Athletic Club Bilbao-k aurten Gizonezkoen Espainiako Erregearen Kopako Finala irabazi du.
Bilbon mugimendu deigarri asko azken asteotan.
Deigarri egin zaizkigun hainbeste argazki hemen.
guardia zibila (beraien Twitter kontuan jasoak)
pradales sabin etxean
BFA, metrobilbao, bilboko udala, gure poltsikoetatik, (legetik at?)
Lapur txikiak kastigatzeko nonahi badago kartzela;
haundiak hor ikusten ditut Paseoan dabiltzala (txirrita)
zuloan gauz,
kanpoaldea gabarra zain,
zuri-gorri oldea
lanborginhi gorri deskapotablean
bat traje zuriz,
kapela beltz,
mokasinak gorri,
andra-gizon indautxuko
gautxito dotoreek
elastiko arruntik ez,
zapi gorri,
alkandora zuri,
lanborgini
petronor
kutxabank
ohiukako tixertetan
jazarritako baltzei erositakoetan,
kalitrokadak boltsan,
gazte neska-mutil aldrak
aurreko astetik
bandera bakarra dugu sarreran
inork ez dogu kendu
ez eta beste bat aldean jarri
jabetu gara,
euskaraldiko duela hiru urtekoa
kendu behar ete genuke?
plaza beretik
ezer esateko
zerbitzuko buruak
karolina zuri-gorri moltzoa
ekarri ei dau gaur
eta 1. solairuko jendeari
ahaldun, idazkari, zuzendari,
azpi-zuzendari, zerbitzuko buruei
banatu ei,
sarrerako mendekoei (mandatari)
eta besteri, be,
ei
eta tarteka "paraba, paraba,
paraba, pa, pa, pa, paaaa!"
botatzen dau lagun talde batek,
orduak aurrera,
gabarra hurbilago,
alkohola gora
gaur herriak du hitza,
berdin du guardiazibil,
politikari, saltzaile,
bestazale danetariko,
kaleak herritarrentzat,
trafikoari moztuta,
zorotasunaz jantzi da bilbo,
alaitasun induzituz,
"neure bizitzako egunik pozgarriena"
entzun genion zeharka
finala irabazitakoan norbaiti.
murgil gaitezen tanto,
kutsagarri, osagarri, itsaso,
bat gara,
bagara
zorokeriarik ez dezala inork egin,
otoi,
biba bizitza!
ge
ps. Les Luthiers_La comisión
ps2.
Violencia policial | Decenas de policías cargan contra manteros en Bilbao - El Salto - Hordago (elsaltodiario.com). Athetic-en kamisetak -eta saltzen ari ziren, Espainiako Errege Koparen finalaren bezpera aurrekoan.
Nork agindu zien? Zer agindu?
Istiku horien egunen ostetik, han tokian, BFA/BAT eraikinekon eta korteingleseko hegaLpean, txerifak aginduta, udaltzaingoaren auto pare bat.
Bbaltz inongori ez dakiola okurritu bertara kamiseta zuri-gorririk saltzen urreratu.
Zertarako kendtzen emon dotseguz, ba, azken urteotan horrenbeste metro koadro espaloi lurraren mailakoei?
gaigabetu eta herritarren bizimodua errazteko?
poliziei erdiguneko espazioetan errez-errez inpune, neurriz guztiz kanpo, plantatzeko?
ps3. "herritik sortu zinalako"
sartu ziguten txikitxutatik.
kantari.
ikusitakoak ikusita,
zalantza,
benetan herritik sortu zinan?
ala kapitaletik, boteretik,
agintekeriatik
sartu zatxakuzten,
odol-odoletan,
lehoi-"zaldiko"?
No comments:
Post a Comment