Friday 14 June 2024

Hazia landatzen

Duela aste batzuk etorri zitzaigun barriro gaia bihotz-buruetatik eskura, paperera, lurrari lotutako zeregin itzela dugula hemen, eta BFAko Ekonomia Sustatzeko Sailean horrixe heldu behar geniokeela, ganoraz. Gaur hona dakargu, blogera, bidea zabaltze hutserako oraingoz.

Lurrean oinak, lurrari heldu behar dotsegu. Hori bai, benetako ekonomia. 

Zenbat ekoizten dogu hemen berton, egunero jaten dogunetik? %5 edo? Zer dakar horrek eta zer ekarri lezake etorkizunean?
Zelan egin ahalik eta jende gehienak bizimodu duina izan dezan nekazaritza arloan?
Zelan suspertu bertako nekazaritza? Langileak, lurra, ingurua eta emango dizkigun jan-edatekoak ahalik eta ondoen zainduko dituen nekazaritza eredua nolakoa izan behar da?

Horrek bai gai garrantzitsuak, hortik bai ekonomia. Zer dela eta daukagu horren bazter utzita ekonomiaz hitz egiten dugunean?

Nola koordinatu gaitezke BFA osoan (Enpkegu sailarekin, Nekazaritza eta Basogintza alorrekin,...) lur eta itsasoaren inguruko elikadura proiektu interesgarrienak garatzeko?

Galdera hauek hazi gisa.
Noiz hasiko gara?

ge

ps. Hemen behean azken aldian gai honi buruz batutako nota batzuk (2024 ekaina):

Gai hauetaz, bizitzaz, munduaz eta ekonomiari buruz pentsaki, Vandana Shiva indiarra entzun behar dugu zabal eta sakon hemen deskargatu ahal duzue, "The seeds of Vandana Shiva", munduko beste alde batera eginda, erreferente argi bat. Hemen filmari buruzko xehetasunak.

Eta ikasteko toki interesgarri bat, aspaldi errotua, Schumacher College dugu, hurbilago, Ingalaterran. Zelan lagundu dezakegu jendeak han ikastea eta hanboak gurera ekartzea?

Ipar Euskal Herriko lagunekaz jorratzeko eremu estrategikoa dugu nekazaritza, itsasoa eta elikagaien arloa. Han oso gauza interesgarriak egiten dituzte aspaldian, eta antza, indar, esperientzia eta eragin handia daukate, eta ziur, elkarrengandik ikasteko eremu aberatsa sortu dezakegula.

Horrelako aliantza bat sortzean, euskara erdigunean jarriko dugu, euskara sustatzeko programekin batera landuko dugu, errazago, eta epe luzerako bide bat zabaldu. Gai estrategikoak euskaraz garatzea, ezinbestekoa hemen.

Nafarroako nekazaritza inguru eta jarduerekin ere aliantza ekonomiko gehiago sustatu ditzagun

Maia permakultura, Hendaian, iker ditzagun horrelakoak, bisita ditzagun Ipar Euskal Herriko herrietako azokak eta etxaldeak, indar ditzagun zubiak.

Basoari dagokionean, zelan bultzatu kolore guztietako basoak? Gune Irekian talde elkarrizketa interesgarrietan parte hartu izan dugu azken urteotan, Gernikako 2018ko hartan bezala.

Errigora

Mañeruibar / Gu berde iluna gara

Informazio interesgarri gahiago jarraian, azken aldian eskuetara etorri zaiguna:

NEW VERSION: Getting Well Naturally - From The Soil to The Stomach (EB - Penny Kelly - Consciousness On Fire



Lekukoartu 
azoka agroekologiko polita hilean lehengo igande goizez. Kuriosoa, apirilaren 7koa Espainako Erregearen futboleko gizonezkoen koparen final ospetsuaren biharamonean: han aurkitu ditugu, eredu, besteak beste: 

artileamundura

biolandare – hazitegi ekologikoa bizkaia

baserriko emakumeen elkartea asociacion de mujeres (hitzez.net)

Hazien Sarea dakargigu horrek gogora, bai elkarte estrategikoa hori be.

************

Guggenheim gehiago Urdaibain? Etorkizun ekonomkikoa?

Han ez dauka zentzurik. 

Bertakoek ez dogu gura, gehien-gehienok. 

Turismoa sustatzen Aldundia han? 

Noren intereserako?

Hobe bertan agroekogia eta baso-oreka dinamika zabal eta jakintsu bat eratzen hastea, lehen bait lehen.

Twitter 

#GuggenheimUrdaibaiStop

Honelakoetan gabiltzala BFA ekonomia sustatzen jakiten dugu tarteka internet bidez-eta. 

Aldunditik, Gentza Eleder on X: "Antolatu gaitezen @Bizkaia ko langileak be, herriagaz, naturagaz eta zentzunagaz bat egin eta #GuggenheimUrdaibaiStop arazteko, eta #Busturialdea n etorkizuneko proiektu pizgarri ederrak eratzeko. Bat egin gura dozu? Hau aldundikide ugariri bidali mezua: 

https://t.co/H3aZCzf7HR https://t.co/10a3SEWvaG" / X (twitter.com)

Eta orduan, buruan oso bestelako ametsak guk, eta pentsatzen dugu: nor ote dabil horrelakoak makinatzen?


Food4Future? Food 4 Future | ExpoFoodTech Zer da hau, txo?

Zer ari gara hemen gu, BFA, Ekonomia Sustatzeko Saila? 

Nork erabaki du hori eta zelan? Zelako "marroia" ahaldunarentzat!

Aldunditik, Gentza Eleder on X: "@BAT_Tower #Beldurgarria. Nondik datorren jakinda, #Agroekologia-edo aipatu ere egiten ez dabela, batek pentsa dezake #Food4Future n tankerako diru publiko piloaz lagundutako beste #Kaltekeria bat dugula honako hau ere: @EITFood /https://t.co/RYkQUyBzfE Andrentzako mesede? #TratuOnenAlde https://t.co/Ev5LaLHnGW" / X (twitter.com)

******

Beste hau ezagutzen? Ikertu behar. Sare berdeak eguna 2024: datorren martxoaren 24an, Durangon ospatzen den Berdeago Azokaren barruan, SARE BERDEAK EGUNA ospatuko da!

Ekitaldiak, tailerreak, hitzaldiak, antzerkiak… aurreikusita daude eta haien bidez, Sare Berdeak proiektuan sortutako aliantzak ospatuko dira. Betsetik Euskadin garatzen ari diren ingurumen-hobekuntzako ekintzak eta proiektuak ikusaraziko dira, halaber, hurrengoak: lorategi eta terraza bizien sarea, jai garbien alde kanpaina edo Aiartzako basoa babesteko bultzatzen ditugun ekintzak.

Animatu zaitezte proposatutako jardueretan parte hartzera!

Sare Berdeak – Ingurumena hobetzeko ekintzak eta ekimenak






No comments:

Post a Comment