Tuesday, 23 April 2024

Zorua garbitzearen beharraz (Zach Bush eta nekazaritza birsortzailea)

Lehengo egunean, euskarako eskolako solasaldian atera da gaia. Atheltic-ek eragindako gabarraldiaren ondoren itzel zikin utzi omen genuen Bilboko zati handi bat. Plastikoak nonahi lurrean, landetan eta ibaian.

Eta irudi horiek, antza, smartphone-en bidez hara-hona bero ibili dira, eta horrek min.

Ze zikinak garen! Min.

"Zelan "gure garbiketa zerbitzuek" ez dabe, ba, "garbitu" (itxura garbitu, itxurakeria. Bistatik kendu arren, bardin gara zaskeltoak, dana lurrera botaz, eta BFA bera, horrelako "ekimen handiak" sustatuz.)"
Baina hori ez dugu ikusi gura.
Atheltic-zaleak eta erregezaleak?
Ez-errealzaleak?

Hemen gure kulturaren irudi posible bat, FCC-ren webgunetik hartua (bide batez,ba al dago idatziren bat, garbiketako lobby-zaleen usteleria eta zikinkeriari buruz? Flipatuta ikusten dut egunero zelako indarra daukaten, Mundakalako herri txiki baten hainbeste langile errobotizatu dabiltza han, kaleetan puzgailu automotiko horiekaz orbel-hostoak handik hara mugitzen, kea, zarata. Ekonomia itzela mugitzen du, gure zazkel izate honek, hau mundu sorosa!)

Bai, Bilboko Aste Nagusian baietz, orduan oso eraginkorrak ei direla "garbiketa zerbitzuak" eguna argitu orduko txosnak itxiarazi, azken parranderoak bota, eta goizeko ibiltariak hasiko direnako, dena txukun-txukun -eta kirats gure-gure horretan, agh!- ze garbiak garen, to!

Eta zelako dirutza horretan be? FCC (Fomento, Comsturcciones y Contratas).

**********

Kontua, dana dala, askoz sakonagoa da, eta larriagoa. 

Oso ondo dago kaleko plastikoen hori, itzel bisuala dalako. 
Ikusi egiten dugu, eta zer pentsa ematen digu. Erakusten digu, "aizank, zerbait oker dabil gure baitan, kanpoa horrela uzten badugu!".

Ikusten ez dena, baina, are sakonagoa da. 

Gizarte eraldatze zabal baten bidez, lur-zoruen nekazal trataera eraldatuko bagenu, ziur nago beste hori ere eraldatuko litzatekeela

Jar dezagun hor lehentasuna, lur-zoruan, ikusten ez den horretan dugu arazo potoloa.

Ze, horretan bai, ikusi barik ere, zaskel galantak gara (eta inozoak, kokoloteak). Geure lurra, lurrama, sistemikoki, nekazal jardunean zorua etengabe kutsatzen, zikintzen ari garelako. Azken mende erdian gorakada nabarmenena. 

Eta horri lotuta, lurretik jatekoa ematen izan diguten baserrietako ekonomiak muturreraino estutu, prekarizatu, ia itto ditugu. 

Aizue, etxean egunero jaten dogunetik, % zenbat dugu Bizkaian sortua? % 1a egingo ote dugu? Eta ze kalitatekoa? Edo argiago, ze kaltekoa

Harrotasunak, sobera egiten digu ihes txepelkeriatan eta txapelkeriatan. Baina benetako gai handietan, zer gara? Zertan gabiltza?

Asko-arin-merke, gose glotoi horretan, kutsatu egiten dugu sistematikoki lur-azala, zorua.
Eta orduan, lurrak arnastu ezin. Enphysema.

**********

Atzo goizean, argia ikusteko eta zulotik ateratzeko (sinatutako kontratuz) dekogun ordu-erditxoan (atsedenaldia) kanpora. Irakurgaia eraman genuen, eguzkibegitan jarri eta gogotsu, iturri onetik hartua irakurtzeari ekin. 

Eta, ze ederra, hor bai argia! Zach Bush: "Awakening a new story".

"Farmer´s Footprint", Zach eta lagunen mugimenduaren zioa, itzela, munduko bazterretako nekazarien bidea eraldatzen: produktu kimikoen bidez lurra lantzetik produktu biologikoen bidezko kudeaketara jauzi egiten laguntzen diete.

Paradigma aldatzera gonbidatzen gaitu Zach-ek, klima aldaketa delakoari buruz. dio berak:
C02 ez da gure arazoa. Bizitzaren iturria dugu. Batzuek uste dute C02 gehiegi sortzen dugula erregai fosilekin-eta, baina atmosferako CO2 hori planetako bizitzarako etorkizuneko bateria dugu.

Orduan, zein dugu arazoa?

Medikuntzan, gorputzean guztiz onartua gertatzen zaiguna, emphysema, hori gertatzen ari zaigu. Gure planetaren biriken azala, lur zolua, hori dago hilik. Hil egin dugu azken hamarkadetako kutsagarri kikikoak bota eta bota lurrean, nekazaritzarako-eta. Gizakiok eragindako CO2a ur tanto ttikia dugu Lurreko bizi-zikoloaren ekoizpenaren aldean.

Kolapso biologikoa da gurea.

Lurrak ezin zurgatu CO2rik. Eta lurra modu sinple baten berroneratu daiteke.

Nekazaritza birsortzailea esaten ei dotsie. 
(Geuk behar dogunaren parekoa, BFAn
ahalduntze birsortzailea
Jarraitu irakurtzen, ingelesez, hemen: Climate – Awakening a new story (Zach Bush).


Zentratu gaitezen.

Zer ari gara Ekonomia Sustatzeko Sailean honelakoetan (barriro datoz, barriro dakarguz, oin maiatzean, FoodForFuture, ai ama, ai lurrama!) hainbeste baliabide ematen? Hori guztia aldatu dezagun. EzEgiteko bat gehiago. Estuegi gablitzala ESSn, lan karga handiegia eta osasun kalte? Utzi holakoetan sartzeari.

Matraka emoten datozela? Entzun begirunez, azaldu beste bide baten gabiltzala, eta jaramonik bez. 

Zein da hemen agintzen duena? Ze lobby ete dabil honen atzean? Eta gu BFA, makurtzen, barriz be?
Ez al dago beste biderik? Zer antolatuko genuke, honelako erabakiak modu argiagoan hartuko bagenitu?
Hasi gaitezen funtzerritar talde bat, eta eratu dezagun elikadura gaia Bizkaian berbideratu eta ekonomia berroneratzen lagunduko duen beste zerbait, eta beste modu baten.
Zentrartu gaitezen. Birsrotu gaitezen geu ere. 
Gu geurera, funtsezkoetara eta lehengoetara, 
BFA birsortzen,
BFA dliuitu arte, 
aurrera!

ge

No comments:

Post a Comment