzago, historiari buruz asko irakurritako idazle batek esan ziguna, duela gutxi: "aspaldian izan da horrelaxe, betikoa dugu!". Baikorrago izan nahi dugu. Horri guztiari buelta emango diogula, baietz ;-)!
***********
Eta orduan, hemen ere bai, esango dugu: gogoratzen Kote Cabezudo, Odón Elorza eta lagunak?
Inoiz BFAko (Bizkaiko Frou Aldundia) lankideei galdetu diet:
"Ezagutzen duzu, Kote Cabezudo kasua?
Zelako trama luze, trinko eta gogorra dagoen, jada 30 urtetan? Zenbat "politikari", alderdi politiko, epaile-jende, enpresa jendea eta gure elitetxoko lagun hartzen dituen mataza konplexu horrek?
El Diario Vasco-ko argzkilari zenak (Donostian prestijio handiena ei zeukan berak, politikari, aktore eta modeloen artean, antza) 20 urteetan zehar ehundaka adingabeko bortxatu izan dituela, eta haien irudi pornografikoak interneten saldu, iruzurrak, gezurrak, txantajeak-eta tarteko?
Hori guztia gertatzen zela Odon Elorza sasoi hartan alkate zenaren eta Donostiako Udalaren (eta beste botereguneetako) laguntasun eta babes itzela zuen artean? Antza denez, hango botereduntxoen jai handietan "merkantzia sexual" moduan erabiltzen zituztela haietako hainbat gazte?
..."
Galdetu dudanean, inork ezer jakin ez.
Medioek ere (El Correo, Deia, Diario Vasco - Kote Cabezudo kolaboratzaile zuten- eta abarretan holakoak estali nahi izaten dituzte; Garak, Berriak, Argia eta Hor Dagok be, apenas egin izan duten ikerketa sakonik ez kanpaina handirik gaiari helduta).
Horren gai latza izanik, zer dela eta ezjakinkeria harrigarri hori?
Zer egin dezakegu herritarrok eta funtzerritarrok honelakoetan?
Hurbileko politikariei, esan behar diegu: "badakigu, eta ez dugu honelako ezer onartzen Zer dakizu honetaz? Zer egingo duzu, zer egingo dugu, horretaz ikasteko? Zer egingo, inoiz horren antzekorik berriz gerta ez dadin?".
Nola liteke gai honetaz ez jakitea Bizkaian, BFAn, ia inork? Zer egin behar dugu gure informazio ohiturei dagokionean? Ze iturritara jo? Ze elkarrizketa piztu gure bulegoetan?
Zer egin behar dugu gure beldurrarekin? zer egin galdetzeko, jakiteko berdurrarekin, beste alde batera begiratzera eramaten gaituen horrekin? Honelakoak jakin eta hala ere, boteredunaren itzalpera bildu eta irrifar zozoa egite horrekin, besterik ez eta?