Showing posts with label propaganda. Show all posts
Showing posts with label propaganda. Show all posts

Friday, 27 June 2025

Guggastakeria, ALC Mundakan "magia egiten"

(Instagramera ekarri dogunetik, kopitsaska.)

Oso bortitza egin jaku, gaur #Mundaka ko horma batean @agirre_lehendakaria_center izenekoen etorrera igartzea.

Goizeko 6etan, #zulora gentozela, blausta, kartel ikaragarri itsusia!

Koloreak, ikurrak, testuak, kode elektronikoak,... pufa, ze gogorra!

#GuggenheimUrdaibai #GuggenheimUrdaibaiEz
#GuggenheimUrdaibaiStop

2008 bueltan hasitako "serie" tamalgarri honen azken kapitulu hauetan, goitik behera diseinatutako estatuaren beste eraso bat somatzen dogu.

Bitartean, egunero-egunero egiten ari diren hainbat "txapuza" (egoitza turistikoak, zaharren egoitzak, Osakidetzak herritarrak tratatzeko hainbat modu kaltegarri, diru-laguntzak laguntxuei bai hori beti eraginkorki, jan-txakurren hedabide propagandistiko diru publikoz sustengatuak, eraikuntza eta hirigintza negozio zikinak, droga gehiegikeria eta tenteltze orokorra sustatu bazter orotan, nekazari arloa alde orotatik kaltetu,...) egiten jarraitzen dute, ia inork ezer esan gabe.

Badakizu, magoen antzean, #Guggastakeria espektakularki zentzungabe honetara herritarron eta taldeen arreta erakarri ezker eskuaz, eta bitartean, eskuinagaz #txapuza guztiak aurrera.

#NoizArte?

#HolyKapitalismoa


@agirre_lehendakaria_center en kartelagatiko (https://www.instagram.com/p/DLZfCgtsqhXteNpMzgdSbHENiLcubLLdgF2_Mc0/) astindu horretatik askatzeko, kopia bat egin eta iruzkin batzuk atera jakuz. Zuribaltzeko goiko horretan dekozuz.

BFAgaz kontratua izanda, gure ardurapeko zereginetako bat, deretxat.

#Funtzerritarrak
#zulora #zulotik
#HolyKapitalismoa

Ze iritzi?

ge

Tuesday, 6 May 2025

Illargian ;-)!

Ilargira iritsi ote ziren gizonak 1969an?

Ala ipuin hutsa zen hori ere?

Covid19aren iruzur-muzturren-aurreko mardulak hainbeste jende jarri gaitu erne historiari begira. Zenbat ipuin kontatu izan diguten txiki-txikitatik! Noraino daukagun burua janda!

Burujatetza, propaganda, zentsura eta manipulazioa nagusi dira "komunikabide" nagusietan. Gure gobernuek, zerga imposatuz kentzen diguten diruaz, propaganda egiteko dirutzak ematen dizkien komunikabide horiexetan.

Ilargirako bidaia hura, askok diote, 

ote, 

nabarmen beste iruzur horietako bat? 

hoax, fraud, psy-oo, swindle?

Hemen "We Never Went To The Moon" liburua deskargatzeko aukera. 1982an idatzi zuen Bill Kaysing-ek. (Gu, sasoi hartan Espainiako Mundialari begira-edo ote ginen, pantailaplastauta, ogi-zirkupetuta? 

Ilargira begira gu, despistatuta, "ointxu arte" honetaz guztiaz osoan sinestuta ginen eta ;-)! Ala, beharbada orain ari zaizkigu engainatzen gai honetan ere?

Wikispooks-era jo dugu informazio gehiagoren bila, eta Dave McGowan aurkitu gai honetan be! Honatx bere ekarpena (gustura irakurriko dozu, barre ere bai, segurutik, fin-polito idazten zuen Dave-k!): Wagging the Moondoggie - Wikispooks.  Eta hemen, audio-liburu gisa, entzuteko. (Dave Mc Gowan-enak italieraz hor be).

Egun baten zerrenda handi bat egin behar dogu, lagun artean, zenbat ipuin sinetsita bizi (izan) garen, ze momentutan hautsi zen anfora, eta horrek guztiak zertan jarri gaituen gerora, horretaz guztiaz patxadaz elkarregaz berba egin, askatu, berrindartu.

Noiz eta non?

Ondo izan,

ge

ps. Horrelako bakoitzerako badira hamaika aurkako esatari. Kasu honetan Wikipedia, NASA,  eta abarrak. Argudio horien bila bazabiz erraz aurkituko dozuz. Bill Kaysing-i buruzko propaganda nekez helduko jatsu, ostera. Horregatik blog honetara.

WikiPedia aipatu dugunez, hau bai hau, aztertzekoa, hippie-kin gertatu omen zena gertatu izan ei da WP ere. Berezko mugimentdu interisgarria zenez hasieran, eta zabaltzen ari zenez zabal, hazten, ba zer gertatu? CIA eta direlako "intelijentzia" taldeak bertan infiltratu. Iruña-Veleia kasuak ere horren zantzuak ematen dizkigu ber-bertan.


Wednesday, 23 April 2025

Agur Bergoglio

Bergoglio Aita Santua ren heriotza dela eta, zer ete dabiz botatzen hedabide propagandistiko nagusiak (fedabideak)? 

Hobe arreta gehiagoz entzungo bagenio horri buruz Nicolás Morás-i, oso hurbiletik aztertu izan du-eta argentinarrak bere estatukidearen bizitza.

Francisco "Aita Santua", oso tipo ankerra, ustela, ez-bereziki-santua, antza:

Hemen, Morásek-eta 2020ko Bitxialdian (Covid19/Koronabirusa ren itxialdi eta estualdian) eta lan-taldeak hari buruz egin zuten 2 ordu luzeko dokumentala:

 

Hemen beste kazetari baten ekarpen baliotsu ugari, Francisco Bergoglio, eliza, boterea, ekonomia eta politika ustela elarri lotuz:


ge

Wednesday, 16 April 2025

Utzi pakean (BFAko info-trintxeratik). Eliri gutuna

Gaur Elixabete Errandoneari eskaria egin dotsegu, erregistrotik ofizialki bidalitako eskaeraren bidez.
Infoxikazio eraso egunerokoa eten dezaten. 

Hemen xehetasunak, adibide pilo batez hornitutako idatzian (9 orrialde).

Hemen adibide batzuk:  


ESSko Orueta Gotzainaren kaleko eraikinaren sarrerako hari musikal hura kentzeko eskaera egiten ibili ginen urtetan, 2010etik behintzat bai, eta azkenean, 2024an itzali egin doskue. Zorionekoak!

Espero dagigun, oraingoan administrazioa bizkortxuago ibiltzea, MSN horregazko katea eten dagigun laster, mesedez!

Gure buruak infoxikaziotik eta burujatetza saio makinatuetatik babes ditzagun!

***********************
Aurreko asteburuan Ezpeletan ginen, Eusko Eguna. Inguruko barriez jabetzeko ere politak dira horrelako bilguneak. Hormetan itsatsitako kartelak, informazio iturri baliagarria. Haietako batek eman zigun arreta, bereziki, hara. 

"Gure lurraldea publizitatetik babes dezagun" eskatzeko gizarte-mugimendu berezi bat osatu behar izatera heldu gara, to!
Hemen euren webgunea, Bizi-Stop Pub. Dirudienez, frantsez hutsez bizi dan mugimendua, euskarazko heriotzerako bidean?

Eusko Eguneko egitarauan kontu interesgarri ugari:
   

Eta musikan, Xiberoots, arima-buru-gorputzak dantzan :-)!
*************************
Bai, burua babestu behar dogu, infoxikazioa, buropeak eta burujatetza itzelak dira-eta sasoi hauetan. Guda terminoetan hitz egiten dabe gaur egun propaganda erasoei buruz. Beti izan bada ere horrelako zerbait, gure poltsikoetatik ordaindutako zerbitzu sekretuetan egositako operazio ugari-ugari.

Konspiraziorik ez dagoela? (Hori sionistu daigun be burua jaten dabiltza jo eta ke, holakoei irainak eta mofak botata)

Zertarako ordaintzen dotsegu, ba, CIA, Mosad, Ertzaintza, militar eta abarretako sekretupekoei? 

Bai, euren lana egiten ari dira horiek ere. 
Batzuk fin-fin, eta beste batzuk baldar antzean (eskerrak!)

ge

ps: Horretaz jabetzeko iturri interesgarri batzuk hemen: 

Tuesday, 8 April 2025

Instagram

Instagram-en be, batzuetan kontu interesgarrien barri.


Diote 7 katu gaztetxekoek:

Aurreko astean zehar Amazon Primen azken superprodukzioaren eszena batzuk grabatu ziren Solokoetxeko eskaileretan. Gure auzoko espazioaren erabilera gutxi batzuen interesei erantzuteko antolatzen da.

Honen aurrean guk auzo bezala erantzungo dugu beti, auzotik eta auzoarentzat diren proposamenekin, auzotarrontzat bizigarria den auzoa eraikitzeko! 🚸 


Zer dio Bilboko Udalak eta BFAk? 

Erakundeak? Errakundeak?

ge













Ideia bakarra?

Liburu honen izenburuak (antza, oso irakurgai galanta, egilea elkarrizketa honetan entzunda) Guggenheim Urdaibai Stop ekarri dit burura.

Zelako konexioak, bai?

Hara, harrigarria egiten jaku:

1. gure politikari nagusien buru estua eta manipulatzeko grina. Propagandista hutsak dirudite haietako askok, eta propagandaren amua ahotik atera ezinik dabiltzala. Zer dela eta sinisten (?) eta azpimarratzen dute behin eta berriro, Busturialdea horren oker dabilela, euren politikarien eta gaizgidatzen dabezan erakundeen salbazioaren premian dagoela? Ze azterketa egin dabe? Non dira datuak? Eta bestelako eremuekiko alderaketak? Busturialdea ote da Euskal Herrian, Espainian, Munduan okerren bizi dan eskualdea? Nork behar ditu horrelako "Salbatzaileak"?

2. Hala balitz, horren larri dagoen eskualdea garela Busturialdea, eta errakunde/erakundeen "laguntza" behar/gura genukela ezeren gainetik,... zelako laguntza behar geunke? Zer egin eta zer ez egin? Eta PNV-PSOEko arduraadun eta politikari argienentzako galdera:

  • zer beste laguntza-modu bururatzen jakue, New Yorketik eta Bilbotik gidatuko duten Guggenheim Museoaren beste frankizia bat egitea baino? 
  • Zer beste pentsatzeko gauza garete, hain ederra dem eskualdean egunero-egunero milaka turista sartzeko tema estuaz harago? 
  • Ideia bakarreko politikariak ote garete? 
  • Ala inor izkutuen menpeko panpin ardurabako batzuk besterik ez? 


3. Batzuetan pentsetan dogu, horren estuak ze, gure "buruen" ideia bakarra, diru-amuxa?

************
Propaganda hain da bortitza, landua eta ahaltsua, ze askotan oso zaila baita jabetzen itzel manipulatuak garela. Azpikontzienteko atetik sartzen jakuz behin eta berriz eta hor dekoguz lo, une seinalatuetan itxartu eta gu bideratzeko prestatuko programazioa, Adimen Tentela?

Horrelakoei aurre egiteko dago beheko hau, antza.



Gozaindu,

ge

ps. jakueka eta gareteka ateratzen jakuz aditzak, jakinez, kontu konplexuotan guztiok dogula ardura. Erru-botaka ibiliz, apenas ezer aurrera. Egoera honetara iritsi bagara, zer egin dogu horren txarto? Zelan zuzenduko dogu?

********
ps2. Oso elkarrizketa interesgarria Michelle Stiles eta Hrvoje Morić-en artean.

**********
ps3. Bertan, hasieran liburu hau aholkatzen digu Michelle-k, eta hemen deskargatu ahal dozu: How we advertised America (George Creel)


**********
ps4. Goraipatua hor ere bai: Alfred de Zayas: "fake democracy, living in a bubble, an ocean of lies,...most Americans and Canadians believe the propaganda"




Monday, 7 April 2025

AN, adimen naturalaren alde

Ekin eta ekin ari jakuz burua jaten, AAren (adimen artifiziala, hori bai oximorona!) itzelezko matraka burua jateko, eta jende mordo bat gabiz amua gustuz barruraino hartzen. Beste asko, dastatze horretan, "ea zer dan, ideiarik ez daukat, eta bolo-bolo dabil, danean!"

Beinke, ikaragarrizko propaganda makineria ezarri dabe, eta autopista horietan gabiltzanak, siri-miriagaz legetxe, mela-mela eginda, jabetu barik, buru gabe, burua janda, jakinminez, jakin gose itzelak jota. Zer ete da? Ze opari ekarriko digu?

Burujatetza. Makinatzaileek badakie zelan jende-taldeak bideratu.

Hemen zuloan ikaragarria da propaganda, eta propagandaren eragina. Bertako eguneroko pantailako "albistegi" itzel buru-jale espainiarretan egunero-egunero dabilkuz protagonista antzekoak: AA, Letizia eta Feliperen hankarteko kontuak, liskarrak, segurtasun enpresak, futbola, Musk, Putin, Sánchez, Otegi, Pradales eta Trump... 

Dana espainol hutsez (eta hobe horrrela, horrelako kaka-zaharretan ez daigun hitzik alperrik bota ;-)!

   

Mundu ganorazko baten gezurra/trufa/adar-jotzea balirudike ere, hemen, BFAn, zuloan kontratupean gabiltzanok, egunero-egunero, hor goiko eta beheko irudietan agertzen den "albistegia" eskaintzen doskue, jo eta ke, autodidaktikoki treba gaitezen, informatu gaitezen, hazi gaitezen. 

Espainol hutsezkoa, hemen itzelezko normalizazio planak (subnormalizazio planak? euskara normaletik beherago, subnormaletik gorago?) egiten badoguz be. Subnormala ote da espainola? Eta subnormalaren menpe dagoen esukara, zer ote? Hori iradoki gura ote doskue, azpikontzienteki gure agintari espainolmenpe buru-jiratuek?
***********

Eta hemen horrela bada AAren aldeko propaganda girotxoa, imajina dezakegu zer ari diren "ematen" TB, egunkari, influencer eta buru-jale nagusiak gai honetan, jo eta ke, bizitza konponduko digun mirari gozoAA goraipatzen.

Tira, ba aro honetan, aurten, BFAko Ekonomia Suntsitzeko/Sustatzeko Sailean, langileek geurek, funtzionarioek, ez bat, bai bi! ikastaro eskatu doguz, lanpostuko trebakuntzarako. AAri buruzko eta ikastarootan itzelezko jendetzak emon izena. Beste ezertan baino gehiago!

Duela urte pare bat ikastaro bat proposatu genuen, gai potolo beroei buruz (Guggenheim Urdaibai, kasu) erabaki zabalagoak eta inteligenteagoak egiteko talde handien topagune parte-hartzaileak bideratu eta bideratzen ikasteko. Hori ere izan behar litzatekeelako gura zeregina, ala? Proposamen hura zakarrontzira bota zuten segituan, inongo lotsarik eta azalpenik barik. Erdeinuz? Hori bai, orain Agirre Lehendakari Center diruztatzen ari dira itzel, "entzute prozesu" argitsu baterako.

AAri buruzko ikastaro bi aurten

Eta funtzionarioak pozarren, antza.

Esaten dotsiet, "hobe ANri (adimen naturala, intuizioa,.... norbere burua gero eta landuagoak diren propaganda operazio / buropeetatik -psyop, burujatetza operazio- babesteko ahalmena,...) buruz ikasten saiatuko bagina!

AAri buruz ikasi gura dozula? Primeran! Hori bada, BFAn emotekoak diren ikastaroetan parte hartu barik (propaganda bultzakada bat izango dira-eta nagusiki), zeure kabuz ikertu, eta benetako jakinmina eta ekinmina daukaten lagunekin bat egin."

   

   

Idatzi honetara bilduko doguz, (funtzionarioen trebakuntza ikastaroak antolatzen laguntza eskatu doskuenez, hemen BFAn) AAri eta ANri buruz aurkituko doguzen materialik interesgarrienak. Benetan zeozer ikasi gura dabenentzat.

2025-4-14

Asteburuan Ramon lópez de Mántaras ezagutu dogu. Elkarrizketa honetan kontu interesgarri batzuk botako ditu. Itxuraz badaki eta zintzo dabil:

2025-4-15 Asko idazten dabe honetaz azken aldian, gaur kausituak: Conitive Warfare


Otoi, AA eta ANari buruz ikasi gura badonk, BFAko ikastaroetara joan zein ez, bilatu, asko begiratu, zure kabuz pentsatu, eta alkarrizketan sartu inguruko guztiakaz, beti buru zabal, zer ikasi ahal dogun, eta zer baztertu behar dogun erabat.

Pozik bizi, gozaindu!

Gentza Eleder

ps. ALC begiratzen sartu gara. Hauek ere Artifizialki Argiak ei dira sano: Adimen Kolektibo Digitala - Agirre Center.

Elon Musk-en eremuan sartu behar izan dogu, gero, GU (Guggenheim Urdaibai, geu gara?) buruzko entzute prozesu horretaz zer dioten bila. Aurkitutakoak mugitu egin gaitu, astindu (luzeegia, idatziz aipatzeko orain). 

ALCren txio honetan agertu da, 


eta, informazio gehiago bila, jaramon egin eta bertan klikatuta, hauxe: errorea ;-)!

Adar-jotzearen puntaren punta ote?

Denbora asko joaku gai honetan. Biztanleak nahasteko eta despistatuta ibiltzeko trikimailua ematen du, horren tokiz eta aroz kanpoko Guggenheim mehatxu horren aurrean defendatzeko hainbat eta hainbat herritarrek zenbat energia! 

Eta bitartean, GUtan eta holakoetan despistatuta geu, eta zenbat eta zenbat azpi-tratu eta txantxullo, diru esku-aldatze (herritarren poltsikoetatik, selektoenetara, kutuntxuenetara, jaun-andretxoenetara) gure errakundeen eskutik?


ps2- 2025-4-25ean irakurtzen, AA / IA-ren rola infoxikazioan, Covid19 "txertoei" dagokienean: The Anti-Truth problem with AI Platforms (updated 24-04-25)

Tuesday, 1 April 2025

Maskarada

Maskaradan trufa egiten diogu botereari. 

Atzera begira, maskara ez erabiltzearren zigortu nahi izan gaituztenok badugu be negargarria den errealitate horri distantzia batez begiratzeko aukera. Esklabotza, sumisio, menpekokeriaren ikur gisa ulertu geinke inposatu nahi izan ziguten maskara?

Christine Anderson-ek azaldu zuen argi Europako Legebiltzarrean, zer izan dan kontua:

Sinistunek eta zalantzatiek begiak zabaltzeko modukoak ere badira lan argigarri hauek:

  • Covid zorakeria 2 minutuan:

  • Covid zorakeria 10 minututan
   

  • Kobidistak-Les Covidistes 10 minutu:

Italiakoa:


Ardura handienak dauzkatenek beste aldera begira eta memoria ezabatu gura daben artean, herritarrok hobe dogu ondo gogoan izatea gure muzturren aurrean agerian gertatutakoak, etorikizunean zuhurrago jokatzeko.

Gozaindu,

ge

Ziztaden ondorioak

Azken aldian sarri entzuten ari gara, honek eta hark (40-60 arteko lagun osasuntsu petoak, puntura arte) iktusa, bestea, gazte eta osasuntsu hura be, bat-batean agur di-da agertui, garatu eta akatu duen minbiziaz,...

Lankide ohi batek berea kontatu digu, honakoa zuzen-zuzenan, Covid-19-aren aurkakoa omen zen ziztada jaso ("txerto" izenez politikariek, hedabideek, herritarrak zapaltzeko aparatu osoak saldu nahi izan zigutena) eta berehala handi-handi baltzituta jarri zitzaiola belauna, eskerrak inguruko mediku lagun baten bitartez ("entxufez" beraz, ze hori gure inguruan bai, eraginkorra da beti, bardin plaza bat lortzeko, alabarentzat babes ofizialeko pisua lortzeko edo isuntxo bat ezabatzeko,...) laster operazioa egin eta hustu egin ziotela gaitzeko belaun hori.

***********

Gero eta argiago dirudi, bai, iruzurrea, propaganda, artalde-efektua eta era askotako presio zikinen ondorioz hainbat herritarrek hartu zituzten ziztada horiek itzel kalteagarriak direla, hasieratik uste genuena baino askoz proportzio handiagoetan, ganera.

Militarrek eurek, antza, diseinatu eta gidatutako makro-operazio hartan, beraiek ekoitzitako gizakiaren aurkako armamentu hari/"txertoei" pegatina jarri zioten enpresa ospetsuek (Pfizer, Moderna, Astra-Zeneca,...nork ez zituen ikasi izenok, urte madarikatu haietan?), argi zeukaten, baiki, eta horregatik eragingo zituztean kalteekiko ardurarik ez zutela, hori oso argi idatzarazten zuten pozoin arriskutsu hori herritarrei sarraraziko zieten gobernuekiko kontratuetan.

Gaur politikariaren diskurtso hau entzun dut, Gerard Rennick 2022an, iruzurra argi eta zorrotz Australiako Senatuan azaltzen.

Beste alde batetik, Michael Locke-k bere istorioa kontatzen digu, ziztadak ekarritakoak.

mRNA Injury Stories - Michael Locke, healthy 21-year-old (USA) competitive body builder suffering from a COVID-19 vaccine injury by Dr. William Makis MD.

Read on Substack

Gozaindu, 

 ge

Friday, 28 March 2025

Arrautzak eta oiloak

Zelan lortu arrautza ekologikoak, 0 km-koak, doanik?

Oso interesgarria, James Corbett, oin be oso fin.



 

Zelan aukeratu oiloak?

Goikoa bide interesgarriz gainezka, hauxe, besteak beste: (1) It's Chicken Time! - by Kate Ledogar - Roughhousing

Bizi!

ge

Thursday, 27 March 2025

Burujatetza, han eta hemen

Liburu interegarri bat, deskargatu eta inprimatzeko modukoa, hemen.





Hemen deskargatzeko moduan, elkarrizketa Doctor Robert Lustig-i (egilea NCSF ko pediatria sailekoa).


ge


Monday, 24 March 2025

Hizlariak, antzezleak eta intuizioa

Hizketan ari garenean, somatzen ote dugu zein ari dan benetan berbaz, bihotzez, bere egia argi ematen, eta zein ari dan galduta, inork idatzitako gidoaia errepikatuz, maltzur.

Hemen adibide ezin hobea. Mezuak erabat ezbardinak dira, eta mezuak botatzeko moduak, muturretan aurkakoak.

1. Unai Rementeria, 2020-4-7an (harrigarria egiten zaigu orain zein arin egin zituzten horrenbeste aldaketa), Bizkaia Aurrera plana aurkezten, Covid-19aren testuinguruko panorama baltza marraztu eta erakunde salbatzaileen rol heroikoa adierazi nahian.

2. Hemen Dennis Rancourt, 2023-12-10ean Covid eta "txertoen" (herritarrei inoiz behartu dieten produkturik arriskutsuena) istorio eta ipuinak bertan behera punba botatzen, orotariko heriotza-tasak alderatu hutsez.


Barruak bakoitzari, urteen poderioz, bata eta bestea hartzeko modua garatzen digu, norberaren esperientzietan oinarrituta. 

Barruak oso argi adierazten dit zein zaidan petral, gaixo, pelele bat eta zein ari dan zintzo, bihotzez, gizadia lagundu nahian.

Eta zuri?

Zer hartzen duzu bakoitzaren mezutik eta bakoitzaren adierazteko modutik?

Holako muturretako pentsaerak, normala da. Interesgarriena, guretzat, zera litzateke, bien arteko elkarrizketa publikoa. Zer aterako litzateke zuzenean Unai gidoirik barik eta Dennisen arteko elkarrizketa batetik, orain 2025ean?

Itzela litzateke hori ikustea ;-)!

ge

Wednesday, 12 March 2025

Propaganda. Burujatetza. Covid -19ak 5 urte

 Edward Bernays-ek ospetsu eta zabal-zabal egin zuen propaganda.


Covid-19ak 5 urte egunotan, zer izan ote zen? Zer ote da gaur egun?



  




  



Noiz elkarrizketa publikoa? 
Inoiz inork (arduradunak) ordainduko ote du ezer, ? 

  



ge




Auto elektrikoa, beste burujatetza operazio bat?

 

Electric Car Scam - Deep Dive the lifecycle costs (Auto elektrikoa, iruzur-ekoizpeneko bizitza-zikloko kostuak sakon begiratzen)

Azken aldian auto elektrikoaren aldeko gobernu eta hedabideen propaganda operazio zabala.

Iruzur itzela hau be, antza.

Hor goian jarritako bideoko azterketak (Eng) eta lotura honetako audio-elkarrizketak (Esp), zerbait argitzen lagundu ahal digu.

Bilboko Udalean izan ginen lanean 2022ko otsailaren 1etik 10era, Ingurumen eta Mugikortasun sailean. 

Hasiera-hasieratik estutu nahi izan gintuzten handik eta hemendik, maskara bat jantzita ibiltzeko etengabe, legearen eta osasunaren kontra, eta, matraka itzela, 

Zuzendariak berak (Argazki hauetan ageri da bera be, jakina! Ciudades sostenibles | El Correo)), Medikuak, Langileen Sailekoek,...

...9. egunerako bota egin ninduten lanetik ;-)!

Harrituta eta lasaiago geratu ginen, a ze giroa han! 

Egunero espainolez berba egitera "derrigortzeaz" gain ("lanaren" aitzakiaz, gizarte-kalte eta alperreko diren zeregin absurduetan eurekin bat egiteko-euskera ez zaielako molatzen-, diru truke), horrelako kontuak, ai, ai, ai!

Atzo batu ei dira magistratuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian Udalaren erabakiaren kontra jarri genuen errekurtsoari buruz ebazteko. 

Laster antzean jakingo ei dogu ze justizia tokatu zaigun (loteria bat, badakigu, hori ere ustela delako askotan, bizi izan dogu hori be)

Han zerbait oso argi geratu zitzaidan 10 egun eskasotan. Oso erakunde ustela da hura ere, Bilboko Udala, eta gure saila, ustel handi batzuen esku zegoen, administrazioan ohikoa den moduan, zenbat eta petralagoa eta ustelagoa, gorago eta arinago.

Beraz, zuzendaritza batzordeetan-eta hitzetik hortzera zerabiltzaten bizikleta elektrikoak (Iberdrolaren propagandazkoak), auto elektrikoak, elektrolinerak,... herritarren eta planetaren onguraz ari ote ziren? Ka! 

Zalantzarik ere ez zitzaigun geratu esperientzia labur eta aberasgarri hartan: ohiko funtzionario makur, otzan, ustelak, ohiko izkutuko boteretsuen menpe, hedabideen eta abarren ohiko propaganda makineria nardagarriaz olioztatuta.

  • Noiz elkarrizketa publiko zabalak, gai honi buruz?
  • Noiz arte jarraituko dugu honelako jendilajeen ipuinak sinesten?
  • Herritarrengandik harrapatutako zenbat diru ari dira xahutzen BFA eta gainerako euskal administrazioak operazio sikologiko bortitz hauetan?

ge



Monday, 10 March 2025

Louis Farrakhan jakintsu berbaz

Nork ezagutzen ote dau gure inguruan Louis Farrakhan? Eta Donald Trump?

Interesgarria dirudi, ba, Louisek be, eta gaur arte ezezagun jatan, daitort.

Zergatik ote?

*********

Hemen botere ustelei buruz, bankariak, politikariak, gerrak,... 

Hemen fluorizazioaz, pozoi-"elikatzeaz", izkutuko genozidioari buruz,...

Juduak, Michael Jackson, pedofiliari buruz:

Jarraitzaile asko ei daukoz komunitate baltzean. Haien zorionerako,

oso argi mintzatu zen Covid19-aren aurkako "txertoei" buruz be:


Iruzur handia izan da, antza, Covid19-ko makinazio osoa. Gizateriaren aurkako gudatzat daukate askok eta askok. Eta, uste dugunaren kontra, ez du eragingo berdin toki eta gizatalde guztiengan. Baltzak, oro har, askoz zuhurrago eta jakintsuago jokatu dabe.

Hainbat eta hainbat dokumental daude Covid19 iruzurrari buruzkoak. Ezagutzen ditugun gehienak, AEB eta Europakoak. Eta jakinmina datorkigu, ze dokumental eta liburu interesgarri idatzi izan dabe Afrikan, Hego Ameriketan, Asian eta, bertsio ofiziala hankaz gora jartzekorik?




(Dershowitz hori, derrigorrezko txertatzearen alde mehatxuka ibili ei zan 2021 bueltan, 
horregatik hor goiko ohar argia).

Kurioski, Twitter/X tik ateraditugu goiko irudi eta esaldiak. Nolatan dute zentsura gainditu? Botere, propaganda, eta manipulazio ,mundua ze konplexua den!

Hemen, Louis Farrakhan-ek bere hitzaldi hauetako baten aholkatutako liburua, dohainik deskargatzeko moduan: Murder by Injection. Eustace Mullins.pdf

Gozaindu!

ge