Argazkiak: Busturialdeko Hitzeko kronikatik. Mila esker!
Mastodon eta X sareetan agertutako batzuk, hemen: #GuggenheinUrdaibaiStop - Mastodon.eus; #GuggenheinUrdaibaiStop - Search / X
Eskualdeko institutuetan, bezperan greba. Bezperan Gernikan #GuggehnheimEz eskatzeko kanpaldia Guggenheim proiektuaren aurka, Busturialdeko Ikasle Greba eta Kanpaldia deitu dute - Busturialdeko Hitza
Eta gazte pilo bat manifestaldian baita ere.
Gernikan ibili gara aurreko zapatuan. 2024-10-19rako manifestaldi zaratatsua izan dogu, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta eta Guggenheim-a Urdaibaira ekartzearen eta turistifikazio zentzungabekoaren kontrako hainbat taldek eta milaka herritarrek babestuta.
Aspaldian egon ote da Gernikan horrelako protestaldi handirik?
Kaleko inkesta egiten, Independenterako. Kuriox Irratiaren estreinakoa. Hona jarraian inkestakoak (1-5) eta bukaerako ekitaldian grabatu ahal izan genduzenak. 3. galderan jarri daigun arreta, findu dagigun geure erantzuna: zer egin ahal dogu, orain artekoez beste, entzun dagien?
Hauek be ederrak!ⓤⓜⓞⓡⓔ🇵🇸ⓐⓢⓚⓔⓐ (@umoreaskea) eta Ricardo ColaBoraBora (@Ricardo_AMASTE). Segi fin eta sormentsu!
‘This could wreck the area’: anger at new Guggenheim in Basque nature reserve | The GuardianMariët Westermann| The Guggenheim Museums and FoundationEuren webgunean bilatuz gero "Urdaibai", 2009ko hau besterik ez.
Eta Yandex-en, nazioartera begira, bilatu "Mariët Westermann Urdaibai" eta deus ez.
0. Aurkezpen laburra 30´´
5. Inguruko arrabotsa
************
Bukaerakotik:
Bertsolarien bertso argi eta hunkigarriak eta antolatzaileen hitzaldi fina amaituta zirela heldu ginen plazara, eta penaz, horiek grabatu barik parau jakuzan. Zorionez, gaur ondo grabatuta topau doguz Busturialdeko Hitza-k egin kronikan, hemen, esker mila!
Xabier Amuriza Mixel Ducau-ren "Lurra" ederra kantetan:
No comments:
Post a Comment