Showing posts with label buruko osasuna. Show all posts
Showing posts with label buruko osasuna. Show all posts

Thursday, 27 March 2025

Burujatetza, han eta hemen

Liburu interegarri bat, deskargatu eta inprimatzeko modukoa, hemen.





Hemen deskargatzeko moduan, elkarrizketa Doctor Robert Lustig-i (egilea NCSF ko pediatria sailekoa).


ge


Wednesday, 10 July 2024

Nola darabiltzate drogak estatuek eta militarrek?

Oso bideo interesgarria Nova Lectio-ko lagunek, nazismoan politikari eta militar arduradunek, zientzilari eta medikuen laguntzaz sustatzen zituzten drogei buruz, soldadu "garaiezinak" lortzeko.

(Txertatuz gero, oso irudi itsusia agertzen duenez bideo horrek, lotura eman dizuegu goiko lerro horretan).

Gazteleraz horri buruzko idatzia: Los nazis y las drogas | Letras Libres Otto F. Ranke aipatzen hor ere

***************

Dirudienez, mediku gehien-gehienak txertoen aurka nabarmen zirenean, Pasteur kimikariak ekarri zituen hastapenetan, estatuek militarrengan testatu zituzten txertook, haiek behartuz.

Hainbat eta hainbat militar hiltzen ei ziren horren ondorioz. Cuba-ko gerra aipatzen du. Historia ofizialaren arabera, 64.000 baja egon ziren. Haietatik 62.000 inguru, txertoek eraginda (haiserakoak askoz gogorragoak ei ziren-eta).

1918ko heriotz hainbatetan, goseak, hotzak eta txertoek (militarrak, batez ere) eraman omen zituen hainbeste. Gaur

Enric Rocak azaltzen digu hemen, 27:00. minutuan hasita.

"Zer izan zen (txarto izendatutako) gripe esapainiarra? Aspaldi debekatuak ditugun txerto toxikoek eradindako intoxikazio masiboa gehi Munduko 1. Gudaren osteko gosete eta suntsidura itzela + negu hotz-hotza, urte hartakoa" (18:20ean)

************************* 

Fentanyl-a ei da orain gogorra, AEBetan batez ere. Nova Lectio-ko dokumentala hemen, 2023koa: 
Aurkibidea:
0:00 Fentanyl: la droga ch
e sta piegando gli USA
2:17 Cos’è e come funziona il Fentanyl
8:09 OxyContin: le origini della crisi degli oppioidi
12:59 Come il Fentanyl arriva negli USA
15:35 Il Fentanyl arriverà anche in Italia?

ge 

************************

Oharrak: 

 1. Nazismoa eta drogak Bideoaren laburpena, Nova Lectioren eskutik:

Il Blitzkrieg tedesco fu sospinto e inebriato dall'utilizzo che i nazisti facevano del Pervitin durante la Seconda Guerra Mondiale? Quale fu l'impatto, nel modo di combattere e nell'efficacia organizzativa e bellica nazista, dell'uso e abuso di droghe come le anfetamine e le metanfetamine?

La community Nova Lectio:
Instagram: https://www.instagram.com/novalectio/... Discord (Circolo di Mecenate):
https://discordapp.com/invite/aP83NYK Fonti utilizzate:
1) Courtwright (2002), Forces of Habit: Drugs and the Making of the Modern World. 2) Evans (2006), The Third Reich in Power 1933–1939. 3) Golo (1978), Storia della Germania moderna 1789-1958. 4) Lewy (2008), The Drug Policy of the Third Reich 5) Mitscherlich (1967), Medicina disumana. Documenti del «processo dei medici» di Norimberga. 6) Ohler (2018), Tossici: l'arma segreta del Reich. La droga nella Germania Nazista 7) Rasmussen (2008), On Speed: The Many Lives of Amphetamine. 8) Snelders (2011), Speed in the Third Reich: Methamphetamine (Pervitin) Use and a Drug History from Below. 9) Steinkamp (2007), Forces of Habit: Drugs and the Making of the Modern World. 10) Stephens (2007), Germans on Drugs."


2. Fentanyl-i buruz (Nova Lectio-k):

Il Fentanyl è una droga 50 volte più potente dell’eroina, e 100 volte più forte della morfina. Nel solo 2022 questo oppioide ha ucciso 75 mila americani, in quella che negli Stati Uniti è considerata come una vera e propria crisi degli oppioidi.
Cos’è il Fentanyl? Chi è che lo produce, e come arriva negli Stati Uniti? Arriverà mai in Italia. A queste domande si può rispondere in due modi: con la scienza, e ampliando lo sguardo fino a tirare in ballo complesse vicende geopolitiche
Fonti utilizzate:
https://www.agi.it/scienza/news/2020-...
https://www.cdc.gov/nchs/nvss/vsrr/dr...
https://www.cbsnews.com/news/fentanyl...
https://www.reuters.com/lifestyle/rap...
https://www.dea.gov/sites/default/fil...
https://www.dea.gov/resources/facts-a...
https://www.nyc.gov/assets/doh/downlo...
https://www.cdc.gov/opioids/basics/ep...
https://www.cdc.gov/opioids/data/inde...
https://www.emcdda.europa.eu/publicat...
https://europa.today.it/attualita/dro...
https://www.ilgiornale.it/news/cronac...
https://it.insideover.com/politica/la...
https://www.lastampa.it/esteri/2023/1...
https://www.ilpost.it/2023/10/04/stat...
https://www.ilgiornale.it/news/mondo/...
https://www.agi.it/estero/news/2023-0...
https://www.agi.it/estero/news/2023-0...
https://www.ilpost.it/2019/04/06/oppi...
https://www.ilsole24ore.com/art/fenta...
https://www.ilfoglio.it/esteri/2023/0...
https://www.state.gov/secretary-anton...
https://www.avvenire.it/mondo/pagine/...
https://www.emcdda.europa.eu/publicat...
ge

 

Tuesday, 2 July 2024

Interkonexio elektrikoa Gatikan? Ez, eskerrik asko! Zer egin telefono mugikorrarekin?


Gatikan arazo potoloa daukagu eta bagabiltza aurre egiten. BFAk bere ardurari aurre egin behar dio honetan ere. Eta Ekonomia Sustatzeko Sailak badu zer entzun, hausnartu eta aldatu. izan gaitezen buru. Izan ginen ere 2024-6-22ko manifestazioan, BFAren eraikinaren aurrean amaitu zen hartan. Baziren gatikarrak ere, baiki, "Bizkaia ez dago salgai" aldarri zabalarekin bat egiten, hori hori! FUNTZIONA: Bizkaia ez dago salgai, Urdaibai ez dago salgai, Guggenheim Urdaibai Stop. Asteburuan manifestazioak


Hemen informazio gehiago: Interkonexio Elektrikorik EZ
Eta hainbat menditan eolikoak sartzeko negozioari aurre egiteko hainbeste kolektibo sortu dira Euskal Herrian, bideo honetan ikus ditzakegunak: Makatzak Arratiako Ekologistak.

Euskal Herria Bizirik mugimenduan sar gaitezen, suntsiketa maila ahalik ete gehien murrizteko.

2024-4-13ko Azpeitikoaren osteko idatzia Argian: “Ez da trantsizioa, espekulazioa da” (argia.eus) 
Oso bideo esanguratsua atera zuten 2024-5-20an Gasteizen izandako manifestazioaren atariko, Tapia legeari ezetz esateko, Euskal Herria Bizirik. Lurra defendatuko dugu.

Energia kontsumoa murrizteko bizimoduak sustatu behar ditugu, eta naturaren moldeetan bizitzen berrikasi, gero eta gehiago, gehiegikeria hauek saihesteko.
*************
Agriboltaikoa ote da lagungarri? Francesca Ventura dabil hori zabaltzen Bolognako Unibertsitatean, energia eta elikagaiak ekoizteko sistema. Agrivoltaico: un sistema per coniugare produzione di cibo e di energia — Scienze e Tecnologie Agro-Alimentari (unibo.it)

*************

Mundu mailako elkarte interesgarri bat, hauxe: Our Mission • Cellular Phone Task Force (cellphonetaskforce.org). Aspalditik badira gurean hainbeste talde gaiari aurre egiten, hemen zerrenda bat: ASANACEM / EEKNE: Enlaces

Oso liburu aberatsa, hauxe. Hemen, deskargatzeko moduan: The Invisible Rainbow (archive.org)


Telefono mugikorrik gabe bizi den jendarte zabal bat dago munduan, biba biba! Eta haietako batzuk eratuta daude, eta telefono mugikorra pikutara botatzea aholkatzen digute. Hmenen beraiei buruzko jakingarriak. Eta hemen aipatzen dizkigute, mugikorra izateak dakartzan 100 kalte: 100 Consequences of owning a cell phone • Cellular Phone Task Force (cellphonetaskforce.org).

Devra Lee Davis eta bere elkarteak ere lan itzela egin dute azken hamarkadetan: Dr. Devra Lee Davis - Environmental Health Trust (ehtrust.org)

7 minututan azaltzen digu hemen, 2017an  telefono mugikorrek osasunerako duten kaltea eta erabilera aholkuak.


Eta 2013ko liburu honetan, zabal: "Disconnect: the truth about cellphones´ radiation"
 Hau ere berea da, 2003koa: "When Smoke Ran Like Water: Tales Of Environmental Deception And The Battle Against Pollution"



Melbourneko unibertsitatean 2017an emandako hitzaldi luzeagoa dugu hemen, 

Hemen 2012ko dokumental bat. Aspaldi dago pil-pilean gaia eta gora eta gora joan da arazoa, ai, ai, ai!

Dokumetalean agertzen diren batzuk: Carlos M Requejo, autor en EcoHabitarpedrocores.com

***********

Minerva Palomar-i buruz jakin dugu gaur (2024-8-6) "An invisible threat" 2022ko dokumentalean. Hemen 2011ko elkarrizketa bat: MINERVA PALOMAR MARTÍNEZ - Afectada por hipersensibilidad electromagnética: "Muchas personas electrosensibles viven un drama" (salvemosmonteferro.org)


Entzun ahal dugu hemen Alfonso Balmori ere, 2021eko ekainean, erradiazio elektro-magenitkoek duten eraginari buruz hizlari. Sakon aztertu du gaia berak:

Liburu hau azpimarratu digu, besteak beste, "Abejas, aves y hombres": Layout 1 (miabeja.com)Ulrich Warnke-k (The Initiative – Kompetenzinitiative-eko partaide) idatzitakoa.

Zorionez, "smart city" ipuin horren aurka badira mugitzen ari direnak, esateraok Hurbil dugun Bath hirikoak. Hemen aurreko igandean (2024-7-7an) izan duten manifestatzio baten berri

Eta RadioFrekuntzien inguruko gatazkei buruz gehiago jakiteko iturri bat, hauxe: RFInfo 

Aurrera lagunok, badugu zer egina eta zer ez-egina ;-)!

ge

Monday, 17 June 2024

Google, jendea manipulatzeko tresna

2020tik aurrerakoaz itzel garbi geratu da noraino manipulatzen gaituzten.

Horretan, gaur egun informazioa eta desinformazioa zabaltzeko tresna nagusietakoa dugu Google.

Jakin nahi dugunean "Google-i galdetu, horrek dena daki!".

Eta gugel, ustel. Gugel, geu ergel?


Algoritmoen bitartez erabakitzen digute zer erakutsi, zer izkutatu eta zer ezabatu. Zer guk jakin uste, zer sinestu, zer sentitu eta zer egin. Nor garen, nolabait, Google-ek definitzen du, bai?

Horrela, batzuetan, zenbat eta jakintsuago garela sinistu, are eta okerrago gabiltza, guztiz manipulatuak. Zoratzeko modukoa.

Google-n ingeniari gisa lan egindako Zach Vorhies-ek ondo daki horretaz, eta azaldu egin digu. Txistulari (whistleblower) bat gehiago, biba ;-)!

Zach Vorhies is the Google Whistleblower

ge

Lotarako arazoak? Tori pilulatxoa! (Medicating Normal)

Lehengo egunean aspaldiko lagun on bategaz. Arrasti ederra pasatu genuen, itzel jator portatu zen, aspaldiko kontuak eta barreak ugari.

Momentu baten, ostera, ezustekoa bota zigun. Bajan dabil, bulegoko nagusiagazko arazo potoloak aspalditxo, eta lo egin ezinik, pott eginda. Medikuak baja agindu dio, ederto!

Eta lotarako pilulak. Ai ama!

Gaur beste hau etorri zaigu epostara, Dr. Makis-en eskutik. Saritutako dokumentala, ordu ta laurdenekoa, Medicating Normal (Wendy Ractliffe and Lynn Cunningham), 2022koa: 

Askotan pentsatzen dugu egitea dela hobe. Arazo bat? Zeozer egin!

Eta, ostera, nik uste dut, konponbidea bestelakoa dela sarri. Arazoak? Egon! Atsedena hartu, distantzia hartu, lo egin. Utzi bizitzari bere autoeraketan dana dalakoa osatzen.

Zerk eragiten dio aipatu dudan lagunari lo egin ezina? Laneko egoera zail batek. Egitura hierarkiko bat eta nagusi zital bat bulegoan. Laneko tratu txarrak jasan ditu urte batzutan, eta lepo egin du. Etxetik lanera ateratzear dela, gorputzak agindu dio: ez, hara ez! Egon! Eta horrela egin du. 

Eta medikuarengana gero. Hark, egoera aztertuta, baja, argi eta garbi, bai. Baina-eta lotarako pilulak. 

Atera zitzaidan, "argi dago, laguntxo, baja behar duzu. Hori bai,  pulularik ez nuke hartuko nik, zure tokian. Lan horretatik alde egin, moztu harekiko lotura eta bizitza birplanteatu. Lehenengo norbera da. Osasuna."

Aspaldi da ezaguna, iatrogenia, iatrogenesia, Ivan Illich (1926-2002) pentsalari, ikertzaile eta ekintzaile handiak zabaldu zuen asko kontzeptua, mediku sistemak eta jarduerak berak eragindako gaixotzea. Dirudienez, gaur egun 3.a da iatrogenia heriotz-eragile handien artean. Hara ba, Ivan Illich ekarri gura izan dugu hona iatrogenia oroitzean, eta zelako puska ederra agertu zaigun, frantsesez, Jean Marie Domenach-egazko elkarrizketa batean, hemen Ivan Illich, oso argitsu. Eta hemen, pentsalari handi haren liburu bat, Némesis Médica, deskartzeko moduan.

Beste alde batetik guztiok egin beharrekoa dugu, uste dut, norbere bizitza osoari buruzko hausnarketa sakonaga, eta barruko sineste potoloenak, gobernaezinenak aztertu eta eraldatu. Zer dela eta ematen diogu horrenbesteteko garrantzia, esaterako, lanari eta kanpora begira betetzen dugun rolari? Norbere osasuna kaltetu arteko neurrian? 

Nola horren errotutako buruko uste oso horiek eraldatu, oreka osasungarriago baterako?

Pilulak? Ez nuke horrelakorik hartuko. Lanera ez joate hutsak, denboraz, horrexek osatuko zaitu, eta lo goxoa itzuliko dizu. Beharbada, bueltan, nagusi erre horrek, gainera, bere jokaera aldatuta izango du, beharbada hasnartu du zelan jendeagaz ibili. Pilulok zer? Epe laburrean arazoa estali, bai, osatu ez inondik, eta epe luzerako arazo potoloak eta osasun galtzea, hori ziur.

Gaur etorri zaigu Wendy Ractliffe eta Lynn Cunningham-ek zuzendutako dokumental handi honen berri, lehengo egunean berriz zabaldu zitzaigun kezka, oraingoz, ixteko.

Zabaldu dokumental honen barri, arren, gai potoloa dugu eta inguruko lagun askori, gizarte osoari eragiten digu.

ge

Wednesday, 15 May 2024

Burua zaindu. Botikina

Nork bere burua zaindu behar dugu. Hemen autodidaktentzat osatzen ari garen liburu zerrenda

Burua jan nahi digute handik eta hemendik botere indar ugarik.


(FIB: fashionably irrational beliefs)

Propaganda eta matraka, ekin eta ekin, han, hor eta hemen.

Eta, eremu jakin batzuetan oso oso jakintsuak izan arren, harrigarria, horrelako iruzurrak sinistu egiten ditugu askota. Nola liteke? Hemen horren azalpen bat: Why Smart People Believe Stupid Things (odysee.com).

Aurrezaintzarako eta nork bere burua jagoten laguntzeko, zerrendatuko ditugu hemen informazio ale interesgarriak.

1. Vernon Coleman-en eskutik bideoa eta idatzia, eutanasiaren propaganda desmuntatzen: They want to kill you – Here’s how they’ll do it (vernoncoleman.com)

Vernon Coleman-en kasua oso argi agertu da botereko psikopatek nola jokatzen duten, komeni ez zaizkien egiak esaten dituztenak baztertzen saiatzeko. Hara, bere webgunetik:

"Like all qualified medical doctors who have told the truth about covid-19, Dr Vernon Coleman has been repeatedly lied about and libelled on the internet and in the mainstream media. In March 2020, after studying the covid death figures and comparing the death statistics in the UK to that of previous years, Dr Coleman said that the threat of covid-19 had been wildly exaggerated and that there was no pandemic. In that first video, he warned that the pandemic fraud (or hoax) would result in the deliberate, cold-blooded deaths of many old people (which it did), the introduction of mandatory vaccinations and the disappearance of cash (now a serious threat). As a result of his video, his Wikipedia page was deliberately and dramatically changed by government employees and used to 'monster' him. All his lifetime achievements were removed. Without any evidence or justification he was, among other things, labelled a 'conspiracy theorist' and said to be 'widely discredited'. Google, which works with Wikipedia, reproduced the lies in an attempt to discredit him, so that nobody would believe his warnings. Biographies on www.vernoncoleman.com include references."

Jack King-en liburu honetan oinarritu da Vernon Coleman, bere idatzia eta bideoa egiteko. Eutanasiaren propaganda itzela egiten ari direla salatzen du, xede argi nagusi batez:  dirua irabaztea.

2. Kuriosoa, gure garaiotan hainbeste aipatzen izan daben Jesukristo/Jesus/Josutxu. Bizi izan ote zen inor holakorik? Welcome to Enlightenment! – Religion: the Tragedy of Mankind. Articles by Kenneth Humphreys (jesusneverexisted.com)

Liburua: 

Zer dio egileak (Kenneth Humphreys)?
"Why is a hardcore atheist drawn with such passion and commitment to Jesus studies? Humphreys' answer is unequivocal: Jesus is a myth, a syncretic creation from antiquity. But Christianity is very real, and has a history which is both fascinating and terrible. Christianity isn't really about Jesus but about humanity, its follies and its fantasies, its capacity to deceive and be deceived. Above all, it is about an institutionalised ideology which has had, and continues to have, a criminal and corrosive effect on humanity. That is more than enough reason to study it closely."
Hemen bideo laburtxuak, azalpenekin: JesusNeverExistd - YouTube


*************
Egunerokoak:
Plectranthus - Plantamania.net landarea aholkatu digute Arrietako azokan 2024-8-4an, Meñakako lagun batek han zituen, landara lehio ondoan, edo azaletan igurtzi eta eltxoek uxu, antza!












Sunday, 28 April 2024

Peter. Eta Peter-en sozioak, zer? Eta geu gainerakook?

Albisteak ikusten gabiz.

Etxean TV-rik ez dagoenez, azken aldian 

Nicolás Morás-en albistegia begiratzen dogu sarri.

TV kate nagusietako ohituraren ordez (lur-jota, noraezean, buruko osasuna jota eta oreka galbidean) uzten gaituen propaganda eta "albiste" metrailakada baten ordez, egunean gai baten murgiltzen da sakon gure Nicolás. Hala ere, hau tantaka hartu, neurriz, kontu gogor asko daude hor elkarri lotuta.

(Ai, ze polit, Mundakako hormetan, 

"Fuck TV" muraltxoa, 

esker mila, artista ezezagunari ;-)!

Ikasi egiten dugu horrela dexente, TV-ek albo batera utzi nahi izaten dituzten gai garrantzitsuei buruz. Hau bai trebakuntza! Geure oreka pertsonala berreskuratzen laguntzen diguna eta erabaki estragikoak hartzen, erabat norantza zuzentzen laguntzen diguna.

Asteburu honetan, antza, Pedro Sánchez bolo-bolo.

Ba gu, gaur domekaz be, pozik. Ikasten eta dakiguna zabaltzen. 

Esaterako, Nicolásen ikerketaren berri. Zein da Pedro Sánchez? Zeintzuk dira gure "gidariak" eta laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzan, Bilboko Udalean, BFAn, etab?

 

(hemen xehetasun gehiago, IgnacioCorts-en eskutik).

(Orain jakin dugu, bilbotar bat eragile, Begoña Gómez

Horri ere, ongi etorri jardun bat egin behar genioke, 

errejimena hankaz gora jartzen ari omen da-ta ;-)!?

Zer egin behar lukete EAJ/PNV-k eta EH-Bildu-k Madrilen, Pedro Sánchezegazko negozioetan murgildu, ala gizon horren jokabidea kontuan hartuta, salatu eta bestelako kideak bilatu?

Diru truke, edozer? Horrelakoa-da-bizitza, eta aurrera egin behar, isil-isilik? Salatu eta agur Ben Hur? Biak bateragarri, hau da, "sentitzen dogu asko horrelako jende-modu eta alderdiekin bat egin behar, tipo honek alde egin behar du lehen bait lehen, baina bitartean -gure herriaren/laguntxuen onerako- hau eta hau eta beste hori sinatuko dugu eurekin"? Beharbada, ipuin hutsak Nicolasena eta gu inozo danasinestekoak (nire intuizioak eta gainerako arrazoibideek oso sinesgarritzat daukate, horregatik hona ekarri)? Edo, "gure politikariak" ez-jakin inuzenteak? Dana jakin eta eurek antzekoak, eta isildu behar? 

Ai, ai, ai, zenbat zalantza!

Beste bat: oso argi ikusten izaten jake Pedro Sánchez-i bezala, gure Urkullu, Rementeria, Errandonea eta abarrei, hizketan entzuten hutsean, faltsukerian ari direla. Antzezten ari direla. Ez dutela bihotzez ez eta buruz hitz egiten. 

Norbaitek idatzitako gidoia (oso trakets, gezur agerikoetan, lotsagarri. Horien eredu gorenetakoa, gure Unai Rementeria Imaz, (BFAko Ahaldun Nagusi izan arte igo zena, to! zertan eta dabil orain, lehendakari izatekoa omen zena?); eta haren eskutik etorri den Elixabete Etxanobe Landajuela, beste bat, hara hemen Urdaibaiko Guggenheim hipotetikoari buruzko ipuinak tamalgarri irakurtzen!

("globar" ere bota dau hor inkontzienteki, 

"global" en ordez, ziur aski 

"robar"/ ohostu/lapurtzeari buruz pentsatzen?).

****************** 

Zelan izan daiteke horiek agertzen gure ordezkari gisa? Eta behin eta berriz hedabidez hedabide ibiltzea matraka ematen, etengabeko propagandan/burujatetzan?

Zer dute "gure" politkari hainbatek Pedro Sánchez horren antzeko? Gora-nahi itsu bat? Narzisismo eta psikopatia (hemen, Rosa Díez-ek, Pedro Sanchez-i buruz: "makiabelikoa, narzisista eta psikopata"). Eta batez ere:

Peter bezakalako batekin, zelako tratua izan behar lukete ganorazko politikariek? 

Zergatik ditugu goi-goian horrelaskoak eta zelan eraldatu sistema?

Hor goian lotu ditugu bideotxo batzuk. Ziur, honelako asko ikusita zaudela lehen be (bota lasai, iruzkinetan, holangorik badaukazu).

Eta susmo-zalantzatan gu. Horiek, hain maila eskaseko azken hamarkadetako "politikari" horien curriculum-a ikertuko balitu Nicolás Morás batek, zer agertuko litzateke? 

 *************

Uste dut alde guztietatik ekinda desmuntatu behar ditugula, "politika"/administrazio/estatu egitura ustel hauek. Eta, aurkakoan ohituta edo eroso bagaude ere, "gure alderdiei" ere badagokiela, behetik gora, holakoei ezetz esatea. Ez da ez. Bai da bai.

Azkenik, funtzerritarrok zenbat eta argiago esan gure ezetza, hau kalamastra desastroso hau lehenago diluituko da eta, beharbada, beste era bateko antolakunde bizi, tamaina egokiko, organiko, sormentsu, orekatu eta emankor batean bihurtu.


Hala bedi!

ge

ps. BFAko zuzendaritz azpi-batzordean galdetu eta gitxi jakin gendun Begoña López bilbotarrari (izatez, Bilbon oso gutxi, gehiago Leon-en bera umetan) buruz. Argentinatik bai, argi apur bat bota dosku barriro Nicolás Morás-ek, hona hemen:. 🔴 La HISTORIA PROHIBIDA de BEGOÑA GÓMEZ y PEDRO SÁNCHEZ ❤️ 

Zer ote?

ps2. 2024-5-31n Pedro Sánchez botatzekotan omen dabiltzala, Ines Sainz-en (El disparate TV; Acho sí, Multicanal radio) eskutik, hainbeste ustelkeriak jota, Begoña Gómez bere bikotekidearen historia eta afera tarteko.