Monday 10 June 2024

Diru odoltsua hondakinen kudekaketan. "Bloody money" operazioa eta Zaldibar

Camorra -rentzako esparru bihurtu zen hondakinen kudeaketa ere, hain da diru-emale zarrastelkeria eta gehiegikeriarem gizartean gaur egun.

Bloody Money operazioan (2018 inguruan), Nunzio Perrella infiltratua protagonista nagusi, administrazioa, ekintzaile eta camorraren arteko tratu ilunak argitara ekarri zizkigun Diru Odoltsua (Bloody Money, arresti e indagati: 3 anni dopo, le conseguenze dell'inchiesta di Fanpage.it) operazioa aztertzen du Roberto Saviano (Roberto Saviano | Nazione Indiana) kazetari handiak FanPage-n. 

CeroCeroCero (cómo la heroína gobierna el mundo) liburua irakurri genion duela urte batzuk Robertori, eta harrituta utzi gintuen; Gomorra (2006) ari gara orain irakurtzen. Antza, Napoliko camorraren (Sistema, han esaten omen dioten moduan guztiek) mehatxupean bizi da Saviano liburu horii idatzi zuenetik, haien izate zentzungabea argi agertzen delako liburu horretan.

Savianok FanPage-en egiten dituen dokumental interesgarri ugari  hemen.

Nunzio Perrellak esana omen: "la monnezza e oro = zaborra, urre".
 

Eta Zaldibar datorkigu gogora. 
2020an gertatutako tragediatik tiraka, liburua idatzi zuen  Ahoztar Zelaietak. 
Hemen duzue bera hizlari,liburua atera berritan, Hala Bedi irratian..




Eta gurean, BFAren eta EJren eskutiko hondakinen kudeaketa arloan ematen diren ilunpeko kontuetara zabaltzen zaigu jakin-mina. 

Nola egiten dugu gurean? 

Nora egin behar genuke?




ge





No comments:

Post a Comment