Showing posts with label Iruña Veleia. Show all posts
Showing posts with label Iruña Veleia. Show all posts

Wednesday, 11 September 2024

Odon Ulibarrenaren eskutik, gizabidetik bide xerka

 
Oso fin dabil Odon Ulibarrena hainbat gaitan. Bermion ezagutu dogu herenegun, noiz eta arrantzale egunean! Esker mila Angel Bidaurrazagari, aurkeztearren!

Han bizi da Odon, Bermeon, duela 4  urte ingurutik, hainbat urtetan Venezuelan bizi eta gero, itzulita.

Inpresioa egin digu eta haren lanak irakurtzen hasiko gara. Eta esanak entzuten.
Jakintsua, bizitza oparokoa, argia, laguna.

Bideoan entzun dogunetik zerbait:
Esku-ara/era. 
Esku-ahal-dunak. 
Eskubideak. 
Eskuak garrantzi handia. 

Hizkuntzan ere oso esanahi eta indar handi-zabalak dauzka "esku" hitzak. 

Ijitoek ere eskua emanda, tratua eginda.

                    Xabier Arzalluz, objetivo: "sentirnos cómodos en España".  

*************

Hasteko, liburu hau aholkatu digu Odonek, bere ekarpenak ulertzeko.



Gizabideari buruz hitz egiten du bero, hauxe bere ekarpena bere blogean: ESKUAL EZIKERA - CULTURA BASKA: GIZABIDEA.

Beste bideo honetan horretaz irakurtzen du Odonek, gizabideari buruz. Besteak beste, eskuari eta eskuaarari buruzkoak, oso interesgarriak, 14´an hasita.

Aste bi barru, irailaren 26an Bilboko Yohn Jauregian (Edificio La Bolsa) Nabarralderen eskutik izango dugu hizlari, gai hau hartuta: “Trayectoria del Derecho a Decidir de los nativos pirenaicos”.

Independentean jakin gendun, Angeli esker hau be, berari buruz. Hara, hark idatzitako bat, Angelek euskaratua: Txosten mediku antropologikoa – Independentea.eus.

****************

Irailak 11 gaur, eskuartean dugun irakurgai oso interesgarria, hauxe, 9/11koa beste iruzur mardul bat izan izana gero eta sinesagarriago egiteko: 9/11 Truth and the Silence of the IR Discipline

Zer ari gara egiten eraldaketaren alde?

ge

Tuesday, 4 June 2024

Vecunia, Elixabete eta Alberto, elkarrizketa publiko aberatsak, lehenik?

Maiatzaren 9an BFA-ren webgunean, Elixabete Etxanoberen eskutiko beste proiektu baten propaganda: Begoña/Vecunia proiektu arkeologikoa aurkeztu egin zuten, Bizkaiko eliza katolikoko gotzain Joseba Seguragaz eta: 

"..Erdi Aroko elizen azpian VECVNIA izeneko antzinako hiri indigena baten hondakinak egon daitezkeela; hipotesien arabera hiri hori erromatarren garaian kolonizatu zuten..."

Etxanobek esana omen (beste norbaitek idatzia irakurri ohi du):

"gure sustraiak arakatzeko, gure ondare kulturala aberasteko eta herri gisa dugun nortasuna indartzeko aukera paregabea" ei da proiektua.

Eta Iruña Veleiakoa dakarkigu burura horrek, zelako txapuza, Arabako Foru Aldundiaren parte hartze nabarmenagaz hura be.

Operazio honen buru Alberto Santana BFAko lankidea agertzen da. Lagunak, antza, asko daki baserriei buruz, lan polita egindakoa ei da. 

Baina, dirudienez, ETBko saio baten zabaltzen ei ditu Albertok euskararen jatorriari buruzko teoria erdipurdizko batzuk hainbeste aurkari asaldaraziz, artikulu honetan legez. Antza denez, ETBren estiloan, horrenbeste aldiz errepikatzen dabe Santanren saioa, non burujatetza operaziotzat hartzen baitu hainbeste euskaldunek.

Aitzol Altuna Enzunzaren idatzi hau oso egokia dirudi gaiari buruzko iritzi argiagoa hartzeko guk ere.

    

Dirudienez, euskararen jatorriari buruzko ikerketa eremu horretan ere, hainbeste interes eta botere gose, ustelkeria eta azpikeria. Zuhurrago jokatu behar dugu, beharbada?

Azaldu genuen, bestetik, eliza katolikotik urruntzea komeni zaigula BFAn, eta bestetik, baditugula bestelako lehentasunak.

Hori dena kontuan hartuta, Ellixabete, proiektu hau bertan behera uztea proposatzen dizugu. Lehenik, horrenbeste zalantza eragiten diguten bestelako gaiak argitzeko prozesu parte-hartzaile bat proposatzen dizugu, eta hortik aurrera, argiago dugunean, ikusiko zer egin.

ge