Showing posts with label Big Pharma. Show all posts
Showing posts with label Big Pharma. Show all posts

Monday, 15 July 2024

Madame Ghis hizlari

 


 

Aspaldi irakurri genuen, Sumendiko liburutegian ikusita, "La mafia médica" 1994koa (henen deskargatzeko moduan: Ghislaine Lanctot La Mafia Medica). Elkarrizketa interesgarri bat hemen, 2020koa, idatziz: Entrevista a la doctora Ghislaine Lanctot | seryactuar.org. Eta hemen infromazio zabalagoa: Orgonitas Canarias: Entrevista a Madame GHIS (Ghislaine Lanctôt) - La Muerte Civil

Covid 19-koari buruz, oso argi hitz egin zuen ere, Madame Ghis y el fenómeno del Corona virus (frantsesez, gaztelerazko azpi-tituluekin), 2020ko martxoan, esanez, munduko herritarren aurkako gugua genuela hori guztia, aspaldiko hamarkadetan prestatutako konspirazioa.


Bere webgunea (Personocratia | Site officiel), eta Odysee kanala hauxe: Personocratia Diesse. Bera hizlari bideo ugaritan bertan. Hortik ekarri ditugu goiko ordubete inguruko bideo biak.


 ge

Thursday, 11 July 2024

Obesitateaz Nova Lectio-k

Obesitatea, gai potoloa.
AEBetan gora eta gora doan gaixoa.
Han horretan ere aurreratuak, eta horren azpikoa aztertzen baita ere.

Wednesday, 10 July 2024

Nola darabiltzate drogak estatuek eta militarrek?

Oso bideo interesgarria Nova Lectio-ko lagunek, nazismoan politikari eta militar arduradunek, zientzilari eta medikuen laguntzaz sustatzen zituzten drogei buruz, soldadu "garaiezinak" lortzeko.

(Txertatuz gero, oso irudi itsusia agertzen duenez bideo horrek, lotura eman dizuegu goiko lerro horretan).

Gazteleraz horri buruzko idatzia: Los nazis y las drogas | Letras Libres Otto F. Ranke aipatzen hor ere

***************

Dirudienez, mediku gehien-gehienak txertoen aurka nabarmen zirenean, Pasteur kimikariak ekarri zituen hastapenetan, estatuek militarrengan testatu zituzten txertook, haiek behartuz.

Hainbat eta hainbat militar hiltzen ei ziren horren ondorioz. Cuba-ko gerra aipatzen du. Historia ofizialaren arabera, 64.000 baja egon ziren. Haietatik 62.000 inguru, txertoek eraginda (haiserakoak askoz gogorragoak ei ziren-eta).

1918ko heriotz hainbatetan, goseak, hotzak eta txertoek (militarrak, batez ere) eraman omen zituen hainbeste. Gaur

Enric Rocak azaltzen digu hemen, 27:00. minutuan hasita.

"Zer izan zen (txarto izendatutako) gripe esapainiarra? Aspaldi debekatuak ditugun txerto toxikoek eradindako intoxikazio masiboa gehi Munduko 1. Gudaren osteko gosete eta suntsidura itzela + negu hotz-hotza, urte hartakoa" (18:20ean)

************************* 

Fentanyl-a ei da orain gogorra, AEBetan batez ere. Nova Lectio-ko dokumentala hemen, 2023koa: 
Aurkibidea:
0:00 Fentanyl: la droga ch
e sta piegando gli USA
2:17 Cos’è e come funziona il Fentanyl
8:09 OxyContin: le origini della crisi degli oppioidi
12:59 Come il Fentanyl arriva negli USA
15:35 Il Fentanyl arriverà anche in Italia?

ge 

************************

Oharrak: 

 1. Nazismoa eta drogak Bideoaren laburpena, Nova Lectioren eskutik:

Il Blitzkrieg tedesco fu sospinto e inebriato dall'utilizzo che i nazisti facevano del Pervitin durante la Seconda Guerra Mondiale? Quale fu l'impatto, nel modo di combattere e nell'efficacia organizzativa e bellica nazista, dell'uso e abuso di droghe come le anfetamine e le metanfetamine?

La community Nova Lectio:
Instagram: https://www.instagram.com/novalectio/... Discord (Circolo di Mecenate):
https://discordapp.com/invite/aP83NYK Fonti utilizzate:
1) Courtwright (2002), Forces of Habit: Drugs and the Making of the Modern World. 2) Evans (2006), The Third Reich in Power 1933–1939. 3) Golo (1978), Storia della Germania moderna 1789-1958. 4) Lewy (2008), The Drug Policy of the Third Reich 5) Mitscherlich (1967), Medicina disumana. Documenti del «processo dei medici» di Norimberga. 6) Ohler (2018), Tossici: l'arma segreta del Reich. La droga nella Germania Nazista 7) Rasmussen (2008), On Speed: The Many Lives of Amphetamine. 8) Snelders (2011), Speed in the Third Reich: Methamphetamine (Pervitin) Use and a Drug History from Below. 9) Steinkamp (2007), Forces of Habit: Drugs and the Making of the Modern World. 10) Stephens (2007), Germans on Drugs."


2. Fentanyl-i buruz (Nova Lectio-k):

Il Fentanyl è una droga 50 volte più potente dell’eroina, e 100 volte più forte della morfina. Nel solo 2022 questo oppioide ha ucciso 75 mila americani, in quella che negli Stati Uniti è considerata come una vera e propria crisi degli oppioidi.
Cos’è il Fentanyl? Chi è che lo produce, e come arriva negli Stati Uniti? Arriverà mai in Italia. A queste domande si può rispondere in due modi: con la scienza, e ampliando lo sguardo fino a tirare in ballo complesse vicende geopolitiche
Fonti utilizzate:
https://www.agi.it/scienza/news/2020-...
https://www.cdc.gov/nchs/nvss/vsrr/dr...
https://www.cbsnews.com/news/fentanyl...
https://www.reuters.com/lifestyle/rap...
https://www.dea.gov/sites/default/fil...
https://www.dea.gov/resources/facts-a...
https://www.nyc.gov/assets/doh/downlo...
https://www.cdc.gov/opioids/basics/ep...
https://www.cdc.gov/opioids/data/inde...
https://www.emcdda.europa.eu/publicat...
https://europa.today.it/attualita/dro...
https://www.ilgiornale.it/news/cronac...
https://it.insideover.com/politica/la...
https://www.lastampa.it/esteri/2023/1...
https://www.ilpost.it/2023/10/04/stat...
https://www.ilgiornale.it/news/mondo/...
https://www.agi.it/estero/news/2023-0...
https://www.agi.it/estero/news/2023-0...
https://www.ilpost.it/2019/04/06/oppi...
https://www.ilsole24ore.com/art/fenta...
https://www.ilfoglio.it/esteri/2023/0...
https://www.state.gov/secretary-anton...
https://www.avvenire.it/mondo/pagine/...
https://www.emcdda.europa.eu/publicat...
ge

 

Tuesday, 2 July 2024

Gizarte intoxikatua (Joan-Ramon Laporteren liburu aurkezpenaren ondoren)

Bilbon egon da gizona, Joan Ramon Laporte, duela egun batzuk, 2024-6-21ean. Oso kontu interesgarriak, esperientzia eta datu askotan oinarrituta botatakoak.


Joan-Ramon Laportek argi hitz egin zuen 2022/2/7an Espainiako Kongresuan, hangoek dei eginda, sasoi hartako Covid19aren aurkako "txerto" kanpainia hari buruz oso argi hitz eginda. Gogoan duzue?

Oraingo liburuan, orokorrago hitz egiten du, osasun sistema ustelkeria eta herritarrengan daukan eragin latza argi utziz.

Hemen Angel Bidaurrazagak liburu horretatik Independenterako aukeratu eta euskaratutako ale batzuk.


***********

David A. Hughes-ek aipatutako beste lagun bat, Dr Peter Gøtzsche oso argi gai honetan, hurbiletik ezagutzen duen munduari buruz. "Deadly Medicines and Organised Crime. How big pharma has corrupted healthcare" idatzi zuen 2011n, hau bere liburu bat, eta hemen bera hizlari, 7 minututan.


Aspaldi irakurri genuen, Sumendiko liburutegian ikusita, "La mafia médica" 1994koa (henen deskargatzeko moduan: Ghislaine Lanctot La Mafia Medica). Elkarrizketa interesgarri bat hemen, 2020koa: Entrevista a la doctora Ghislaine Lanctot | seryactuar.org

Bere webgunea (Personocratia | Site officiel), eta Odysee kanala hauxe: Personocratia Diesse. Bera hizlari bideo ugaritan bertan.


*************
Knock
2024-8-8an Mastodon-eko elkarrizketa baten Oier Gorosabelek aholkatutako filma, euskarazko azpi-tituluak berak emanak, antza.


Jatorrizko antzezlana, Jules Romains-ek idatzia, hemen deskargatu ahal duzu: Knock-Jules Romains.   


*************


Gozaindu,


ge

Monday, 17 June 2024

Lotarako arazoak? Tori pilulatxoa! (Medicating Normal)

Lehengo egunean aspaldiko lagun on bategaz. Arrasti ederra pasatu genuen, itzel jator portatu zen, aspaldiko kontuak eta barreak ugari.

Momentu baten, ostera, ezustekoa bota zigun. Bajan dabil, bulegoko nagusiagazko arazo potoloak aspalditxo, eta lo egin ezinik, pott eginda. Medikuak baja agindu dio, ederto!

Eta lotarako pilulak. Ai ama!

Gaur beste hau etorri zaigu epostara, Dr. Makis-en eskutik. Saritutako dokumentala, ordu ta laurdenekoa, Medicating Normal (Wendy Ractliffe and Lynn Cunningham), 2022koa: 

Askotan pentsatzen dugu egitea dela hobe. Arazo bat? Zeozer egin!

Eta, ostera, nik uste dut, konponbidea bestelakoa dela sarri. Arazoak? Egon! Atsedena hartu, distantzia hartu, lo egin. Utzi bizitzari bere autoeraketan dana dalakoa osatzen.

Zerk eragiten dio aipatu dudan lagunari lo egin ezina? Laneko egoera zail batek. Egitura hierarkiko bat eta nagusi zital bat bulegoan. Laneko tratu txarrak jasan ditu urte batzutan, eta lepo egin du. Etxetik lanera ateratzear dela, gorputzak agindu dio: ez, hara ez! Egon! Eta horrela egin du. 

Eta medikuarengana gero. Hark, egoera aztertuta, baja, argi eta garbi, bai. Baina-eta lotarako pilulak. 

Atera zitzaidan, "argi dago, laguntxo, baja behar duzu. Hori bai,  pulularik ez nuke hartuko nik, zure tokian. Lan horretatik alde egin, moztu harekiko lotura eta bizitza birplanteatu. Lehenengo norbera da. Osasuna."

Aspaldi da ezaguna, iatrogenia, iatrogenesia, Ivan Illich (1926-2002) pentsalari, ikertzaile eta ekintzaile handiak zabaldu zuen asko kontzeptua, mediku sistemak eta jarduerak berak eragindako gaixotzea. Dirudienez, gaur egun 3.a da iatrogenia heriotz-eragile handien artean. Hara ba, Ivan Illich ekarri gura izan dugu hona iatrogenia oroitzean, eta zelako puska ederra agertu zaigun, frantsesez, Jean Marie Domenach-egazko elkarrizketa batean, hemen Ivan Illich, oso argitsu. Eta hemen, pentsalari handi haren liburu bat, Némesis Médica, deskartzeko moduan.

Beste alde batetik guztiok egin beharrekoa dugu, uste dut, norbere bizitza osoari buruzko hausnarketa sakonaga, eta barruko sineste potoloenak, gobernaezinenak aztertu eta eraldatu. Zer dela eta ematen diogu horrenbesteteko garrantzia, esaterako, lanari eta kanpora begira betetzen dugun rolari? Norbere osasuna kaltetu arteko neurrian? 

Nola horren errotutako buruko uste oso horiek eraldatu, oreka osasungarriago baterako?

Pilulak? Ez nuke horrelakorik hartuko. Lanera ez joate hutsak, denboraz, horrexek osatuko zaitu, eta lo goxoa itzuliko dizu. Beharbada, bueltan, nagusi erre horrek, gainera, bere jokaera aldatuta izango du, beharbada hasnartu du zelan jendeagaz ibili. Pilulok zer? Epe laburrean arazoa estali, bai, osatu ez inondik, eta epe luzerako arazo potoloak eta osasun galtzea, hori ziur.

Gaur etorri zaigu Wendy Ractliffe eta Lynn Cunningham-ek zuzendutako dokumental handi honen berri, lehengo egunean berriz zabaldu zitzaigun kezka, oraingoz, ixteko.

Zabaldu dokumental honen barri, arren, gai potoloa dugu eta inguruko lagun askori, gizarte osoari eragiten digu.

ge