Tuesday 30 April 2024

The great taking (David Rogers Webb): zer dator mundu osoko finantza arlora?

The great taking (David Rogers Webb). Dokumentala hemen:

Hemen bideoa espainolez.

Too much to be true?

Hemen liburua, deskargatzeko moduan The great taking, azalpen xeheak idatzita.

Liburu hau  aholkatzen digu Nicolas M Lage-ek, eta hemen egiten digu azalpena:


 

Legez badira, antza, guztiaren jabe egiteko bidean, oso aurreratua.

Kosta egiten zaigu hori dena ulertzen eta baloratzen,

baina lagunok, zuetako batzuek hurbilago duzue gaia.


Begiratu eta hitz egin daigun, bai?


ge




Zapiak erantzita. Zorionak!

 Eskuzko zirriborroa igandean (2024-4-28) Mundakan.

(guretzat berdin dira  

astea eta jaia

lana bihurtzen dugu  

kantatzeko gaia)

***************************

Bai, aurreko barikuan (2024-4-26) ikusi dogu!

Espainiako Erregearen gizonezkoen 

futboleko finalaren (2024-4-6)

aurretik eta ondoren han eskegita izan eta gero luzaro,

(Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiak 

berak aginduta eta legez kanpo?) 

kendu dabez zapiek jauregitik!!!


Balkoietatik eskegita izan dabez han, 

guztiz ondo ez dakigula zergatik,

trapu zuri-gorri pilo bat.

Azaldu genion aurreko astean Eliri gutun ireki erregistratuan, eta eskatu lehen bait lehen kentzeko, eta bete dabe, zorionak! Murriztuz: zer egin ahal dogu hor beheko zapi horiek (Espainia, EAE, EB) ere kentzeko behingoz? Sobera goi-goiko ikurragaz;-)!



(Imanol Pradalesenean ere bai, gaur -2024-4-30-, azken izan dira zapiak eranzten.

Athletic-zaleenak? Nagienak? Propagandistenak?).

  Asteburuan lagun batek esanda jakin dogu, arraunean egin ei zuen Imanol gureak Soteragaz, gabarra egunean (2024-4-11), EAEko lehendakarigai izanda kanpainako ekitaldi aurrikusitakoak albo batera utzita. Baietsiz hori izan duela EAJ-PNVk, Espainiako-Erregearen-gizonezkoen-futboleko-Kopa-finala eta Athletic, kanpaina lotsabakoaren ardatz nagusietakoa? Eta BFA, Bilboko Udala, eta alboko hainbat erakundetxo, denak  "komunikazio" azpi-kanpainan bat eginda, Alderdiaren interesen bila erakunde publikoak erabiliz?. 
Latza, gero, pentsatzea oso ezberdina gertatuko litzateke ezer, EH-Bildu bat egon izan balitz BFAko arduran? Apenas. Mundakoko plazan bertan, han be, EH-Bildu alkatetzan, eta finala ikusteko pantaila erraldoia! Bilboko Areatzako EH-Bilduren egoitzan be, berandu eta astebete inguruz, Athletic-en zapiak nagusi,... Badirudi beldurrak jota

Argi dago, herritarrok gure bidetik egin behar dogu, alderdi politikoen botere ilusio horretatik beste, ahalik eta gutxien kaltetu gaitzaten, behintzat.

Eta zapien kontu honetan bezala, danean aurre egin. 

Ari gara, bai, sistema eraldatzen.

Eskerrik asko, Eli, ba. Zapiak kentzea erreza zan, baina egin egin dozue. Orain. falta zaiguna, garrantzitsuagoa, gainerako galderei erantzungo diguzu, mesedez, lehen bait lehen? 

  • Ze balantze egiten dogu, propaganda kanpaina horren ostean?
  • Prest gaude etapa hau (propaganda, marketing, "komunikazio" kontu horiek guztien mirabetza; burujatetza) atzean utzi eta benetako gaiei buruzko elkarrizketa zabaletan hasteko?

Izan uros,

ge

ps. Propaganda dugu nagusi, bai, gaurko politikari "handien" eta administrazioaren jardunean. Burujatetza. Horren aurrean pentsmendu kritikoa indartu behar dugu eta gehiago erabili. Hortik sormena.

Ikasi dezagun gehiago, ba, propagandaren mekanismoei buruz. Esaterako, hemen Nicolás Martinez Lage-ren lezio batzuk, oso interesgarriak:

Monday 29 April 2024

Burujabe ala burujale?

Jende burujabeen herri askea,
ala
Jende burujaleen herri merkea?

**********************************

"Gidari" propagandista txotongilo eskas 
horien orpotik jarraitzen badogu, 
jai dekogu.

Jan egingo gaituzte. 
Dana (geu barne) merke-merke saltzen 

ge





Sunday 28 April 2024

Peter. Eta Peter-en sozioak, zer? Eta geu gainerakook?

Albisteak ikusten gabiz.

Etxean TV-rik ez dagoenez, azken aldian 

Nicolás Morás-en albistegia begiratzen dogu sarri.

TV kate nagusietako ohituraren ordez (lur-jota, noraezean, buruko osasuna jota eta oreka galbidean) uzten gaituen propaganda eta "albiste" metrailakada baten ordez, egunean gai baten murgiltzen da sakon gure Nicolás. Hala ere, hau tantaka hartu, neurriz, kontu gogor asko daude hor elkarri lotuta.

(Ai, ze polit, Mundakako hormetan, 

"Fuck TV" muraltxoa, 

esker mila, artista ezezagunari ;-)!

Ikasi egiten dugu horrela dexente, TV-ek albo batera utzi nahi izaten dituzten gai garrantzitsuei buruz. Hau bai trebakuntza! Geure oreka pertsonala berreskuratzen laguntzen diguna eta erabaki estragikoak hartzen, erabat norantza zuzentzen laguntzen diguna.

Asteburu honetan, antza, Pedro Sánchez bolo-bolo.

Ba gu, gaur domekaz be, pozik. Ikasten eta dakiguna zabaltzen. 

Esaterako, Nicolásen ikerketaren berri. Zein da Pedro Sánchez? Zeintzuk dira gure "gidariak" eta laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzan, Bilboko Udalean, BFAn, etab?

 

(hemen xehetasun gehiago, IgnacioCorts-en eskutik).

(Orain jakin dugu, bilbotar bat eragile, Begoña Gómez

Horri ere, ongi etorri jardun bat egin behar genioke, 

errejimena hankaz gora jartzen ari omen da-ta ;-)!?

Zer egin behar lukete EAJ/PNV-k eta EH-Bildu-k Madrilen, Pedro Sánchezegazko negozioetan murgildu, ala gizon horren jokabidea kontuan hartuta, salatu eta bestelako kideak bilatu?

Diru truke, edozer? Horrelakoa-da-bizitza, eta aurrera egin behar, isil-isilik? Salatu eta agur Ben Hur? Biak bateragarri, hau da, "sentitzen dogu asko horrelako jende-modu eta alderdiekin bat egin behar, tipo honek alde egin behar du lehen bait lehen, baina bitartean -gure herriaren/laguntxuen onerako- hau eta hau eta beste hori sinatuko dugu eurekin"? Beharbada, ipuin hutsak Nicolasena eta gu inozo danasinestekoak (nire intuizioak eta gainerako arrazoibideek oso sinesgarritzat daukate, horregatik hona ekarri)? Edo, "gure politikariak" ez-jakin inuzenteak? Dana jakin eta eurek antzekoak, eta isildu behar? 

Ai, ai, ai, zenbat zalantza!

Beste bat: oso argi ikusten izaten jake Pedro Sánchez-i bezala, gure Urkullu, Rementeria, Errandonea eta abarrei, hizketan entzuten hutsean, faltsukerian ari direla. Antzezten ari direla. Ez dutela bihotzez ez eta buruz hitz egiten. 

Norbaitek idatzitako gidoia (oso trakets, gezur agerikoetan, lotsagarri. Horien eredu gorenetakoa, gure Unai Rementeria Imaz, (BFAko Ahaldun Nagusi izan arte igo zena, to! zertan eta dabil orain, lehendakari izatekoa omen zena?); eta haren eskutik etorri den Elixabete Etxanobe Landajuela, beste bat, hara hemen Urdaibaiko Guggenheim hipotetikoari buruzko ipuinak tamalgarri irakurtzen!

("globar" ere bota dau hor inkontzienteki, 

"global" en ordez, ziur aski 

"robar"/ ohostu/lapurtzeari buruz pentsatzen?).

****************** 

Zelan izan daiteke horiek agertzen gure ordezkari gisa? Eta behin eta berriz hedabidez hedabide ibiltzea matraka ematen, etengabeko propagandan/burujatetzan?

Zer dute "gure" politkari hainbatek Pedro Sánchez horren antzeko? Gora-nahi itsu bat? Narzisismo eta psikopatia (hemen, Rosa Díez-ek, Pedro Sanchez-i buruz: "makiabelikoa, narzisista eta psikopata"). Eta batez ere:

Peter bezakalako batekin, zelako tratua izan behar lukete ganorazko politikariek? 

Zergatik ditugu goi-goian horrelaskoak eta zelan eraldatu sistema?

Hor goian lotu ditugu bideotxo batzuk. Ziur, honelako asko ikusita zaudela lehen be (bota lasai, iruzkinetan, holangorik badaukazu).

Eta susmo-zalantzatan gu. Horiek, hain maila eskaseko azken hamarkadetako "politikari" horien curriculum-a ikertuko balitu Nicolás Morás batek, zer agertuko litzateke? 

 *************

Uste dut alde guztietatik ekinda desmuntatu behar ditugula, "politika"/administrazio/estatu egitura ustel hauek. Eta, aurkakoan ohituta edo eroso bagaude ere, "gure alderdiei" ere badagokiela, behetik gora, holakoei ezetz esatea. Ez da ez. Bai da bai.

Azkenik, funtzerritarrok zenbat eta argiago esan gure ezetza, hau kalamastra desastroso hau lehenago diluituko da eta, beharbada, beste era bateko antolakunde bizi, tamaina egokiko, organiko, sormentsu, orekatu eta emankor batean bihurtu.


Hala bedi!

ge

ps. BFAko zuzendaritz azpi-batzordean galdetu eta gitxi jakin gendun Begoña López bilbotarrari (izatez, Bilbon oso gutxi, gehiago Leon-en bera umetan) buruz. Argentinatik bai, argi apur bat bota dosku barriro Nicolás Morás-ek, hona hemen:. 🔴 La HISTORIA PROHIBIDA de BEGOÑA GÓMEZ y PEDRO SÁNCHEZ ❤️ 

Zer ote?

Wednesday 24 April 2024

Bizkaiaren memoria galdua. Jardunaldiak Bilbon (apirila-azaroa)

Independentean eman digu berri Angel Bidaurrazagak. Hor lotura horretan xehetasun gehiago.

EGITARAUA:

  • Apirilak 25, osteguna – 19:00. Hitzaldia (gazteleraz). Iñaki Sagredo: El sistema defensivo navarro en Bizkaia
  • Maiatzak 23, osteguna – 19:00. Hitzaldia (euskaraz). Aitzol Altuna: Bizkaia eta Bilbo Nafarroako Erresuman
  • Irailak 26, osteguna – 19:00. Hitzaldia (gazteleraz). Odón Ulibarrena: Trayectoria del Derecho a Decidir de los nativos pirenaicos
  • Urriak 24, osteguna – 19:00. Hitzaldia (euskaraz). Joseba Agirrezkuenaga: Euskal Gobernu eta Estatu foralaren sorrera eta egituraketa, “Irurac bat” (1800-1877)
  • Azaroak 23, larunbata – 11:00. Mahai-ingurua. Zuzenbide Piriniarra, Bizkaiko eta Nafarroako foruen jatorria. Mahai-inguruaren ondoren bazkari bat antolatuko da. Bazkaldu nahi izatekotan, izena eman behar da

On egin ikasiek!

ge

Tuesday 23 April 2024

Zorua garbitzearen beharraz (Zach Bush eta nekazaritza birsortzailea)

Lehengo egunean, euskarako eskolako solasaldian atera da gaia. Atheltic-ek eragindako gabarraldiaren ondoren itzel zikin utzi omen genuen Bilboko zati handi bat. Plastikoak nonahi lurrean, landetan eta ibaian.

Eta irudi horiek, antza, smartphone-en bidez hara-hona bero ibili dira, eta horrek min.

Ze zikinak garen! Min.

"Zelan "gure garbiketa zerbitzuek" ez dabe, ba, "garbitu" (itxura garbitu, itxurakeria. Bistatik kendu arren, bardin gara zaskeltoak, dana lurrera botaz, eta BFA bera, horrelako "ekimen handiak" sustatuz.)"
Baina hori ez dugu ikusi gura.
Atheltic-zaleak eta erregezaleak?
Ez-errealzaleak?

Hemen gure kulturaren irudi posible bat, FCC-ren webgunetik hartua (bide batez,ba al dago idatziren bat, garbiketako lobby-zaleen usteleria eta zikinkeriari buruz? Flipatuta ikusten dut egunero zelako indarra daukaten, Mundakalako herri txiki baten hainbeste langile errobotizatu dabiltza han, kaleetan puzgailu automotiko horiekaz orbel-hostoak handik hara mugitzen, kea, zarata. Ekonomia itzela mugitzen du, gure zazkel izate honek, hau mundu sorosa!)

Bai, Bilboko Aste Nagusian baietz, orduan oso eraginkorrak ei direla "garbiketa zerbitzuak" eguna argitu orduko txosnak itxiarazi, azken parranderoak bota, eta goizeko ibiltariak hasiko direnako, dena txukun-txukun -eta kirats gure-gure horretan, agh!- ze garbiak garen, to!

Eta zelako dirutza horretan be? FCC (Fomento, Comsturcciones y Contratas).

**********

Kontua, dana dala, askoz sakonagoa da, eta larriagoa. 

Oso ondo dago kaleko plastikoen hori, itzel bisuala dalako. 
Ikusi egiten dugu, eta zer pentsa ematen digu. Erakusten digu, "aizank, zerbait oker dabil gure baitan, kanpoa horrela uzten badugu!".

Ikusten ez dena, baina, are sakonagoa da. 

Gizarte eraldatze zabal baten bidez, lur-zoruen nekazal trataera eraldatuko bagenu, ziur nago beste hori ere eraldatuko litzatekeela

Jar dezagun hor lehentasuna, lur-zoruan, ikusten ez den horretan dugu arazo potoloa.

Ze, horretan bai, ikusi barik ere, zaskel galantak gara (eta inozoak, kokoloteak). Geure lurra, lurrama, sistemikoki, nekazal jardunean zorua etengabe kutsatzen, zikintzen ari garelako. Azken mende erdian gorakada nabarmenena. 

Eta horri lotuta, lurretik jatekoa ematen izan diguten baserrietako ekonomiak muturreraino estutu, prekarizatu, ia itto ditugu. 

Aizue, etxean egunero jaten dogunetik, % zenbat dugu Bizkaian sortua? % 1a egingo ote dugu? Eta ze kalitatekoa? Edo argiago, ze kaltekoa

Harrotasunak, sobera egiten digu ihes txepelkeriatan eta txapelkeriatan. Baina benetako gai handietan, zer gara? Zertan gabiltza?

Asko-arin-merke, gose glotoi horretan, kutsatu egiten dugu sistematikoki lur-azala, zorua.
Eta orduan, lurrak arnastu ezin. Enphysema.

**********

Atzo goizean, argia ikusteko eta zulotik ateratzeko (sinatutako kontratuz) dekogun ordu-erditxoan (atsedenaldia) kanpora. Irakurgaia eraman genuen, eguzkibegitan jarri eta gogotsu, iturri onetik hartua irakurtzeari ekin. 

Eta, ze ederra, hor bai argia! Zach Bush: "Awakening a new story".

"Farmer´s Footprint", Zach eta lagunen mugimenduaren zioa, itzela, munduko bazterretako nekazarien bidea eraldatzen: produktu kimikoen bidez lurra lantzetik produktu biologikoen bidezko kudeaketara jauzi egiten laguntzen diete.

Paradigma aldatzera gonbidatzen gaitu Zach-ek, klima aldaketa delakoari buruz. dio berak:
C02 ez da gure arazoa. Bizitzaren iturria dugu. Batzuek uste dute C02 gehiegi sortzen dugula erregai fosilekin-eta, baina atmosferako CO2 hori planetako bizitzarako etorkizuneko bateria dugu.

Orduan, zein dugu arazoa?

Medikuntzan, gorputzean guztiz onartua gertatzen zaiguna, emphysema, hori gertatzen ari zaigu. Gure planetaren biriken azala, lur zolua, hori dago hilik. Hil egin dugu azken hamarkadetako kutsagarri kikikoak bota eta bota lurrean, nekazaritzarako-eta. Gizakiok eragindako CO2a ur tanto ttikia dugu Lurreko bizi-zikoloaren ekoizpenaren aldean.

Kolapso biologikoa da gurea.

Lurrak ezin zurgatu CO2rik. Eta lurra modu sinple baten berroneratu daiteke.

Nekazaritza birsortzailea esaten ei dotsie. 
(Geuk behar dogunaren parekoa, BFAn
ahalduntze birsortzailea
Jarraitu irakurtzen, ingelesez, hemen: Climate – Awakening a new story (Zach Bush).


Zentratu gaitezen.

Zer ari gara Ekonomia Sustatzeko Sailean honelakoetan (barriro datoz, barriro dakarguz, oin maiatzean, FoodForFuture, ai ama, ai lurrama!) hainbeste baliabide ematen? Hori guztia aldatu dezagun. EzEgiteko bat gehiago. Estuegi gablitzala ESSn, lan karga handiegia eta osasun kalte? Utzi holakoetan sartzeari.

Matraka emoten datozela? Entzun begirunez, azaldu beste bide baten gabiltzala, eta jaramonik bez. 

Zein da hemen agintzen duena? Ze lobby ete dabil honen atzean? Eta gu BFA, makurtzen, barriz be?
Ez al dago beste biderik? Zer antolatuko genuke, honelako erabakiak modu argiagoan hartuko bagenitu?
Hasi gaitezen funtzerritar talde bat, eta eratu dezagun elikadura gaia Bizkaian berbideratu eta ekonomia berroneratzen lagunduko duen beste zerbait, eta beste modu baten.
Zentrartu gaitezen. Birsrotu gaitezen geu ere. 
Gu geurera, funtsezkoetara eta lehengoetara, 
BFA birsortzen,
BFA dliuitu arte, 
aurrera!

ge

Stefano Mancuso, italieraz. Landareengandik ikasten, italiera ikasten

Batzuetan despistatzen gara.

Arretak alde egiten digu, 
hainbeste zabor inguruan,
 eta horrek sortutako amorruari segika, 
zulo baltzetara joaku energia lar.

Baltza hor dago,bai, 
eta jabetu eta arreta eman behar diogu, 
baltza dela esan eta 
aterabideak proposatu.

Eta, sarriago, 
baiezkoetan eman behar dogu gurea, 
argi bila. 
Zer ikasi? 
Zer egin? 
(ia ezer ez, esaterako, 
askotan aukera bikaina: 
atsedena, arnastea, isilik egotea,
 toketan danean).

Garu ekintsu gatoz. 
Hemen zuloan hiru egiteko 
interesgarri 
proposatuko dizkizugu:

1. Hizkuntzak ikasi. Hemen italierazko bideo batzuk, horietatik tiraka,iturri interesgarriak aurkituko dozuz. Atzo, Daniel Lumera xerka, hau aurkitu genuen, Sperare insienne/Alkarregazko esperantza, esaterako: Sperare insieme, incontro con Daniel Lumera (youtube.com), .Elkarrizketak oso lagungarri zaizkigu hizkuntzak ikasteko.

2. Stefano Mancuso-ren lanean murgildu. Landareen eta arbolen mundua maite duen jakinzalea. Oso ekarpen interesgarriak egiten dizkigu gizakiok, zer ikasi dezakegun landareengandik, esaterako antolaketa arloan. Gizakiak taldeetan, hierarkia gutxiagotu eta sare errazago, gozagarriago eta eraginkorragoen bitartez, zelan antolatu, zelan elkarlanean ibili.

3. Inguruan dauzkagun politikariei eta tartekoei
eman diezaiegun kontu hauen barri
Baten batengan eragin sakon bat izango du, noiz?
Bota piñue!
Ze polita izango dan, Bizkaian 
txipa aldatuko dogunean ;-)!

Argi dago, Ekonomia Sustatzeko Sailak be
zeregin handia dauka alor honetan.
Noiz ekingo diogu?
Nola?

Hemen behean Mancuso-k parte hartzen duen italierazko bideo-sorta oparo bat. 

Gozatu ikasbidea, 
gozatu ikas-bidaia!








 

  

ge

Monday 22 April 2024

Gure bozka: Elixabete Etxanoberi (BFAko Ahaldun Nagusia) gutun irekia. Otoi, kenduko doguz, Athletic-en zapiak jauregiko balkoitik?

Atzo EAEko hauteskunde eguna.

Azken asteotan, Esapiniako Erregearen gizonen futboleko Kopak BFAn eragin digun astindua dela-eta, bor-borka geneuzkan hainbat sentipen eta burutaziok bozka egin dute, eta gaur erregistro bidez bideratu dizkiogu Elixabete Etxabnobe Landajuela, BFAko ahaldun nagusiari.

1. hemen idatziaren hasiera (1-2):


2. bide artistikora lerratu gaitu eskuz idaztearen emozioak (9-10):

3. eta honela amaitu dogu gutun ireki zirriborrozko ofiziala (15-16):


  • Espainiako Erregearen gizonezkoen futboleko Koparen finalaren aitzin  eta ondoren BFAk egindako propoaganda operazioaren balorazio-txostena eskatu diogu,
  • idatzi horretako hainbat galderei erantzutea
  • eta propaganda-burujatetza operazio horiek guztiak lehen bait lehen etetea.
Eraldatzen ari gara. 

Gaur ere aurrera bizkaitar eta mundutarrak!

Nola bideratuko dogu etorkizuneko jarduna BFAn?

ge


ps. Donostiaraino be heldu da ufada.

Hara Jose Ignazio Ansorenaren hau be, ederra:

"sentimendu kolektiboen irakinezko txanpa luzearen ondoren,... txolarte txiki bat lasaitasunerako"

"arreta handiena jarri behar diegu sentimendu eroen sua isiotzen dutenei"



ps2. 2024-5-8
Gure agintarien ipar kognitibo emozionala, iruditzen zaigu, AEBetan da. Ikus gure Unai Rementeria ze pozik, "amets amerikarra" gureganatu guran, 2015ean, Ahaldun Nagusi hasi berritan (eta guri hemen Mundaka Festival ustel hura opari utzita, orduko denboratan).
Istorio hartaz jakiteko gehiago:


AEBetako hauteskundeak aurten. Zeini bozkatuko liokete gure BFAko "gidariek"?
Bozkatzekotan, hau ote litzateke euren aukera? Robert F Kennedy Junior / Bobby Kennedy?

Thursday 18 April 2024

Ekimen handiak? Ez, eskerrik asko! Musika masak manipulatzeko, Bad Bunny, Joe Biden etab.

Nicolás Morás-ek ikerketa polita egin du, eta gai garrantzitsu ez-ohiko bati heldu dio, bikain!

Kontua ez baita soilik polito egitea. Zertan jardun eta zertan ez-jardun erabakitzea da gakoa.

Bideo honetan, politikariak hain maite duten burujatetzari buruzko hainbat gako damazkigute Nikolazaleek. Kasu honetan azaltzen digute boteredun askok musika nola erabiltzen dituzten masak bideratzeko. Mila esker!

Ezagun da gaia lehendik ere, eta aipatzekoa "The Music Industry Exposed", Fahran Khanek sinatua, hemen behan aztergai:

Beste muturreko eredua omen dugu Mel Gibson, Morás-ek hori defendatzen dau, behintzat, beste dokumental honetan.

Famatu eta ospetsuak politikariekin dantzan, negargarri eta argitan, hokaoa bizitza, errealitatea, filmak baino askoz biziagoa. Hara Angelina Jolie, George Clooney,...

***********

Gaurko (24-apirila) BFAko euskara taldearen jardunean (ohiko moduan, zuloko asteko ikasgune biziena) oso elkarrizketa bizia, beroa eta garrantzitsua izan dugu, tele-lana aitzakia, betikoari heldu diogu. Gure sistemaren absurdoari, hutsalkeria-kaltekeriari eta abarrei.

Kontatzen dizkiguten eta jende askorengan errotzen dituzten ideia okerrak agertu dira (jendea alperra, larru lodikoa, homo hominis lupus,..). Eta horri erantzunez, argi agertu zaigu: politikari gehienek propagandan eta burujatetzen ematen dutela haien onena.

Horien adibide behinenetakoa dugu azken urteotan BilbaoBizkaia honetan ("komunikazio" adituek asmatu zuten, "marka bat behar dugu, hemendik aurrera, BilbaoBizkaia!") matraka-matraka saldu nahi diguten txepelkeria: "ekitaldi handiak -grandes eventos-behar ditugu! Horrek emango digu jaten! Horrek piztuko gure eronomia (uuups! ekonomia)! BBK Life, Rugby txapelketa Finala, Le Tour,... etab". Horren eskutik estu, sartu nahi diguten beste ipuin pito oker hori: "turismoa, ekonomia/eronomia pizgarri-oinarri, eta gure gobernu jakintsuak hori sustatzen, herria salbatzen!" Eeee? Beste idatzi baten helduko diogu burujate saio horri.

(Izatez, hamaikagarren burujate saio iraungikor horrek ekarri duen konturik ederrenetakoa, erantzun kanta hau izan dugu, "Piztu Bilbo, itzali MTV"):
       

Argiago ikusten dugu gero-ta, sistema bera dago oso gaixorik, eta guri orain dagokiguna, sistema eraldatzeari ekitea.



ge

Zulotik sistemak eraldatzen. (Online Ikastaroak).

Zuloan gauzela, pantailari begira, aukera asko dauzkagu. Marca ++ begiratu dezakegu begi kontzientez eta eraldatzailez, zaborretatik kemena eta ekin sromentsuak loratzen dira eta sarri.

On-line ikastaroak ere eskura ditugu. Azken aldian sistemen eraldaketari buruzko batean (Ashoka Foundation-ek eratua) izena eman dugu. Interesgarria da oso gaia. 

Hemen behar duguna, BFAn, horixe, sistema eraldatzea. Eta horretan ere ikasi dezakegu. 

Ze beste ikastaro (online) azpimarratuko eta aholkatuko zeniguke, zuloan sartuta gaudenerako?

Argi dugu, bestalde, desdigitalizazioari ekin behar diogu, eta goitik behera, AEBetako eta nazioarteko lobby-en presiopean zainetaraino sartu dizkiguten pantailotatik alde egin gehiago, eta benetako sistema eraldaketak jauzi eder egingo duela aurrera, zulokide ditugun lagunen arteko elkarrizketa zuzen, ausart eta sormentsuei ekingo diegunean.

Eta askoz hobeto pasatuko dugu ;-)1

ge


Wednesday 17 April 2024

Etorkizun begetala? Hiererkiatik sare bizi autoeratuetara. Landareengandik eta historiatik ikasten. Eraldatzen.

Stefano Mancuso entzun genuen 2017an Radio 3-eko "El bosque habitado"-n. Polito eragin zigun. Gero Bilbon be ibili da urteotan. Funts publikoen bidez oso diruz lagundutakoa da Mancuso han eta hemen, unibertsitatean eta hainbat ekitaldi publikotan. Goiko elkarrizketan, (-52:02 tik - 35:09 tartera, minutajea negatiboetan, saioaren hasieran) "El futuro es vegetal" liburuko "Democracias verdes" ataleko azalpen luzetxoa daukagu.

Ekonomia sustatzeko pentsamoduak barrizteko bide itzel ederrak zabaltzen dizkigu lagunak.

Hemen beste elkarrizketa bat, Stefano Mancuso Radio 3-en, 2019an. "El increible viaje de las plantas" liburua aurkezten.

Landareen bizitza eta elkarren arteko harremanak oso ondo ikertuak ditu. Oso interesgarria bere ildoa eta ideiak. Bideo honetan luze hitz egiten du horretaz, eta ganera italieraz ere! (Eta itzulita).

Funtzionariotzari, antolamendu hierarkikoari eta burokraziari buruzko ideiak ere oso argi ematen ditu, (57:10 minutua eta 1:20:00 artean, gutxi gora behera), anekdota ugari emanda.

 

Nola antolatu gizartea? Zer ikasi dezakegu landareei begira?

"Antolamendu hierarkikoak azkarrizko arazoak ematen dizkigu. Burokraziaren gaitz gehiegizkoa. Informazioa mailaz maila  ibiltzera behartzen dugunez, erroreak gehitzen dira eta denbora asko galtzen dugu. Neure inkonpetentziaren mailara arte igoko dot hierarkian gora, beraz, bakoitza bere inkopetentzia maila gorenean gara, eta edozein kargutan dagoena, hor inkonpetentzagatik gaude(Peters-en paradoxa); gaiztakeriaren hutsalkeria"

Aipatzen dituen iturriak ere oso interesgarriak, besteak beste Hannah Arendt eta "Gaiztakeriaren hutsalkeria/ La banalidad del mal" liburua:

Stanley Milgram eta bere esperimentu ospetsuak, (dokumental honetan laburtuak): 

Zelan egingo dugu egitura hierarkiko kalteko hau erabat eraldatu eta, landareen antzera, bizitzaren antzera bizitzeko, gure taldeak, enpresak, gizartea, administrazioa eta abarrak, bizi antolatzeko?

ge


Tuesday 16 April 2024

Funtzionarioak eta funtzerritarrak (2)

(Independentean ematen hasi dira Funtzionarioak eta funtzerritarrak, 3 zatitan emotekoa. Hango elkarrizketak beste idatzi hau piztu digu, f&f 2).



TabuGaia dugu hau, ez ala?

Kontu erraldoi eta konplexua.

Hemengo funtzionariotzak diru mordoa zurgatzen du.

Eta, bestalde, nork bere bizitzan, nork bere kontzientziaz eta irizpidez, diru horiek berbideratzen ditu: mikroekonomia, diru-motore.

Horregatik funtzionario dabilenarentzat, galdera handia zera da: “hi Funtzerri, zertan emango donk metatutako dirutza?”

EHE/EAE/Naf-eko diru gehiegikeria eta puzkeriak (eta horri lotutako lur-ur-itsaso eremuaren suntsitze progresiboa), gure estatu egituretatik eratorriak ditugu.

Nondik diru soberako hori? Inon dan jende-modu argiena (kar, ortozik ibiltzen be ahaztu jaku-ta 😉 garelako?

Ez, beste estatu eta herrien baliabide eskaskeriaren, indarkeriaren eta gerren lepotik, nabarmenago.

Oinarri sakonean indarkeria (gerra, erahilketa, mehatxua, beldurra, xantaia,…) dago.

********

Ai, funtzionariook argi hitz egingo bagenu gehiago, kasu askotan!

Ustelkeria egozten zaie politikariei. Uste dut funtzionario gabiltzanak ere gure ardura badugula horretan, ala?

Izatez, haiek baino askoz ardura handiagoa dugula argi daukat. Askoz gehiago garelako hutsagatik?

Eta administrazioaren dantza ustelean sartzen garen herritarrok (hainbeste) be, ardura zatiren bat ere izango dogu, tarteka, gutxiago-gehiago, ala?

Esan dogu, kontu konplexua da.

Eta hau dana eraldatzeko abentura, zirraragarria!

***********

Funtzionarioen ardurari buruz. Nork bideratzen du “ustelaren” ustelkeria, ilegalki eta isilean, (jabetu barik, gehienetan) bere burua kateatuz eta gaixotuz?

Animatu gaitezen funtzionario lanetan gabiltzanak funtzerritar jokatzen eta, barrutik, egitura eta ohitura ustelok desagerrarazten.

Estatu egitura zentralizatu eta biolentoaren ordez, elkar elikatzeko bizi-sare oparora itzultzeko, gure izatera itzultzeko.

Bihur gaitezen baso,
izan gaitezen itsaso,
zurekin bat, antzinako arbaso.

Antzinakoa, aitzin!

Arrunt eraldatzaile joka dezakegu. Desobediente, sortzaile eta autoeraketaren alde egiten, lankide eta herritarrekiko sareen bitartez.

Testuinguru horretan, funtzionario dabilen jendeak funtzionaritzari eta eguneroko politika errealari buruzko pentsamendu, elkarrizketa eta adierazpen publiko kritikoetara iraultzea oso lagungarria izango da.

Hainbeste funtzionarioren depresioak, buruko gaixoak eta gainbeherako itzaltzeak saihesteko modu bat ere bada.

Oxala, ontsa hala!

(Ohar bat, 3 zatitan askatzekoa dugun idatzi luze hau, “Funtzionarioak eta funtzerritarrak”, Funtziona blogera ekarri genuen, 2023ko azaroan, Xabier Irastorza Garmendiari Mastodon-en sektore publikoko grebaren atarian irakurri genion idatzi batek eraginda: https://mastodon.eus/deck/@Xabirastorza/111569572270453142).

ge

ps. 2024-4-29an jasotako bat, egunotakoa. 



Mailegutarako liburuak

Ekonomiari buruz hobeto pentsatzen lagunduko diguten liburu interesgarri ugari ditugu eskura.

Mailegutarako utziko ditugu, interesa daukonak harreman egin:burumapak@gmail.com. Hauetako batzuk ere gehitu ditzakegu mailegu-zerrendan (haietako beste asko emanak ditugu jada.)

1. Turismo ekonomiari buruz: "La domination touristique" 


2. Senda belarrak: "Bienaventurada la maleza, porque ella te salvará la cabeza"



3. Begetalen jakinduriaz: "El futuro es vegetal"

ge




Monday 15 April 2024

Gizarte ekintza, gazteak, gurasoak. Zer gertatzen da? Nola hobetu sistema?

2024-2-17ko bideo interesgarria hemen, "Tutelados: un ana´lisis crítico del sistema de protección de menores en España" liburuaren aurkezpenean Francisco Cárdenas Ropero, Aprodeme-ko presidentea.


BFAko Gizarte Ekintzako lankideekin partekatzen dugu bereziki goiko bideo hori.
Uste dut ekarpen politak egiten dituela gizonak. Kritika jakintsua egiteaz gain, proposamen sinple eta argiz beteta dago.

Zera ari gara egiten polito BFAko Gizarte Ekintzan?
Zer daukagu hobetzeko?

ge

ps. Liburuaren egileei buruz: 

FRANCISCO CÁRDENAS ROPERO Ha sido director de un instituto público y desde 1992 trabaja en ecología urbana para varias administraciones. Presidente de la Asociación para la Defensa del Menor (APRODEME), entidad que lucha ante decisiones injustas de los servicios de protección del menor. «Tutelados» es su segunda obra en el ámbito de la protección de la infancia. En 2012 publicó «Es mi hija», donde plasma el comienzo de una larga lucha que sigue a día de hoy para recuperar el contacto con la que durante tres años fue su hija. www.aprodeme.org www.esmihija.es ENRIQUE J. VILA Escritor y abogado español, firme activista a favor de la no separación de los hijos y sus familias biológicas, destapó la trama de los niños robados. Miembro de varias ONG de derechos humanos, doctor honoris causa, habitual en los medios y redes sociales, es autor de más de una docena de libros.


Kote Cabezudo, Odon Elorza, boterea, estatu egiturak, PNV-PSOE, alderdiak eta politikariak, zertan gabiltza?

Inoiz BFAko (Bizkaiko Frou Aldundia) lankideei galdetu diet:

"Ezagutzen duzu, Kote Cabezudo kasua?

Zelako trama luze, trinko eta gogorra dagoen, jada 30 urtetan? Zenbat "politikari", alderdi politiko, epaile-jende, enpresa jendea eta gure elitetxoko lagun hartzen dituen mataza konplexu horrek?

El Diario Vasco-ko argzkilari zenak (Donostian prestijio handiena ei zeukan berak, politikari, aktore eta modeloen artean, antza) 20 urteetan zehar ehundaka adingabeko bortxatu izan dituela, eta haien irudi pornografikoak interneten saldu, iruzurrak, gezurrak, txantajeak-eta tarteko?

Hori guztia gertatzen zela Odon Elorza sasoi hartan alkate zenaren eta Donostiako Udalaren (eta beste botereguneetako) laguntasun eta babes itzela zuen artean? Antza denez, hango botereduntxoen jai handietan "merkantzia sexual" moduan erabiltzen zituztela haietako hainbat gazte?

..."

Galdetu dudanean, inork ezer jakin ez. 

Medioek ere (El Correo, Deia, Diario Vasco - Kote Cabezudo kolaboratzaile zuten- eta abarretan holakoak estali nahi izaten dituzte; Garak, Berriak, Argia eta Hor Dagok be, apenas egin izan duten ikerketa sakonik ez kanpaina handirik gaiari helduta).

Horren gai latza izanik, zer dela eta ezjakinkeria harrigarri hori?

Hemen Kote Camachoren gidaritzapean 2024an burutu berri duten "Puzzleak. Bortxaketaren jauregia" film laburra zabaldu ahal izateko gonbidapena.



Zer egin dezakegu herritarrok eta funtzerritarrok honelakoetan? 

Hurbileko politikariei, esan behar diegu: "badakigu, eta ez dugu honelako ezer onartzen Zer dakizu honetaz? Zer egingo duzu, zer egingo dugu, horretaz ikasteko? Zer egingo, inoiz horren antzekorik berriz gerta ez dadin?".

Nola liteke gai honetaz ez jakitea Bizkaian, BFAn, ia inork? Zer egin behar dugu gure informazio ohiturei dagokionean? Ze iturritara jo? Ze elkarrizketa piztu gure bulegoetan?

Zer egin behar dugu gure beldurrarekin? zer egin galdetzeko, jakiteko berdurrarekin, beste alde batera begiratzera eramaten gaituen horrekin? Honelakoak jakin eta hala ere, boteredunaren itzalpera bildu eta irrifar zozoa egite horrekin, besterik ez eta? 

Ze trauma daukagu gure jarrera horien azpian? Nola landu traumok?

Hemen utziko ditut gaiari buruzko iturri batzuk gaian kokatzen laguntzeko:

2018-4-3: Odón Elorza, ex alcalde de San Sebastián, acusado en el mayor escándalo de pederastia de España — Los Dueños del Circo — Sott.net

2018-4-9: Carta abierta a Odón Elorza de una víctima de Kote Cabezudo (gaceta.es)

2023-1-31: Melchor Miralles kazetariak (bideo elkarrizketa, 3´): "Odón Elorza Protegía y Financiaba a Kote Cabezudo "

 2024-4-9: Cabezudo-sarearen aurrean isiltasunak bortxaketa iraunarazten du – Independentea.eus

Dokumentalak ere egin izan dituzte gaiari buruz: "En el nombre de ellas" (Netflix);  eta Puzzleak (Kote Camacho).

ge


Saturday 13 April 2024

Sun, sun, sun; errege-erreginak; errealzaleak; nola izkin egin eta sormentsu ekin?

Non kokatu behar gara funtzerritarrok?

Ez da erraza norbere zentroan egonda, norbere arima-bihotz-buru-gorputzek bat eginda daudenean, egunero, une oro zer egin eta zer egiteari utzi, asmatzen.

Ekonomia Sustatzeko Sailean gaude BFAn. Ekonomia sustatzeko, beste Guggenheim museo batzuk egitea ei da giltza gure burubako buruen eta artaburuen arabera. 

Imajina ditzakegu, holako tokibakokeria gauzatzeko eldarniotan, gure Elixabete Etxanobe (ai, ai, ai, inork idatzi dion gidoia gaizkirakurtzen duen beste agindupeko bat?) eta Imanol Pradales (hau ere gurean ibili zan duela urte batzuk, batzuen "ekonomia sustatzen") amets egiten, Felipe Espainiako Errege eta haren lagun Letizia Ortiz-ekin inaugurazioa handikeriazkoan, pozarren!

Felipe y Letizia visitan el Guggenheim para dar su apoyo al turismo cultural 

El Rey accede a las instalaciones de la refinería. Tras él, camina el diputado general Unai Rementería. También ha estado el presidente de Repsol, Antonio Brufau (arriba tercero por la izquierda). 

(Hor goian BFAko lehengo diputatu nagusia, Unai Rementeria, Espainiako errefe Filiperen atzetik, Athletic-en Petronor-en 50. urteurrena ospatzen).

Sun-sun-sun-sun-sun-sun

Athletic txapeldun izateagatik,

borboiaren prakapera?

El Athletic gana la Copa del Rey 2024 | Resumen y resultado 

(Ai Athletic, gerora jakin izan dogu 

"padrenuestroa" mantra antzean darabilkiela, sorpresa!)

Jakina, gure BFAko estrategen arabera, 

 

ekitaldi handiak (gabarraldia, kasu)

ekonomia sustatzeko oinarri garrantzitsu ditugu.

Basque Eventing Factory, holakoren bat laster eratzen badute ez gara harrituko.

BFAn, athleticzale gora-behera. errealzale izan behar dogu. Errealitatea ezagutu, maitatu eta eraldatu. 

Errege-erreginzale? Oraingoz ez gaituzte horretan sobera behartzen. Izkin egin ahal diegu. Eta horrekin bat, horrelako jende-modu galduengandik etortzen zaizkigun hainbat agindu-proposameni ere bai, izkin egin. 

Pase forala diputatu foralei?

Zentzunik gabeko/kalteko/zalantzako zeregin bat proposatzen digutela, edo horrelako zerbaitetarako azpi-aginduren bat? Izkin. 

Ez diezagutela horrelako txepelkerietan denbora galtzerik eskatu. 

Ez diezaiegun arima horren merke saldu.

Izkin.

Eta gurean zentratu, elkar lagunduz. Hainbeste daukagu egiteko, ez-egiteko eta desegiteko!

Errealzale eta errege-erreginzale maiteok, kontuan hartu: borboiak, (eta haien mendeko foruzaleak?) honelakoak ei dira:

eta honelakoak:


*************

Norengandik datorkigu hartzen dogun soldatzarra, zerbitzari publikook? 

Zergatik eta zertarako? 

Nola horri balioa eman? 

Goiko bideoetan azaldutakoaren erdia egia bada, zer egin norberak honelako inguru baten, osorik mantendu eta ekonomia sustatzeko, herritar eta mundutarrak laguntzeko? 

Zentzunezkoetan sormentsu jardun. Bestelako zeregin antzu-kaltekoak saihestu, izkin; lankide-lagunekiko harremanak zaindu; norbere kabuz eta elkarrekin jakinminez ikasi; elkar-laguntza sareetan murgildu eta herritarrentzako eta mundurako aukerak zabaldu eta ugaritu.

Hortik etorriko dira emaitza oparoak eta sorpresa ederrak.

Eta (argia ikusten ari gara asteotan) gure bide bat, "Funtziona"ko hauxe dugu, ikasi, pentsatu, askatu partekatu eta ekin. Elkarrekin ekin.

Trebakuntza, sormena eta esperimentazioa, euskeraz.

Sun, sun, sun.


Gentza Eleder

BFA - Ekonomia Sustatzeko Saila 

Antolaketa teknikaria