Monday, 10 June 2024

Julian Assange, kazetari eta tipo handi bati gorazarre. Julian Assange aske gaur (2024-6-25ean) ;-)!

Heldu bulegora gaur, 2024-6-25ean, eta barri eder bat!
Julian Assange aske da, 10 urte luzetako jazarpen lotsagabe eta zitalaren ostean.
Stella Moris de Assange-n rola itzela izan omen da bide honetan, eta goraipatzekoa.
Seme-alaba bi dauzkate, haientzat ere besarkadarik handiena.

Hemen Assange gaur askatua eta Londonetik Australiara, etxerako bidean

Hemen duela urte batzuk Assange-k emandako hitzaldia, "ez dago gizarterik":

"The trust fall: Julian Assange documentary" egin zuten 2022an, istorio honen barri emonez. Hemen 7 minutuko laburpena:

Hemen Nicolás Morás berri ematen:



Horrek guztiak esanda, jakina, istorio eta laguntxu hau ere erabilia izan zitekeen/daiteke, jendearen arreta hara eta hona eramateko. Komeni zaizkien kontu batzuk argitartatzen utzi, beste batzuk hobeto izkutatzeko.

*****************

Eta beste aldera.

Interneten bidez heltzen zaigun “errealitate” honetan, egon liteke amaiera gozoko benetako ipuinik?

Erraza da susmatzea, eta ikertzen ibili gara gaur goizetik (2024-6-26).

Dirudienez 9/11eko bertsio ofiziala ontzat ematen izan du Assange-k publikoki, beste askorentzat deigarriegia hori, hasieratik, gizona susmopean izateraino.

Ibilbide luzeko beste kazetari bi eta AEBetako segurtasun aholkulari izandako bat ekarriko ditugu hona orain, Assange-ren inguruko argi-itzalak agerraraziz:

1. hemen gaur ezagutzen hasi garen Dan Dicks- bere azalpenak ematen gaur bertan. 2012an, jada, egin zuen antzean: https://pressfortruth.ca/intelligence-asset-julian-assange-has-completed-his-mission/

2. James Corbett 2019an Assange eta WikiLeaks aferari buruzko ekarpen argiak egiten, ohi duen moduan hemen. “Bai, kazetaritzaren askatasunari buruzko afera larria, bai; Wikileaks eta Assange-n inguruan, eskeptiko” (16:10etik aurrera https://corbettreport.com/qfc44/):

3. Zbigniew Brzezinski (1:40 minutuan hasita) , WiliLeaksi buruz, “katastrofikoa, baina ez seriosa ;-)” iradokiz, manipulatutako gaia dela, argi: https://www.youtube.com/watch?v=jAca9RdGl98

Heroirik? Ez, mertxi!
Jarrai dezagun arakatzen ;-)!

***********************

Eta bestera berriz ere.

Gai hau aztertzen jarraitzekoa da, bai, eta egunotan (2024-8-16 gaur) Nocolás Morás eta lagunek egindako dokumentalaren 1. zatia ikusten ibili gara. Sutsu da Assange-zalea, "azken heroi handitzat" jotzen du Morásek. 

Haren haurtzaroari buruzko kontu asko argitzen ditu. Tartean "The Family" sektari lotutako kontuak (49:10an hasita). Dokumental honen bukaera aldera azaltzen du zer dela eta libratu den Assange handia azken unean, bere iritziz.

Ikustekoa:



ge


*****************

Laburtuz, zorionak Julian eta familia, eta argi segi aurrera. Eta hainbeste gorazarre eta ospakizun ostean, atzera bueltaka datorkigu burua, internet gezurretako mundu honetan. Hainbeste emozio eta poz, zulo batean egonda, egunean 6 orduz pantailaren mende, ia, atxurra, lurra, dantza, kitarra eta itsasoko bainu artean egon ordez?

Julian eta lagunak gora-behera, gainerako guztiok, zenbat eta gehiagok ustelkeriak argitara ekartzeko kazetari rola hartu, hobe guztiontzat. Ekin txistulariok (whistleblower), jo eta ke, egia zabal-zabal, absurdoaren inperio ankerra jauzi arte! Edo, hobe ez ote litzateke, inrok begiratuko ez bagenu internet hau "albiste" bila?


***************************************************************
(2024-6-10ean publikatutako idatzia, jarraian)

Hil nahi izan dute askotan, askatasuna ebatsia diote 2013tik edo, duela gutxi arnas apur bat hartu ahal izan dugu, mehatxu handia gainean jarri zioten eta, AEBetara estraditatzeko eskaera oraingoz ukatua delako. 

Zer egin zuen, ba, Assange-k botereak horrenbesteko herra izateko? Beste lagun askoren laguntzaz, politikarien, mafia handien eta estatuen hainbat ustelkeria, gezur, iruzur eta azpikeria agerian uzteko kazetaritza-dinamika handi bat bideratu: WikiLeaks.

***************
Independentean ere Patxi Aznarrek idatzi zuen honetaz 2022an: Mendebaldeko gainbehera – Independentea.eus
**************

Hemen informazio gehixeago, Nicolás Morásek 2024an egindako 10 minutuko laburpena:

Eta Simone Guidak (Nova Lectio) emaneko ordu erdikoa


Chris Hedges kazetari independentea hemen Osloko St James sermoia ematen 2023an, The crucifixion of Julian Assange (Julian Assange-en gurutzilkatzea):


Babes dezagun Assange eta kazetaritza independentean dabiltzan hainbeste "heroi", jakin baitakigu ze ofizio garestia izan zaien hainbat eta hainbati, urte askotan, esaterako Putin-en ustelkeriaria agerrrarazi eta ondoren garbitu izan dituztenak.

ge

ps. Simonek aholkatutako beste iturri batzuk:

il mio libro "Instant storia contemporanea": IBS: https://bit.ly/InstantStoriaContempor
Assange è uno dei capitoli dolenti della storia recente statunitense. Ex programmatore australiano, da 11 anni Assange è ricercato dalla giustizia americana per la colpa di aver gestito l'organizzazione Wikileaks. Adesso, dopo essere stato confinato nel carcere di Belmarsh nel Regno Unito, Assange rischia l'estradizione e una condanna a più di 170 anni negli USA. Qual è la vera storia del fondatore di Wikileaks? E perché gli Stati Uniti ce l'hanno tanto con lui? In questo documentario proveremo a darvi tutte le risposte a queste domande. --- Fonte principale: Stefania Maurizi, Il potere segreto, 2021.

Simone Guidak itzelezko kazetaritzat jotzen du Stefania Maurizi Home page egilea.

Altre fonti: Neil A. Lewis, Red Cross finds detainee abuse in Guantánamo, in «The New York Times», 30 novembre 2004 Tax Gap Reporting Team, Isles of plenty, in «The Guardian», 13 febbraio 2009 Sitografia:
https://hudoc.echr.coe.int/eng#{%22itemid%22:[%22001-210077%22]}

Stella Assange-n kanala hauxe: Stella Assange - YouTube

*****************

Liburu interesgarria, antza, hemen deskargatzeko moduan:

Cypherpunks: Freedom and the Future of the Internet (archive.org)



2 comments: