Showing posts with label prekarietatea. Show all posts
Showing posts with label prekarietatea. Show all posts

Monday, 29 May 2023

Agur Unai, ahaldun

 

Hemendik: AURTENETXE PILDAIN, Eleder
Bidaltze-data: lunes, 29 de mayo de 2023 14:52
Hona: REMENTERIA MAIZ, Unai ahaldun nagusia


Cc: ess-ko kargu politikoa (asesora); zuzendariordea; zuzendaria; ess-ko diputatua; bulegokidea administraria; beheko sotoko administraria, pasoan gurean zala


Gaia: Eskerrik asko eta bide on!

 Unai, arrasti on!

 

Zer moduz?


 Aurreko barikuan, hauteskundeetako hausnar egunaren bezperatan,

zure bisita izan genuen bulegoan, Ekonomia Sustatzeko Sailean.

BFAko urteotan estreinakoz elkartzen ginen,

noiz eta zuk agur egiteko garaian,

ahaldun nagusiaren ardura uzten ari zarelako.

(mezu honen kopia, barikuan han ginenoi).

 

Egia esanda, arrarotu eta aztoratu ginen batzuk apur bat,

goizean bulegoan sartu eta laster esan zigutenean,

zu etortekoa zinala.

(“Zetan?” Beste idatzi baten garatu ahal dogu gai hori,

zergatik aztoratu ginen-eta, luzea da.)

 

Tira, dana dala, han egon ginen, zu etorritakoan,

eguerdiko 12ak aldera,

eta espero nezakeenaren kontra,

aberasgarria eta eskertzekoa izan zen

minutu pare bateko elkartze laburra

azkenean (eta ezustean) zelanbait.

 

(Mezu hau idazteak

aztoraldi emozional gora-beheratsua

prozesatzen lagundu dit.)

 

Aberasgarria eta eskertzekoa, buruan, zure bisitatxoa, zergatik?

Hara, bada, norberak gatx du jakiten batzutan

zein izaten ari dan norbere emoitza profesionala,

gizarte eragina eta abar, honen mundu lehiakorrean.

 

Askotan iritzia eta ekina eman dogu han, hor, hemen

BFAko soldatari bueltakoa emonda.

Eta, oso gai konplexuak izanda Bizkaian dabilzkigunak,

sarri oso iritzi ezbedinak zugazko (jakina!).

 

Inoiz, egindako lanak arreta, oihartzun edo onespenik ote daukan,

zalantza izaten ahal du norberak.

Eta horiek, tarteka, ezinegontxua eragiten digu 😉!

 

Eta zure barikuko bisita laburrean,  

ahaldun nagusi gisa

hemen izan zintugun,

eta argi entzun gontsun

zure (eskatubako, behartubako) iritzia:

  1. ondo ezagutzen gaituzula

eta

  1. badakizula ezinbesteko lan ederra egiten dogula,

zu-barik-ez-dauela,

eta eskertzekoa dala hori.

 

Esker mila 😉!

 

Guk hori bagenekien, ia, aitortzari aitortza.

 

Eta, orain lasaiago, guk ere

eskertzen dotsugu BFAkide gisa

aitorpen publiko hori eginda

alde egitea, zinez,

Unai.

 

Urte askotarako!

 Adeitasunez, bide on,

 

Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain

 

ps. Bide batez, BFAn egin izan dozun lanari buruzko

iritzia izateko datu gutxitxu

(Berdea gure more berria, Mundaka Festival. Piztu Bilbo, itzali MTV; Tour de France / karu aterako jaku; BATeko talentuaren aldeko konpromisoa

Bat-Tak agerraldi publikoa, hauteskunde kanpaina aldiko barikuko 2 minutuko bisitatxoa,… )

izanik ere, Unai, egunen baten

horretaz be berba egin ahal dogu,

zeure emoitza profesionalaz

eta etorkizuneko lankidetzaz.

 

Zer deritzok?