Showing posts with label BFA. Show all posts
Showing posts with label BFA. Show all posts

Tuesday, 1 July 2025

Internet labana, Funtziona kili-kolo

 




Labana moduan, internet. Informazioa, ideiak, elkar-laguntza e.a. zabaltzeko balio du; eta baita ere, iruzurra, burujatetza, menderatzea, faszismoa etabarrak zabaltzeko. 

BFAn egiten dodan zeregin interesgarrienetakoa da, ziur aski, Funtziona blog hau hornitzea.

Inguruko funtzionarioei eta kanpoko herritarrei, funtzerritarrei eta funtzerri-gurei ere esaten dotset tarteka, eraldatu behar dogula, zeroratu arte, administrazioa, eta blog horretan azaltzen dodazela nire zergatiak, kezkak, ideiak,...

Azken aldian, orain arte ez bezala, "moztu" egin digute (eta gainerako BFAkoei be?) adierazbide hori. Goiko irudi horretan dakarrena agertzen jata. Beren-beregi eginda? Arau aldaketa orokor bat, besterik gabe?

Tira, idazten jarraituko dogu, argi da, eta aurrerantzean akats gehiago eginda edizioan-eta.

Akastasun horrek, baiki, balioa gehitzen dio emaitzari. 

Izan be, "komunikazio" honetan guztian, benetan berresten doguna zera da-eta. Hemen ari garen artean, interneten jainkotasuna eta boterea indartzen dogu zelanbait, eta geure buruak haren mirabe makurtu, gero eta gehiago. The method is the message.

Zirriborro akastunek askoz balio handiago daukate, di-da kaleratutako ideia eta datu printzak. 

Norbaiten pizgarri balitz?

ge

Friday, 30 May 2025

Iruña-Veleia gaur, Indeperen eskutik

Ze lan polita, Aitor, Kote, Ainara, Indepe eta lagunok!

Esker mila eta zorionak!

Eliseo Iruña-Veleian 14 urte pasatu eta gero, estreinakoz.

Josetxo, Leire, Maritxu, Juan Martin, Patxi, Teresa, eta ingurukoak urteetan eusten eta arnasa ematen.


Bertsotan polito Mikel eta Arkaitz, mertxi!


Eta hori dana Independenteak horren txukun eta dotore jaso!

Zeinek bestela?


Mila esker bihotzez!

Gentza Eleder

Wednesday, 7 May 2025

Personajillos

Lagun batek kontatu dosku, funtzerritarzale batek.

"Gizon bat sartu da "etxera". Egia esan, sarreran lotu da, gurago zuen. Gure etxera sartu gura duenak Espainiako DNIa erakutsi beharko dio, lehenik, mahai-hesi baten atzean den "zaintzaile" armatu jarri dogun lagunari.

Trantze horri uko egin dio -asmaki nabil oin- hesi hori zeharkatzeari, inperioko morroienganatzeari, duin eta argi euskeraz polito egiten zuen lagunak.

Artisautzan ari da, dirudienez, eta BFAko txoko honetan artisauentzako diru-laguntzak kudeatzen doguzenez Espainiar Estatuko administrazio honetan, hona agertu jaku tipoa.

Gaia zer zan ondo ez dakit, baina diru-laguntza (zerga bidezko diru-lapurretaren zati bat itzultzea, apaingarri eta otzangarri) horien kudeaketan arazoren bat. Horretaz ez dot asko ulertu, zer zuen erreklamatzeko, berdin dio horrek. 

Entzun egiten diogu guk, eta prozedura luzea hasi. Denbora irabaziko dogu honela, eta gure enpresa hazten lagundu (zenbat eta funtzionario gehiago, hobe, jo ta ke, euskal herritar oro funtzionario izan arte!) Despistean, administrazioaren traba eta luzamendu hauei esker bere erreklamazio hori ahaztuko balitzaio biharko gizonari, hobe ;-)!

Eta ni, aztoratuta, zuloko nire txokotxotik altxarazi nau-eta. Entretenituta nintzen, ganera, orduan, gure intraneteko "albistegian" katigu.

Gizonari entzuten ari naizela, bera bere erreklamazio bide horretan argi eta irmo, ez digu esan ba, erreklamazio hori jartzeko IDATZI egin nahi zuela! Idatzi, eta ESKUZ! 

Ez zeukala asmorik patatofono edo ordenagailu bidez egiteko. Berak ez dituela horrelakoak maite, nagi purrusta alena! Bakizu, jipixe, artisaue. Artisaue? Hobe fabrika baten txandaka hasiko bazina beharrean, gibelandi alper hori!

¡Personajillos!

Badakizu, gure gobernari jaunanderetxo menpekozale maiteen ele ederrezko digitalizazio, modernizazio eta aurrerabide auzolantarraren ipuina sinistuta bizi gara hemen funtzionariook. 

Burua janda. 

Egunero-egunero hemen zuloan, zoroetxe normaldu honetan, egunez egun eta urteen poderioz, elkarri kaixo, agur, irri eta zirri,... eta atzenerako danak bat bihutzen gara hemen be. 

Osmosia. Egunerokokeria. Errepikapenaren eragina.  

Eta beste aldi bateko gizaki jator berezkogure euskaldun indijena moduko bat agertzen zaigunean parean (gainera, matraka ematen, lan eginarazten) petraldu gu, hoba ez!  

Lartxu.

Personajillos"

ge



 


Wednesday, 16 April 2025

Hierarkian itsu, bonba atomikora arte?

Oso interesgarria, BFAn, Osakidetzan, Institutuan,... gure estatupeko erakunde zorrotz hierarkizatu hauetan aplikagarri, bai?

Iain Davis-en artikulu interesgarri honetatik atera dogu hau:

Centralised, hierarchical compartmentalisation is used in many large organisations. Individuals within the organisation obey authority and authority increases with rank. With greater rank and authority comes increased knowledge of how compartmental efforts cooperate to achieve organisational goals. A few people with sufficient authority have a comprehensive understanding of the overall organisational structure and its objectives, but most people working toward those goals don’t.

For example, the Manhattan Project (bonba atomikoa egiteko proiektua) involved an estimated 130,000 people. The compartmentalised hierarchy was so tight, the majority of individuals involved had no idea what they were collectively trying to achieve. They simply obeyed authority and worked on a “need to know” basis.

Not everyone with high rank necessarily “needs to know” either. In 1943, the US Senate Special Committee to Investigate the National Defense Program was led by then Senator Harry S. Truman. When this powerful government investigatory committee enquired about suspicious activity at a plant in Minneapolis—which was linked to the Manhattan Project—any further investigation was shut down by then secretary of war Harry Stimson, who told Truman to desist.


Manhattan proiektuari buruz ikertu nahi izanez gero, hau ate interesgarria izan daiteke, Mark Kulacz. Hemen eman dizkion hiru bideoetako osoena, antza:

Bai, askotan entzun dogu. Nahita eratzen ditugu egitura konplexu hierarkizatu eta hutsal hauek. Nahasmendua eta ez-ulertua areagotzeko. Edozein astakeria eta burugabekeria egiteko baliogarri zaie, gatzaizkie, horrela.

Argi erakusten digu horrek gaur egun ere, BFA bezalakoetan ze garrantzitsua eta baliotsua dan desobedientsia eta pentsamendu kritikoa. 




Utzi pakean (BFAko info-trintxeratik). Eliri gutuna

Gaur Elixabete Errandoneari eskaria egin dotsegu, erregistrotik ofizialki bidalitako eskaeraren bidez.
Infoxikazio eraso egunerokoa eten dezaten. 

Hemen xehetasunak, adibide pilo batez hornitutako idatzian (9 orrialde).

Hemen adibide batzuk:  


ESSko Orueta Gotzainaren kaleko eraikinaren sarrerako hari musikal hura kentzeko eskaera egiten ibili ginen urtetan, 2010etik behintzat bai, eta azkenean, 2024an itzali egin doskue. Zorionekoak!

Espero dagigun, oraingoan administrazioa bizkortxuago ibiltzea, MSN horregazko katea eten dagigun laster, mesedez!

Gure buruak infoxikaziotik eta burujatetza saio makinatuetatik babes ditzagun!

***********************
Aurreko asteburuan Ezpeletan ginen, Eusko Eguna. Inguruko barriez jabetzeko ere politak dira horrelako bilguneak. Hormetan itsatsitako kartelak, informazio iturri baliagarria. Haietako batek eman zigun arreta, bereziki, hara. 

"Gure lurraldea publizitatetik babes dezagun" eskatzeko gizarte-mugimendu berezi bat osatu behar izatera heldu gara, to!
Hemen euren webgunea, Bizi-Stop Pub. Dirudienez, frantsez hutsez bizi dan mugimendua, euskarazko heriotzerako bidean?

Eusko Eguneko egitarauan kontu interesgarri ugari:
   

Eta musikan, Xiberoots, arima-buru-gorputzak dantzan :-)!
*************************
Bai, burua babestu behar dogu, infoxikazioa, buropeak eta burujatetza itzelak dira-eta sasoi hauetan. Guda terminoetan hitz egiten dabe gaur egun propaganda erasoei buruz. Beti izan bada ere horrelako zerbait, gure poltsikoetatik ordaindutako zerbitzu sekretuetan egositako operazio ugari-ugari.

Konspiraziorik ez dagoela? (Hori sionistu daigun be burua jaten dabiltza jo eta ke, holakoei irainak eta mofak botata)

Zertarako ordaintzen dotsegu, ba, CIA, Mosad, Ertzaintza, militar eta abarretako sekretupekoei? 

Bai, euren lana egiten ari dira horiek ere. 
Batzuk fin-fin, eta beste batzuk baldar antzean (eskerrak!)

ge

ps: Horretaz jabetzeko iturri interesgarri batzuk hemen: 

Thursday, 10 April 2025

Sekretu publikoa

Zuloan giroa pisu da.

Algararik ez, ospakizun partekatu sakonik, apenas.

Txitxiflia, BFAn asmatu dogun berba.

Norbaiten agurrean zuloan bertan erritualki egiten dogu bat lan-ordutegi barruan funtzionagurra egiten.

*********

Bilera asko, baina haien barri gutxi.

Gune irekikorik ez. Gune itxi ugari. Elkarren ondoan mortu garen hainbat uharte isolatuko penintsula bitxia.

Teknologia sobera, baina gure pentsalari eta zuzendarien bileretan zer berba egiten eta erabakitzen daben, zuzenean ikus-entzuteko aukerarik ez.

*********

Elkarri entzuten ez dotsegunez, ondoen, elkarri ez-entzun eginda aurrera egitea.

Norberak asma lezakeen ekarpenik ederrena bakarka asmatu eta bide horri ekin.

Kanpoari begira, kanpokoa entzunda, kanpora aldarri.


ge

Tuesday, 8 April 2025

Instagram

Instagram-en be, batzuetan kontu interesgarrien barri.


Diote 7 katu gaztetxekoek:

Aurreko astean zehar Amazon Primen azken superprodukzioaren eszena batzuk grabatu ziren Solokoetxeko eskaileretan. Gure auzoko espazioaren erabilera gutxi batzuen interesei erantzuteko antolatzen da.

Honen aurrean guk auzo bezala erantzungo dugu beti, auzotik eta auzoarentzat diren proposamenekin, auzotarrontzat bizigarria den auzoa eraikitzeko! 🚸 


Zer dio Bilboko Udalak eta BFAk? 

Erakundeak? Errakundeak?

ge













Ideia bakarra?

Liburu honen izenburuak (antza, oso irakurgai galanta, egilea elkarrizketa honetan entzunda) Guggenheim Urdaibai Stop ekarri dit burura.

Zelako konexioak, bai?

Hara, harrigarria egiten jaku:

1. gure politikari nagusien buru estua eta manipulatzeko grina. Propagandista hutsak dirudite haietako askok, eta propagandaren amua ahotik atera ezinik dabiltzala. Zer dela eta sinisten (?) eta azpimarratzen dute behin eta berriro, Busturialdea horren oker dabilela, euren politikarien eta gaizgidatzen dabezan erakundeen salbazioaren premian dagoela? Ze azterketa egin dabe? Non dira datuak? Eta bestelako eremuekiko alderaketak? Busturialdea ote da Euskal Herrian, Espainian, Munduan okerren bizi dan eskualdea? Nork behar ditu horrelako "Salbatzaileak"?

2. Hala balitz, horren larri dagoen eskualdea garela Busturialdea, eta errakunde/erakundeen "laguntza" behar/gura genukela ezeren gainetik,... zelako laguntza behar geunke? Zer egin eta zer ez egin? Eta PNV-PSOEko arduraadun eta politikari argienentzako galdera:

  • zer beste laguntza-modu bururatzen jakue, New Yorketik eta Bilbotik gidatuko duten Guggenheim Museoaren beste frankizia bat egitea baino? 
  • Zer beste pentsatzeko gauza garete, hain ederra dem eskualdean egunero-egunero milaka turista sartzeko tema estuaz harago? 
  • Ideia bakarreko politikariak ote garete? 
  • Ala inor izkutuen menpeko panpin ardurabako batzuk besterik ez? 


3. Batzuetan pentsetan dogu, horren estuak ze, gure "buruen" ideia bakarra, diru-amuxa?

************
Propaganda hain da bortitza, landua eta ahaltsua, ze askotan oso zaila baita jabetzen itzel manipulatuak garela. Azpikontzienteko atetik sartzen jakuz behin eta berriz eta hor dekoguz lo, une seinalatuetan itxartu eta gu bideratzeko prestatuko programazioa, Adimen Tentela?

Horrelakoei aurre egiteko dago beheko hau, antza.



Gozaindu,

ge

ps. jakueka eta gareteka ateratzen jakuz aditzak, jakinez, kontu konplexuotan guztiok dogula ardura. Erru-botaka ibiliz, apenas ezer aurrera. Egoera honetara iritsi bagara, zer egin dogu horren txarto? Zelan zuzenduko dogu?

********
ps2. Oso elkarrizketa interesgarria Michelle Stiles eta Hrvoje Morić-en artean.

**********
ps3. Bertan, hasieran liburu hau aholkatzen digu Michelle-k, eta hemen deskargatu ahal dozu: How we advertised America (George Creel)


**********
ps4. Goraipatua hor ere bai: Alfred de Zayas: "fake democracy, living in a bubble, an ocean of lies,...most Americans and Canadians believe the propaganda"




Monday, 7 April 2025

AN, adimen naturalaren alde

Ekin eta ekin ari jakuz burua jaten, AAren (adimen artifiziala, hori bai oximorona!) itzelezko matraka burua jateko, eta jende mordo bat gabiz amua gustuz barruraino hartzen. Beste asko, dastatze horretan, "ea zer dan, ideiarik ez daukat, eta bolo-bolo dabil, danean!"

Beinke, ikaragarrizko propaganda makineria ezarri dabe, eta autopista horietan gabiltzanak, siri-miriagaz legetxe, mela-mela eginda, jabetu barik, buru gabe, burua janda, jakinminez, jakin gose itzelak jota. Zer ete da? Ze opari ekarriko digu?

Burujatetza. Makinatzaileek badakie zelan jende-taldeak bideratu.

Hemen zuloan ikaragarria da propaganda, eta propagandaren eragina. Bertako eguneroko pantailako "albistegi" itzel buru-jale espainiarretan egunero-egunero dabilkuz protagonista antzekoak: AA, Letizia eta Feliperen hankarteko kontuak, liskarrak, segurtasun enpresak, futbola, Musk, Putin, Sánchez, Otegi, Pradales eta Trump... 

Dana espainol hutsez (eta hobe horrrela, horrelako kaka-zaharretan ez daigun hitzik alperrik bota ;-)!

   

Mundu ganorazko baten gezurra/trufa/adar-jotzea balirudike ere, hemen, BFAn, zuloan kontratupean gabiltzanok, egunero-egunero, hor goiko eta beheko irudietan agertzen den "albistegia" eskaintzen doskue, jo eta ke, autodidaktikoki treba gaitezen, informatu gaitezen, hazi gaitezen. 

Espainol hutsezkoa, hemen itzelezko normalizazio planak (subnormalizazio planak? euskara normaletik beherago, subnormaletik gorago?) egiten badoguz be. Subnormala ote da espainola? Eta subnormalaren menpe dagoen esukara, zer ote? Hori iradoki gura ote doskue, azpikontzienteki gure agintari espainolmenpe buru-jiratuek?
***********

Eta hemen horrela bada AAren aldeko propaganda girotxoa, imajina dezakegu zer ari diren "ematen" TB, egunkari, influencer eta buru-jale nagusiak gai honetan, jo eta ke, bizitza konponduko digun mirari gozoAA goraipatzen.

Tira, ba aro honetan, aurten, BFAko Ekonomia Suntsitzeko/Sustatzeko Sailean, langileek geurek, funtzionarioek, ez bat, bai bi! ikastaro eskatu doguz, lanpostuko trebakuntzarako. AAri buruzko eta ikastarootan itzelezko jendetzak emon izena. Beste ezertan baino gehiago!

Duela urte pare bat ikastaro bat proposatu genuen, gai potolo beroei buruz (Guggenheim Urdaibai, kasu) erabaki zabalagoak eta inteligenteagoak egiteko talde handien topagune parte-hartzaileak bideratu eta bideratzen ikasteko. Hori ere izan behar litzatekeelako gura zeregina, ala? Proposamen hura zakarrontzira bota zuten segituan, inongo lotsarik eta azalpenik barik. Erdeinuz? Hori bai, orain Agirre Lehendakari Center diruztatzen ari dira itzel, "entzute prozesu" argitsu baterako.

AAri buruzko ikastaro bi aurten

Eta funtzionarioak pozarren, antza.

Esaten dotsiet, "hobe ANri (adimen naturala, intuizioa,.... norbere burua gero eta landuagoak diren propaganda operazio / buropeetatik -psyop, burujatetza operazio- babesteko ahalmena,...) buruz ikasten saiatuko bagina!

AAri buruz ikasi gura dozula? Primeran! Hori bada, BFAn emotekoak diren ikastaroetan parte hartu barik (propaganda bultzakada bat izango dira-eta nagusiki), zeure kabuz ikertu, eta benetako jakinmina eta ekinmina daukaten lagunekin bat egin."

   

   

Idatzi honetara bilduko doguz, (funtzionarioen trebakuntza ikastaroak antolatzen laguntza eskatu doskuenez, hemen BFAn) AAri eta ANri buruz aurkituko doguzen materialik interesgarrienak. Benetan zeozer ikasi gura dabenentzat.

2025-4-14

Asteburuan Ramon lópez de Mántaras ezagutu dogu. Elkarrizketa honetan kontu interesgarri batzuk botako ditu. Itxuraz badaki eta zintzo dabil:

2025-4-15 Asko idazten dabe honetaz azken aldian, gaur kausituak: Conitive Warfare


Otoi, AA eta ANari buruz ikasi gura badonk, BFAko ikastaroetara joan zein ez, bilatu, asko begiratu, zure kabuz pentsatu, eta alkarrizketan sartu inguruko guztiakaz, beti buru zabal, zer ikasi ahal dogun, eta zer baztertu behar dogun erabat.

Pozik bizi, gozaindu!

Gentza Eleder

ps. ALC begiratzen sartu gara. Hauek ere Artifizialki Argiak ei dira sano: Adimen Kolektibo Digitala - Agirre Center.

Elon Musk-en eremuan sartu behar izan dogu, gero, GU (Guggenheim Urdaibai, geu gara?) buruzko entzute prozesu horretaz zer dioten bila. Aurkitutakoak mugitu egin gaitu, astindu (luzeegia, idatziz aipatzeko orain). 

ALCren txio honetan agertu da, 


eta, informazio gehiago bila, jaramon egin eta bertan klikatuta, hauxe: errorea ;-)!

Adar-jotzearen puntaren punta ote?

Denbora asko joaku gai honetan. Biztanleak nahasteko eta despistatuta ibiltzeko trikimailua ematen du, horren tokiz eta aroz kanpoko Guggenheim mehatxu horren aurrean defendatzeko hainbat eta hainbat herritarrek zenbat energia! 

Eta bitartean, GUtan eta holakoetan despistatuta geu, eta zenbat eta zenbat azpi-tratu eta txantxullo, diru esku-aldatze (herritarren poltsikoetatik, selektoenetara, kutuntxuenetara, jaun-andretxoenetara) gure errakundeen eskutik?


ps2- 2025-4-25ean irakurtzen, AA / IA-ren rola infoxikazioan, Covid19 "txertoei" dagokienean: The Anti-Truth problem with AI Platforms (updated 24-04-25)

Friday, 28 March 2025

Gobernu eta estaturik gabeko bizimoduaz (James Corbett eta Jimmy Dore alkarrizketan)

Guztiok ikusten doguz gobernu eta estatuen zuloak.

Bakoitzak bere aldetik ikusten dotseguzan zulotxo guzti horiek kontuan hartuta, txapuza handi bat dirudi guztiak, ustela, ipuin itsusi hutsa.

Askok, dana dala, pentsetan dabe, zera, holangoa izan behar da, gobernu bat behar dugu, zer egin eta ez egin agintzen doskun norbait, txarto egindakoak zigortzeko Epaitegi Gorena eta Guardia Zibila, gidatuko gaituen liderra, ordenean izango gaituen ordenamendua.

Baina bizitza, behin eta berriz, gure uste ustelen gainetik dabil, etengabe autoeratzen.

Benetan behar ete doguz ezetarako Mundakako Udala, BFA, Eusko Jaurlaritza, Ertzaintza, Osakidetza, EiTB, Espainiako Estatua, Europako Batasuna, Nazio Batuak, Osasunaren Munduko Erakundea eta abarrak? Ala, ohituraz eta burujatetzaz, osmosi bidez ezinbestekotzat, ia "berezkotzat" sartu jakuz buruan txiki-txikitatik, ?

Zelakoa litzateke bestelako bizitza antolaketa bat munduan?

Jende askok pentsatu dau horretaz historian zehar.

Segida horretatik dator James Corbett ere, urtetan dabil sistemaren hamaika zulo nabarmen fin-fin erakusten, eta irtenbideak proposatzen.

Hemen bere web-gunea: https://corbettreport.com.

Hauxe, atera barri dauen liburua.






Eta hemen elkarrizketa baten, liburuko hari batzuei tiraka:

Bizi!

ge 


Monday, 24 March 2025

Hizlariak, antzezleak eta intuizioa

Hizketan ari garenean, somatzen ote dugu zein ari dan benetan berbaz, bihotzez, bere egia argi ematen, eta zein ari dan galduta, inork idatzitako gidoaia errepikatuz, maltzur.

Hemen adibide ezin hobea. Mezuak erabat ezbardinak dira, eta mezuak botatzeko moduak, muturretan aurkakoak.

1. Unai Rementeria, 2020-4-7an (harrigarria egiten zaigu orain zein arin egin zituzten horrenbeste aldaketa), Bizkaia Aurrera plana aurkezten, Covid-19aren testuinguruko panorama baltza marraztu eta erakunde salbatzaileen rol heroikoa adierazi nahian.

2. Hemen Dennis Rancourt, 2023-12-10ean Covid eta "txertoen" (herritarrei inoiz behartu dieten produkturik arriskutsuena) istorio eta ipuinak bertan behera punba botatzen, orotariko heriotza-tasak alderatu hutsez.


Barruak bakoitzari, urteen poderioz, bata eta bestea hartzeko modua garatzen digu, norberaren esperientzietan oinarrituta. 

Barruak oso argi adierazten dit zein zaidan petral, gaixo, pelele bat eta zein ari dan zintzo, bihotzez, gizadia lagundu nahian.

Eta zuri?

Zer hartzen duzu bakoitzaren mezutik eta bakoitzaren adierazteko modutik?

Holako muturretako pentsaerak, normala da. Interesgarriena, guretzat, zera litzateke, bien arteko elkarrizketa publikoa. Zer aterako litzateke zuzenean Unai gidoirik barik eta Dennisen arteko elkarrizketa batetik, orain 2025ean?

Itzela litzateke hori ikustea ;-)!

ge

Wednesday, 12 March 2025

Auto elektrikoa, beste burujatetza operazio bat?

 

Electric Car Scam - Deep Dive the lifecycle costs (Auto elektrikoa, iruzur-ekoizpeneko bizitza-zikloko kostuak sakon begiratzen)

Azken aldian auto elektrikoaren aldeko gobernu eta hedabideen propaganda operazio zabala.

Iruzur itzela hau be, antza.

Hor goian jarritako bideoko azterketak (Eng) eta lotura honetako audio-elkarrizketak (Esp), zerbait argitzen lagundu ahal digu.

Bilboko Udalean izan ginen lanean 2022ko otsailaren 1etik 10era, Ingurumen eta Mugikortasun sailean. 

Hasiera-hasieratik estutu nahi izan gintuzten handik eta hemendik, maskara bat jantzita ibiltzeko etengabe, legearen eta osasunaren kontra, eta, matraka itzela, 

Zuzendariak berak (Argazki hauetan ageri da bera be, jakina! Ciudades sostenibles | El Correo)), Medikuak, Langileen Sailekoek,...

...9. egunerako bota egin ninduten lanetik ;-)!

Harrituta eta lasaiago geratu ginen, a ze giroa han! 

Egunero espainolez berba egitera "derrigortzeaz" gain ("lanaren" aitzakiaz, gizarte-kalte eta alperreko diren zeregin absurduetan eurekin bat egiteko-euskera ez zaielako molatzen-, diru truke), horrelako kontuak, ai, ai, ai!

Atzo batu ei dira magistratuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Udalaren erabakiaren kontra jarri genuen errekurtsoari buruz ebazteko. 

Laster antzean jakingo ei dogu ze justizia tokatu zaigun (loteria bat, badakigu, hori ere ustela delako askotan, bizi izan dogu hori be)

Han zerbait oso argi geratu zitzaidan 10 egun eskasotan. Oso erakunde ustela da hura ere, Bilboko Udala, eta gure saila, ustel handi batzuen esku zegoen, administrazioan ohikoa den moduan, zenbat eta petralagoa eta ustelagoa, gorago eta arinago.

Beraz, zuzendaritza batzordeetan-eta hitzetik hortzera zerabiltzaten bizikleta elektrikoak (Iberdrolaren propagandazkoak), auto elektrikoak, elektrolinerak,... herritarren eta planetaren onguraz ari ote ziren? Ka! 

Zalantzarik ere ez zitzaigun geratu esperientzia labur eta aberasgarri hartan: ohiko funtzionario makur, otzan, ustelak, ohiko izkutuko boteretsuen menpe, hedabideen eta abarren ohiko propaganda makineria nardagarriaz olioztatuta.

  • Noiz elkarrizketa publiko zabalak, gai honi buruz?
  • Noiz arte jarraituko dugu honelako jendilajeen ipuinak sinesten?
  • Herritarrengandik harrapatutako zenbat diru ari dira xahutzen BFA eta gainerako euskal administrazioak operazio sikologiko bortitz hauetan?

ge



Wednesday, 5 March 2025

Eragozpen fiskala, zer da eta nola egingo dugu?

 

Zer da #EragozpenFiskala? | eragozpenfiskala.org

"Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin, hala nola militarismoa, kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.


Eragozpen fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da, ekintza ezbiolento bat hain zuzen ere, eta honetan datza: gure zergen parte bat ez ordaindu eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara."

Nola egiten da? | eragozpenfiskala.org


Nola egiten da?

  1. Apirilaren hasieran, PFEZren kanpaina hastearekin batera, dagokion Foru Ogasunak errenta aitorpenaren zirriborroaren proposamena eskuragarri duzula adierazten duen jakinarazpena jasoko duzu.
  2. Hori dela eta, aitorpena bitarteko elektronikoen bidez egingo duzu dagokion atarian, une honetatik aurrera, eta zure Eragozpen Fiskala egin ahal izango duzu.
  3. Maiatza eta ekaina bitartean, Eragozpen Fiskaleko plataformak laguntza-zerbitzu bat eskaintzen du, aldez aurreko hitzordua, Eragozpen Fiskala aplikatuz errenta-aitorpena egiteko.
  4. EAEko lurralde historiko bakoitzean zerbitzu bereiziak ditugu PFEZaren aitorpenean laguntzeko, Eragozpen Fiskala aplikatuz.
  5. Jarraian, Eragozpen Fiskala zure lurraldean nola gauzatu behar den azalduko dizugu, harremanetarako datuak barne.
  6. Behin Objekzio Fiskala eginda, mesedez bete jarraipen-inkesta hau.

Bizkaian bizi bazara

  • Apirilaren hasieran jakinarazpen bat jasoko dugu, errenta-aitorpenaren proposamenaren zirriborroarekin eta beste informazio batzuekin.
  • Zirriborroaren kontsulta eta errenta-aitorpenaren entrega bitarteko elektronikoen bidez bakarrik egin ahal izango dira.
  • Beti bezala, garrantzitsua da zuek ez aurkeztea; izan ere, kasu horretan, ezinezkoa izango litzateke berriro ere gure bulegoan zerga-eragozpenarekin egitea, eskatu zure hitzordua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasunaren webgunean aurki dezakezue informazio gehiago
  • Eragozpen Fiskaleko Bulegoa maiatzean eta ekainean egongo da irekita. Zure hitzordua erreserbatzeko, bete formulario hau. Zuregana joko dugu hitzorduaren data eta ordua baieztatzeko eta edozein zalantza argitzeko.
  • Maiatzaren 4an eta 17an, tailerretara joan ahal izango zara Objekzio Fiskala modu kolektiboan egiteko. Bakearen Etxea: Fika kalea 4, Lonja Bilbao.
  • Ez ahaztu gutun hau Bizkaiko Ogasunera bidaltzea (2024ko diputatuarentzako gutuna).
  • Eta nahiago baduzu, zure etxean ere egin dezakezu Objekzio Fiskala, tutorial honek azaltzen dizu nola egin👇 .

Thursday, 13 February 2025

Beroketa globala (Global Warming)

Vernon Coleman handiak ekarri dosku liburu honen barri.


Egilea, Zina Cohen, beste ale interesgarri bat idatzia da: "The shocking history of the EU"



Oso gustora irakurriko nituzke biak.

********

Gero eta zalantza handiagoak bertoze global horregaz.

Hauek dira liburutik Vernonek azpimarratutako 5 zati (zerrenda luze honetan, orain bilatzen zaila).


Vernon Coleman-en beste ekarpen zorrotz bat:Vernon Coleman: Jack King´s book: "Net Zero will destroy you and everything you care about"



********

Greta Thunberg gizajoa, umeen eta andrazkoen manipulazioaren adibide argienetakoa ote?

Batzuetan, administrazioa zelakoen esku dagoen eta zelan kudeatzen daben ikusita bateri burua jatorko: 

Ekonomia Sustatzeko Saila (ESS) dogu hau?

ala

Ekonomia Puskatzeko Sailaren (EPS) kontratupean gabiltza?


Ai amatxue!


ge





Tuesday, 26 November 2024

Saileko "zorizko" kultura. Loteria

BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko guztiei eta lankide ohi bati mezua, lankide batek bidali diguna egunotan, jarraian:


Bidaltze-data: miércoles, 20 de noviembre de 2024 11:02

Gaia: BOLILLA NAVIDAD 2024

Siguiendo una vieja tradición departamental se ha organizado en el Departamento una “bolilla” de 100 números del 00 al 99 que se jugará con la terminación del primer premio de la lotería de Navidad (400 €) y con el segundo premio de esta (100 euros).

El precio de a pagar por cada número es de 5 euros.

La lista con los números para reservar y pagar está en el Palomar (izen batzuk, ezabatu doguz).

Apuntarse rapidito que andamos con el tiempo justo.

 *****************



Irudia ikusi hutsean, zenbat zalantza!


Navidadearen, Jesusen jaioatzaren irakurketa erlijiosoa. 

S.E. (Sociedad Estatal) Loterías y Apuestas del Estado: beraz, danon artean ordaindutako Enpresa monopolistiko bat daukagu, hau guztia sustatzeko eta gutxi batzuek irabazi mardulak eta soldata potoloak metatzeko? (beraien webgunean sartuta, galderak miloikatuko zaizkigu, harrigarria da zelako mundua zabaltzen den hor: Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado, S.M.E.,S.A. | Dirección General de Ordenación del Juego)



Hor hainbat gauza dagoz begiratzeko, harritzeko, hausnartzeko,... eta sistema eraldatzen hasteko kinada argi bat.

*****************

Behin suertatu zitzaigun saria, BFAn hasi berritan, 2004an edo. Inozoen zoriona? Pote bat gonbidatu genien gura zuten guztiei ;-)!

Orain urrunago zaigu hau guztia, saielo kulturaren ikur arrotzagoa.

Zertaz hitz egiten dugun zabal-zabal,...zertaz mutu,...

Autoa erosi dogu aurten (2003koa, Balea). Konpontzen eroan behar dogu Gernikako Zubialde tailerrera. Han, abenduaren 6an (Espainiako Konstituzio Eguna) lan egiten ei dabe, autoeratuki, autokostituituta ;-)! 

Abenduaren 6a (eta uztailaren 31,...) lanegun arrunta izatearen alde, bai eta BFan ere. Noiz? Opor egunak libreki aukeratzeko askatasunaren alde.

Holakoetatik babes gaitezen.

Badator neguburua, gozaindu!

ge

Tuesday, 22 October 2024

Geldituko dira, baietz! Guggenheim Urdaibai Stop_2024-10-19ko Gernikakoak. Kuriox Irratia

Argazkiak: Busturialdeko Hitzeko kronikatik. Mila esker!

Mastodon eta X sareetan agertutako batzuk, hemen: #GuggenheinUrdaibaiStop - Mastodon.eus#GuggenheinUrdaibaiStop - Search / X

Biharamoneko azala, Hitza-n.

Eskualdeko institutuetan, bezperan greba. Bezperan Gernikan #GuggehnheimEz eskatzeko kanpaldia Guggenheim proiektuaren aurka, Busturialdeko Ikasle Greba eta Kanpaldia deitu dute - Busturialdeko Hitza

Eta gazte pilo bat manifestaldian baita ere. 

Gernikan ibili gara aurreko zapatuan. 2024-10-19rako manifestaldi zaratatsua izan dogu, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta eta Guggenheim-a Urdaibaira ekartzearen eta turistifikazio zentzungabekoaren kontrako hainbat taldek eta milaka herritarrek babestuta. 

Aspaldian egon ote da Gernikan horrelako protestaldi handirik?

      

Kaleko inkesta egiten, Independenterako. Kuriox Irratiaren estreinakoa. Hona jarraian inkestakoak (1-5) eta bukaerako ekitaldian grabatu ahal izan genduzenak. 3. galderan jarri daigun arreta, findu dagigun geure erantzuna: zer egin ahal dogu, orain artekoez beste, entzun dagien?

Hauek be ederrak!ⓤⓜⓞⓡⓔ🇵🇸ⓐⓢⓚⓔⓐ (@umoreaskea) eta Ricardo ColaBoraBora (@Ricardo_AMASTE). Segi fin eta sormentsu!

‘This could wreck the area’: anger at new Guggenheim in Basque nature reserve | The Guardian

Beste puntu interesgarri bat, eman diezaiogun sarri hemekoaren barri, zuzenean, New York-ekoari (Mariët Westermann), atzera egin dezaten arte? 
Mariët Westermann| The Guggenheim Museums and Foundation
Euren webgunean bilatuz gero "Urdaibai", 2009ko hau besterik ez.  
Eta Yandex-en, nazioartera begira, bilatu "Mariët Westermann Urdaibai" eta deus ez.

  

Propaganda tokikotxua, txokokotxua, laguntxuentzakoa, gura dana. 

Eta gardentasuna, non?

*******************************************
Manifestaldiko grabazioak jarraian:

0. Aurkezpen laburra 30´´ 

1. 9 herritar, 8 min 

2. 3 herritar gazteleraz, 8 min 

3. 3 lagun euskeraz, eta 2 gazteleraz, 8 min 

4. Unai, bizikletaz jina, adarra eta iritzia 6 minutuz 

5. Inguruko arrabotsa 

************

Bukaerakotik:

Bertsolarien bertso argi eta hunkigarriak eta antolatzaileen hitzaldi fina amaituta zirela heldu ginen plazara, eta penaz, horiek grabatu barik parau jakuzan. Zorionez, gaur ondo grabatuta topau doguz Busturialdeko Hitza-k egin kronikan, hemen, esker mila!

      
   

Xabier Amuriza Mixel Ducau-ren "Lurra" ederra kantetan:

Lurra da gure alaba
Lurra da gure Ama
Lur ahizpa lur arreba
Lurra gu lurra gara
Ez ehortzi gure lurra
Gu bait gara lurra bera
Lurra da gure alaba

Lurra da gure Ama


Oker goaz aurrera
Gure lurra hiltzera
Biziaren sorrera
Ez igorri lur pera
Ez ehortzi gure lurra
Gu bait gara lurra bera
Oker goaz aurrera

Gure lurra hiltzera


Tribuak zenbat tribu
Baleak zenbat balea
Zenbat hil behar dira
Zenbat ur zenbat oihan
Munduak uler dezan

Ezin duela izan


Alda zaitez denak
Sentimen eta buru
Adimen eta inguru
Aldazazue dena
Ez ehortzi gure lurra
Gu bait gara lurra bera
Adimen eta inguru

Aldazazue dena


Lluis Llach-en "La estaca"-ren euskarazkoa kantatu gendun gero, Matane, Elena eta Malenen tonuan (saiatuz ;-) 

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...

 

Eta Txoriburu Produkzions, "Urdaibai saltzen dauz

  

Gure gaztetako bazterrak
Desagertzen ari direla
Zaindu ein bidala gune hau

Baña diruek garrantzi gehixau


Gaztelugatxera ezin juan
Guggenheim be ipiñi nahiean
Zaborrez beteta bazterrak

Baia boltsikoak beteta


Urdaibai saltzen dauz
"Biosfera erreserba" hau
Turismoan eskuetan

Jeusten dau


Guirixek datoz gero Lagara
Bertokoak leku barik ordea
Zipaioak multak barra-barra

Finantzaziño makala


Horren atzetik eskualdien
Euskerie atzerantz doa ta
Dirue hara joan biherrien

Turismoan xahutu guztixe


Urdaibai saltzen dauz
"Biosfera erreserba" hau
Turismoan eskuetan

Jeusten dau

******************

Deialdi aurretik idatzi genduna, hemen: FUNTZIONA: Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko­­­­! 2024-10-11n Gernikan manifestazio zaratatsua



********************

Busturialdeko Hitzak kronika hau ekarri zuen manifestaldiaren biharamonean: Guggenheim Urdaibai proiektuari "ez eta ez", stop eta stop - Busturialdeko Hitza

ge

(Gentza Eleder / Kuriox Irratia / Independenterako eta entzun gura dauenarentzat)