Eta gaur, post-pozazkunde garaian lehenegoaz bulegora (lanera hitza ezabatua gure hiztegitik) agertu, eta sartzean norekin topo eta gure saileko diputatu Imanol Pradales. Piztu ideia bat, eta berotan, bere bulegora tok-tok! eta esan, ea momentu bat dekon,... Gobernu Kontseilura joan behar dut, Juliri esan gero,... Mezutxu hau atera da pasadizotik.
Erantzunik jasoko ote dugu oraingoan?
Kaixo Imanol, zer moduz Gobernu Kontseiluan?Zeintzuk dira esku artean dabilzkigun gai konpexu, gatazkatsu, eta urjenteenak?Zer egin dezakegu Ekonomia Sustatzeko Sailetik horien inguruan?Zer BFAtik oro har?Gure ekarpena zein izango dan? Espazio irekiko (open space technology) topaketa potenteak antolatzea.· ko-kreatibitatea,· produktibitatea,· berbatik ekintzarakoa,· partekatutako lidergo osagarria,· atseginezko lana,· ilusio, gogo, energía, ekimen eta ardura-hartze gorakada handia· bakea,…Hori dena ematen da espazio irekiko topaketetan.Eta hementxe gaude jende aditua eta aritua horretan jarduteko gogo biziz. Hemen azken aldian egindakoen laburpena.Hartuko dogu kafe bat aukerak aztertzeko?Ondo bizi!Eleder638.733.223Pd: Imanol, aurreko asteburuan #PozAzkundea Open Space topaketa (txosten zirriborroa lotura horretan bebai) izan dugu, eta gaiari sakon heldu diogu. Ekintza pilo bat proposatu ditu jendeak, norberak ardurak hartu,...Beste giro batzuetan (larri-larri dabilen ohiko enpresa ertaina,…) ere espazioa irekitzeko aukera eta premia handia dago orain, … zer deritzozu?
Bizi!
No comments:
Post a Comment