Showing posts with label Gune Irekia. Show all posts
Showing posts with label Gune Irekia. Show all posts

Friday, 8 March 2024

Zulotik atera beharraz

Duela hilabete pare bat pasadizo bitxia bizi izan genuen BFAko bulegoan.



1. Goizean goiz mezua irakurri eta ingurukoak honetaz berba, zuloan sartuta emon beharko ei gendula goiz osoa, atsedenaldirako etenean atera ezinik.

From: SERVICIOS_GENERALES_PROMOCION_ECONOMICA <ssg_promocion@bizkaia.eus>

(mezu anonimo tipikoa funtzionario mundu honetan)
Sent: Monday, January 15, 2024 6:44 PM
Eraikineko langile guztiei ; seguridad; control.inspeccion.presencia

Subject: Manifestación que finaliza en C/Obispo Orueta 6 y cierre de puertas/ Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian amaitzen den manifestazioa eta ateen itxiera


Egun on,

Urtarrilaren 16an, asteartea, Mecaner-en manifestazio bat izango da, Orueta apezpikuaren kaleko 6an amaituko dena.

Segurtasunetik esan digutenez, manifestazioa Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakira iristean, eraikinera sartzeko ateak itxiko dituzte.

Aurreikusten da 09: 15etatik aurrera itxiko dela atea, eta itxita egongo direla kontzentratuta dauden denboran, amaitu arte.

Kontuan izan atseden- eta lan-irteera posibleei dagokienez.

 

ZERBITZU OROKORRAK

Buenos días,

Este martes 16 de enero hay una manifestación de Mecaner que finaliza en Obispo Orueta,6.

Desde seguridad nos han indicado que al llegar la manifestación a Obispo Orueta 6, cerrarán las puertas de acceso al edificio.

Se prevé que el cierre de la puerta sea a partir de las 09:15 y se mantendrán cerradas en el rato que estén concentrados hasta su finalización .

 

Tenedlo en cuenta de cara a las posibles salidas de descanso y trabajo.

 

SERVICIOS GENERALES

 


2. Burura

Hemendik: AURTENETXE 
Bidaltze-data: 2024(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea 09:41
Hona: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA Cc: ELA <sindicato.ela@bizkaia.eus>; LAB <sindicato.lab@bizkaia.eus>; CCOO <sindicato.ccoo@bizkaia.eus>; UGT <sindicato.ugt@bizkaia.eus>; CNT <sindicato.cnt@bizkaia.eus>;  eta kopian, hainbeste lankideri, era guztietako alienatzekoak


Gaia: FW: Manifestación que finaliza en C/Obispo Orueta 6 y cierre de puertas/ Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian amaitzen den manifestazioa eta ateen itxiera

Egun on, Ainara, zer moduz?

Kezkatuta nago gai honen kontura,

bigarren aldia baita hilabete gutxitan

gure eraikinetik ateratzen debekatu nahi diguzuena.

 

Holan dio oharrak.

Segurtasunetik esan digutenez, manifestazioa Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakira iristean, eraikinera sartzeko ateak itxiko dituzte.

 

Manifestazioa Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakira iristean, eraikinera sartzeko ateak itxiko dituzte.

Aurreikusten da 09: 15etatik aurrera itxiko dela atea,

eta itxita egongo dela kontzentratuta dauden denboran,

amaitu arte.

 

Kontuan izan atseden- eta lan-irteera posibleei dagokienez.”

 

Legezkoa ote da langileoi bulegotik irtetzea debekatzea kanpoan konzentrazio bat egoteagatik?

Atsedenaldia gora-behera, mugitzeko aske gara eta zalantza handiak dauzkat hau legezkoa denik.

Izatekotan, bulegora sartzen debekatu, kanpokoek arriskuan jartzen gaituztela pentsatuko bageni, normalagoa irudituko litzaidake.

Kanpoan arriskua eta gu hemen entzerratuta?

Nor da honen arduradun? “Segurtasunetik esan digutenez,…” aipatzen da. Oso lauso egiten zait hori. Zeinek du agindu hori ematen? Azalpen zehatzagoak behar genituzkeela uste dut.

 

Zer egin ahal dogu honen aurrean?

Eskatzen dut gai hau aztertzea eta

hala badagokigu, gaur bertan zuzentzea,

eta, batez ere, hurrengoetarako kontuan hartzea.


Laguntzeko prest,

ondo izan,


ge


Ps. Beste alde batetik aukera aparta ematen digu Mecaner-ekoak honaino etortzeak.

gatazkari buruz zuzenean entzun,

zertan lagundu ahal dogun aztertu, eta horrelakorik balego, lagundu.

 

Ateak zabalik uztea, intuizioz, aberasgarriagoa iruditzen zait.

 

3.  Argia

From: zerbitzuko buruak bere izen-abizenez
Sent: Tuesday, January 16, 2024 10:46 AM
To: guztioi
Subject: Aclaraciones sobre el mensaje Manifestación que finaliza en C/Obispo Orueta 6 y cierre de puertas/Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian amaitzen den manifestazioa eta ateen itxiera mesuari buruzko azalpenak

 

Egun on,

Ateak ixteari buruz jasotako iruzkinen aurrean, Orueta apezpikuan amaitzen den manifestazio baten ondorioz, honako hau argitu behar da:

Inoiz ez da iradoki langileak eraikinean sartzea edo eraikinetik irtetea debekatuta dagoenik. Izan ere, bidalitako mezuaren azken paragrafoak honako hau adierazten du: "Kontuan izan, atsedenerako eta lanerako balizko irteerei begira".

Hau da, ez da debekatzen irteera/sarrera, baizik eta pertsonen zirkulazioa alda dezakeen manifestazioaren berri ematen da.

Eraikinaren itxiera puntuala planteatzen da kanpoko pertsonek barruan arazorik sor ez dezaten.

Jasotako iruzkinak eta iradokizunak eskertuz, kontuan hartuko dira gai horri buruzko etorkizuneko mezuen idazketa hobetzeko.

 

ZERBITZU OROKORRAK


4. Normal samar, atera ahal izan ginen.  Atea zarratu moduan utzita. Hurrengoetan argiago izango da, araiz.

Graban diren langileekin ez gingen mintzatu. Arazoa bideratzeko Gune Irekia oso egokia litzaiguke.


ge

Buenos días,

Ante los comentarios recibidos en relación con el cierre de puertas debido a una manifestación que termina en Obispo Orueta aclarar lo siguiente:

En ningún momento se ha sugerido la prohibición de entrar/o salir del edificio al personal. De hecho, el último párrafo del mensaje enviado indica “Tenedlo en cuenta de cara a las posibles salidas de descanso y trabajo”.

Es decir , no se prohíbe la salida/entrada, sino que se avisa de la circunstancia de la manifestación que podría alterar la circulación de personas.

 El cierre puntual del edificio se plantea para evitar que personas externas pudieran generar problemas en su interior.

Agradeciendo los comentarios y sugerencias recibidas, se tendrán en cuenta para mejorar la redacción de posibles futuros mensajes sobre esta materia.

 

SERVICIOS GENERALES

 





Tuesday, 19 December 2023

Ahaldunari proposamena. Guggenheim Urdaibain? Zaindu maite duzun hori

 

From: Eleder
Sent: Tuesday, December 19, 2023 1:17 PM
To: DIPUTADA PROMOCION ECONOMICA <diputada.promocion.economica@bizkaia.eus>; Ainara Basurko
Cc: GUGGENHEIM URDAIBAI <guggenheimurdaibai@bizkaia.eus>; guggenheimurdaibaistop@gmail.com
Subject: 2024 asmo eder bat opari_RE: Zorionak eta Urte Berri On!

 

Eskerrik asko, Ainara!

Zorionak, bai!

2024 ezusteko ederrez betea opa deutsut zeuri be!

 

Bide batez, proposatu nahi dizut kontu garrantzitsu bat,

Ekonomia Sustatzeko Sailean datorren urtean, urtarrileran 8tik aurrera hartu dezakegun erronka polit bat.

 

Dakizunez, Guggenheim Urdaibain egiteko asmotan dabiz erakunde batzuk, BFA artean, aitzindari.

Bide batez, badakizu zein jende (ze sail, zerbitzu, atal, arduradun e.a.), etxekoak, dabizen honetan?

 

Eta beste alde batetik itzela da herritarrengan sortzen duen ezinegona eta aurkakotasuna.

Horien islada hemen jaso dezakezu:  Guggenheim Urdaibai Stop! – Guggenheim Urdaibai proiektuaren kontrako herri plataforma. (adiadi.net).

Eta badira, beste kolektibo ugari bide berean, hain da argia gaia, aurkako energia soberakoa autoeratzen ari baita talde eta azpi-taldeka.

 



Oso kezkatuta gagozenen artean nago ni ere, oso ez eroso,

Mundakan bertan bizi nazela 2010etik eta BFAn lanean 2002tik.

 

Zelan leiteke (dekogun informazio ugarian oinarrituta) horren tokiz kanpoko proiektu bat?

 

Non sortu da Guggenheim horren premia Busturialdean? Zergatik planteatzen digute hori? Nortzuk?

Ze interes partikular daude proiektu honen itzalpean?

Zeren eraginpean hartu dabe izkutuko ezezagun batzuek horren hautu itxuraz tokiz kanpokoa?

Zergatik horrenbesteko tema proiektu honetan eta hainbeste propaganda egunero-egunero erakundeen menpeko (gaineko?) hedabideetan?

Busturialdearen aldeko asmotan pentsatua balitz benetan, zer beste aukera aztertu ditugu?

Non dago ondorio horretara heltzeko behar den elkarrizketa prozesu publikoa?

Eta horrenbeste “adituk” erabaki ei digutena azaltzeko, non dago txostena, garden?

 

Zer egin dezakegu, eragintzaileen inguruan gauzenez, BFAn bertan lan egiten dogunok proiektu ilun honetan argi egiteko?

Eta zer egin, itxura guztien arabera Bizkaia eta mundu osoari komeni zaion legez, proiektua bera bertan behera lagatzen laguntzeko, behin eta betiko?

 

Ze lotsa, 15 urtetik gora, jada, erridikulua egiten kontu honegaz

Energia eta diru asko xahutzen ari gara erakundeotan eta gizarte osoan.

 

Eta tarteka sentipen gogorrak be, mina, haserrea, frustrazioa, amorrua eta abar.

 

Eta dirua be ugari herritarren poltsikoetatik gehiago orain,

krisialdi latza daukagunean, ganera,

ba herritarroi oraindik diru gehau eskatzen,

zer eta gure eskualdea geure erakundeengandik defendatzeko!

 

**************

Eta beharbada, ziur aski, sakoneko gaiari ekitea falta zaigulako.

 

Jarrera berritzaile, ekintsu, sormentsu eta adoretsu batetik

2024 urte hasieratik bertatik, hobetu daigun gure jarduna.

 

Zabaldu daigun ganorazko alkarrizketa prozesu zabal bat,

elkarrrengandik ikasteko eta etorkizun aberatsa sortzeko guztiontzat.

 

Galdera nagusia hau izan daiteke, gure eskualdeari dagokionean:

  • Zer indargune eta zer behar dogu Busturialdean?
  • Nola hobetu dezakegu bertokoen bizimodua, ingurukoena ere hobetuz?

 

Horri ganoraz helduta, danok irabaziko dogu.

 

Eta hemen, BFAn bertan, Eknomia Sustatzeko Sailean bertan,

bagaude horrelako elkarrizketa prozesu zabal bat bideratzeko profesional apartak.

Azterketa hau egin dezakegu, pozik, kanpoko gain-kosturik eragin gabe.

 

Egingo dogu apostu gurearen alde?

 

Ainara, oso beteta daukat agenda, baina,

gaiaren garrantzia kontuan hartuta,

gustura hartuko neuke zugaz berba egiteko tartetxo bat,

proposatzen dizudan elkarrizketa prozesuaren

nondik norakoei buruz berba egiteko.

 

Zer deritzozu?

 

Zaindu maite duzun hori!

Busturialdea Aurrera!

Bizkaia Aurrera!

 

Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

Antolaketa Teknikaria

BFA-Ekonomia Sustatzeko Saila

Tuesday, 12 December 2023

Funtzionarioak eta funtzerritarrak

Xabier  Irastorza Garmendiaerna etorri zait Mastodon bitartez, 

eta harexek piztu dit hausnarketa hau,

jarraian transkribituko dudana, zirriborro gisa.


Bizi!

Xabierrek berak erabilitako argazkia hartu dut hor goian.


Gentza Eleder


**********

Funtzionariotzaz, nola sistema osasuntsu baterantza egin?

Xabier, kaixo! Asko eskertzen dizut gai honi sakon heldu diozula (hemen: Langile publikoak, pribilejioak eta beste kontu batzuk | Xabi Irastorza Garmendia - wordpress.com) 2. zatia luzeegi zetorkidan oraingoz ;-) eta irakurri dudanak eragindakoa idatziko dut jarraian.

(Idazten hasi eta gozatu naizenez, luze joan jatanez, izenburuak gehitu dotsedaz tarteka, irakurketa arinagoa errezteko asmoz

Bestetik, zirriborroa dogu idatzi hau, barrukoak eta kanpokoak entzun eta zuzentzekoa aurrerantzean)

Argi dago, konplexua da gaia, ez horren beltz ez zuri-zuri, eta askoz denbora gehiago eman behar genioke honetaz sakon eta zintzo hausnartzeko, alde askotatik.

Hasteko guk geuk, enplegu publikoetan diardugunok.

Horrexegatik, oso eskertzekoa atea zabaltzea, Xabier!

1  Covid19 garaiko bizipenak eta funtzionariotza

Covid19 horren hegalpean ikusi izan dugu ere bai, inoiz baino argiago, muturrean, gaur egun funtzionariotza zer den, azaldu duzun aurpegi argi horretaz gain: akritikotasuna, ilegalkeria goitik beherainokoa, otzankeria, agintekeria, biolentzia. Hedabideetan, osasun sistema publikoan, polizian, garraiobideetan eta danean. Hemen ere irakurri dezakegu horretaz labur eta argi.

2020eko urrian karnet espainola eskura eman nahi ez izateagatik (erakutsi bai, erakutsiko geniola lasai, identifikatzeko eskatu zigunean, legez-legezkoa dena) atxilotu gintuen eta txostena gezurrez osatu zuen ertzaina ere funtzionarioa da; gure seme-alabei legez kanpoko hainbeste agindu ematen zizkieten hainbat irakasle eta zuzendaritza taldekoak funtzionarioak dira ere bai; jendea ikaraz eta larri-larri jarriz muturretarainoko propaganda faltsu etengabea zabaldu eta informazioa eta elkarrizketa publikoak ukatu eta zentsuratu zizkiguten hainbeste kazetari, ere bai, langile publikoak; jende pilo bat heriotzara eraman zituzten mediku, eraizain eta laguntzaile ugari, funtzionarioak baita,  burkideei inposatutako hainbeste legez-kanpokokeria onartu eta sustatu zituzten sindikatutetako langileak, ere bai.

Eta zer esan osasun sistema publikoan eta nagusientzako egoitzetan gertatu izan denari buruz? Gutxi dakigu horretaz, barrukoak isilik egon direlako, ia guztiz. 

Noiz idatziko digute han eta orduan emandako zentzungabekeriei eta bidegabekeriei buruz? 

Noiz eta nola garbitu iragana eta osasun sistema osatu?

Ez, ez dugu, gertatutako guztia gertatu eta gero, apenas balantzerik egin, aitortzarik, ez eta etorkizunerako ezelango zuzenketa asmorik agertu ere.  

Izutzekoa.

2  Automatak funtzionariotzan, funtzionariotza automatikorantza?

Herriaren alde, onena emoteko gogoz dabiltzan jende argi askoren ondoan, agintari politikoen edozein agindu zentzunbako bete eta “azpikoei” (izatez, klasekeria galanta arnasten dogu funtzionarioon artean, Frantzia/Espainiatik legez inposatuta dugun egitura hierarkikoa barneratzen baitugu egunez egun, jabetu gabe ere!) eta herritarrei betearazteko, buru eta bihotz gaixoko automata antzeko pilo bat lagun gabiltza funtzionariotzan ere bai.

Edo ohiko-ohikoa ere bai, horrelako agintekeriak muzturren aurrean sentitu-antzeman-pairatu-ikusita, ez-ikusi egingo dutenak, isilik egongo direnak, beste aldera begiratuko.

Areagotuko dut, zenbat eta urte gehiago funtzionario jardun, gero eta horrelakoagoak bihurtzen gara funtzionario gehienak. Administrazio-sistema horrela (horretarakoxe?) dago diseinatuta eta horretantxe da efikaza.

Areago, automatetan automatenei errazago ematen dizkiegu ardura eta soldata handiagoak, gorago egin ohi dute, ikusita dekogu argi-argi gure inguruan, hamaika horrelako!

Uste dut sistemak berak eta mendeotako giza-historiak errazten duela urratze hori, utzikeria pertsonala eta kolektiboa. Tamalgarria.

Zenbat gazte hasten dira funtzionario, gizartearentzat lan egiteko ilusioz, eta urteen poderioz beratzen, kamusten, usteltzen, gaixotzen edota zerraldotzen bertan?

3  Funtzionarioentzako kontratu “blindatuak”?

Kontratu “blindatuak” izateak ez du gauza askorik aldatzen. Bardin ikusten dodaz isilik, akritiko, otzan, ustel-zuritzaile, epel, hainbeste funtzionario finko, ”betiko” plaza latz hori eskuratutakoak. Nolatan, ba, hain uzkur bizi, horren baldintza “pribilejiozkoetan”? Bake itxurako baten alde? “Gora” egiteko grinagatik? Ingurura moldatze hutsa?

Ez ote gaitu gizakiak erosokeria handiegiegiak txepeltzen, desgaitzen, "hiltzen"? 

Eta ez ote gaitu erosokeria larreko horrek politikan ardura dutenen gehiegiekeriaren eta zentzungabekeriaren tresna errezago bihurtzen?

Zenbat lege eta arau hausten ditugu eguneroko lanean politikariek eta funtzionariook, legearen joku-esparrua zaintzen bereziki trebe ibili behar ginatekenak?

Zer egiten dugu, lankide gaituzten funtzionariook, horren aurrean? Eta langileok ordezkatzen ei gaituzten sindikatuek?

4  Funtzionaritzaren lan-baldintzei buruz, funtzerritartasuna, oposizioak

Diozu, “lan-baldintza onak edo, hobe esanda, onenak behar dituzte lanpostu horietan profesional onak edo onenak erakarri eta mantendu ahal izateko”.

Eta, lan-baldintza ontzat joko bagenu, jardun laburragoa (20 ordu/aste, 4 lan egun, esaterako, enplegua banatuz) eta soldata ertain bat? 

Bilatuko bagenitu benetan herritarren alde lan  egitea ohore eta plazertzat hartzen duten langileak, “segurtasuna” bai, erosotasuna bai, dirutan ertain jasoko duen benetako langilego profesional eta bokazioduna?

Politikariekin lankide jardun bai, inola ez menpeko ibiliko litzatekeen jende-modu argia, independentea, irmoa, zuzena?

Eta oposizioak zozketaz egingo bagenitu, oinarrizko baldintzak betetzen dituzten izan-nahien artean?

5  Zer egin behar dogu funtzionariook begi aurreko ustelkeria egunerokoaren aurrean?

Zer dakigu funtzionariook, benetan, zer egin ote behar genukeen eta nola jokatu behar genukeen muzturren aurreran irregulartasunak eta legez kanpokokeriak gertatzen direnean? Nola sustatuko genuke funtzerritarron arteko jakintza eta ohitura hori, auzo-babesa? Nola birgaitu, sistema seguru, osasuntsu, bizi bat izateko?

Azken aldian buruan darabilkidan gaia, BFA protagonista nagusia duen Urdaibaiko Guggenheim proiektua, kasurako. Dirudienez, legez kanpokoa, oso, itzelezko dirutza publikoa eta energia zuloratu nahi duena. Eta argi eta garbi, herritarren eta mundutarren aurkakoa.

Nola abiarazi dezakegu BFA barruko plataforma zabal bat proiektu antzu hau (hainbeste energia xurgatzen ari dena, sistema osoan) lehen bait lehen geldiarazteko, eta politikari ustelen praktikak zorrotz mozteko behingoz?

Arduradunei horrelako ganorabakokeriarik (zalantzak dituzu? Irakurri hemen arrazoi ugari, #GuggenheimUrdaibaiStop plataformaren eskutik) proposatzea burutik pasako ere ez litzaiekeen puntuan egon behar ginateke, herritarrok eta funtzionariook gu geu jende-modu sasoitsua bagina eta ganoraz antolatuta bageunde.

Herritar orok asko irabaziko luke, funtzionarioek eta funtzerritarrek ere bai, guztiok.

6 Funtzionariotzak frantzespainoltzen gaitu, zelan buelta eman horri?

Euskarari dagokionean, bai, funtzionariotzak, Frantzia/Espainiako estatuen menpeko egiturak izanik, euren hizkuntza, pentsakera, lege eta izaeraren menpekoak izanik, frantsespainoltzen gaituzte. Egunero. Nabarmena da alde askotan. Eta aldi berean, euskaraz gehiago egiteko aukerak zabaltzen, batzuetan. Paradoxa.

Kasu, 2023ko urria, antolaketa teknikarien oposizioa BFAn. 200 lagun inguru lehenengo azterketako egunean. Zenbatek eskatu genuen azterketa euskaraz egin nahi genuela? Batek! Zein maila eskatzen zitzaigun sartu ahal izateko? C1 (EGA maila)! Zer dugu BFA barruan arau? Euskarazko zerbitzua ematea nahi duen orori, eta euskararen erabilera sustatzea eta lehenestea. Eta zer egiten dugu sarreratik bertatik euskaraz jardun dezaten, euskaraz ondo dakiten funtzionariogaiek? Diseinatuta daukagun moduan, errezago gaindituko duzu oposizioa, eta beraz, funtzionario hasi, gazteleraz egin nahi baduzu azterketa, euskaraz egin nahi baduzu baino. 

Zer dela eta? Misterio handi bat da hori niretzat. Hau donk hau! 

Nola birdiseinatu dezakegu sistema, alderantziz gerta dadin? Hau da, euskaraz pentsatzen, idazten, hitz egiten duenak gainditzen eta funtzerritar hasten errezago izan dezan?

7  Funtzionariotza, noraino?

Bestalde, eta hau polemikoa izango da ere, administrazio publikoa arrunt puztuta dagoela uste dut (sistema idealean halakorik ez genuke ezer behar, arbolek ez dute behar, planetak ere ez). 

Guztion poltsikoetatik ordaintzen dugu. Batzutan absurdoraino, herritarrak kaltetzeko “zerbitzuak”emoteko muturreraino (badaukagu adibide ugari gutako bakoitzak buruan, bai?). 

Benetan Bizkaiak behar du Turismo jarduera bultzatzeko Sail bat? Dirutza bat eta funtzionario pilo bat jarri behar dugu hori sustatzeko (eta sahiets, hainbeste jende kaltetzeko?). Ze logika, ze historia, eta ze interes daukate horrelako egitateek? Ze beste zeregin publikotan jarri genezake energia hori guztia?

Zeintzuk dira oinarrizko zerbitzuak eta zer dago puztuta? Ze tamainako administrazioa behar dugu? Ze alorretan? Eta ze alorretan dago sobera(koa)? Argi dagoena zera da. Alderdi politikoek eta hainbat politikarik euren “laguntxuei” pribilejioak emateko baliatzen dute hainbeste lanpostu publiko, eta etengabeko propagandan ari dira herritarroi burua jateko asmoz.

Eta, susmoa, batzuetan sindikatuak ere joko horretan ote dabiltza, euren bezero/bazkideen mesedetan?

8  Orekaren bila, sistema osasuntsuaren alde

Beste galdera aspaldiko batzuk nire ganbaran, 2020tik gogor-gogor berresten zitzaizkidanak sarri.

Ze ratio daukagu Euskal Herrian, funzionario/herritar?
Eta polizia/herritar? Politikari/herritar? Ze bilakaera izan dute ratio horiek azken hamarkadetan? Ze logika dauka honek guztiak?

Zein litzateke maila egokia edo beharrezkoa? Zenbat eta ratio handiagoak, hobe?

Zertarako, ze eginkizun zehatzetan eta ze neurritan behar ditugu benetan langile eta sistema publikoak?

Noraino murriztu behar dogu? Non da oreka?

Nola orekatu eta osatu dezakegu sistema gaixo eta arriskutsu hau?

Eta, bestetik, zelan lortu benetan gogotsu, sormentsu, zerbitzu emoteko gogoz gainezka dabilen (langile publikoen?) komunitate ireki, pozeko eta osasuntsu bat?

Funtzionariotzatik kanpo eta barru ibili gogo duena eta pozik ibiliko dena, sistema bera haizeberrituz, aberastuz, zabalduz?

9  Konponbideak, nondik hasi?

Problema konplexua da (eta polita). Eta guztiok gara parte. Konponbidean ere bai. Eta katramila hau askatzen hasiko bagara, herritarrongandik, funtzerritarrongandik, eta gure organo ordezkariengandik hasita aldatuko dogulakoan nago. “Behetik gora”. Bestela, jai!

Bai, oso gai polita zait hau. Hausnarketa zintzoa, zabala, jarraia eta sakona behar dugu, sistema biziberritzeko.

Eskerrik asko berriz ere, Xabier, atea zabaltzearren!


Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

Bizkaiko Foru Aldundian antolaketa teknikari bitartekoa

Gentza.eleder@protonmail.com

Tuesday, 16 April 2013

Pozazkundeak piztuta ;-)

Igandean pozazkundean izan gendun Astran. Oso goian gogoa. Atzo bulegora ordez Astrara jo nuen asteburukoak burutzen,...
Eta gaur, post-pozazkunde garaian lehenegoaz bulegora (lanera hitza ezabatua gure hiztegitik) agertu, eta sartzean norekin topo eta gure saileko diputatu Imanol Pradales. Piztu ideia bat, eta berotan, bere bulegora tok-tok! eta esan, ea momentu bat dekon,... Gobernu Kontseilura joan behar dut, Juliri esan gero,... Mezutxu hau atera da pasadizotik.
Erantzunik jasoko ote dugu oraingoan?




Kaixo Imanol, zer moduz Gobernu Kontseiluan?

Zeintzuk dira esku artean dabilzkigun gai konpexu, gatazkatsu, eta urjenteenak?
Zer egin dezakegu Ekonomia Sustatzeko Sailetik horien inguruan?
Zer BFAtik oro har?

Gure ekarpena zein izango dan? Espazio irekiko (open space technology) topaketa potenteak antolatzea.
·         ko-kreatibitatea,
·         produktibitatea,
·         berbatik ekintzarakoa,
·         partekatutako lidergo osagarria,
·         atseginezko lana,
·         ilusio, gogo, energía, ekimen eta ardura-hartze gorakada handia
·         bakea,…

Hori dena ematen da espazio irekiko topaketetan.

Eta hementxe gaude jende aditua eta aritua horretan jarduteko gogo biziz. Hemen azken aldian egindakoen laburpena.

Hartuko dogu kafe bat aukerak aztertzeko?

Ondo bizi!

Eleder
638.733.223

Pd: Imanol, aurreko asteburuan #PozAzkundea Open Space topaketa (txosten zirriborroa lotura horretan bebai) izan dugu, eta gaiari sakon heldu diogu. Ekintza pilo bat proposatu ditu jendeak, norberak ardurak hartu,...

Beste giro batzuetan (larri-larri dabilen ohiko enpresa ertaina,…) ere espazioa irekitzeko aukera eta premia handia dago orain, … zer deritzozu?


Bizi!