Showing posts with label EAJ-PNV. Show all posts
Showing posts with label EAJ-PNV. Show all posts

Tuesday, 30 April 2024

Zapiak erantzita. Zorionak!

 Eskuzko zirriborroa igandean (2024-4-28) Mundakan.

(guretzat berdin dira  

astea eta jaia

lana bihurtzen dugu  

kantatzeko gaia)

***************************

Bai, aurreko barikuan (2024-4-26) ikusi dogu!

Espainiako Erregearen gizonezkoen 

futboleko finalaren (2024-4-6)

aurretik eta ondoren han eskegita izan eta gero luzaro,

(Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiak 

berak aginduta eta legez kanpo?) 

kendu dabez zapiek jauregitik!!!


Balkoietatik eskegita izan dabez han, 

guztiz ondo ez dakigula zergatik,

trapu zuri-gorri pilo bat.

Azaldu genion aurreko astean Eliri gutun ireki erregistratuan, eta eskatu lehen bait lehen kentzeko, eta bete dabe, zorionak! Murriztuz: zer egin ahal dogu hor beheko zapi horiek (Espainia, EAE, EB) ere kentzeko behingoz? Sobera goi-goiko ikurragaz;-)!



(Imanol Pradalesenean ere bai, gaur -2024-4-30-, azken izan dira zapiak eranzten.

Athletic-zaleenak? Nagienak? Propagandistenak?).

  Asteburuan lagun batek esanda jakin dogu, arraunean egin ei zuen Imanol gureak Soteragaz, gabarra egunean (2024-4-11), EAEko lehendakarigai izanda kanpainako ekitaldi aurrikusitakoak albo batera utzita. Baietsiz hori izan duela EAJ-PNVk, Espainiako-Erregearen-gizonezkoen-futboleko-Kopa-finala eta Athletic, kanpaina lotsabakoaren ardatz nagusietakoa? Eta BFA, Bilboko Udala, eta alboko hainbat erakundetxo, denak  "komunikazio" azpi-kanpainan bat eginda, Alderdiaren interesen bila erakunde publikoak erabiliz?. 
Latza, gero, pentsatzea oso ezberdina gertatuko litzateke ezer, EH-Bildu bat egon izan balitz BFAko arduran? Apenas. Mundakoko plazan bertan, han be, EH-Bildu alkatetzan, eta finala ikusteko pantaila erraldoia! Bilboko Areatzako EH-Bilduren egoitzan be, berandu eta astebete inguruz, Athletic-en zapiak nagusi,... Badirudi beldurrak jota

Argi dago, herritarrok gure bidetik egin behar dogu, alderdi politikoen botere ilusio horretatik beste, ahalik eta gutxien kaltetu gaitzaten, behintzat.

Eta zapien kontu honetan bezala, danean aurre egin. 

Ari gara, bai, sistema eraldatzen.

Eskerrik asko, Eli, ba. Zapiak kentzea erreza zan, baina egin egin dozue. Orain. falta zaiguna, garrantzitsuagoa, gainerako galderei erantzungo diguzu, mesedez, lehen bait lehen? 

  • Ze balantze egiten dogu, propaganda kanpaina horren ostean?
  • Prest gaude etapa hau (propaganda, marketing, "komunikazio" kontu horiek guztien mirabetza; burujatetza) atzean utzi eta benetako gaiei buruzko elkarrizketa zabaletan hasteko?

Izan uros,

ge

ps. Propaganda dugu nagusi, bai, gaurko politikari "handien" eta administrazioaren jardunean. Burujatetza. Horren aurrean pentsmendu kritikoa indartu behar dugu eta gehiago erabili. Hortik sormena.

Ikasi dezagun gehiago, ba, propagandaren mekanismoei buruz. Esaterako, hemen Nicolás Martinez Lage-ren lezio batzuk, oso interesgarriak:

Monday, 22 April 2024

Gure bozka: Elixabete Etxanoberi (BFAko Ahaldun Nagusia) gutun irekia. Otoi, kenduko doguz, Athletic-en zapiak jauregiko balkoitik?

Atzo EAEko hauteskunde eguna.

Azken asteotan, Esapiniako Erregearen gizonen futboleko Kopak BFAn eragin digun astindua dela-eta, bor-borka geneuzkan hainbat sentipen eta burutaziok bozka egin dute, eta gaur erregistro bidez bideratu dizkiogu Elixabete Etxabnobe Landajuela, BFAko ahaldun nagusiari.

1. hemen idatziaren hasiera (1-2):


2. bide artistikora lerratu gaitu eskuz idaztearen emozioak (9-10):

3. eta honela amaitu dogu gutun ireki zirriborrozko ofiziala (15-16):


  • Espainiako Erregearen gizonezkoen futboleko Koparen finalaren aitzin  eta ondoren BFAk egindako propoaganda operazioaren balorazio-txostena eskatu diogu,
  • idatzi horretako hainbat galderei erantzutea
  • eta propaganda-burujatetza operazio horiek guztiak lehen bait lehen etetea.
Eraldatzen ari gara. 

Gaur ere aurrera bizkaitar eta mundutarrak!

Nola bideratuko dogu etorkizuneko jarduna BFAn?

ge


ps. Donostiaraino be heldu da ufada.

Hara Jose Ignazio Ansorenaren hau be, ederra:

"sentimendu kolektiboen irakinezko txanpa luzearen ondoren,... txolarte txiki bat lasaitasunerako"

"arreta handiena jarri behar diegu sentimendu eroen sua isiotzen dutenei"



ps2. 2024-5-8
Gure agintarien ipar kognitibo emozionala, iruditzen zaigu, AEBetan da. Ikus gure Unai Rementeria ze pozik, "amets amerikarra" gureganatu guran, 2015ean, Ahaldun Nagusi hasi berritan (eta guri hemen Mundaka Festival ustel hura opari utzita, orduko denboratan).
Istorio hartaz jakiteko gehiago:


AEBetako hauteskundeak aurten. Zeini bozkatuko liokete gure BFAko "gidariek"?
Bozkatzekotan, hau ote litzateke euren aukera? Robert F Kennedy Junior / Bobby Kennedy?

Monday, 15 April 2024

Kote Cabezudo, Odon Elorza, boterea, estatu egiturak, PNV-PSOE, alderdiak eta politikariak, zertan gabiltza?

Inoiz BFAko (Bizkaiko Frou Aldundia) lankideei galdetu diet:

"Ezagutzen duzu, Kote Cabezudo kasua?

Zelako trama luze, trinko eta gogorra dagoen, jada 30 urtetan? Zenbat "politikari", alderdi politiko, epaile-jende, enpresa jendea eta gure elitetxoko lagun hartzen dituen mataza konplexu horrek?

El Diario Vasco-ko argzkilari zenak (Donostian prestijio handiena ei zeukan berak, politikari, aktore eta modeloen artean, antza) 20 urteetan zehar ehundaka adingabeko bortxatu izan dituela, eta haien irudi pornografikoak interneten saldu, iruzurrak, gezurrak, txantajeak-eta tarteko?

Hori guztia gertatzen zela Odon Elorza sasoi hartan alkate zenaren eta Donostiako Udalaren (eta beste botereguneetako) laguntasun eta babes itzela zuen artean? Antza denez, hango botereduntxoen jai handietan "merkantzia sexual" moduan erabiltzen zituztela haietako hainbat gazte?

..."

Galdetu dudanean, inork ezer jakin ez. 

Medioek ere (El Correo, Deia, Diario Vasco - Kote Cabezudo kolaboratzaile zuten- eta abarretan holakoak estali nahi izaten dituzte; Garak, Berriak, Argia eta Hor Dagok be, apenas egin izan duten ikerketa sakonik ez kanpaina handirik gaiari helduta).

Horren gai latza izanik, zer dela eta ezjakinkeria harrigarri hori?

Hemen Kote Camachoren gidaritzapean 2024an burutu berri duten "Puzzleak. Bortxaketaren jauregia" film laburra zabaldu ahal izateko gonbidapena.



Zer egin dezakegu herritarrok eta funtzerritarrok honelakoetan? 

Hurbileko politikariei, esan behar diegu: "badakigu, eta ez dugu honelako ezer onartzen Zer dakizu honetaz? Zer egingo duzu, zer egingo dugu, horretaz ikasteko? Zer egingo, inoiz horren antzekorik berriz gerta ez dadin?".

Nola liteke gai honetaz ez jakitea Bizkaian, BFAn, ia inork? Zer egin behar dugu gure informazio ohiturei dagokionean? Ze iturritara jo? Ze elkarrizketa piztu gure bulegoetan?

Zer egin behar dugu gure beldurrarekin? zer egin galdetzeko, jakiteko berdurrarekin, beste alde batera begiratzera eramaten gaituen horrekin? Honelakoak jakin eta hala ere, boteredunaren itzalpera bildu eta irrifar zozoa egite horrekin, besterik ez eta? 

Ze trauma daukagu gure jarrera horien azpian? Nola landu traumok?

Hemen utziko ditut gaiari buruzko iturri batzuk gaian kokatzen laguntzeko:

2018-4-3: Odón Elorza, ex alcalde de San Sebastián, acusado en el mayor escándalo de pederastia de España — Los Dueños del Circo — Sott.net

2018-4-9: Carta abierta a Odón Elorza de una víctima de Kote Cabezudo (gaceta.es)

2023-1-31: Melchor Miralles kazetariak (bideo elkarrizketa, 3´): "Odón Elorza Protegía y Financiaba a Kote Cabezudo "

 2024-4-9: Cabezudo-sarearen aurrean isiltasunak bortxaketa iraunarazten du – Independentea.eus

Dokumentalak ere egin izan dituzte gaiari buruz: "En el nombre de ellas" (Netflix);  eta Puzzleak (Kote Camacho).

ge