- Zapatuan arrastiko 18:30etan Bilbon manifestazioa: Bizkaia ez dago salgai!
- Eta zapatuan bertan goizeko 10:30etan Gernikako Batzar Nagusietan, Imanol Pradales-en lehendakari izendatzeko ekitaldiaren aurrera, argi esateko: Urdaibai ez dago salgai! Guggenheim Urdaibai Stop!
Hainbeste proiektu zentzungabe eta bihotzgabe. Igobedar, makurtu, diru-gose eta buru-gaixo handiak ardura postu gorenetan, txotxongilo, haiek baino burutsuagoak eta bihotzgabeagoak diren zoro handien panpin.
Eta manipulazio makinaria erraldoi bat, jo eta ke burua jaten, propaganda etenbakoaren bitartez, hori guztia danon onerako dela sinestarazteko.
Hau bai hau, mundu zoroa!
Eta bitartean, kabi eta emole nagusi dugun lur-ama neurri barik zigortzen, agortzen. Gu bai gu papau koadrila!
Atzo jakin dogu manifestazio honen barri, Mundakan ortugintzan aspaldi-aspaldian dabilen lagun jakintsuaren ahotik, laguntzen etorri garela.
Animtu gara zapaturako eta hara animatzen zaituegu zeuek ere. Zer esanik ez BFA, Eusko Jaurlaritza, udalak edo antzeko erakunde baten soldatarako ari bagara. Izan ere gure erakundeek ardura eta zer-esan handia daukatelako saltsa negargarri eta aterabide konplexuko honetan.
Asteburruko ardatza indartsu dator: zapatuan arrastiko 18:30etan Bilbora!
Bizi-baratzea (bizibaratzea.eus) webgunean aurkitu dugu gonbidapen testua, hemen jarraian:
Bizkaia ez dago salgai! Ekainaren 22an manifa Bilbon
ge
ps. Manifestazio eguneko irudi batzuk jarraian:
No comments:
Post a Comment