Hizketan ari garenean, somatzen ote dugu zein ari dan benetan berbaz, bihotzez, bere egia argi ematen, eta zein ari dan galduta, inork idatzitako gidoaia errepikatuz, maltzur.
Hemen adibide ezin hobea. Mezuak erabat ezbardinak dira, eta mezuak botatzeko moduak, muturretan aurkakoak.
1. Unai Rementeria, 2020-4-7an (harrigarria egiten zaigu orain zein arin egin zituzten horrenbeste aldaketa), Bizkaia Aurrera plana aurkezten, Covid-19aren testuinguruko panorama baltza marraztu eta erakunde salbatzaileen rol heroikoa adierazi nahian.
2. Hemen Dennis Rancourt, 2023-12-10ean Covid eta "txertoen" (herritarrei inoiz behartu dieten produkturik arriskutsuena) istorio eta ipuinak bertan behera punba botatzen, orotariko heriotza-tasak alderatu hutsez.
Barruak bakoitzari, urteen poderioz, bata eta bestea hartzeko modua garatzen digu, norberaren esperientzietan oinarrituta.
Barruak oso argi adierazten dit zein zaidan petral, gaixo, pelele bat eta zein ari dan zintzo, bihotzez, gizadia lagundu nahian.
Eta zuri?
Zer hartzen duzu bakoitzaren mezutik eta bakoitzaren adierazteko modutik?
Holako muturretako pentsaerak, normala da. Interesgarriena, guretzat, zera litzateke, bien arteko elkarrizketa publikoa. Zer aterako litzateke zuzenean Unai gidoirik barik eta Dennisen arteko elkarrizketa batetik, orain 2025ean?
Itzela litzateke hori ikustea ;-)!
ge
No comments:
Post a Comment