Maiatzaren 9an BFA-ren webgunean, Elixabete Etxanoberen eskutiko beste proiektu baten propaganda: Begoña/Vecunia proiektu arkeologikoa aurkeztu egin zuten, Bizkaiko eliza katolikoko gotzain Joseba Seguragaz eta:
"..Erdi Aroko elizen azpian VECVNIA
izeneko antzinako hiri indigena baten hondakinak egon daitezkeela; hipotesien arabera hiri hori erromatarren garaian kolonizatu zuten..."
Etxanobek esana omen (beste norbaitek idatzia irakurri ohi du):
"gure sustraiak arakatzeko, gure ondare kulturala aberasteko eta herri gisa dugun nortasuna indartzeko aukera paregabea" ei da proiektua.
Eta Iruña Veleiakoa dakarkigu burura horrek, zelako txapuza, Arabako Foru Aldundiaren parte hartze nabarmenagaz hura be.
Operazio honen buru Alberto Santana BFAko lankidea agertzen da. Lagunak, antza, asko daki baserriei buruz, lan polita egindakoa ei da.
Baina, dirudienez, ETBko saio baten zabaltzen ei ditu Albertok euskararen jatorriari buruzko teoria erdipurdizko batzuk hainbeste aurkari asaldaraziz, artikulu honetan legez. Antza denez, ETBren estiloan, horrenbeste aldiz errepikatzen dabe Santanren saioa, non burujatetza operaziotzat hartzen baitu hainbeste euskaldunek.
Aitzol Altuna Enzunzaren idatzi hau oso egokia dirudi gaiari buruzko iritzi argiagoa hartzeko guk ere.
Dirudienez, euskararen jatorriari buruzko ikerketa eremu horretan ere, hainbeste interes eta botere gose, ustelkeria eta azpikeria. Zuhurrago jokatu behar dugu, beharbada?
Azaldu genuen, bestetik, eliza katolikotik urruntzea komeni zaigula BFAn, eta bestetik, baditugula bestelako lehentasunak.
Hori dena kontuan hartuta, Ellixabete, proiektu hau bertan behera uztea proposatzen dizugu. Lehenik, horrenbeste zalantza eragiten diguten bestelako gaiak argitzeko prozesu parte-hartzaile bat proposatzen dizugu, eta hortik aurrera, argiago dugunean, ikusiko zer egin.
ge
No comments:
Post a Comment