Friday 11 October 2024

Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko­­­­! 2024-10-19an Gernikan manifestazio zaratatsua

Hemendik: AURTENETXE PILDAIN, Eleder

Bidaltze-data: viernes, 11 de octubre de 2024 13:00
Hona: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB <sindicato.lab@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>; CCOO <sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT <sindicato.ugt@bizkaia.eus>; BM31 Bilbao <burumapak@gmail.com>
Gaia: Guggenheim Urdaibain? Ez, eskerrik asko­­­­!

(Gaur BFAko sindikatuei eta hainbat lankideri bidalitako mezua. Animatu zuek ere, bihar 8 Gernikan, Guggenheim Urdaibai Stop! Eta BFA barruan langileen arteko elkarlana)

Eguerdi on, zer moduz?

Datorren asteko zapatuan, bihar 8, Gernikan izatekoa den manifestazioko kartela doakizue mezu honegaz.

Gonbidatu nahi zaituegu, kartela inprimatu eta zeuen lantokietan ugari jartzeko.

Ahal eta gura daben guztiak oso ondo etorriak Gernikara, urriaren 19an.

BFA oso alde indartsua jokatzen ari da hainbeste herritar guztiz kontra dauzkan proiektu legez kanpokoa bultzatzen.


Hala azaltzen digute, behintzat, hainbat eragilek:

Herritarren lepotik eta herriaren kontra?

  • Galdera nagusia, zelan jokatu dezakegu BFAko langile garen heinean (bakoitza gauden toki, funtzio eta postua gora-behera) gai honi buruzko elkarrizketa zabalak eragiteko eta, zentzuzkoena dirudienez, proiektu hau gerarazteko?
  • Nor dabil gogoz BFAn ildo horretan ibiltzeko? Zer egin dezakegu hemendik?
Mesedez, berbidali mezua egoki deritzozun guztiei, bide horretan elkarlanean hasi gaitezen.


Oso asteburu polita bizi!


Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

BFAko Ekonomia Sustatzeko Saileko

Antolaketa Teknikaria

8027

Mundaka

******************

2024-10-15ean BFAko langileen Batzordeak BFAko 3000 tik gora langileri idatzi digun mezua, jarraian:

 

GUGGENHEIM URDAIBAI STOP

Larunbat honetarako, urriaren 19a, Guggeheim Urdaibai Stop plataformak manifestazioa deitu du Gernikan, Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Guggenheim Fundazioari Guggenheim Urdaibai proiektua behin betiko ken dezatela eskatzeko.

EAEko Biosfera Erreserba bakarrean bultzatu nahi duten museo proiektua. Eskualdean bizi diren pertsonek milaka sinadura bildu dituzte proiektua geldiarazteko eskatuz. Era berean, proiektuaren inposaketa eta herritarren parte-hartzerik eza salatu dute.

Diru publikoarekin finantzatu nahi den erakunde pribatu baten interesei eta nahiei erantzuten dien proiektu baten aurrean gaude, ingurumenean ondorio larriak izan ditzakeen leku batean eraiki nahi dutena.

Manifestazioak kultura eta gizarte arloko 400 pertsona ezagunen babesa jaso du: Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Porrotx eta Marimotots, Itziar Ituño, Aitziber Garmendia, Miren Amuriza, Blanca Urgell, Ramón Zallo...

Bizkaiko Foru Aldundiko Langile Batzordeak deialdiarekin bat egiten du eta larunbat honetako mobilizazioan parte hartzera animatzen zaituzte.

 

 

GUGGENHEIM URDAIBAI STOP

Para este sábado 19 de octubre, la plataforma Guggeheim Urdaibai Stop ha convocado en Gernika una manifestación para pedir a la Diputación Foral de Bizkaia, al Gobierno Vasco y a la Fundación Guggenheim la retirada definitiva del proyecto Guggenheim Urdaibai.

Un proyecto de museo que quieren impulsar en la única Reserva de la Biosfera de la CAV. Las personas que viven en la comarca han reunido miles de firmas que piden la paralización deL proyecto. Denuncian de la misma manera la imposición deL proyecto y la nula particiopación ciudadana.

Estamos ante un proyecto que responde a los intereses y deseos de una organización privada que quiere ser  financiado con dinero público, construido en un lugar donde puede tener graves consecuencias medioambientales.

La manifestación cuenta con el apoyo de más de 400 personalidades del ámbito cultural y social: Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Porrotx eta Marimotots, Itziar Ituño, Aitziber Garmendia, Miren Amuriza, Blanca Urgell, Ramón Zallo…

La Junta de Personal de la Diputación Foral de Bizkaia se adhiere a la convocatoria y os anima a participar en la movilización de este sábado.

 


Dirudienez, LAB eta ELA sindikatuek ere, bat eginda zeuden deialdian. Lanbileen Batzordeak, ostera, CCOO, UGT, CNT eta beste sindikatu bat ordezkatzen du.


************

Pozik, sistema eraldatzen. Mastodonen be zabaldu dogu barria: "#BizkaikoForuAldundia n langil…" - Mastodon.eus

No comments:

Post a Comment